1927
1927. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa |
Urteak | 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1927 MCMXXVII |
Ab urbe condita | 2680 |
Armeniar egutegia | 1376 ԹՎ ՌՅՀԶ |
Bahá'í egutegia | 83 – 84 |
Bengaliar egutegia | 1334 |
Berber egutegia | 2877 |
Egutegi budista | 2471 |
Myanmarko egutegia | 1289 |
Bizantziar egutegia | 7435 – 7436 |
Koptoen egutegia | 1643 – 1644 |
Etiopiar egutegia | 1919 – 1920 |
Hebrear egutegia | 5687 – 5688 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1983 – 1984 |
Shaka Samvat | 1849 – 1850 |
Kali Yuga | 5028 – 5029 |
Iraniar egutegia | 1305 – 1306 |
Islamiar egutegia | 1345 – 1346 |
Japoniar egutegia | Shōwa 2 (昭和2年) |
Korear egutegia | 4260 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2470 |
Holozeniar egutegia | 11927 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
- Apirilaren 12: 5.000 eta 10.000 komunista inguru erail zituen Kuomintangek Shanghaiko sarraskian. Lehen Fronte Batuaren amaiera eta Txinako Gerra Zibilaren hasiera izan zen.
- Maiatzaren 20: Saudi Arabiaren eta Erresuma Batuaren arteko Jeddahko Ituna sinatu zen.
- Maiatzaren 27an Rifeko Gerrak amaitu ziren, Espainia eta Frantzia Rifeko Errepublikaren aurka egindakoak.
- Ekainaren 7: Peter Voikov, sobietar enbaxadorea Varsovian, erail zuen Mugimendu Zuriaren jarraitzaile batek.
- Abuztuaren 1: Txinako Alderdi Komunistaren kideek Nanchangeko Matxinada hasi zuten.
- Azaroaren 12: Leon Trotski Sobietar Alderdi Komunistatik kanporatu zuten, Iosif Stalin lider bakartzat utziz.
- Abenduaren 14: Irakek independentzia lortu zuen Erresuma Batutik.
Arte eta kultura
- Urtarrilaren 10a – Fritz Lang austriarraren "Metropolis" pelikula kaleratu zen, garaiko film mutu garestiena.
- Otsailaren 4a – Lehenengo film soinuduna egin zuten.
- Abenduan Duke Ellington jazz musikariaren bandak kontratua sinatu zuen Cotton Club aretoarekin Harlemen (NY).
- 1927ko belaunaldia izeneko literatura mugimendua abiatu zuten Espainian, besteak beste Rafael Alberti, Federico García Lorca eta Dámaso Alonso idazleek.
Zientzia eta teknologia
- Urtarrilaren 7a – Telefono bidezko lehen nazioarteko elkarrizketa egin zuten New York eta Londres artean.
- Maiatzaren 21ean Charles Lindbergh estatubatuarrak hegan egin zuen bakarrik eta gelditu gabe New Yorketik Parisera, "Spirit of St. Louis" hegazkinean.
Kirolak
- Pasai San Pedrok irabazi zuen Kontxako Bandera, eta hurrengo 5 urteetan ere garaileak izan ziren, euren historiako tarterik onena izan zena.
- Nicolas Frantz holandarrak Frantziako Tourra irabazi zuen, eta hurrengo urtean errepikatu zuen.
- Ryder Cup golf txapelketaren lehen edizioa egin zuten Massachusettsen (AEB).
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Maurice Béjart, frantziar dantzaria eta koreografoa (h. 2007).
- Urtarrilaren 1a – Vernon L. Smith, estatubatuar ekonomialaria, 2002ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 3a – Danel Zenarrutzabeitia, gipuzkoar politikaria (h. 2018).
- Urtarrilaren 4a – Barbara Rush, estatubatuar aktorea (h. 2024).
- Urtarrilaren 7a – Ignacio Javier Gomara, nafar abokatu eta politikaria (h. 2022).
- Urtarrilaren 8a - Virginia Norwood, estatubatuar fisikari, militar eta ingeniaria (h. 2023).
- Urtarrilaren 10a – Megumu Tamura, japoniar futbolaria (h. 1986).
- Urtarrilaren 10a – Otto Stich, Suitzako presidentea (h. 2012).
- Urtarrilaren 13a – Frank Aranguren, AEBetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra (h. 2013).
- Urtarrilaren 13a – Sydney Brenner, hegoafrikar biologoa, 2002ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2019).
- Urtarrilaren 14a – M. Aram, indiar hezitzaile eta abokatua (h. 1997).
- Urtarrilaren 15a - Montserrat del Amo, haur eta gazte literaturako espainiar idazlea (h. 2015).
- Urtarrilaren 15a – Kirti Nidhi Bista, Nepalgo lehen ministroa (h. 2017).
- Urtarrilaren 16 – José María Benito del Valle, Ekin eta ETAren sortzaileetako bat (h. 2011).
- Urtarrilaren 17a – Eartha Kitt, estatubatuar abeslaria, aktorea, dantzaria, komediantea, aktibista eta abestigilea (h. 2008).
- Urtarrilaren 25a – Antônio Carlos Jobim, brasildar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1994).
- Urtarrilaren 26a – Pedro Masó, espainiar zinema-zuzendaria (h. 2008).
- Urtarrilaren 28a – Hiroshi Teshigahara, japoniar zinema zuzendaria (h. 2001).
- Urtarrilaren 30a – Olof Palme, Suediako lehen ministroa (h. 1986).
- Urtarrilaren 31 – Beñat Dagorret, lapurtar idazle eta irakasle euskaltzalea (h. 1993).
- Urtarrilaren 31 – Alicia Iturrioz, gipuzkoar margolaria (h. 2021).
- Urtarrilaren 31 – José Monleón, espainiar idazle, antzerki-zuzendari, argitaratzaile eta kritikaria (h. 2016).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Günter Guillaume, Alemaniako Errepublika Demokratikoaren alde lan egin zuen espioia (h. 1995).
- Otsailaren 2a – Stan Getz, estatubatuar saxofoi-jotzailea, jazzaren historiako saxofoi-jotzailerik handienetakoa (h. 1991).
- Otsailaren 4a – Tony Fruscella, estatubatuar jazz tronpeta-jotzailea (h. 1969).
- Otsailaren 5a – Julio Zachrisson, margolari, grabatzaile eta eskultore panamatarra (h. 2021).
- Otsailaren 6a – Gerard O'Neill, estatubatuar fisikaria (h. 1992).
- Otsailaren 7a – Joseph Camino, baxenabar idazlea, apaiza eta ohorezko euskaltzaina (h. 2015).
- Otsailaren 7a – Juliette Gréco, frantziar kantautore eta aktorea (h. 2020).
- Otsailaren 10a – Patxi Goikolea, bizkaitar futbolaria (h. 2000).
- Otsailaren 10a – Leontyne Price, estatubatuar sopranoa.
- Otsailaren 11 – Jean Hiriart-Urruti Abittu, lapurtar apaiz, idazle eta euskaltzaina (h. 1990).
- Otsailaren 15a – Carlo Maria Martini, italiar kardinala, Milango artzapezpikua izandakoa (h. 2012).
- Otsailaren 15a – María de los Reyes Fuentes, espainiar poeta (h. 2010).
- Otsailaren 17a – Juan Almeida Bosque, kubatar politikari, militar, konpositore eta iraultzaile komunista (h. 2009).
- Otsailaren 17a – Víctor Valera, venezuelar eskultorea (h. 2013).
- Otsailaren 20a – Sidney Poitier, bahamar-estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2022).
- Otsailaren 21a – Hubert de Givenchy, frantziar jostuna (h. 2018).
- Otsailaren 23a – Robert Bellah, estatubatuar soziologoa, Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) irakaslea (h. 2013).
- Otsailaren 23a – Régine Crespin, frantziar sopranoa (h. 2007).
- Otsailaren 23a – Mirtha Legrand, argentinar telebistako-aktore eta aurkezlea.
- Otsailaren 23a – Silvia Legrand, argentinar aktorea (h. 2020).
- Otsailaren 24a – David Mourão-Ferreira, portugaldar idazlea (h. 1996).
- Otsailaren 24a – Emmanuelle Riva, frantziar aktorea (h. 2017).
- Otsailaren 25a – Humberto Giannini, txiletar filosofo eta idazlea (h. 2014).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Harry Belafonte, estatubatuar abeslari, aktore eta giza eskubideen aldeko borrokalaria (h. 2023).
- Martxoaren 1a – Salvador Paniker, kataluniar ingeniaria, filosofo eta idazlea (h. 2017).
- Martxoaren 2a – Piotr Kowalski, poloniar jatorriko frantziar artista (h. 2004).
- Martxoaren 2a – Ray Prosser, galestar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2020).
- Martxoaren 2a – Roger Walkowiak, frantziar txirrindularia (h. 2017).
- Martxoaren 3a – Pierre Aubert, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 2016).
- Martxoaren 3a – Bernarda de Utrera, andaluziar flamenko-kantari ijitoa (h. 2009).
- Martxoaren 4a – Jacques Dupin, frantziar poeta, arte kritikari eta L'Éphémère aldizkariaren kofundatzailea (h. 2012).
- Martxoaren 4a – Dick Savitt, estatubatuar tenislaria (h. 2023).
- Martxoaren 6a – Gabriel García Márquez, kolonbiar idazlea eta kazetaria, 1982ko Literaturako Nobel Saria (h. 2014).
- Martxoaren 7a – José Larrañaga, gipuzkoar politikaria (h. 1984).
- Martxoaren 8a – Mari Carmen Madariaga, Arrati, bizkaitar erraketista (h. 2004).
- Martxoaren 8a – Selma Huxley, kanadar historialaria, Euskal Herriko eta Kanadako itsas historian aditua (h. 2020).
- Martxoaren 8a – Stanisław Kania, poloniar politikari komunista (h. 2020).
- Martxoaren 9a – Jaime de Armiñán, espainiar antzerki idazle, gidoigile eta zinemagilea.
- Martxoaren 10a – Joxe Lizaso, gipuzkoar bertsolaria (h. 2009).
- Martxoaren 11 – Miren Begoña Ereñaga, bizkaitar erraketista (h. 2015).
- Martxoaren 11 – Josep Maria Subirachs, kataluniar eskultore eta margolaria (h. 2014).
- Martxoaren 12a – Raúl Alfonsín, Argentinako presidentea eta giza eskubideen bultzatzailea (h. 2009).
- Martxoaren 13a – José Gabriel Sarasa, euskal herritar abokatu eta politikaria (h. 1987).
- Martxoaren 15a – Maija Isola, finlandiar margolaria eta ehun-disenatzailea (h. 2001).
- Martxoaren 17a – Roberto Suazo Córdoba, Hondurasko presidentea (h. 2018).
- Martxoaren 18a – Mohamed Ben Ahmed Abdelghani, Aljeriako lehen ministroa (h. 1996).
- Martxoaren 20a – Josep Guinovart, kataluniar margolari, marrazkilari eta grabatzailea (h. 2007).
- Martxoaren 21a – Hans-Dietrich Genscher, alemaniar politikaria (h. 2016).
- Martxoaren 22a – Antonio Isasi-Isasmendi, espainiar zinema zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea (h. 2017).
- Martxoaren 24a – Martin Walser, alemaniar idazlea (h. 2023).
- Martxoaren 25a – Tina Anselmi, italiar politikaria, Italiako historiako lehenengo emakume ministroa (h. 2016).
- Martxoaren 27a – François Furet, frantziar historialaria (h. 1997).
- Martxoaren 27a – Miguel Picazo, espainiar zinema zuzendaria (h. 2016).
- Martxoaren 27a – Mstislav Rostropovitx, errusiar biolontxelo-jotzailea (h. 2007).
- Martxoaren 28a – Theo Colborn, ingurumenaren osasunaren estatubatuar analista (h. 2014).
- Martxoaren 29a – John Vane, britainiar farmakologoa, 1982ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- Martxoaren 31 – César Chávez, estatubatuar sindikatu-buruzagia (h. 1993).
Apirila
- Apirilaren 2a – Tomás Oñaederra, bizkaitar txirrindularia.
- Apirilaren 2a – Ferenc Puskás, hungariar futbolaria, historiako jokalari onentsuenetako bat (h. 2006).
- Apirilaren 3a – Éva Székely, hungariar igerilaria (h. 2020).
- Apirilaren 5a – Thanin Kraiwichian, Thailandiako lehen ministroa.
- Apirilaren 6a – Gerry Mulligan, estatubatuar jazz musikagilea (h. 1996).
- Apirilaren 6a – Venancio Orbe, bizkaitar apaiz katoliko pasiotarra, Peruko Moyobambako gotzaina izandakoa (h. 2008).
- Apirilaren 9a – Tiny Hill, zeelandaberritar errugbilaria eta errugbi aukeratzailea (h. 2019).
- Apirilaren 10a – Marshall Warren Nirenberg, estatubatuar biokimikaria, 1968ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2010).
- Apirilaren 14a – Alan MacDiarmid, zeelandaberritar-estatubatuar kimikaria, 2000ko Kimikako Nobel Saria, (h. 2007).
- Apirilaren 16a – Edie Adams, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 2008).
- Apirilaren 16a – Benedikto XVI.a, Aita santua (h. 2022).
- Apirilaren 17a – Bernardo Alberro, gipuzkoar musikagile, olerkari eta akordeoi-jotzailea.
- Apirilaren 18a – Samuel P. Huntington, estatubatuar politologo eta irakaslea (h. 2008).
- Apirilaren 18a – Tadeusz Mazowiecki, Poloniako lehen ministroa (h. 2013).
- Apirilaren 20a – Chris Heunis, Hegoafrikako jarduneko presidentea (h. 2006).
- Apirilaren 20a – Phil Hill, 1 Formulako estatubatuar pilotua (h. 2008).
- Apirilaren 20a – Karl Alexander Müller, suitzar fisikaria, 1987ko Fisikako Nobel Saria (h. 2023).
- Apirilaren 22a – Laurel Aitken, Godfather of Ska, jamaikar kantari eta konpositorea, Ska musikaren aitzindaria (h. 2005).
- Apirilaren 22a – Jose Iribarren Zugasti, nafar apaiza, idazlea, margolaria eta poeta (h. 2000).
- Apirilaren 23a – Manuel Rivera, espainiar margolaria (h. 1995).
- Apirilaren 25a – Corín Tellado, espainiar idazlea (h. 2009).
- Apirilaren 25a – Albert Uderzo, frantziar komikigilea, René Goscinnyrekin batera Asterix komiki sortaren sortzailea (h. 2020).
- Apirilaren 26a – Anne McLaren, britainiar biologoa, garapen biologiaren arloan aitzindaria (h. 2007).
- Apirilaren 27a – Coretta Scott King, afro-amerikarren eskubideen ekintzailea, eta Martin Luther King Jr.en emaztea. (h. 2006.
- Apirilaren 29a – Betsy Ancker-Johnson, estatubatuar plasma fisikaria.
- Apirilaren 29a – Dorothy Manley, ingeles atleta (h. 2021).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Greta Andersen, daniar igerilaria (h. 2023).
- Maiatzaren 1a – Laura Betti, italiar aktorea (h. 2004).
- Maiatzaren 1a – Aurelio Menéndez, espainiar legelaria eta politikaria (h. 2018).
- Maiatzaren 1a – Albert Zafy, Madagaskarreko presidentea (h. 2017).
- Maiatzaren 2a – Miguel Ángel Álvarez Muro, gipuzkoar margolaria (h. 2011).
- Maiatzaren 5a – Sylvia Fedoruk, kanadar fisikaria (h. 2012).
- Maiatzaren 5a – Jesús Pardo, espainiar idazle eta kazetaria (h. 2020).
- Maiatzaren 8a – Chumy Chúmez, gipuzkoar marrazkilari eta idazlea (h. 2003).
- Maiatzaren 8a – Nora Marks Dauenhauer, Tlingitak amerindiar tribuko idazlea, poeta eta emakume jakintsua (h. 2017).
- Maiatzaren 8a – Josefina Samper, espainiar sindikalista (h. 2018).
- Maiatzaren 9a – Manfred Eigen, alemaniar fisikari eta kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (h. 2019).
- Maiatzaren 13a – Jose Maria Jimeno Jurio, nafar historialaria eta etnografoa (h. 2002).
- Maiatzaren 15a – Consuelo Rubio, espainiar soprano eta mezzosopranoa (h. 1981).
- Maiatzaren 18a – François Nourissier, frantziar kazetari eta idazlea (h. 2011).
- Maiatzaren 20a – Aingeru Iker Jayo Basterra, bizkaitar margolaria.
- Maiatzaren 20a – Jose Luis Robles, Bilboko alkatea (h. 2007).
- Maiatzaren 21a – Tomás Segovia, Espainian jaiotako mexikar idazlea eta irakaslea (h. 2011).
- Maiatzaren 22a – Michael Constantine, greko-estatubatuar aktorea (h. 2021).
- Maiatzaren 22a – Peter Matthiessen, estatubatuar idazle, eleberrigile eta naturalista (h. 2014).
- Maiatzaren 22a – George A. Olah, hungariar kimikaria, 1994ko Kimikako Nobel Saria (h. 2017).
- Maiatzaren 25a – Robert Ludlum, estatubatuar idazlea (h. 2001).
- Maiatzaren 25a – María Josefa Uharte, nafar arte bildumagile eta filantropoa (h. 2015).
- Maiatzaren 26a – Jacques Bergerac, lapurtar antzezlea (h. 2014).
- Maiatzaren 30a – Joan Birman, estatubatuar matematikaria, trentza teorian eta korapilo teorian espezializatua.
Ekaina
- Ekainaren 4a – Geoffrey Palmer, ingeles aktorea (h. 2020).
- Ekainaren 7a – Dell Hymes, estatubatuar hizkuntzalaria, soziolinguista, antropologo eta folklorista (h. 2009).
- Ekainaren 8a – Jerry Stiller, estatubatuar aktorea eta komediagilea, Stiller eta Meara bikoteko kidea (h. 2020).
- Ekainaren 9a – Franco Donatoni, italiar musikagilea (h. 2000).
- Ekainaren 9a – Luis Lopetegi, Agerre I, gipuzkoar harri-jasotzailea (h. 1969).
- Ekainaren 10a – László Kubala, hungariar futbolaria (h. 2002).
- Ekainaren 10a – Eugene Parker, estatubatuar zientzialaria, eguzkiaren inguruko gertaeretan aditua (h. 2022).
- Ekainaren 13a – Slim Dusty, australiar country musikaria (h. 2003).
- Ekainaren 13a – Franco Maria Malfatti, italiar politikaria, Europako Batzordeko 3. lehendakaria (h. 1991).
- Ekainaren 15a – Magda Hollander, hungariar jatorriko idazle, hezitzaile eta psikologo frantsesa (h. 2023).
- Ekainaren 15a – Hugo Pratt, italiar idazle eta komikigilea (h. 1995).
- Ekainaren 16a – Nicolás Redondo Urbieta, bizkaitar sindikalista eta politikaria, UGTko Idazkari Nagusia (h. 2023).
- Ekainaren 17a – Lucio Fulci, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea (h. 1996).
- Ekainaren 18a – Paul Eddington, ingeles aktorea (h. 1995).
- Ekainaren 18a – Jean Nesprias, lapurtar dantza irakaslea (h. 2018).
- Ekainaren 23a – Bob Fosse, estatubatuar koreografo eta zinema zuzendaria (h. 1987).
- Ekainaren 24a – Martin Lewis Perl, estatubatuar fisikaria, 1995eko Fisikako Nobel Saria (h. 2014).
- Ekainaren 26a – Juan Velarde Fuertes, espainiar ekonomista (h. 2023).
- Ekainaren 28a – Frank Sherwood Rowland, estatubatuar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria (h. 2012).
- Ekainaren 29a – Amable Arias, euskal herritar eskultore, margolari eta grabatzailea (h. 1984).
- Ekainaren 30a – Sleim Ammar, idazle eta mediku tunisiarra (h. 1999).
- Ekainaren 30a – Shirley Fry, estatubatuar tenislaria (h. 2021).
Uztaila
- Uztailaren 3a – Ken Russell, ingeles zinema zuzendaria (h. 2011).
- Uztailaren 4a – Gina Lollobrigida, italiar aktorea (h. 2023).
- Uztailaren 4a – Neil Simon, estatubatuar antzerkigilea (h. 2018).
- Uztailaren 6a – Janet Leigh, estatubatuar aktorea (h. 2004).
- Uztailaren 11 – Theodore Harold Maiman, estatubatuar fisikaria, lehen laserraren sortzailea (h. 2007).
- Uztailaren 11 – Gregorio Salvador Caja, espainiar lexikologoa eta dialektologoa (h. 2020).
- Uztailaren 11 - Milagros Txurruka, bizkaitar dantzari ohia, bikotean hainbat euskal dantza-sueltoko txapelketa irabazitakoa.
- Uztailaren 13a – Simone Veil, frantziar politikaria, Europako Parlamentuko lehen emakume lehendakaria (h. 2017).
- Uztailaren 18a – Antonio García-Trevijano, ideologia errepublikanoko espainiar politikari eta pentsalaria (h. 2018).
- Uztailaren 18a – Kurt Masur, alemaniar orkestra-zuzendaria (h. 2015).
- Uztailaren 19a – María Wonenburger, espainiar matematikaria, Fulbright beka jaso zuen lehen espainiar emakumea (h. 2014).
- Uztailaren 20a – Joan Jara, britainiar dantzari eta aktibista politikoa, Víctor Jararen emaztea (h. 2023).
- Uztailaren 27a – Gisèle Halimi, tunisiar-frantziar abokatua, idazlea eta ekintzaile feminista (h. 2020).
- Uztailaren 27a – Berta Riaza, espainiar aktorea (h. 2022).
- Uztailaren 28a – John Ashbery, estatubatuar poeta, AEBetako poetarik esanguratsuenetakoa (h. 2017).
- Uztailaren 28a – David Viñas, argentinar eleberrigilea (h. 2011).
- Uztailaren 29a – Harry Mulisch, herbeheretar idazlea (h. 2010).
- Uztailaren 31 – Cecilia Mangini, italiar zinemagile dokumentalista, gidoilaria eta argazkilaria (h. 2021).
Abuztua
- Abuztuaren 2a – Paul Garabedian, estatubatuar matematikaria eta zenbakizko analista (h. 2010).
- Abuztuaren 3a – Elliot Silverstein, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2023).
- Abuztuaren 5a – Vicente Luis Lapatza, bizkaitar futbolaria, atezaina (h. 2008).
- Abuztuaren 6a – Arturo Armando Molina, El Salvadorko presidentea (h. 2021).
- Abuztuaren 6a – Theodor Wagner, austriar futbolaria (h. 2020).
- Abuztuaren 9a – Marvin Minsky, estatubatuar zientzialaria, adimen artifizialaren aitatzat hartua (h. 2016).
- Abuztuaren 9a – Robert Shaw, ingeles aktore eta eleberri idazlea (h. 1978).
- Abuztuaren 10a – Vittorio Gregotti, italiar arkitektoa (h. 2020).
- Abuztuaren 11 – Giancarlo Astrua, italiar txirrindularia (h. 2010).
- Abuztuaren 17a – Txomin Solabarrieta, bizkaitar apaiza eta ohorezko euskaltzaina (h. 2019).
- Abuztuaren 18a – Rosalynn Carter, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 2023).
- Abuztuaren 18a – Marvin Harris, estatubatuar antropologo, idazle eta unibertsitateko irakaslea (h. 2001).
- Abuztuaren 19a – L.Q. Jones, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- Abuztuaren 20a – Ana Itelman, txiletar-argentinar balet-dantzaria, koreografoa, balet zuzendaria eta aitzindaria (h. 1989).
- Abuztuaren 20a – Jimmy Raney, estatubatuar jazz gitarra-jotzailea (h. 1995).
- Abuztuaren 21a – Barry Foster, ingeles zinema, antzerki, telebista eta irratiko aktorea (h. 2002).
- Abuztuaren 23a – Dick Bruna, herbeheretar diseinatzaile eta ilustratzailea (h. 2017).
- Abuztuaren 23a – Ľubor Kresák, eslovakiar astronomoa (h. 1994).
- Abuztuaren 23a – Martial Solal, frantziar piano-jotzailea, musikagilea eta orkestra-zuzendaria.
- Abuztuaren 24a – David Ireland, australiar eleberrigilea (h. 2022).
- Abuztuaren 24a – Harry Markowitz, estatubatuar ekonomialaria, 1990eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2023).
- Abuztuaren 25a – Althea Gibson, estatubatuar tenislari eta golflaria, tenis txapelketa bat jokatu zuen lehen kirolari afro-amerikarra (h. 2003).
- Abuztuaren 25a – Francisco Queipo de Llano Acuña, madrildar militar eta politikaria (h. 2002).
- Abuztuaren 26a – B. V. Doshi, indiar arkitektoa (h. 2023).
- Abuztuaren 27a – Mari Wolf, zientzia-fikziozko idazle eta zutabegile estatubatuarra.
- Abuztuaren 28a – Izaskun Arrue, arabar irakasle eta erizaina, Arabako ikastoletako lehenengo andereñotzat onartua (h. 2016).
- Abuztuaren 31 – Roland Simounet, frantziar arkitektoa (h. 1996).
Iraila
- Irailaren 1a - Paquita Bretos Andueza, gipuzkoar mendigoizalea, ateoa eta komunista,. kontabandista eta mugalaria.
- Irailaren 2a – Nicole Buffetaut, frantziar idazlea.
- Irailaren 4a – John McCarthy, estatubatuar informatikaria, adimen artifiziala kontzeptuaren hedatzailea (h. 2011).
- Irailaren 7a – François Billetdoux, frantziar antzerkigilea (h. 1991).
- Irailaren 8a – Patxi Altuna, gipuzkoar euskalaria, idazlea eta jesulaguna (h. 2006).
- Irailaren 9a – Elvin Jones, estatubatuar jazz bateria-jotzailea (h. 2004).
- Irailaren 11 – Abel San Martín, Barberito I.a, esku huskako errioxar pilotaria (h. 1980).
- Irailaren 12a – Freddie Jones, ingeles aktorea (h. 2019).
- Irailaren 13a – Tzannis Tzannetakis, Greziako lehen ministroa (h. 2010).
- Irailaren 16a – Peter Falk, estatubatuar aktorea, Columbo detektibea antzezteagatik ospetsua (h. 2011).
- Irailaren 16a – Sadako Ogata, japoniar politikaria (h. 2019).
- Irailaren 18a – Dionisio Blanco, bizkaitar margolaria (h. 2003).
- Irailaren 23a – Miguel Angel Etxauri, nafar margolaria.
- Irailaren 25a – Colin Davis, ingeles orkestra-zuzendaria (h. 2013).
- Irailaren 26a – Romano Mussolini, italiar jazz pianista eta margolaria (h. 2006).
- Irailaren 29a – Edith Eger, Holokaustoa biziraun zuen gatibua eta psikologian aditua, trauma osteko estresaren nahasmenduan espezialista.
- Irailaren 29a – Martin Garziarena, Garziarena, nafar aizkolaria (h. 2005).
- Irailaren 30a – W S. Merwin, estatubatuar poeta eta itzultzailea (h. 2019)
Urria
- Urriaren 3a – Kenojuak Ashevak, emakume inuit margolaria, inuit arte modernoaren aitzindaritzat joa (h. 2013).
- Urriaren 6a – Paul Badura-Skoda, austriar piano-jotzailea eta musikologoa (h. 2019).
- Urriaren 7a – Juan Benet, espainiar idazlea (h. 1993).
- Urriaren 8a - Emilia Currás, espainiar irakaslea, kimikaria, dokumentalista eta informatologoa (h. 2020).
- Urriaren 8a – César Milstein, argentinar-britainiar biokimikaria, 1984ko Medikuntzako Nobel saria (h. 2002).
- Urriaren 9a – Iker Belaustegigoitia, euskal kirolaria, belan aditua.
- Urriaren 10a – Dana Elcar, estatubatuar aktorea (h. 2005).
- Urriaren 10a – Manuel Hernández Mompó, espainiar margolaria (h. 1992).
- Urriaren 11 – Josefina Karlota Belgikakoa, Luxemburgoko dukesa handi ezkontidea (h. 2005).
- Urriaren 13a – Lee Konitz, estatubatuar musikagilea (h. 2020).
- Urriaren 13a – Turgut Özal, Turkiako presidentea (h. 1993).
- Urriaren 14a – Thomas Luckmann, batez ere Alemanian aritutako esloveniar soziologoa (h. 2016).
- Urriaren 14a – Roger Moore, britainiar aktorea (h. 2017).
- Urriaren 16a – Pedro Manuel Aristegi, gipuzkoar diplomatikaria (h. 1989).
- Urriaren 16a – Günter Grass, alemaniar idazlea, 1999ko Literaturako Nobel saria (h. 2015).
- Urriaren 17a – Friedrich Hirzebruch, alemaniar matematikaria, bere belaunaldiko figura nabarmena (h. 2012).
- Urriaren 18a – George C. Scott, estatubatuar aktorea (h. 1999).
- Urriaren 18a - Alba Solís, argentinar abeslari, aktore eta vedettea (h. 2016).
- Urriaren 19a – Pierre Alechinsky, belgikar pintore, grabatzaile eta poeta.
- Urriaren 23a – Edward Kienholz, estatubatuar eskultorea (h. 1994).
- Urriaren 23a – Leszek Kołakowski, poloniar filosofoa (h. 2009).
- Urriaren 24a – Gilbert Bécaud, frantziar abeslari, musikagile, piano-jotzaile eta aktorea (h. 2021).
- Urriaren 25a – Jorge Batlle Ibáñez, Uruguaiko presidentea (h. 2016).
- Urriaren 25a – Lawrence Kohlberg, estatubatuar psikologoa (h. 1987).
- Urriaren 29a – Pablo Antoñana, gaztelaniazko nafar idazlea (h. 2009).
Azaroa
- Azaroaren 2a – Steve Ditko, estatubatuar komikigilea (h. 2018).
- Azaroaren 3a – Odvar Nordli, Norvegiako lehen ministroa (h. 2018).
- Azaroaren 5a – Emilio Lledó, espainiar filosofoa.
- Azaroaren 7a – Juan Arcocha, kubatar intelektuala, abokatua, idazlea, kazetaria, itzultzailea eta interpretea (h. 2010).
- Azaroaren 8a – Patti Page, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 2013).
- Azaroaren 11 – Juan Maria Lekuona, euskal olerkari, irakasle eta idazlea (h. 2005).
- Azaroaren 14a – Narciso Yepes, espainiar gitarra-jotzailea (h. 1997).
- Azaroaren 15a – Bill Rowling, Zeelanda Berriko 30. lehen ministroa (h. 1995).
- Azaroaren 16a – Mercedes Luzuriaga, bizkaitar aktorea (h. 2023).
- Azaroaren 18a – Eldar Riazanov, sobietar zinemagilea (h. 2015).
- Azaroaren 20a – Andres Narbarte, Xalto, nafar bertsolaria (h. 1971).
- Azaroaren 20a – Estelle Parsons, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 21a – Ernesto de la Peña, mexikar itzultzailea eta akademikoa (h. 2012).
- Azaroaren 23a – Angelo Sodano, italiar kardinala (h. 2022).
- Azaroaren 24a – Ahmadou Kourouma, mandinga jatorriko bolikostar eleberrigilea (h. 2003).
- Azaroaren 24a – Alfredo Kraus, espainiar tenorra (h. 1999).
- Azaroaren 25a – Juan Artzamendi, gipuzkoar musikagilea (h. 2004).
- Azaroaren 28a – Abdul Halim Kedahkoa, Kedahko sultana eta Malaysiako erregea (h. 2017).
Abendua
- Abenduaren 4a – Gae Aulenti, italiar arkitektoa (h. 2012).
- Abenduaren 4a – Rafael Sánchez Ferlosio, espainiar idazlea (h. 2019).
- Abenduaren 5a – Bhumibol Adulyadej, Thailandiako erregea (h. 2016).
- Abenduaren 6a – Jacques Bondon, frantziar musikagilea (h. 2008).
- Abenduaren 8a – Niklas Luhmann, alemaniar soziologoa (h. 1998).
- Abenduaren 9a – Thérèse Clerc, frantziar aktibista feminista (h. 2016).
- Abenduaren 9a – Pierre Henry, frantziar musikagilea (h. 2017).
- Abenduaren 12a – Robert Norton Noyce, Fairchild Semiconductor eta Intel Corporation erakundeen sortzaileetako bat eta mikrotxiparen asmatzaileetako bat (h. 1990).
- Abenduaren 13a – Juan Alonso, gipuzkoar futbolaria (h. 1994).
- Abenduaren 13a – Genevieve Page, frantziar aktorea.
- Abenduaren 16a – Manuel Lasarte, euskal bertsolaria eta idazlea (h. 2012).
- Abenduaren 16a – Jelena Samarina, errusiar aktorea (h. 2011).
- Abenduaren 17a – Antonio Fernández Alba, espainiar arkitektoa.
- Abenduaren 18a – Ramsay Clark, estatubatuar abokatu, ekintzaile eta politikaria (h. 2021).
- Abenduaren 18a – Críostóir Ó Floinn, irlandar idazlea (h. 2023).
- Abenduaren 19a – Thomas Manterola, lapurtar errugbilaria (h. 2013).
- Abenduaren 20a – Kim Young-sam, Hego Koreako presidentea (h. 2015).
- Abenduaren 24a – Mary Higgins Clark, misteriozko eleberrien estatubatuar idazlea (h. 2020).
- Abenduaren 25a – José Luis Olaizola, gipuzkoar idazle eta gidoilaria.
- Abenduaren 28a – Edward Babiuch, Poloniako lehen ministroa (h. 2021).
- Abenduaren 30a – Robert Hossein, frantziar antzezlea eta antzerki-zuzendaria (h. 2020).
- Abenduaren 30a – Hamed Karoui, Tunisiako lehen ministroa (h. 2020).
- Abenduaren 31 - Antonio Mateo, Irunen bizi izandako asturiar margolaria (h. 2012).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Jose Grazenea, gipuzkoar margolaria (h. 2021).
- Jose Mari Apezetxea, nafar margolaria, Bidasoko Eskolako kidea eta Baztango Margolariak taldearen sortzaileetakoa (h. 2017).
- Juan Cordero, gipuzkoar musikagilea (h. 2014).
- Juan Jauregi, nafar txirrindulari ohia.
- Juan Cruz Gantzarain, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Mari Treku, Mattin Treku bertsolariaren emaztea (h. 2005).
- Maria Antonia Uzkudun, Anoetako txikita, gipuzkoar erraketista (h. 2008).
- Patxi Buldain, nafar margolaria (h. 2024).
- Santiago Hernández Redondo, Txantxillo, donostiar xilofono-jole eta eskalea, pertsonaia herrikoia (h. 2003).
- Ahmed Agouliz, marokoar ekintzailea, Askapen Nazionalerako Armadako kidea (h. 1964).
- Gérard Blanchard, frantziar tipografo, grafista, idazle eta marrazkilaria (h. 1998).
- Kristian Brisson, bretainierazko idazlea (h. 2013).
- Marcos Kaplan, argentinar soziologoa (h. 2004).
- María Lourdes Albertos, espainiar hizkuntzalaria, Hispaniako onomastikan aditua (h. 1985).
- Pearse Hutchinson, eskoziar-irlandar poeta, itzultzaile eta esataria (h. 2012).
- Piarre Erramuzpe, baxenafar bertsolaria.
- Rosario Ustáriz Borra, idazlea eta poeta aragoiera hizkuntzan (h. 2009).
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 5a – Salvador Azpiazu, arabar marrazkilari eta ilustratzailea (j. 1867).
- Urtarrilaren 9a – Ramon Illarramendi, gipuzkoar antzerkigilea (j. 1879).
- Urtarrilaren 19a – Karlota Belgikakoa, Mexikoko enperadorea (j. 1840).
Otsaila
- Otsailaren 6a – Sam Maguire, irlandar errepublikar eta futbol gaeliko jokalaria (j. 1887).
- Otsailaren 9a – Charles Doolittle Walcott, estatubatuar paleontologo eta naturalista, Burgess Shale aztarnategiaren aurkitzailea (j. 1850).
- Otsailaren 17a – Serafín Basterra, bizkaitar eskultorea (j. 1850).
- Otsailaren 19a – Georg Brandes, daniar filosofo, literatura-kritikari eta kazetaria (j. 1842).
- Otsailaren 27a – Luke Fildes, ingeles ilustratzaile eta margolaria (j. 1843).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Mikhail Artsybaxev, ukrainar idazlea (j. 1878).
- Martxoaren 4a – Max Théon, poloniar kabalista eta okultista judua (j. 1848).
- Martxoaren 16a – Victoria Aguirre Anchorena, argentinar margolaria, arte bildumagilea eta Sociedad de Beneficencia elkarteko kidea (j. 1858).
- Martxoaren 23a – Paul César Helleu, frantziar margolaria (j. 1859).
- Martxoaren 25a – Marie-Alphonsine, palestinar moja, Jerusalemgo Errosario Santuko Ahizpak domingotar kongregazioaren sortzailea (j. 1843).
- Martxoaren 27a – Klaus Berntsen, Danimarkako lehen ministroa (j. 1844).
- Martxoaren 29a – Luigi Luzzatti, Italiako lehen ministroa (j. 1841).
- Martxoaren 31 – Kang Youwei, Txinako idazlea, filosofoa eta politikaria (j. 1858).
Apirila
- Apirilaren 1a – José Tomás Errázuriz, txiletar margolari eta diplomazialaria (j. 1856).
- Apirilaren 7a – Domingo Iturrate, Fray Domingo del Santísimo Sacramento, bizkaitar apaiz trinitarioa (j. 1901).
- Apirilaren 15a – Gaston Leroux, frantziar kazetari eta eleberrigilea (j. 1868).
- Apirilaren 18a – José Tartiere, Bilbon jaiotako asturiar enpresaburu eta ingeniari industriala (j. 1848).
- Apirilaren 20a – Enrique Simonet, espainiar margolaria (j. 1866).
- Apirilaren 21a – Hugo Schuchardt, alemaniar hizkuntzalaria (j. 1842).
- Apirilaren 28a – Li Dazhao, txinatar iraultzailea (j. 1888).
Maiatza
- Maiatzaren 7a – Ruth Prawer Jhabvala, Alemanian jaiotako britainiar estatubatuar eleberrigile eta gidoilaria (h. 2013).
- Maiatzaren 9a – Lucrecia Arana, espainiar zarzuela-abeslaria, tiple-kontraltoa (j. 1867).
- Maiatzaren 11 – Juan Gris, espainiar margolaria (j. 1887).
- Maiatzaren 12a – Louise Catherine Breslau, alemaniar-suitzar margolaria (j. 1856).
- Maiatzaren 25a – Henri Hubert, frantziar arkeologoa eta erlijio konparaketan soziologo aditua (j. 1872).
- Maiatzaren 28a – Boris Kustodiev, errusiar margolaria (j. 1878).
- Maiatzaren 29a – Georges Eekhoud, belgikar idazlea (j. 1854).
Ekaina
- Ekainaren 9a – Victoria Woodhull, emakumeek bozkatzeko eskubideraren aldeko lider bat Ameriketako Estatu Batuetan (j. 1838).
- Ekainaren 14a – Jerome K. Jerome, ingeles idazlea (j. 1859).
- Ekainaren 15a – Ottavio Bottecchia, italiar txirrindularia (j. 1894).
- Ekainaren 26a – Armand Guillaumin, frantziar margolari inpresionista (j. 1841).
Uztaila
- Uztailaren 5a – Albrecht Kossel, alemaniar biokimikaria, 1910eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1853).
- Uztailaren 7a – Gösta Mittag-Leffler, suediar matematikaria (j. 1846).
- Uztailaren 10a – Kevin O'Higgins, irlandar politikaria, IRAk eraila (j. 1892).
- Uztailaren 15a – Constance Markievicz, irlandar nazionalista, sufragista, iraultzailea eta sozialista (j. 1868).
- Uztailaren 20a – Fernando I.a Errumaniakoa, Errumaniako erregea (j. 1865).
- Uztailaren 24a – Akutagawa Ryunosuke, japoniar idazlea (j. 1892).
Abuztua
- Abuztuaren 4a – Eugène Atget, frantziar argazkilaria (j. 1857).
- Abuztuaren 4a – John Dillon, irlandar mediku eta politikari abertzalea (j. 1851).
- Abuztuaren 13a – James Oliver Curwood, estatubatuar eleberrigile eta kazetaria (j. 1878).
- Abuztuaren 13a – Marianne Stokes, austriar margolaria, Viktoriar aroko margolaririk garrantzitsuenetarikoa (j. 1855).
- Abuztuaren 15a – Bertram Boltwood, estatubatuar fisikari eta kimikaria (j. 1870).
- Abuztuaren 23an, errugabeak izanik Sacco eta Vanzetti auzian aulki elektrikoan hiltzera zigortuak:
- Nicola Sacco, italiar-estatubatuar anarkista (j. 1891).
- Bartolomeo Vanzetti, italiar-estatubatuar anarkista (j. 1888).
Iraila
- Irailaren 14a – Hugo Ball, alemaniar egile eta olerkaria, Dada mugimendu artistikoaren sortzailea (j. 1886).
- Irailaren 14a – Isadora Duncan, estatubatuar dantzaria (j. 1877/78).
- Irailaren 19a – Michael Ancher, daniar margolaria (j. 1849).
- Irailaren 29a – Willem Einthoven, herbeheretar sendagilea, 1924ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1860).
Urria
- Urriaren 2a – Svante Arrhenius, suediar kimikaria, 1903ko Kimikako Nobel Saria (j. 1859).
- Urriaren 7a – Paul Sérusier, frantziar margolaria (j. 1864).
- Urriaren 8a – Ricardo Güiraldes, argentinar idazlea (j. 1886).
- Urriaren 24a – Joxe Jabier Uresberueta, Donostiako traineru patroia (j. 1850).
Azaroa
- Azaroaren 5a – Augusta Déjerine-Klumpke, frantziar medikua, neuroanatomian egin zuen lanagatik ezaguna (j. 1859).
- Azaroaren 6a – Vicente García Castañón, nafar meatz-ingeniaria.
- Azaroaren 11a – Wilhelm Johannsen, daniar botanikoa (j. 1857).
- Azaroaren 21a – Laurits Tuxen, daniar margolari eta eskultorea (j. 1853).
- Azaroaren 23a – Stanislaw Przybyszewski, poloniar idazlea (j. 1868).
Abendua
- Abenduaren 21a – Francisco Rafael Uhagon, bizkaitar legelari, historialari eta politikaria (j. 1858).
- Abenduaren 25a – Teodora Fracasso, Elia San Klementerena, italiar moja karmeldarra (j. 1901).
- Abenduaren 27a - Gregorio Urkaregi Otxandiano, Begoña elizateko hargin, obra-eraikitzaile eta kontratista (j. 1869).
- Abenduaren 30a – José Salis, gipuzkoar pintorea (j. 1863).
- Abenduaren 31a – Pedro Navascues, nafar historialari eta idazlea (j. 1903).
Nobel saridunak:
- Fisika: Arthur Holly Compton, Charles Thomson Rees Wilson
- Kimika: Heinrich Otto Wieland
- Literatura: Henri Bergson
- Medikuntza: Julius Wagner-Jauregg
- Bakea: Ferdinand Buisson, Ludwig Quidde
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.