1923ko Kontxako Bandera
1923ko Kontxako Bandera (Banderaren 31. ekitaldia) urte honetako irailaren 16 eta 23an jokatu zen, eta Oriok bere 6. Kontxako Bandera eskuratu zuen. Banderaz gain 12.250 pezetatako saria eskuratu zuen.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 5 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1923ko irailaren 16a |
Amaiera | 1923ko irailaren 23a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | Donostia |
← 1922 |
1924 → |
Kontakizuna
Bost traineruk hartu zuten parte, lau gipuzkoarrek eta bizkaitar batek. Orio izan zen nagusi igande bietan hala ere Donostiak lanak eman zizkion. Lehenengo jardunaldia oso estua izan zen eta lehen bien artean segundu bakarra izan zen. Bigarren igandean aldiz zortzi segunduko tartea egon zen. Kontsolazio txanda bat izan zen eta bertan sanjuandarrak Getariari nagusitu zitzaizkien. Aipagarria da San Juanen denbora, izan ere sailkapenerako kontatu ez arren Oriorena baino hobea izan zen eta ez hori bakarrik, urte luzeetan gainditu gabeko errekorra izan zen.
Bitxikeriak: Lehen aldiz tripulazioaren argazkia eskatu zen izen emateko orriarekin batera, aurreko urtean gertatu ziren iruzurrak saihesteko. Orioren San Nikolas traineruak 370 Kg-tako pisua zeukan, gaur egun erabiltzen direnen bikoitza ia.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Bermeo Donostia Getaria Orio San Juan |
Josetxu Donostiarra Getariarra San Nikolas San Juan |
Balentin Laguno Soterotxo Bartolome Uranga Antonio Maria Uranga Francisco Laboa "Matxet" |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Orio | 19:43:0/5 | 19:20:3/5 | 39:03:3/5 | |
2 | Donostia | 19:44:1/5 | 19:28:2/5 | 39:12:3/5 | + 0:09:0/5 |
3 | San Juan | 19:53:1/5 | 19:17:0/5 (R) | ||
4 | Getaria | 20:00:4/5 | 20:05:1/5 | ||
5 | Bermeo | 20:31:1/5 |
- (R) Errekorra.
Tripulazio irabazlea
- Orio
- Patroia: Antonio Maria Uranga
- Arraunlariak: Jose Mari Murgiondo, Ramon Solabarrieta, Inazio Manterola, Eugenio Genova, Lorentzo Alkorta, Bernardo Otegi, Jose Mari Sarasua, Eusebio Solabarrieta, Domingo Mitxelena, Jose Mari Urdangarin, Antonio Urdangarin, Anbrosio Uranga eta Jose Genova.