1921eko Kontxako Bandera
1921eko Kontxako Bandera (Banderaren 29. ekitaldia) urte honetako irailaren 21 eta 28an jokatu zen, eta Pasaiak eskuratu zuen. Traineru hau Aita Manuelek gidatzen zuen eta San Juan eta San Pedroko arraunlariak zeuden bertan.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 7 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1921eko irailaren 21a |
Amaiera | 1921eko irailaren 28a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Pasaia |
Txapeldunordea | Orio |
← 1920 |
1922 → |
Kontakizuna
Aipatu beharra dago gaur egungo araudiarekin Donostiak irabaziko zuela bandera hau. Bi jardunaldiak batuz, banderako denbora onena egin zuten donostiarrek, baina ez zuten bandera irabazi, garai hartan bigarren jardunaldian ohorezko txanda jokatzen zutenek bakarrik zutelako bandera eskuratzeko aukera. Lehen jardunaldian hirugarren geratu zen Donostia, eta, nahiz eta bi egunetako denboren batura orokorrean zazpi segundoko aldea atera Pasaiari eta zortzikoa Oriori, Pasaiak eskuratu zuen bandera eta Orio izan zen bigarren, ohorezko txandan aritu zirenez bi hauek, eta Donostia, berriz, kontsolazioko txandan. 1943ko banderan gauza bera gertatu zitzaion Oriori, eta orduan araudia aldatu zuten: 1944tik aurrera bi jardunaldietako denborak batu eta edozein traineruk du bandera irabazteko eskubidea.
Zazpi traineru gipuzkoarrek hartu zuten parte. Pasaitarren garaipena estua izan zen, izan ere oriotarrek 15 segunduoko aldeaz irabazi baitzuten lehenengo jardunaldian eta 16 segunduko aldeaz pasaitarrek bigarren igandean. Historiako alderik txikienetakoa dugu hau.
Kontsolazio txanda Donostiak eta Getariak jokatu zuten eta etxekoak erraz nagusitu ziren, eguneko denbora onena markatuz gainera.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Donostia Getaria Hondarribia Orio Pasaia (S. Juan+S. Pedro) Pasai Antxo Zumaia |
Nuestra Señora del Carmen Cantabria Ondarrabitarra San Nikolas La Unión Lagun ederrak Jel |
Soterotxo Segundo Uranga Ramon Lekuona Tiburtzio Martikorena Manuel Arrillaga "Aita Manuel" Julian Elizalde Jose Aldalur |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Pasaia | 20:32:1/5 | 20:06:4/5 | 40:39:0/5 | |
2 | Orio | 20:16:4/5 | 20:23:2/5 | 40:40:1/5 | + 0:01:1/5 |
3 | Donostia (*) | 20:36:2/5 | 19:55:4/5 | (40:32:1/5)* | (- 0:06:4/5) |
4 | Getaria | 20:44:0/5 | 20:12:4/5 | ||
5 | Zumaia | 21:20:3/5 | |||
6 | Hondarribia | 21:29:0/5 | |||
7 | Pasai Antxo | 21:55:0/5 |
(*) Donostiaren denbora orokorra, bi igandean batuta, edizio hartako onena izan zen. Baina garai hartan, araudiaren arabera, Ohorezko Txandan aritzen zenak bakarrik irabaz zezakeen bandera.
Tripulazio irabazlea
- Pasaia
- Patroia: Manuel Arrillaga "Aita Manuel"
- Arraunlariak: Santiago Korta, Bizente Etxeberria, Gabriel Inda, Manuel Arrillaga, Blas Egitegi, Tiburtzio Saldias, Joakin Inda, Tomas Gereño, Raimundo Laboa, Ramon Goienetxea, Anjel Lizarraga, Nikolas Manzisidor eta Franzisko Gereño.