1919
1919. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa |
Urteak | 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1919 MCMXIX |
Ab urbe condita | 2672 |
Armeniar egutegia | 1368 ԹՎ ՌՅԿԸ |
Bahá'í egutegia | 75 – 76 |
Bengaliar egutegia | 1326 |
Berber egutegia | 2869 |
Egutegi budista | 2463 |
Myanmarko egutegia | 1281 |
Bizantziar egutegia | 7427 – 7428 |
Koptoen egutegia | 1635 – 1636 |
Etiopiar egutegia | 1911 – 1912 |
Hebrear egutegia | 5679 – 5680 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1975 – 1976 |
Shaka Samvat | 1841 – 1842 |
Kali Yuga | 5020 – 5021 |
Iraniar egutegia | 1297 – 1298 |
Islamiar egutegia | 1337 – 1338 |
Japoniar egutegia | Taishō 8 (大正8年) |
Korear egutegia | 4252 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2462 |
Holozeniar egutegia | 11919 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Maiatzaren 31 – PYSBE arrantza-enpresa sortu zen Pasaian.
Mundua
- Urtarrilaren 5a – Altxamendu Espartakista Alemanian.
- Urtarrilaren 16a – Ameriketako Estatu Batuetan alkohola debekatzen zuen Lege Lehorra indarrean jarri zen.
- Urtarrilaren 18: Parisko Bake Biltzarra (1919) Lehen Mundu Gerrako parte-hartzaileen artean bake hitzarmena egiteko.
- Urtarrilaren 21a – Irlandako hautetsiak Dublinen elkartu eta Dáil Éireann legebiltzarra sortu zuten. Honek Irlandar Errepublika aldarrikatu zuen.
- Otsaila: Polonia-Sobietar Batasuna Gerraren hasiera bi herrialdeen arteko mugan.
- Martxoaren 2: III. Internazionala edo Komintern sortu zen Moskun. Bere helburua errepublika sobietar global bat sortzea zen.
- Martxoaren 12: Austriako Asanblada Konstituziogile Nazionalak Alemanian integratzea eskatu zuen[1].
- Martxoaren 21: Hungariako Errepublika Sobietarra aldarrikatu zen.
- Martxoaren 23a – Benito Mussolinik Partito Nazionale Fascistaren (PNF) aurrekaria zena, Fasci di combattimento taldea, sortu zuen Milanen.
- Apirilaren 10a – Mexikon, gobernuak prestatutako zelata batean, Emiliano Zapata hil zuten.
- Apirilaren 13a – Amritsarreko sarraskia
- Maiatzaren 8a – Herbehereetan emakumeek boto eskubidea lortu zuten.
- Maiatzaren 15 – Turkiako Independentzia Gerra hasi zen Greziako tropak Esmirnara iritsi zenean.
- Ekainaren 15a – John William Alcock eta Arthur Whitten Brown hegazkinlariek lehengo Hegaldi transatlantikoa burutuz zuten.
- Ekainaren 21: Alemaniako flotaren gehiengoa hondoratu zuten Scapa Flowen, Eskozia. Itsasontziak bertan egon ziren atxilotuta 1918ko Armistiziotik negoziazioak egiten ziren bitartean. Alemaniarrek uste duten britainiarrek euren aurka erabiliko zituztela Versaillesko ituna ez balute beteko.
- Ekainaren 28: Alemaniak eta Aliatuek Versaillesko Ituna sinatu zuten sei hilabeteko negoziazioaren ostean. Alemaniak ezin zituen 100.000 soldadu baino gehiago izan eta gerraren kalte-ordainak ordaintzera behartu zuten. Ameriketako Estatu Batuek ere sinatu zuten baina ez zuten berretsi, beste bake hitzarmen bat eginez beranduago Alemaniarekin.
- Uztaila: Adolf Hitler izeneko soldadu bat Alemaniako Langileen Alderdian infiltratu zen Reichswehraren aginduz.
- Uztailaren 11a – Herbehereetako parlamentuak zortzi orduko lanordua ezarri zuen.
- Abuztuaren 1: Hungariako Errepublika Sobietarraren amaiera. Hungariareko Herri Errepublika berrezarri zen.
- Abuztuaren 3: Hungaria-Errumania gerraren amaiera.
- Irailaren 10: Austriako Alemaniar Errepublikak Saint-Germaingo ituna sinatu zuen. Bake itun hornek Austriaren mugak erregulatzen zituen, Alemaniarekin batzea debekatzen zuen, eta Austria Alemaniarrari eskatzen zion bere izena Austriagatik aldatzea. Ameriketako Estatu Batuek ere sinatu zuten baina ez zuten berretsi, beste bake hitzarmen bat eginez beranduago Alemaniarekin.
- Irailaren 12: Gabriele D'Annunziok italiar nazionalisten indar irregular bat sortu zuen Fiume (Rijeka) hiria konkistatzeko.
- Azaroaren 27: Bulgariak Neuilly-sur-Seineko ituna sinatu zuen. Bake itun honek Trazia Greziari itzultzen zion, 1913ko Balkanetako Lehenengo Gerran irabazi zutena. Bulgariako armada 20.000 gizonetara mugatu zen eta Bulgariak gerrako kalte-ordainak izan zituen[2].
Arte eta kultura
- Euskaltzaindia sortu zuten, Euskal Pizkundea ekimenaren barnean, tartean L.L. Bonaparte, A. Kanpion edo R.M. Azkue zeudela, besteak beste.
- Urtarrilaren 1a – Iruñean fraile kaputxinoek Zeruko Argiaren lehen zenbakia argitaratu zuten. Ordutik bizirik dagoen euskarazko proiektu bakarra da.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Sara Berenguer, kataluniar feminista libertario eta anarkosindikalista (h. 2010).
- Urtarrilaren 1a – Rocky Graziano, estatubatuar boxeolaria (h. 1990).
- Urtarrilaren 1a – Jerome David Salinger, estatubatuar idazlea (h. 2010).
- Urtarrilaren 5a – Luis Laorga, espainiar arkitektoa (h. 1990).
- Urtarrilaren 5a – Jacques Laurent, frantziar idazlea (h. 2000).
- Urtarrilaren 6a – Dona Tututa, caboverdetar piano-jotzailea (h. 2014).
- Urtarrilaren 7a – Julián Gállego, espainiar arte-kritikari eta historialaria (h. 2006).
- Urtarrilaren 11 – Pedro Berrondo, euskal idazlea, itzultzailea eta apaiza (h. 2002).
- Urtarrilaren 13a – Robert Stack, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- Urtarrilaren 14a – Giulio Andreotti, Italiako lehen ministroa (h. 2013).
- Urtarrilaren 15a – Maurice Herzog, frantziar alpinista eta politikaria, Louis Lachenalekin batera zortzimilako bat (Annapurna) igo zuen aurreneko gizakia (h. 2012).
- Urtarrilaren 17a – Antonio Mingote, gaztelaniazko kataluniar idazlea, marrazkilaria eta umorista (h. 2012).
- Urtarrilaren 18a – Salbatore Mitxelena, euskal olerkaria (h. 1965).
- Urtarrilaren 19a – Joan Brossa, kataluniar olerkaria eta dramagilea (h. 1998).
- Urtarrilaren 19a – Simone Melchior, frantziar esploratzaile eta ozeanografoa, Jacques-Yves Cousteauren emaztea eta kolaboratzailea (h. 1990).
- Urtarrilaren 21a – Juan Plazaola Artola, gipuzkoar elizgizona eta ikerlaria (h. 2005).
- Urtarrilaren 24a – Juan Eduardo Zúñiga, espainiar idazlea, eslavista, lusista, literatura-kritikaria eta itzultzailea (h. 2020).
- Urtarrilaren 25a – Norman Newell, britainiar musika ekoizlea (h. 2004).
- Urtarrilaren 26a – Hyun Soong-jong, Hego Koreako lehen ministroa (h. 2020).
- Urtarrilaren 29a – Marina Ginestà, Bigarren Errepublikako eta Espainiako Gerra Zibileko militante komunista (h. 2014).
- Urtarrilaren 31 – Jackie Robinson, Beisbol Liga Handian sartu zen lehen beisbol jokalari beltza (h. 1972).
Otsaila
- Otsailaren 5a – Red Buttons, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- Otsailaren 5a – Tim Holt, estatubatuar aktorea (h. 1973).
- Otsailaren 5a – Andreas Papandreu, Greziako lehen ministroa (h. 1996).
- Otsailaren 7a – Desmond Doss, AEBko Ohore domina eskuratu zuen lehen kontzientzia eragozlea (h. 2006).
- Otsailaren 18a – Jack Palance, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- Otsailaren 20a – Matilde Elena López, salvadortar idazlea, poeta, saiokeragilea eta dramagilea (h. 2010).
- Otsailaren 22a – Felix Aranzabal, Angiozarko Itsua, gipuzkoar soinujolea (h. 2006).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Ángel Calvo, bizkaitar futbolari eta futbol entrenatzailea (h. 1990).
- Martxoaren 1a – Reg Sprigg, australiar geologo eta kontserbazionista, Ediacara aztarnategia aurkitzeagatik ezaguna (h. 1994).
- Martxoaren 2a – Jennifer Jones, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- Martxoaren 3a – Peter Abrahams, hegoafrikar eleberrigile eta kazetaria (h. 2017).
- Martxoaren 12a – Miguel Gila, espainiar umorista eta komiki marrazkilaria (h. 2001).
- Martxoaren 14a - Dickey Chapelle, estatubatuar gerra-fotokazetaria (h. 1965).
- Martxoaren 17a – Nat King Cole, estatubatuar jazz eta pop abeslaria eta piano jotzailea (h. 1965).
- Martxoaren 17a – Mike Hoare, britainiar mertzenario eta abenturazalea (h. 2020).
- Martxoaren 18a – Elizabeth Anscombe, britainiar filosofo eta teologoa (h. 2001).
- Martxoaren 18a – Jose Emilio Esparza Viela, nafar abokatua eta funtzionarioa (h. 1970).
- Martxoaren 19a – Cornelis Berkhouwer, herbeheretar politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (h. 1992).
- Martxoaren 22a – Isidora Aguirre, txiletar idazlea (h. 2011).
- Martxoaren 24a – Lawrence Ferlinghetti, estatubatuar poeta eta argitaratzailea (h. 2021).
- Martxoaren 25a – Jose Maria Agirre Salaberria, bizkaitar milizianoa, Mauthausengo kontzentrazio esparrutik bizirik atera zelako ezaguna (h. 2009).
- Martxoaren 28a – Alain Bosquet, ukrainar jatorriko frantziar idazlea (h. 1998).
- Martxoaren 29a – Eileen Heckart, estatubatuar aktorea (h. 2001).
Apirila
- Apirilaren 1a – Joseph Murray, estatubatuar sendagilea, 1990eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2012).
- Apirilaren 5a – Patricia St. John, ingeles idazle ets misiolari ebanjelikoa (h. 1993).
- Apirilaren 6a – Caren Marsh Doll, estatubatuar aktore eta dantzaria.
- Apirilaren 7a – Roger Lemelin, frantsesezko kanadar nobelagilea (h. 1992).
- Apirilaren 7a – Edoardo Mangiarotti, italiar eskrimalaria (h. 2012).
- Apirilaren 8a – Ian Smith, Rhodesiako (gaur egun Zambia eta Zimbabwe) lehen ministroa (h. 2007).
- Apirilaren 9a – Joxepa Arregi, Jesus Mari Zabarte ETAko presoaren ama, preso eta iheslarien amaren irudi eta sinboloa eta Etxerat elkarteko presidentea (h. 2010).
- Apirilaren 10a – Cécile Rol-Tanguy, Frantziako Erresistentziako kidea, 1944ko abuztuan Parisen liberazioan parte hartu zuena (h. 2020).
- Apirilaren 11 – Raymond Carr, ingeles historialaria, Espainiako, Latinoamerikako eta Suediako historian aditua (h. 2015).
- Apirilaren 11 – José Luis Pinillos, bizkaitar psikologoa (h. 2013).
- Apirilaren 15a – Emyr Humphreys, galestar eleberrigilea (h. 2020).
- Apirilaren 16a – Merce Cunningham, estatubatuar dantzari eta koreografoa (h. 2009).
- Apirilaren 16a – Nilla Pizzi, italiar abeslaria (h. 2011).
- Apirilaren 16a – Pedro Ramírez Vázquez, mexikar arkitektoa (h. 2013).
- Apirilaren 17a – Osvaldo Dorticós, Fidel Castroren Iraultzaren gidaria eta Kubako presidentea (h. 1983).
- Apirilaren 17a – Chavela Vargas, kostarikar-mexikar abeslaria, rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa (h. 2012).
- Apirilaren 19a – Santiago Brouard, bizkaitar medikua, politikaria eta euskararen aldeko militantea (1984an GALek eraila).
- Apirilaren 21a – Rosario Sanchez Mora, La Dinamitera, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen milizianoa (h. 2008).
- Apirilaren 22a – Donald J. Cram, estatubatuar kimikaria, 1987ko Kimikako Nobel Saria (h. 2001).
- Apirilaren 23a – Epifanio Fernández, gipuzkoar futbolaria (h. 1977).
- Apirilaren 24a – Glafkos Kliridis, Zipreko presidentea (h. 2013).
- Apirilaren 24a – César Manrique, kanariar artista (h. 1992).
- Apirilaren 25a - Abraham Carnicero, bizkaitar futbolaria (h. 2008).
- Apirilaren 26a – Xabier Alvarez de Eulate, euskal artista eta fraidea (h. 2012).
- Apirilaren 28a – Franco Rossi, italiar zinemagilea (h. 2000).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Mohammed Karim Lamrami, Marokoko lehen ministroa (h. 2018).
- Maiatzaren 3a – Traute Lafrenz, alemaniar medikua eta nazismoaren aurkako erresistentziaren borrokalaria, bizirik geratzen zen Arrosa Zuria taldeko azken kidea (h. 2023).
- Maiatzaren 3a – Pete Seeger, estatubatuar kantaria eta musikagilea, folk musikako aitzindaria (h. 2014).
- Maiatzaren 5a – Gilles Andriamahazo, Madagaskargo presidentea (h. 1989).
- Maiatzaren 5a – Georgios Papadopulos, Greziako presidente eta diktadorea (h. 1999).
- Maiatzaren 6a – Alejandro Finisterre, galiziar asmatzailea eta editorea, futbolinaren asmatzailea (h. 2007).
- Maiatzaren 7a – Joe Mitty, Oxfam erakundeko dendak Erresuma Batuan zabaldu zituen ekintzailea (h. 2007).
- Maiatzaren 7a – Eva Perón, Evita, argentinar aktore eta politikaria, peronismoko eragile nagusia eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1952).
- Maiatzaren 7a – Juan Antonio Usparitza, bizkaitar medikua, DYA errepide sorospen erakundearen sortzailea (h. 2012).
- Maiatzaren 10a – Daniel Bell, estatubatuar kazetari eta soziologoa (h. 2011).
- Maiatzaren 15a – Eugenia Charles, Dominikako lehen ministroa (h. 2005).
- Maiatzaren 16a – Ramón Margalef, kataluniar ekologoa (h. 2004).
- Maiatzaren 17a – Jose Maria Kerexeta, gipuzkoar futbolaria (h. 1989).
- Maiatzaren 18a – Margot Fonteyn, ingeles ballet dantzaria (h. 1991).
- Maiatzaren 20a – Edmundo Flores, mexikar ingeniaria eta idazlea (h. 2003).
- Maiatzaren 21a – Anna Arena, italiar aktorea (h. 1974).
- Maiatzaren 22a – Paul Vanden Boeynants, Belgikako lehen ministroa (h. 2001).
- Maiatzaren 24a – Paul Rambié, lapurtar margolaria (h. 2020)..
- Maiatzaren 25a – Julia Conesa Conesa, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Maiatzaren 27a – Emma Maleras, dantza espainiarreko dantzari eta koreografo katalana (h. 2017).
- Maiatzaren 29a – Isabel de Ceballos-Escalera y Contreras, espainiar museo zuzendaria eta kontserbadorea (h. 1990).
Ekaina
- Ekainaren 6a – Peter Carington, NATOren seigarren Idazkari Nagusia (h. 2018).
- Ekainaren 8a – Abdirashid Ali Shermarke, Somaliako 2. presidentea (h. 1969).
- Ekainaren 10a – Antonio Gezuraga Besangitz, bizkaitar-estatubatuar ingeniaria, AEBtako Itsas Armadan eta NASAn aritutakoa (h. 1992).
- Ekainaren 11 – Richard Todd, irlandar-britainiar aktorea (h. 2009).
- Ekainaren 12a – Ahmed Abdallah, Komoreetako lehenbiziko presidentea (h. 1989).
- Ekainaren 21a – Guy Lux, frantziar kazetaria, irratian eta telebistan aritutakoa (h. 2003).
- Ekainaren 21a – Paolo Soleri, italiar arkitektoa (h. 2013).
- Ekainaren 23a – Mohamed Boudiaf, Aljeriako presidentea (h. 1992).
- Ekainaren 26a – Purificación Pérez Benavent, Pura Arcos, espainiar militante anarkista eta aktibista feminista (h. 1995).
- Ekainaren 27a – Manuel Ballester, kataluniar kimikaria (h. 2005).
Uztaila
- Uztailaren 2a – Jean Craighead George, estatubatuar haur-literatura idazlea (h. 2012).
- Uztailaren 6a – Oswaldo Guayasamín, ekuadortar pintore eta eskultorea (h. 1999).
- Uztailaren 6a – Antonio Márquez Salas, venezuelar ipuingilea (h. 2002).
- Uztailaren 8a – Walter Scheel, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (h. 2016).
- Uztailaren 14a – Lino Ventura, italiar aktorea (h. 1987).
- Uztailaren 15a – Iris Murdoch, irlandar idazlea eta filosofoa (h. 1999).
- Uztailaren 16a – Choi Kyu-hah, Hego Koreako presidentea (h. 2006).
- Uztailaren 18a – Ignacio Larrauri, eusko-filipinar futbolaria (h. 2001).
- Uztailaren 20a – Edmund Hillary, zeelandar mendizalea, Everestera Tenzing Norgayekin igo zen lehenengo alpinista (h. 2008).
- Uztailaren 23a – Héctor Germán Oesterheld, argentinar komiki gidoigilea (1977an desagertua).
- Uztailaren 23a – Jose Ormaetxea, bizkaitar enpresaburu eta irakaslea (h. 2008).
- Uztailaren 24a – Ferdinand Kübler, suitzar txirrindularia (h. 2016).
- Uztailaren 26a – James Lovelock, britainiar zientzialari autonomo, meteorologo, idazle, asmatzaile eta ekologista, Gaia hipotesiaren sortzailea (h. 2022).
- Uztailaren 31 – Primo Levi, italiar idazlea (h. 1987).
Abuztua
- Abuztuaren 4a – Michel Déon, frantziar idazlea (h. 2016).
- Abuztuaren 8a – Dino De Laurentiis, italiar zinema ekoizlea (h. 2010).
- Abuztuaren 8a – Hau Pei-tsun, Taiwango lehen ministroa (h. 2020).
- Abuztuaren 9a – Joop den Uyl, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1987).
- Abuztuaren 9a – Emilio Vedova, italiar margolaria (h. 2006).
- Abuztuaren 9a – Leona Woods, lehen erreaktore nuklearra eta lehen bonba atomikoa eraikitzen lagundu zuen estatubatuar fisikaria (h. 1986).
- Abuztuaren 12a – Margaret Burbidge, britainiar astronomoa (h. 2020).
- Abuztuaren 20a – Adamantios Androutsopoulos, Greziako lehen ministroa (h. 2000).
- Abuztuaren 20a – Javier Bengoetxea, bizkaitar poeta (h. 2009).
- Abuztuaren 20a – Andoni Ituarte, bizkaitar txirrindularia.
- Abuztuaren 24a – Benny Moré, kubatar musikaria (h. 1963).
- Abuztuaren 25a – Gerardo Bujanda, gipuzkoar politikari jeltzalea, Eusko Gudarosteko Saseta bataoiloiko azken beteranoa (h. 2019).
- Abuztuaren 26a – Robert Cornevin, frantziar historialaria (h. 1988).
- Abuztuaren 28a – Sir Godfrey Hounsfield, ingeles ingeniari elektriko eta asmatzailea, 1979ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- Abuztuaren 29a – Rudy Hirigoien, Lapurdin jaiotako abeslari lirikoa (h. 2000).
- Abuztuaren 31 – Amrita Pritam, indiar idazlea, Punjabgo literaturako lehen emakume garrantzitsutzat hartua (h. 2005).
Iraila
- Irailaren 2a – Marge Champion, estatubatuar dantzari eta aktorea (h. 2020).
- Irailaren 3a – Pedro Alconero, bizkaitar futbolaria (h. 1963).
- Irailaren 11 – Ota Šik, txekiar ekonomialaria, Pragako 1968ko Udaberriko buruzagietako bat (h. 2004).
- Irailaren 13a – Mary Midgley, ingeles filosofoa, etikan aditua (h. 2018).
- Irailaren 15a – Fausto Coppi, Il Campionissimo, italiar txirrindularia, historiako ezagunenetako bat (h. 1960).
- Irailaren 15a – Radmila Trifunović, serbiar eta jugoslaviar partisano komunista (h. 1943).
- Irailaren 17a – Horst Krüger, alemaniar idazlea (h. 1999).
- Irailaren 19a – Juan Barjola, espainiar margolaria (h. 2004).
- Irailaren 21a – Mario Bunge, argentinar fisikari eta zientziaren filosofoa, errealismoa aldezteagatik eta pseudozientzien aurkako jarreragatik ezaguna (h. 2020).
- Irailaren 23a – Magdaléna Štrompachová, Hungarian jaiotako eslovakiar margolari eta zaharberritzailea (h. 1988).
- Irailaren 26a – Matilde Camus, espainiar poeta eta idazlea (h. 2012).
- Irailaren 29a – Vladimír Vašíček, txekiar margolaria, pintura moderno eta pintura abstraktuan aitzindari bere herrialdean (h. 2003).
Urria
- Urriaren 3a – James M. Buchanan, estatubatuar ekonomialaria, 1986ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2013).
- Urriaren 5a – Donald Pleasence, ingeles aktorea (h. 1995).
- Urriaren 6a – Mohamed Siyad Barre, Somaliako diktadorea (h. 1995).
- Urriaren 6a – Jesús Gallego Rodríguez, Gaztelan jaiotako donostiar margolaria eta irakaslea (h. 2003).
- Urriaren 7a – Henriette Avram, estatubatuar informatikari, programatzaile eta liburuzaina (h. 2006).
- Urriaren 7a – Zelman Cowen, Australiako Gobernadore Orokorra (h. 2011).
- Urriaren 7a – Georges Duby, frantziar historialaria, Erdi Aroari aditua (h. 1996).
- Urriaren 8a – Kiichi Miyazawa, Japoniarko lehen ministroa (h. 2007).
- Urriaren 8a – Teresa Pàmies, kataluniar idazle, kazetari eta ekintzailea (h. 2012).
- Urriaren 9a – Irmgard Seefried, alemaniar opera abeslaria (h. 1998).
- Urriaren 10a – William Kruskal, estatubatuar estatistikaria (h. 2005).
- Urriaren 11 – Art Blakey, estatubatuar jazz bateria-jole eta musikaria (h. 1990).
- Urriaren 13a – Mary Carrillo, espainiar aktorea eta Hurtado ahizpen ama (h. 2009).
- Urriaren 13a – Tsehai printzesa, Etiopiako inperioko Haile Selassie eta Menen Asfaw enperadoreen laugarren umea (h. 1942).
- Urriaren 15a – Bertha Moss, argentinar aktorea (h. 2008).
- Urriaren 17a – Joseph Laduche, lapurtar pilotaria (h. 1987).
- Urriaren 17a – Zhao Ziyang, Txinako gobernuburua (h. 2005).
- Urriaren 18a – Anita O'Day, estatubatuar jazz-abeslaria, jazzaren emakumezko ahots garrantzitsuenetakoa (h. 2006).
- Urriaren 18a – Pierre Trudeau, Kanadako lehen ministroa (h. 2000).
- Urriaren 22a – Doris Lessing, britainiar idazlea, 2007ko Literaturako Nobel Saria (h. 2013).
- Urriaren 25a – Antonio Altsua, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (h. 1998).
- Urriaren 26a – Rota Onorio, kiribatiar politikaria (h. 2004).
- Urriaren 26a – Muhammad Reza Shah Pahlavi, Irango shah (h. 1980).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Hermann Bondi, austriar jatorriko britainiar matematikari eta kosmologoa, egoera geldikorraren teoriaren garatzaileetako bat (h. 2005).
- Azaroaren 2a – Jorge de Sena, portugaldar poeta, kritikari, saiakeragile, nobelagile, antzerkigile, itzultzaile eta unibertsitateko irakaslea (h. 1978).
- Azaroaren 4a – Martin Balsam, estatubatuar aktorea (h. 1996).
- Azaroaren 4a – Jacques Descheemaeker, frantziar legegizon eta historialaria (h. 2012).
- Azaroaren 4a – Rafael Escudero, bizkaitar futbolaria (h. 1953).
- Azaroaren 5a – Félix Gaillard, Frantziako lehen ministroa (h. 1970).
- Azaroaren 6a – Sophia de Mello Breyner, portugaldar idazlea, XX. mendeko portugalgo olerkaririk handienetakoa (h. 2004).
- Azaroaren 6a – Marcos Gándara, Ekuadorko militar eta estatuburua (h. 2011).
- Azaroaren 10a – Mikhail Kalaxnikov, kalibre txikiko armen errusiar diseinatzailea, AK-47 eraso-fusilaren diseinatzailea izateagatik ospetsua (h. 2013).
- Azaroaren 10a – Moïse Tshombe, Katangako (gaur egun Kongoko eskualdea) lehen ministroa (h. 1969).
- Azaroaren 11 – Castor Narvarte, gipuzkoar filosofo, unibertsitate-irakasle, idazle eta ideia demokratikoen defendatzailea (h. 2011).
- Azaroaren 12a – Jean Dauger, lapurtar errugbilaria (h. 1999).
- Azaroaren 16a – Victoriana Aizpuru, Vichori, Pitxirri, gipuzkoar erraketista.
- Azaroaren 19a – Gillo Pontecorvo, italiar zinema zuzendaria (h. 2006).
- Azaroaren 20a – Polentzi Gezala, lezoar txistularia, Europa osoan zehar eman zituen kontzertuak (h. 2008).
- Azaroaren 23a – Claudio Santoro, brasildar musikagilea (h. 1989).
- Azaroaren 24a – Vera Atseva, mazedoniar politikari komunista eta jugoslaviar partisanoen kidea (h. 2006).
- Azaroaren 23a – Peter Frederick Strawson, ingeles filosofoa (h. 2006).
- Azaroaren 25a – Valentí Huch, kataluniar atleta, Espainiako Atletismo Federazio kide zaharrena izatearengatik ospetsua (h. 2018).
- Azaroaren 26a – Frederik Pohl, estatubatuar zientzia-fikzioko generoko idazle eta argitaratzailea (h. 2013).
- Azaroaren 27a – Alberto Girri, argentinar olerkari, itzultzaile eta kontalaria (h. 1991).
- Azaroaren 30a – Justi Arenaza, Vasquita I, gipuzkoar erraketista (h. 2000).
Abendua
- Abenduaren 4a – Inder Kumar Gujral, Indiako lehen ministroa (h. 2012).
- Abenduaren 5a – Dalmacio Langarika, bizkaitar txirrindularia (h. 1985).
- Abenduaren 8a – Mieczysław Weinberg, poloniar jatorriko errusiar musikagilea (h. 1996).
- Abenduaren 9a – William Lipscomb, estatubatuar kimikaria, 1976ko Kimikako Nobel Saria (h. 2011).
- Abenduaren 15a – José Antonio Sáenz de Santamaría, espainiar militarra, Gerra Zibilean bando kolpista matxinatuaren alde borrokatu zena (h. 2003).
- Abenduaren 16a – Michel Etxeberri, frantsesezko lapurtar aktorea (h. 1999).
- Abenduaren 17a – Es'kia Mphahlele, hegoafrikar idazlea (h. 2008).
- Abenduaren 18a – Josu Oregi, gipuzkoar euskalaria (h. 1995).
- Abenduaren 19a – Pepita Carpeña, espainiar feminista eta anarkosindikalista, frankismoan erbesteratua (h. 2005).
- Abenduaren 21a – Leda Valladares, argentinar abeslaria, kantautorea, literatura idazlea, poeta, musikologoa eta folklorologoa (h. 2012).
- Abenduaren 23a – Peggy Fortnum, britaniar ilustratzailea (h. 2016).
- Abenduaren 24a – Pierre Soulages, frantziar margolaria (h. 2022).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Eufronio Agirre, klaretar misiolari eta euskaltzalea (h. 2012).
- Maria Luisa Agirre, Doktora, tolosar mediku pediatra, medikuntzan doktoradutza egin zuen lehen emakumezko gipuzkoarra (h. 2013).
- Maritxu Lasuen, gipuzkoar erraketista.
- Pilar Gartziandia, Espainiako Gerra Zibileko tolosar emakume errepresaliatua (h. 2019).
- Sotero Lizarazu, euskal txirrindularia (h. 2016).
- Carmen Barrero Aguado, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Elena Gil Olaya, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Dionisia Manzanero Salas, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Eugenia González Ramos, espainiar sindikalista (h. 1939).
- Job Lec'hvien, bretainierazko idazlea (h. 2015).
- Joseph Serchuk, judu partisanoen unitate bateko komandantea Holokaustoaren garaian (h. 1993).
- María Eugenia Casinelli de García Irureta Goyena, giza eskubideen aldeko argentinar aktibista, Maiatzeko Plazako Amonen Elkartearen hamabi sortzaileetako bat (h. 1995).
- Pepita Laguarda Batet, kataluniar militante anarkista (h. 1936).
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 4a – Georg von Hertling, Alemaniako kantzilerra (j. 1843).
- Urtarrilaren 6a – Theodore Roosevelt, AEBetako 26. presidentea (j. 1858).
- Urtarrilaren 8a – Peter Altenberg, austriar idazlea (h. 1859).
- Urtarrilaren 9a – Antonio Arruti, gipuzkoar idazlea (j. 1882).
- Urtarrilaren 15a – Karl Liebknecht, alemaniar sozialista, Alemaniako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat (j. 1871).
- Urtarrilaren 15a – Rosa Luxemburg, alemaniar iraultzaile eta teorilaria (j. 1870).
- Urtarrilaren 21a – Gojong Koreakoa, Koreako errege eta enperadorea (j. 1852).
- Urtarrilaren 22a – Carl Larsson, suediar margolaria, Arts and Crafts mugimenduaren kidea (j. 1853).
- Urtarrilaren 24a – Ismail Qemali, lehenbiziko Albaniako presidente eta lehen ministroa (j. 1844).
- Urtarrilaren 27a – Endre Ady, hungariar olerkari eta kazetaria (j. 1877).
- Urtarrilaren 29a – Aram Manukian, armeniar iraultzailea (j. 1879).
Otsaila
- Otsailaren 3a – Pedro Jose Elizegi, Pello Errota, euskal bertsolaria (j. 1840).
- Otsailaren 3a – Edward Charles Pickering, estatubatuar astronomoa (j. 1846).
- Otsailaren 4a – Fermín Calbetón, donostiar politikari liberala (j. 1853).
- Otsailaren 5a – Vasili Rozanov, errusiar filosofoa, kritikaria eta idazlea (j. 1856).
- Otsailaren 5a – William Michael Rossetti, ingeles literatura-kritikaria eta argitaratzailea (j. 1829).
- Otsailaren 17a – Wilfrid Laurier, Kanadako lehen ministroa (j. 1841).
- Otsailaren 18a – Ōyama Sutematsu, Unibertsitate ikasketak egin zituen lehenengo japoniar emakumea (j. 1860).
- Otsailaren 21a – Kurt Eisner, alemaniar politikaria (j. 1867).
- Otsailaren 21a – Mary Edwards Walker, estatubatuar feminista, abolitzailea, ustezko espioia, gerrako gatibua eta zirujaua (j. 1832).
Martxoa
- Martxoaren 6a – Wenceslao Orbea, gipuzkoar politikari eta abokatua.
- Martxoaren 13a – Aquilino Amuategi, gipuzkoar politikari sozialista (j. 1877).
- Martxoaren 14a – León Guruciaga, arabar irakaslea, antzerkigilea, kazetaria eta poeta, Argentinan (j. 1848).
- Martxoaren 16a – Jakov Sverdlov, errusiar militante boltxebikea (j. 1885).
- Martxoaren 25a – Wilhelm Lehmbruck, alemaniar eskultorea (j. 1881).
- Martxoaren 28a – Jose Maria Ezpeleta Samaniego, nafar aristokrata (j. 1846).
- Martxoaren 28a – Leon Olalkiaga, gipuzkoar albaitaria (j. 1859).
- Martxoaren 31 – Dolors Monserdà, kataluniar idazlea, poeta, ipuin kontalaria, antzerkigilea, saiogilea eta artikugilea (j. 1845).
Apirila
- Apirilaren 4a – William Crookes, ingeles kimikari eta fisikaria (j. 1832).
- Apirilaren 10a – Emiliano Zapata, Mexikoko Iraultzaren buruzagi nagusietakoa (j. 1879).
- Apirilaren 12a – Chichana Patiño, galiziar hegazkinlaria , hegazkin bat gidatu zuen lehen emakume galiziarra eta agian Europa osokoa (j. 1890).
- Apirilaren 13a – Juan Bautista Elustiza, gipuzkoar apaiz , organista eta musikologoa (j. 1885).
- Apirilaren 16a – Anders Nicolai Kiær, norvegiar estatistikaria (j. 1838).
- Apirilaren 18a – Joaquín Rucoba, espainiar arkitektoa (j. 1844).
- Apirilaren 27a – Antonia Bandres, gipuzkoar moja jesuitina (j. 1898).
Maiatza
- Maiatzaren 5a – Piarres Ibarrart, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1838).
- Maiatzaren 5a – Hermilio Oloritz, nafar idazle, historialari eta politikaria (j. 1854).
- Maiatzaren 6a – L. Frank Baum, estatubatuar idazlea (j. 1856).
- Maiatzaren 8a – Vera Zasulitx, errusiar mugimendu iraultzailearen beteranoetako bat eta errusiar marxismoaren hastaileetako bat (j. 1849).
- Maiatzaren 19a – Georges Lafenestre, frantziar arte kritikaria, historialaria eta poeta (j. 1837).
- Maiatzaren 21a – Victor Segalen, frantziar itsas armadako mediku, eleberrigile, olerkari, etnografo, sinologo, esploratzaile eta arkeologoa (j. 1878).
- Maiatzaren 24a – Amado Nervo, mexikar idazle modernista (j. 1870).
- Maiatzaren 25a – Madam C. J. Walker, asmatzailea, enpresaburu eta filantropoa, Estatu Batuetan aberats bihurtu zen lehen emakume afroamerikarra (j. 1867).
Ekaina
- Ekainaren 1a - Hedwig Dohm, alemaniar idazle eta feminista (j. 1831).
- Ekainaren 6a – Nicole Girard-Mangin, Frantziako armadan Lehen Mundu Gerran aritu zen emakume mediku bakarra, tuberkulosian aditua (j. 1878).
- Ekainaren 20a – Tivadar Csontváry Kosztka, hungariar margolaria (j. 1853).
- Ekainaren 30a – John William Strutt, Rayleigheko 3. baroia, britainiar fisikaria (j. 1842).
Uztaila
- Uztailaren 10a – Hugo Riemann, alemaniar musikologoa (j. 1849).
- Uztailaren 15a – Hermann Emil Fischer, alemaniar kimikaria, 1902ko Kimikako Nobel Saria (j. 1852).
- Uztailaren 18a – Raymonde de Laroche, frantziar hegazkinlaria eta pilotu-lizentzia jaso zuen lehen emakumea (j. 1882).
- Uztailaren 21a – Gustaf Magnus Retzius, suediar anatomia-ikerlaria, neurologia modernoaren sortzaileetako bat (j. 1842).
- Uztailaren 26a – Edward Poynter, ingeles margolari figuratiboa (j. 1836).
Abuztua
- Abuztuaren 9a – Emiliano Arriaga, bizkaitar musikagilea eta gaztelaniazko idazlea (j. 1844).
- Abuztuaren 9a – Ralph Albert Blakelock, estatubatuar margolaria (j. 1847).
- Abuztuaren 9a – Ernst Haeckel, alemaniar biologo, mediku, naturalista eta filosoa (j. 1834).
- Abuztuaren 9a – Ruggiero Leoncavallo, italiar musikagilea eta libreto-egilea (j. 1857).
- Abuztuaren 11 – Andrew Carnegie, eskoziar jatorriko estatubatuar industria-gizon eta filantropoa (j. 1835).
- Abuztuaren 11 – Alfonso Maria Zabala, euskal idazlea (j. 1847).
- Abuztuaren 24a – Juan Antonio Escurra, Paraguaiko presidentea (j. 1859).
- Abuztuaren 26a – Ángela Molinuevo y Longuebau, karitate zerbitzuen bultzatzaile arabarra (j. 1845).
- Abuztuaren 27a – Louis Botha, lehendabiziko Hegoafrikako lehen ministroa (j. 1862).
Iraila
- Irailaren 1a – Tora Larsson, suediar tranpolin jauzilaria (j. 1891).
- Irailaren 9a – Henri Lutz, lapurtar musikagilea, sinfonietan aditua (j. 1864).
- Irailaren 12a – Leonid Andreiev, errusiar idazlea (j. 1871).
- Irailaren 19a – Biktoriano Iraola, gipuzkoar idazlea eta inprimatzailea (j. 1841).
- Irailaren 27a – Adelina Patti, italiar sopranoa (j. 1843).
Urria
- Urriaren 7a – Alfred Deakin, Australiako bigarren lehen ministroa (j. 1856).
- Urriaren 13a – Karl Adolph Gjellerup, daniar idazlea, 1917ko Literaturako Nobel Saria (j. 1857).
- Urriaren 25a – Eugène Ruffy, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1854).
Azaroa
- Azaroaren 3a – Ignacio Darío Irigoyen, Buenos Airesko probintziako gobernadorea (j. 1854).
- Azaroaren 14a – John Aitken, eskoziar meteorologo, fisikari eta itsas ingeniaria, hodei fisikaren eta aerosol zientziaren sortzaileetako bat (j. 1839).
- Azaroaren 15a – Alfred Werner, suitzar kimikaria, 1913ko Kimikako Nobel Saria (j. 1866).
- Azaroaren 16a – Pierre Forsans, frantziar politikaria, Biarrizko alkatea (j. 1853).
- Azaroaren 19a – Florencio Constantino, bizkaitar tenorra (j. 1869).
- Azaroaren 23a – Henry Gantt, estatubatuar ingeniari eta kudeaketa aditua (j. 1861).
- Azaroaren 25a – Francisco Javier González de Castejón, Vadilloko markesa, nafar abokatu eta politikaria (j. 1848).
- Azaroaren 25a – Lavinia Warren, nanismoa pairatu zuen emakumezko estatubatuar feria-aktorea (j. 1841/42).
Abendua
- Abenduaren 1a – Pedro Soraluze, euskal historialari, kazetari eta iragarkigilea.
- Abenduaren 3a – Pierre-Auguste Renoir, frantziar margolari inpresionista (j. 1841).
- Abenduaren 5a – Elia Millosevich, italiar astronomoa (j. 1848).
- Abenduaren 13a – Woldemar Voigt, alemaniar fisikaria (j. 1850).
- Abenduaren 18a – Horatio William Parker, estatubatuar musikagilea, zuzendaria eta irakaslea (j. 1863).
- Abenduaren 21a – Louis Diémer, frantziar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1843).
- Abenduaren 27a – Theo de Meester, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1851).
- Abenduaren 28a – Johannes Robert Rydberg, suediar fisikaria (j. 1854).
- Abenduaren 29a – William Osler, kanadar medikua (j. 1849).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Nicanor Zurikaldai, bizkaitar olerkaria (j. 1845).
Nobel saridunak:
- Fisika: Johannes Stark
- Kimika: eman gabe
- Literatura: Carl Friedrich Georg Spitteler
- Medikuntza: Jules Bordet
- Bakea: Woodrow Wilson
Erreferentziak
- «Building an Unwanted Nation: The Anglo-American Partnership and Austrian Proponents of a Separate Nationhood, 1918-1934» cdr.lib.unc.edu 2010-10-19 (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
- «Neuilly-sur-Seine, Treaty of | International Encyclopedia of the First World War (WW1)» encyclopedia.1914-1918-online.net (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.