1917 (filma)
1917 2019ko Sam Mendes ingeles zinema zuzendariaren gerra film bat da. George MacKay, Dean-Charles Chapman, Mark Strong, Andrew Scott, Richard Madden, Claire Duburcq, Colin Firth eta Benedict Cumberbatch aktoreek antzeztu zuten.[1]
1917 (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | 1917 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma eta film dramatikoa |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sam Mendes |
Gidoigilea(k) | Sam Mendes Krysty Wilson-Cairns (en) |
Antzezlea(k) | |
George MacKay Dean-Charles Chapman Benedict Cumberbatch Colin Firth Mark Strong Richard Madden Andrew Scott Adrian Scarborough (en) Daniel Mays Gerran Howell Jamie Parker Jack Shalloo (en) Michael Jibson (en) Richard McCabe Pip Carter Justin Edwards (en) Nabhaan Rizwan (en) Billy Postlethwaite (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pippa Harris (en) Callum McDougall (en) Sam Mendes Jayne-Ann Tenggren (en) |
Konpainia ekoizlea | Amblin Partners (en) Neal Street Productions (en) |
Edizioa | Lee Smith (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Thomas Newman |
Argazki-zuzendaria | Roger Deakins |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
Argumentu nagusia | Lehen Mundu Gerra |
Historia | |
Jasotako sariak | Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama National Board of Review: Top Ten Films (en) Dallas-Fort Worth Film Critics Association Award for Best Film (en) Zuzendari onenaren Urrezko Globo Saria Soinu onenaren Oscar Saria 92. Oscar Sariak Efektu berezi onenen Oscar Saria 92. Oscar Sariak Argazkigintza onenaren Oscar Saria 92. Oscar Sariak |
Nominazioak | |
1917.movie | |
| |
Bideoa | YouTube |
Berez, filmak kontatzen duena ez da sobera originala. Berritzailea da, ordea, istorioa kontatzeko orduan Sam Mendesek erabili duen moldea, 1917 plano sekuentzia bakar batean kontatuta baitago. Modu horretan, zuzendariak lortu nahi izan du ikusleak lubakietako lokatzetan murgilaraztea.[2]
Argumentua
1917ko apirilaren 16a, Lehen Mundu Gerra, Frantziako ipar-ekialdea. Mendebaldeko Frontean gerraren gorenean, Tom Blake (Dean-Charles Chapman) eta Will Schofield (George MacKay) britainiar kaporalek itxuraz ezinezkoa den misioa burutu behar dute. Erlojuaren kontra, arerioen lurraldea zeharkatu eta mezu bat eman beharko dute, mila eta seirehun soldaduen aurkako alemaniar eraso hilkor bat eta haien sarraskia saihetsi ahal izateko.
Aktoreak
- George MacKay: William "Will" Schofield kaporala
- Dean-Charles Chapman: Thomas "Tom" Blake kaporala
- Mark Strong: Smith kapitaina
- Andrew Scott: Leslie tenientea
- Richard Madden: Joseph Blake tenientea
- Claire Duburcq: Lauri
- Colin Firth: Erinmore jenerala
- Benedict Cumberbatch: Mackenzie kolonela
- Daniel Mays: Sanders sarjentua
- Adrian Scarborough: Hepburn maiorra
- Jamie Parker: Richards tenientea
- Michael Jibson: Hutton tenientea
- Richard McCabe: Collins kolonela
- Chris Walley: Bullen soldadua
- Nabhaan Rizwan: Sepoy Jondalar
- Michael Cornelius: Cornelius soldadua
- Anson Boon: Cook soldadua
Erreferentziak
- (Ingelesez) «'1917' Trailer: Soldiers Embark on Dangerous Mission in Sam Mendes' World War I Epic» The Hollywood Reporter 2019-08-02.
- «Lehen Mundu Gerrako lubakietan lokaztuta» Berria 2020-01-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.