1916
1916. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa |
Urteak | 1913 • 1914 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1916 MCMXVI |
Ab urbe condita | 2669 |
Armeniar egutegia | 1365 ԹՎ ՌՅԿԵ |
Bahá'í egutegia | 72 – 73 |
Bengaliar egutegia | 1323 |
Berber egutegia | 2866 |
Egutegi budista | 2460 |
Myanmarko egutegia | 1278 |
Bizantziar egutegia | 7424 – 7425 |
Koptoen egutegia | 1632 – 1633 |
Etiopiar egutegia | 1908 – 1909 |
Hebrear egutegia | 5676 – 5677 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1972 – 1973 |
Shaka Samvat | 1838 – 1839 |
Kali Yuga | 5017 – 5018 |
Iraniar egutegia | 1294 – 1295 |
Islamiar egutegia | 1334 – 1335 |
Japoniar egutegia | Taishō 5 (大正5年) |
Korear egutegia | 4249 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2459 |
Holozeniar egutegia | 11916 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Mundua
- Otsailaren 21a – Verdungo gudua hasi zen, Lehen Mundu Gerrako luzeena eta historiako gogorrenetakoa.
- Apirilaren 24 eta 29 artean – Irlandan Pazko matxinada.
- Uztailaren 1a – Ameriketako Estatu Batuetan lege lehorra indarrean jartzen da.
- Abuztuaren 28a – Lehen Mundu Gerran, Alemaniak gerra deklaratu zion Errumaniari eta, bere aldetik, Italiak Alemaniari.
- Azaroaren 26a – Greziak Alemaniaren aurkako gerra hasi zuen.
Arte eta kultura
- Urtarrilaren 28a – Goyescas (euskaraz: Goiatarrak), Enrique Granadosen musika eta Fernando Periqueten libretoa duen opera estreinatu zen New Yorkeko Metropolitan Operan.
Zientzia eta teknologia
- Martxoaren 20a – Albert Einsteinek erlatibitatearen teoria argitaratu zuen.
Kirolak
- Lehen Mundu Gerra zela eta, Berlinen ospatu beharreko 1916ko Olinpiar Jokoak ez ziren ospatu.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 3a – Keith James Laidler, britainiar kimikaria (h. 2003).
- Urtarrilaren 6a – Màrius Cabré i Esteve, kataluniar toreatzaile eta antzezlea (h. 1990).
- Urtarrilaren 7a - María Josefa Jiménez Cisneros, espainiar arkeologoa, Cádizko lehen arkeologotzat joa (h. 2002).
- Urtarrilaren 10a – Sune Bergström, suediar biokimikaria, 1982ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- Urtarrilaren 11 – Francisco Garate Bergaretxe, bizkaitar futbolaria (h. 1986).
- Urtarrilaren 12a – Ruth R. Benerito, estatubatuar kimikari eta asmatzailea, ehungintzan egindako lanagatik ezaguna (h. 2013).
- Urtarrilaren 12a – Pieter Willem Botha, Hegoafrikako azken lehen ministroa eta lehendabiziko estatu presidentea, apartheid sistemaren sustatzailea (h. 2006).
- Urtarrilaren 13a – Senedu Gebru, etiopiar irakasle, idazle eta politikaria, Etiopiako lehen emakume parlamentaria (h. 2009).
- Urtarrilaren 13a – Federico Zabala, gipuzkoar historialaria eta politikaria (h. 1993).
- Urtarrilaren 22a – Henri Dutilleux, frantziar musikagilea (h. 2013).
- Urtarrilaren 22a – Edmundo Suárez, Mundo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1978).
- Urtarrilaren 24a – Rafael Caldera, Venezuelako presidentea (h. 2009).
- Urtarrilaren 27a – Stjepan Filipović, kroaziar partisanoa, Jugoslaviako heroi nazional izendatua (h. 1942).
- Urtarrilaren 28a – Vergílio Ferreira, portugaldar idazlea (h. 1996).
- Urtarrilaren 31 – Sangoulé Lamizana, Volta Garaiako presidentea (h. 2005).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Maria Elena Arizmendi, gipuzkoar idazle, etnografo eta koreografoa (h. 2000).
- Otsailaren 6a – John Crank, ingeles matematikaria (h. 2006).
- Otsailaren 11 – Dionys Mascolo, frantziar idazle eta filosofoa (h. 1997).
- Otsailaren 14a – Maruchi Fresno, espainiar aktorea (h. 2003).
- Otsailaren 14a – Martin Ugarte, Saletxe, euskal idazlea (h. 1996).
- Otsailaren 15a – Lise London, Frantziako Erresistentziako aktibista, nazien kontzentrazio-eremuetatik bizirik atera zena (h. 2012).
- Otsailaren 17a – Alexander Obolensky, anglo-errusiar printze, militar eta errugbi jokalaria (h. 1940).
- Otsailaren 17a – Raf Vallone, italiar antzezlea (h. 2002).
- Otsailaren 18a – Paulino Garagorri, gipuzkoar filosofo eta kritikaria (h. 2007).
- Otsailaren 26a – Jackie Gleason, estatubatuar komediante, aktore eta musikaria (h. 1987).
- Otsailaren 29a – Dinah Shore, estatubatuar jazz eta herri-musikako abeslaria (h. 1994).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Gaizka Barandiaran, oñatiar idazle eta musikaria (h. 2006).
- Martxoaren 3a – Paul Halmos, hungariar-estatubatuar matematikaria (h. 2006).
- Martxoaren 4a – Giorgio Bassani, italiar idazlea (h. 2000).
- Martxoaren 4a – Hans Jurgen Eysenck, alemaniar jatorriko britainiar psikologoa (h. 1997).
- Martxoaren 8a – Jeannette Campbell, lapurtar-argentinar igerilaria (h. 2003).
- Martxoaren 11 – Harold Wilson, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1995).
- Martxoaren 15a – Blas Otero, gaztelaniaz idatzi zuen bilbotar olerkaria (h. 1979).
- Martxoaren 16a – Mercedes McCambridge, estatubatuar aktorea (h. 2004).
- Martxoaren 19a – Irving Wallace, estatubatuar idazle eta gidoigilea (h. 1990).
- Martxoaren 20a – Pierre Messmer, Frantziako lehen ministroa (h. 2007).
- Martxoaren 24a – Harry B. Whittington, "Trilobiteen aita", britainiar paleontologoa (h. 2010).
- Martxoaren 26a – Christian Boehmer Anfinsen, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (h. 1995).
- Martxoaren 26a – Sterling Hayden, estatubatuar aktore eta idazlea (h. 1986).
- Martxoaren 30a – Patxi Lazkano, Otxoki, gipuzkoar bertsolaria eta baserritarra (h. 1994).
Apirila
- Apirilaren 1a – Julia Hermosilla Sagredo, bizkaitar anarko-sindikalista, milizianoa eta frankismoaren aurkako erresistentea (h. 2009).
- Apirilaren 2a – Felipe Ugarte, espainiar militarra, Donostiako alkatea frankismo garaian (h. 1988).
- Apirilaren 5a – Gregory Peck, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- Apirilaren 11 – Alberto Ginastera, argentinar musikagilea (h. 1983).
- Apirilaren 11 – Hidetoki Takahashi, japoniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2000).
- Apirilaren 12a – Peter Newmark, britainiar itzulpengintza-akademikoa eta Surreyko Unibertsitateko irakaslea (h. 2011).
- Apirilaren 14a – Vicente Lozano López, espainiar ekonomialaria, Bilboko Unibertsitatearen bigarren errektorea (h. 2000).
- Apirilaren 17a – Sirimavo Bandaranaike, Zeilango eta Sri Lankako lehen ministroa (h. 2000).
- Apirilaren 18a – José Joaquín Trejos Fernández, Costa Ricako presidentea (h. 2010).
- Apirilaren 19a – Delio Rodríguez, galiziar txirrindularia (h. 1994).
- Apirilaren 22a – Yehudi Menuhin, estatu batuetan jaiotako biolinista eta orkestra zuzendaria, XX. mendeko biolinista ospetsuenetako bat (h. 1999).
- Apirilaren 26a – Morris West, australiar idazlea (h. 1999).
- Apirilaren 28a – Ferruccio Lamborghini, italiar industria gizona, Lamborghini automobil-enpresaren sortzailea (h. 1993).
- Apirilaren 29a – Lars Korvald, Norvegiako lehen ministroa (h. 2006).
- Apirilaren 30a – Phil Brown, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- Apirilaren 30a – Claude Shannon, estatubatuar matematikaria, informazioaren teoriaren aitatzat hartua (h. 2001).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Glenn Ford, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- Maiatzaren 3a – Pierre Emmanuel, frantziar poeta (h. 1984).
- Maiatzaren 4a – Jane Jacobs, estatubatuar-kanadiar zientzia dibulgatzailea, hirigintzaren teorikoa eta ekintzaile soziopolitikoa (h. 2006).
- Maiatzaren 5a – Zail Singh, Indiako 7. presidentea (h. 1994).
- Maiatzaren 6a – Adriana Caselotti, estatubatuar aktorea, ahots aktorea eta kantaria (h. 1997).
- Maiatzaren 8a – João Havelange, brasildar kirolari eta kirol-buruzagia, FIFAko presidentea (h. 2016).
- Maiatzaren 10a – Milton Babbitt, estatubatuar musikagilea, musika elektronikoan aitzindaria (h. 2011).
- Maiatzaren 11 – Camilo Jose Cela, galiziar idazlea, gaztelaniazko idazlerik garrantzitsuenetarikoa eta 1989ko Literaturako Nobel Saria (h. 2002).
- Maiatzaren 16a – Hernando Espinosa de los Monteros, euskal militar eta zaldizkoa (h. 1991).
- Maiatzaren 16a – Ephraim Katzir, Israelgo 4. presidentea (h. 2009).
- Maiatzaren 21a – Harold Robbins, estatubatuar eleberrigilea (h. 1997).
- Maiatzaren 24a – Juanito Valderrama, espainiar flamenko kantaria, Espainiako kopla-abeslari nagusietako bat (h. 2004).
- Maiatzaren 29a – Jose Manuel Estonba, euskal idazlea (h. 1982).
- Maiatzaren 29a – Miren Maortua, bizkaitar idazlea eta irakaslea (h. 1971).
Ekaina
- Ekainaren 4a – Robert F. Furchgott, estatubatuar biokimikaria, 1998ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2009).
- Ekainaren 6a – Hamani Diori, Nigeriako presidentea (h. 1989).
- Ekainaren 8a – Luigi Comencini, italiar zinemagilea (h. 2007).
- Ekainaren 8a – Francis Crick, britainiar biologo eta irakaslea, 1962ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- Ekainaren 9a – Robert McNamara, estatubatuar politikaria (h. 2009).
- Ekainaren 14a – Dorothy McGuire, estatubatuar aktorea (h. 2001).
- Ekainaren 14a – Georg Henrik von Wright, finlandiar filosofo eta idazlea (h. 2003).
- Ekainaren 15a – Francis Lopez, hendaiar musikagilea (h. 1995).
- Ekainaren 15a – Herbert Simon, estatubatuar ekonomista eta zientzialaria, 1978ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2001).
- Ekainaren 21a – Zoltán Pál Dienes, hungariar matematikaria, matematikaren didaktikan egindako ekarpenengatik ezaguna (h. 2014).
- Ekainaren 29a – Ľudmila Pajdušáková, eslovakiar astronomo eta fisikaria (h. 1979).
- Ekainaren 30a – Manuel Oñatibia, gipuzkoar idazlea (h. 1997).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Olivia de Havilland, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- Uztailaren 9a – Edward Heath, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 2005).
- Uztailaren 9a – Félix Padín, bilbotar anarkista, Euzko Gudarostearen eta CNTren batailoietako tenientea (h. 2014).
- Uztailaren 10a – Martin Provensen, umeentzako liburuen estatubatuar ilustratzailea (h. 1987).
- Uztailaren 11 – Alexander Prokhorov, sobietar fisikaria, 1964ko Fisikako Nobel Saria (h. 2002).
- Uztailaren 11 – Gough Whitlam, Australiako lehen ministroa (h. 2014).
- Uztailaren 12a – Liudmila Pavlitxenko, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen sobietar frankotiratzailea, historiako emakume frankotiratzaile arrakastatsuena (h. 1974).
- Uztailaren 13a – Luis Díez Espadas, bizkaitar toreatzailea (h. 1949).
- Uztailaren 14a – Natalia Ginzburg, italiar idazlea (h. 1991).
- Uztailaren 27a – Alfred Jost, frantziar biologoa, endokrinologian aditua (h. 1991).
- Uztailaren 27a – Amha Selassie, Etiopiako enperadorea (h. 1997).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Olimpio Bizzi, italiar txirrindularia (h. 1976).
- Abuztuaren 6a – Dom Mintoff, Maltako lehen ministroa (h. 2012).
- Abuztuaren 10a – Hubert Maga, Dahomeyko lehen presidentea (h. 2000).
- Abuztuaren 17a – Pino Ojeda, espainiar idazle eta artista plastikoa (h. 2002).
- Abuztuaren 19a – Mariano Aguilar Navarro, espainiar legelari, irakasle eta politikaria (h. 1992).
- Abuztuaren 21a – Consuelo Velázquez Torres, mexikar piano-jotzailea eta musikagilea (h. 2005).
- Abuztuaren 22a – Jose Antonio Loidi, gipuzkoar idazlea, euskarazko lehen polizia eleberria idatzi zuena (h. 1999).
- Abuztuaren 24a – Léo Ferré, chanson estilo barruan Frantziako kantagintzaren izen handienetarikoa (h. 1993).
- Abuztuaren 25a – Frederick Chapman Robbins, estatubatuar sendagilea, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2003).
- Abuztuaren 27a – Halet Çambel, turkiar arkeologo eta esgrimalaria (h. 2014).
- Abuztuaren 28a – Isabel Vicente García, espainiar ekintzailea eta militante komunista (h. 2000).
- Abuztuaren 28a – Charles Wright Mills, estatubatuar soziologoa (h. 1962).
- Abuztuaren 28a – Jack Vance, estatubatuar misteriozko, fantasiazko eta zientzia-fikziozko idazlea (h. 2013).
- Abuztuaren 31 – Ramón Salas, burgostar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian matxinoen alde izandakoa (h. 1993).
Iraila
- Irailaren 2a – Ömer Lütfi Akad, turkiar zinema zuzendaria (h. 2011).
- Irailaren 5a – Isidoro Urra, euskal herritar futbolaria (h. 2006).
- Irailaren 6a – José María Busca Isusi, gaztelaniaz idatzi zuen gipuzkoar idazlea (h. 1986).
- Irailaren 11 – Faustino Azpiazu, Sakabi , euskal trikilaria, Sakabi eta Egañazpi bikoteko kidea (h. 1995).
- Irailaren 12a – Jesús Romeo, nafar politikari eta enpresaria (h. 2001).
- Irailaren 13a – Roald Dahl, eleberri eta ipuin laburren galestar idazlea (h. 1990).
- Irailaren 14a – Luis Corvalán, txiletar politikaria (h. 2010).
- Irailaren 17a – Francisco Bueno, El León Guipuzcoano, gipuzkoar boxeolaria (h. 1995).
- Irailaren 17a – Yumjaagiin Tsedenbal, Mongoliako Herri Errepublikako estatuburua (h. 1991).
- Irailaren 18a – Mercedes Salisachs, espainiar eleberrigilea (h. 2014).
- Irailaren 21a – Françoise Giroud, frantziar kazetari, idazle eta gidoilaria (h. 2003).
- Irailaren 22a – Elisa García Sáez, kataluniar sindikalista, erizaina eta milizianoa (h. 1936).
- Irailaren 23a – Aldo Moro, Italiako lehen ministroa (h. 1978).
- Irailaren 25a – Jessica Anderson, australiar nobelagile eta idazlea (h. 2010).
- Irailaren 28a – Peter Finch, australiar aktorea (h. 1977).
- Irailaren 29a – Antonio Buero Vallejo, espainiar antzerkigilea (h. 2000).
Urria
- Urriaren 2a – Angel Sukia, euskal apaiz, artzapezpiku eta kardinala (h. 2006).
- Urriaren 3a – Ángeles Alvariño, galiziar ozeanografoa, itsasontzi ozeanografiko britainiar bateko lehen emakume zientifikoa (h. 2005).
- Urriaren 3a – James Herriot, eskoziar albaitari eta idazlea (h. 1995).
- Urriaren 4a – Vitali Ginzburg, errusiar fisikaria, 2003ko Fisikako Nobel Saria (h. 2009).
- Urriaren 4a – George Sidney, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 2002).
- Urriaren 6a – Pablo Palazuelo, espainiar margolari, eskultore eta grabatzailea, abstrakzio geometrikoaren ordezkari nagusietako bat (h. 2007).
- Urriaren 7a – Juan Manuel Azcárate Diz, espainiar politikaria (h. 1998).
- Urriaren 13a – Manuel Matxain, gipuzkoar bertso-jartzailea (h. 1999).
- Urriaren 13a – Luis Ortiz Alfau, Errepublikaren aldeko eta frankismoaren kontrako bizkaitar milizianoa (h. 2019).
- Urriaren 15a – Hassan Gouled Aptidon, Djibutiko lehenbiziko presidentea (h. 2006).
- Urriaren 16a – Luisa Berrondo Iartzabal, Oiartzuar maistra (h. 2014).
- Urriaren 19a – Jean Dausset, frantziar sendagile eta immunologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2009).
- Urriaren 25a – Libe Asua, bizkaitar euskaltzalea (h. 2019).
- Urriaren 26a – François Mitterrand, Frantziako Presidentea (h. 1996).
- Urriaren 29a – Jose Mari Azkarraga Mozo, Lurgorri, euskal herritar politikaria (h. 1937).
- Urriaren 30a – Marcelo Usabiaga, Francoren diktaduraren aurka borrokatu zen gipuzkoar militante komunista (h. 2015).
- Urriaren 31 – Manuel Markinez, bizkaitar futbolari ohia.
Azaroa
- Azaroaren 4a – Walter Cronkite, estatubatuar kazetaria eta telebistako aurkezlea (h. 2009).
- Azaroaren 4a – Ruth Handler, estatubatuar enpresaburua, Barbie panpinaren marketinean izan zuen paperagatik gogoratua (h. 2002).
- Azaroaren 8a – Peter Weiss, alemaniar-suediar idazlea, margolaria eta zinemagilea (h. 1982).
- Azaroaren 10a – Louis le Brocquy, irlandar margolaria (h. 2012).
- Azaroaren 11 – Mattin Treku, euskal idazle eta bertsolaria (h. 1981).
- Azaroaren 12a – Libe Altuna, bizkaitar irakaslea eta euskaltzalea, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea (h. 1993).
- Azaroaren 20a – Albert Hyzler, Maltako jarduneko presidentea (h. 1993).
- Azaroaren 24a – Concha Liaño, anarkista eta Mujeres Libres mugimenduaren sortzaileetako bat (h. 2014).
- Azaroaren 26a – Jacques Andurain, nazi baten kontrako erresistentziako lehen ekintza armatuaren egiletzat joa (h. 2016).
- Azaroaren 28a – Lilian Baels, Belgikako printzesa (h. 2002).
- Azaroaren 28a – Ramón José Velásquez, Venezuelako presidentea (h. 2014).
- Azaroaren 30a – Andrée de Jongh, belgikar erresistentziako erizaina, II. Mundu Gerran soldadu aliatuen iheserako Comète sarearen antolatzailea (h. 2007).
Abendua
- Abenduaren 3a – Seán Ó Ríordáin, irlanderaz idatzi zuen irlandar olerkaria (h. 1977).
- Abenduaren 5a – Anastasio Zubia, gipuzkoar saltzaile ibiltari eta mugalaria (h. 1983).
- Abenduaren 6a – Kristján Eldjárn, Islandiako 3. presidentea (h. 1982).
- Abenduaren 8a – Richard Fleischer, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 2006).
- Abenduaren 9a – Kirk Douglas, estatubatuar zinema aktore, ekoizle eta zuzendaria (h. 2020).
- Abenduaren 9a – Wolfgang Hildesheimer, alemaniar idazlea (h. 1991).
- Abenduaren 11 – Elena Garro, mexikar gidoilaria, kazetaria eta idazlea (h. 1998).
- Abenduaren 13a – Archie Moore, estatubatuar boxeolaria, 131 K.O.rekin irabazitako borroken errekorraren jabe (h. 1998).
- Abenduaren 13a – Líber Seregni, uruguaitar militarra eta politikaria (h. 2004).
- Abenduaren 14 – Jose Maria Knörr, arabar enpresaburua, Kas freskagarri konpainiaren sortzailea (h. 2012).
- Abenduaren 15a – Maurice Wilkins, zeelandaberritar-britainiar biofisikaria, 1962ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- Abenduaren 17a – Penelope Fitzgerald, ingeles eleberrigile, olerkari, saiakeragile eta biografoa (h. 2000).
- Abenduaren 18a – Betty Grable, estatubatuar aktore, pin-up, dantzari, modelo eta abeslaria (h. 1973).
- Abenduaren 18a – Anselm Strauss, estatubatuar soziologoa (h. 1996).
- Abenduaren 19a – Leon Bilbao, euskal albokaria (h. 1990).
- Abenduaren 19a – Jose Lorenzo-Solís, bilbotar margolaria (h. 1981).
- Abenduaren 19a – Elisabeth Noelle-Neumann, alemaniar politologo eta soziologoa (h. 2010).
- Abenduaren 21a – Maurice Chappaz, suitzar idazle eta itzultzailea (h. 2009).
- Abenduaren 23a – Dino Risi, italiar zinemagilea (h. 2008).
- Abenduaren 25a – Ahmed Ben Bella, Aljeriako lehendabiziko presidentea (h. 2012).
- Abenduaren 27a – Dora Serrano, toledoar-nafar militante komunista (h. 2013).
- Abenduaren 31 – Carlos Gurméndez, uruguaiar jatorriko espainiar filosofoa (h. 1997).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Antonio Fernández de Trocóniz, euskal herritar matematikari, ingeniari, irakasle eta katedraduna (h. 2006).
- Antonio Martín Cárdenas, bizkaitar miliziano anarkista (h. 2015).
- Bienvenida Agirrezabala Esnaola, gerra garaiko tolosar emakume errepresaliatua (h. 1938).
- Julia Lazaro, nafar miliziakidea (h. 1940).
- Karmele Urresti Iturrioz, bizkaitar erizaina eta Eresoinkako kidea (h. 2010).
- Manuel Aznar Acedo, bizkaitar kazetaria, irratian lan egin zuena (h. 2001).
- Neus Bouza Gil, kataluniar milizianoa (h. 1939).
- Petra Azpiroz, nafar irakaslea (h. 1995).
- Abdullah Afeef, Suvadivako Errepublikako presidentea (h. 1993).
- Bruce Cork, estatubatuar fisikaria (h. 1994).
- Carmen Salinas Alfonso de Villagómez, espainiar legelaria (h. 2012).
- Joaquina López Laffite, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Jorge Jobet, txiletar poeta eta kazetaria (h. 1998).
- Mitka Grbtxeva, bulgariar politikari komunista, bulgariar partisanoen talka-ekintza taldeko kidea (h. 1993).
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 2a – Robert Mitchell, lapurtar kazetari eta politikaria (j. 1839).
- Urtarrilaren 10a – Guido Baccelli, Italiako sendagile eta politikaria (j. 1830).
- Urtarrilaren 16a – Juan Bautista Bilbao, bizkaitar idazlea (j. 1887).
- Urtarrilaren 26a – Manuel Diaz de Arkaia, arabar idazlea (j. 1841).
Otsaila
- Otsailaren 6a – Ruben Dario, nikaraguar poeta (j. 1867).
- Otsailaren 12a – Richard Dedekind, alemaniar matematikaria (j. 1831).
- Otsailaren 13a – Vilhelm Hammershøi, daniar margolaria (j. 1864).
- Otsailaren 19a – Ernst Mach, austriar filosofoa eta fisikaria (j. 1838).
- Otsailaren 20 – Klas Pontus Arnoldson, suediar egile, kazetari, politikari eta bakezalea, 1908ko Bakearen Nobel Saria (j. 1844).
- Otsailaren 23a – Jose Antonio Iturriotz, eibartar politikari eta armagilea (j. 1856).
- Otsailaren 28a – Henry James, estatubatuar-britainiar idazlea (j. 1843).
Martxoa
- Martxoaren 2a – Arnaut Abadia, euskal apaiz, irakasle eta idazlea (j. 1843).
- Martxoaren 2a – Elisabet Wiedekoa, Errumaniako erregina (j. 1843).
- Martxoaren 4a – Amelia Bauerle, britainiar margolaria, diseinatzaile apaintzailea, haurren liburuen ilustratzailea eta grabatzailea (j. 1873).
- Martxoaren 4a – Franz Marc, alemaniar margolaria eta marrazlea, alemaniako espresionismoko artista garrantzitsua (j. 1880).
- Martxoaren 8a – Adolfo Guiard, euskal herritar margolari inpresionista (j. 1860).
- Martxoaren 12a – Hyacinthe de Charencey, frantziar hizkuntzalaria (j. 1832).
- Martxoaren 12a – Marie von Ebner-Eschenbach, austriar idazlea (j. 1830).
- Martxoaren 19a – Vasili Surikov, errusiar margolaria (j. 1848).
- Martxoaren 24a – Enrique Granados, kataluniar musikagilea (j. 1867).
- Martxoaren 25a – Ishi, AEBetako Kaliforniako Yahi tribuko azkenengo gizakia (j. c. 1861).
- Martxoaren 27 – Victor Emmanuel Largeau, frantziar militarra (j. 1867).
Apirila
- Apirilaren 5a – Maxim Kovaliewski, errusiar historialaria (j. 1851).
- Apirilaren 9a – Bixente Goikoetxea Errasti, arabar musikagilea (j. 1854).
- Apirilaren 12a – Francisco Iturribarria, bizkaitar olerkaria (j. 1863).
- Apirilaren 23a – Battista Ugo, akromegaliaren ondorioz 2,30 metro garai izatera heldu zen alpetar erraldoi anaietako bat (j. 1876).
- Apirilaren 26a – Juan Cancio Mena, nafar idazle, kazetari, politikari eta legelaria (j. 1834).
- Apirilaren 27a – Mariano Zuaznabar, gipuzkoar meatze-ingeniaria, La Robla trenbidearen sortzailea (j. 1841).
Maiatza
- Maiatzaren 3an Kilmainham Gaolen (Dublin) fusilatuak:
- Thomas J. Clarke, irlandar iraultzailea, ziurrenik 1916ko Pazko matxinadaren arduradun nagusia (j. 1858).
- Thomas MacDonagh, irlandar ekintzaile politiko, olerkari, antzerkigile, irakasle eta errepublikar iraultzailea, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (j. 1878).
- Patrick Pearse, irlandar maisu, olerkari, idazle, nazionalista eta ekintzaile politikoa, 1916ko Bazko Altxamenduaren buru nagusietako bat (j. 1879).
- Maiatzaren 4an Kilmainham Gaolen (Dublin) fusilatuak:
- Edward Daly, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (j. 1891).
- Michael O'Hanrahan, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (j. 1877).
- William Pearse, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (j. 1881).
- Joseph Plunkett, irlandar nazionalista, olerkaria, kazetaria eta 1916ko Pazko Matxinadako buruetako bat (j. 1887).
- Maiatzaren 5a – John MacBride, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat, Kilmainham Gaolen (Dublin) fusilatua (j. 1868).
- Maiatzaren 8a – Aeneas Mackintosh, britainiar esploratzaile eta nabigatzailea (j. 1879).
- Maiatzaren 8an Kilmainham Gaolen (Dublin) fusilatuak:
- Éamonn Ceannt, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko matxinadan Irlandako Errepublikaren Aldarrikapena sinatu zuten buruzagietako bat (j. 1881).
- Cornelius Colbert, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (j. 1888).
- Seán Heuston, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (j. 1891).
- Michael Mallin, irlandar errepublikar eta sozialista, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (j. 1874).
- Maiatzaren 9a – Thomas Kent, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat, fusilatua (j. 1865).
- Maiatzaren 11 – Max Reger, alemaniar musikagile, organista eta musika-irakaslea (j. 1873).
- Maiatzaren 11 – Karl Schwarzschild, alemaniar fisikari eta astronomialaria (j. 1873).
- Maiatzaren 12an Kilmainham Gaolen (Dublin) fusilatuak:
- Séamus Ó Conghaile (ingeleraz James Connolly), irlandar lider abertzale sozialista, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat eta Irlandako Errepublikaren Aldarrikapenaren sinatzaileetako bat (j. 1868).
- Seán Mac Diarmada, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat eta Irlandako Errepublikaren Aldarrikapenaren zazpi sinatzaileetako bat (j. 1883).
- Maiatzaren 13a – Sholem Aleijem, yiddishazko idazlea eta antzerkigilea (j. 1859).
- Maiatzaren 25a – Jane Dieulafoy, frantziar arkeologo, esploratzaile, eleberrigile eta kazetaria (j. 1851).
- Maiatzaren 27a – Joseph Gallieni, frantziar militarra (j. 1849).
- Maiatzaren 28a – Ivan Franko, ukrainiar poeta eta literatur-kritikaria (j. 1857).
- Maiatzaren 31 – Harry Pennell, britainiar militar eta esploratzailea (j. 1882).
Ekaina
- Ekainaren 5a – Horatio Herbert Kitchener, Kitchenerreko 1. kondea, ingeles militar eta politikaria (j. 1850).
- Ekainaren 6a – Yuan Shikai, Txinako presidentea (j. 1859).
- Ekainaren 7a – Émile Faguet, frantziar idazlea, saiakeragilea eta literatura kritikaria (j. 1847).
- Ekainaren 10a – Jose Ramon Astibia, euskal idazlea (j. 1881).
- Ekainaren 18a – Helmuth Johannes Ludwig von Moltke, alemaniar jenerala (j. 1848).
- Ekainaren 25a – Thomas Eakins, estatubatuar errealismoko margolaria (j. 1844).
- Ekainaren 30a – Gaston Maspero, frantziar egiptologoa (j. 1846).
Uztaila
- Uztailaren 2a – Mikhail Pomortsev, errusiar geografoa, meteorologoa, klimatologia, asmatzailea eta ingeniaria (j. 1851).
- Uztailaren 6a – Odilon Redon, frantziar marrazkilaria eta pintorea (j. 1840).
- Uztailaren 13a – Claudio Delgado, gipuzkoar zientzialaria (j. 1843).
- Uztailaren 15a – Élie Metchnikoff, errusiar-frantziar mikrobiologoa, 1908ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1845).
- Uztailaren 23a – William Ramsay, gas nobleak aurkitu zituen eskoziar kimikaria, 1904ko Kimikako Nobel Saria (j. 1852).
- Uztailaren 25a – Maria Aleksandrovna Blank, Vladimir Leninen ama (j. 1835).
- Uztailaren 28a – Heraclio Fournier González, espainiar kartagilea, Naipes Heraclio Fournier enpresa Gasteiztarraren sortzailea (j. 1849).
- Uztailaren 31 – Mariano Mendigatxa, Bidankozeko nekazaria, Bonaparteren eta Azkueren berriemailea (j. 1832).
Abuztua
- Abuztuaren 6a – Roger Casement, irlandar olerkari, iraultzaile eta nazionalista, heriotza zigorrez urkatua (j. 1864).
- Abuztuaren 10a – Balbino Garitaonaindia, bizkaitar idazlea (j. 1857).
- Abuztuaren 17a – Umberto Boccioni, italiar margolari eta eskultorea (j. 1882).
- Abuztuaren 24a – Kaietano Sanchez Irure, euskal idazlea (j. 1856).
- Abuztuaren 28a – Henri Harpignies, frantziar Barbizongo eskolako paisaien margolaria (j. 1819).
Iraila
- Irailaren 14a – José Echegaray, espainiar ingeniari, matematikari, antzerkigile eta idazlea (j. 1832).
- Irailaren 14a – Josiah Royce, estatubatuar filosofoa (j. 1855).
- Irailaren 14a – Pierre Duhem, frantziar fisikaria eta filosofoa (j. 1861).
- Irailaren 15a – Gabriel Deluc, lapurtar margolaria (j. 1883).
Urria
- Urriaren 11 – Oton Bavariakoa, Bavariako erregea (j. 1848).
- Urriaren 12a – Gabino Ezeiza, argentinar musikaria eta paialaria (j. 1858).
- Urriaren 25a – William Merritt Chase, estatubatuar margolari inpresionista (j. 1849).
Azaroa
- Azaroaren 12a – Percival Lowell, estatubatuar astronomoa (j. 1855).
- Azaroaren 14a – Pedro Arriola Bengoa, esploratzaile, konkistatzaile, merkatari eta ehiztaria.
- Azaroaren 14a – Hector Hugh Munro, britainiar idazlea eta antzerkigilea (j. 1870).
- Azaroaren 15a – Henryk Sienkiewicz, poloniar idazlea, 1905eko Literaturako Nobel Saria (j. 1846).
- Azaroaren 21a – Frantzisko Josef I.a Austriakoa, Austriako enperadorea eta Hungariako erregea (j. 1830).
- Azaroaren 22a – Jack London, estatubatuar idazlea, kazetaria eta gizarte ekintzailea (j. 1876).
- Azaroaren 23a – Charles Booth, britainiar gizarte-ikertzailea, positibista eta erreformatzailea (j. 1840).
- Azaroaren 24a – Hiram Stevens Maxim, estatubatuar asmatzailea (j. 1840).
- Azaroaren 27a – Emile Verhaeren, belgikar poeta (j. 1855).
Abendua
- Abenduaren 1a – Charles de Foucauld, frantses esploratzaile eta misiolaria (j. 1858).
- Abenduaren 5a – János Richter, hungariar orkestra-zuzendaria (j. 1843).
- Abenduaren 9a – Söseki Natsume, japoniar idazlea (j. 1867).
- Abenduaren 9a – Théodule-Armand Ribot, frantziar psikologoa (j. 1839).
- Abenduaren 21a – Florencio Ansoleaga, iruindar arkitektoa eta arkeologoa (j. 1846).
- Abenduaren 28a – Julien Dufau, lapurtar errugbilaria (j. 1888).
- Abenduaren 28a – Eduard Strauss, austriar musikagilea (j. 1835).
- Abenduaren 30a – Grigori Rasputin, errusiar mistikoa (j. 1869).
- Abenduaren 31 – Alice Ball, estatubatuar zientzilari eta kimikaria, lepraren aurkako garaiko tratamendu eraginkorrenaren garatzailea (j. 1892).
- Abenduaren 31 – Léon Larribau, euskal herritar errugbilaria (j. 1889).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Clement Andurain Maitie, Zibero, euskal idazlea (j. 1878).
- Manuela Zubiaurre, Doña Manuela Bertsolari, gipuzkoar bertsolaria (j. 1837).
Nobel saridunak:
- Fisika: Eman gabe.
- Kimika: Eman gabe.
- Literatura: Verner von Heidenstam
- Medikuntza: Eman gabe.
- Bakea: Eman gabe.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.