1913ko Italiako Giroa

1913ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 5. edizioa izan zen. 1913ko maiatzak 6 eta 22 artean ospatu zen. 2932 kilometro egin ziren 9 etapatan banatuta. Garaileak, Carlo Orianik, proba batez beste 26,379 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

1913ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa5. Italiako Giroa
Etapak9
Datakmaiatzak 6 – 1913.eko maiatzak 22
Luzera2.932 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Parte-hartzaileak99
Amaitu dutenak34
Bataz besteko abiadura26,379 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Carlo Oriani (Stucchi)
TxapeldunordeaITA Eberardo Pavesi
HirugarrenaITA Giuseppe Azzini
Talderik onenaITA Maino
19121914
Dokumentazioa

99 txirrindularik parte hartu zuten eta horietatik 35 izan ziren proba amaitu zutenak.

Carlo Oriani izan zen edizio honen garailea, Eberardo Pavesi eta Giuseppe Azzaniren aurretik, biak bi etaparen garaile.

Sailkapen nagusia puntuen arabera egin zen azken edizioa izan zen, denboraren arabera egin ordez, baita garaileak, Giroa etapa garaipenik lortu gabe irabazi zuen lehena ere. Hau, Giroaren lehen garailea izan zen Luigi Gannak korritu zuen azkena eta Costante Girardengok korritutako lehena ere izan zen, azken honek edizio honetan bere hogeita hamar etapa garaipenetatik lehena lortu zuelarik.

Etapak

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.aMilan-Genova341 Italia Giuseppe Santhia Italia Giuseppe Santhia
2.aGenova-Siena332 Italia Eberardo Pavesi Italia Pierino Albini
3.aSiena-Erroma317 Italia Giuseppe Santhia Italia Giuseppe Santhia
4.aErroma-Salerno341 Italia Giuseppe Azzini Italia Giuseppe Santhia
5.aSalerno-Bari295 Italia Giuseppe Azzini Italia Eberardo Pavesi
6.aBari-Campobasso256 Italia Costante Girardengo Italia Eberardo Pavesi
7.aCampobasso-Ascoli Piceno313 Italia Clemente Canepari Italia Giuseppe Azzini
8.aAscoli Piceno-Rovigo413 Italia Lauro Bordin Italia Carlo Oriani
9.aRovigo-Milan321 Italia Eberardo Pavesi Italia Carlo Oriani

Sailkapenak

Sailkapen nagusia
1.Carlo Oriani Italia165h 15' 56" - 37 puntu
2.Eberardo Pavesi Italia43 puntu
3.Giuseppe Azzini Italia48 puntu
4.Pierino Albini Italia65 puntu
5.Luigi Ganna Italia74 puntu
6.Costante Girardengo Italia74 puntu
7.Leopoldo Toricelli Italia74 puntu
8.Giuseppe Contesini Italia81 puntu
9.Giovanni Cervi Italia82 puntu
10.Giovanni Rossignoli Italia89 puntu


Taldekako sailkapena
1.Maino ItaliaMAI-

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.