1911
1911. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa |
Urteak | 1908 • 1909 • 1910 • 1911 • 1912 • 1913 • 1914 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1911 MCMXI |
Ab urbe condita | 2664 |
Armeniar egutegia | 1360 ԹՎ ՌՅԿ |
Bahá'í egutegia | 67 – 68 |
Bengaliar egutegia | 1318 |
Berber egutegia | 2861 |
Egutegi budista | 2455 |
Myanmarko egutegia | 1273 |
Bizantziar egutegia | 7419 – 7420 |
Koptoen egutegia | 1627 – 1628 |
Etiopiar egutegia | 1903 – 1904 |
Hebrear egutegia | 5671 – 5672 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1967 – 1968 |
Shaka Samvat | 1833 – 1834 |
Kali Yuga | 5012 – 5013 |
Iraniar egutegia | 1289 – 1290 |
Islamiar egutegia | 1329 – 1330 |
Japoniar egutegia | Meiji 44 (明治44年) |
Korear egutegia | 4244 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2454 |
Holozeniar egutegia | 11911 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
- Urtarrilaren 3a - Winston Churchillek, Erresuma Batuko Barne ministro gisa, anarkista letoniar batzuk ezkutatuta zeuden etxeari su emateko agindu zuen, eta bizirik erre zituzten.
- Martxoaren 8a – Lehen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu zuten Clara Zetkin feministaren deialdiari jarraituz. Manifestazioak izan ziren Austria-Hungarian, Danimarkan, Suitzan eta Alemanian.
- Martxoaren 25a – New York hiriko Triangle Shirtwaist fabrikako sutean 146 langile hil eta 71 zauritu ziren.
- Apirilaren 23a – Iratiko Burdinbideak bere lehen bidaia egin zuen.
- Urriaren 31a – Anteo Zamboni, 15 urteko gazte anarkista, Bolonian, Benito Mussolini diktadorea hiltzen saiatu zen. Porrot egin zuen eta faxistek bertan jipoitu eta hil zuten.
- Abenduaren 19an Roald Amundsen eta bere taldekideak Hego Polora heldu ziren. 35 egun geroago Robert Falcon Scott eta bere taldekideak helduko ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- Maiatzaren 19a – L'Heure espagnole (euskaraz: Espainiar ordua), Maurice Ravelen musika eta Franc-Nohainen libretoa duen opera bufoa estreinatu zen Parisko Opéra-Comiquen.
Mundua
- Abuztuaren 21a – "Mona Lisa" edo "Gioconda" margolana, Leonardo da Vinciren olio pintura, Louvreko museotik lapurtu zuten Parisen. Bi urte geroago aurkitu zuten Florentzian.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 3a – Alexandros Papadiamandis, greziar idazlea, grekozko prosalari moderno ospetsuenetakoa (j. 1851).
- Urtarrilaren 5a – Jean-Pierre Aumont, frantziar aktorea (h. 2001).
- Urtarrilaren 7a – Julian Ajuriagerra, frantzian aritutako bilbotar neuropsikiatra eta psikoanalista (h. 1993).
- Urtarrilaren 11 – Nora Heysen, australiar margolaria, Archibald erretratu saria irabazi zuen lehen emakumea (h. 2003).
- Urtarrilaren 14a – Anatoli Ribakov, ukrainar eta sobietar idazlea (h. 1988).
- Urtarrilaren 16a – Eduardo Frei Montalva, Txileko presidentea (h. 1982).
- Urtarrilaren 16a – Jacques Guillermaz, frantziar sinologoa, armadako jenerala eta diplomatikoa (h. 1998).
- Urtarrilaren 16a – Roger Lapébie, lapurtar txirrindularia, 1937ko Frantziako Tourreko irabazlea (h. 1996).
- Urtarrilaren 17a - Nieves Fariza, galiziar irakasle, sindikalista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1975).
- Urtarrilaren 17a – George Stigler, estatubatuar ekonomialaria, 1982ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1991).
- Urtarrilaren 18a – José María Arguedas, peruar idazlea, XX. mendeko Peruko literaturako esanguratsuenetakoa (h. 1969).
- Urtarrilaren 18a – Danny Kaye, estatubatuar aktore, abeslari, dantzari, umorista eta musikaria (h. 1987).
- Urtarrilaren 19a – Garrett Birkhoff, estatubatuar matematikaria (h. 1996).
- Urtarrilaren 21a – Lee Yoo-hyung, hegokorear futbolaria (h. 2003).
- Urtarrilaren 22a – Bruno Kreisky, Austriako kantzilerra (h. 1990).
- Urtarrilaren 22a – Paulina Ódena García, militante eta buruzagi komunista, Espainiako gerra zibilean Errepublikaren heroina (h. 1936).
- Urtarrilaren 24a – René Barjavel, frantziar idazlea, zientzia fikzioaren maisutzat hartua (h. 1985).
- Urtarrilaren 24a – Alfonso Rodríguez Aldabe, nafar diplomazialari eta intelektuala (h. 2008).
- Urtarrilaren 26a – Polykarp Kusch, estatubatuar fisikaria, 1955eko Fisikako Nobel Saria (h. 1993).
- Urtarrilaren 30a – Roy Eldridge, Little Jazz, estatubatuar tronpeta-jotzailea (h. 1989).
- Urtarrilaren 30a – Abderrahmane Farès, Aljeriako presidentea (h. 1991).
- Urtarrilaren 30a – Paris Pişmiş, mexikar astronomoa, Mexikoko lehen astronomo profesionala (h. 1999).
- Urtarrilaren 31 – Gregorio Barrios, bizkaitar-argentinar bolero-abeslaria eta aktorea (h. 1978).
- Urtarrilaren 31 – Baba Vanga, bulgariar itsu, mistika, medium eta senda-belarretan aditua (h. 1996).
Otsaila
- Otsailaren 3a – Jehan Alain, frantziar konpositore eta organista (h. 1940).
- Otsailaren 6a – Ronald Reagan, Ameriketako Estatu Batuetako 40. Presidentea eta aktorea (h. 2004).
- Otsailaren 8a – Elizabeth Bishop, estatubatuar poeta (h. 1975).
- Otsailaren 10a – Mstislav Keldyx, matematika eta mekanikaren esparruetako sobietar zientzialaria (h. 1978).
- Otsailaren 12a – Cearbhall Ó Dálaigh, Irlandako 5. presidentea (h. 1978).
- Otsailaren 14a – Willem Johan Kolff, holandar-estatubatuar medikua (h. 2009).
- Otsailaren 19a – Merle Oberon, indiar-britainiar aktorea (h. 1979).
- Otsailaren 28a – Valeriano Markina, bizkaitar politikari eta miliziano komunista.
Martxoa
- Martxoaren 3a – Jean Harlow, estatubatuar aktorea (h. 1937).
- Martxoaren 5a – Wolfgang Larrazábal, Venezuelako presidentea (h. 2003).
- Martxoaren 5a – Josefina Serratosa, gipuzkoar aktorea (h. 1990).
- Martxoaren 8a – Milton Sirotta, Edward Kasner matematikariaren iloba, 10100 zenbakia izendatzeko googol izena proposatu zuena (h. 1981).
- Martxoaren 9a – Clara Rockmore, musikari birtuosoa, Theremina jotzen nabarmendu zena (h. 1998).
- Martxoaren 10a – Marita Camacho Quirós, costarricar emakume supermendebetekoa.
- Martxoaren 11 – Alba de Céspedes, italiar idazlea (h. 1997).
- Martxoaren 11 – Constantino Martínez Uriarte, arabar apaiz domingarra (h. 1991).
- Martxoaren 12a – Gustavo Díaz Ordaz, Mexikoko presidentea (h. 1979).
- Martxoaren 16a – Pierre Harmel, Belgikako 40. lehen ministroa (h. 2009).
- Martxoaren 16a – Josef Mengele, Heriotzaren aingerua, alemaniar gerra kriminal nazia (h. 1979).
- Martxoaren 18a – Éliane Jeannin-Garreau, Frantziako Erresistentziako lapurtar kidea (h. 1999).
- Martxoaren 18a – Gabriel Zelaia, gaztelaniazko euskal idazlea (h. 1991).
- Martxoaren 20a – Alfonso García Robles, mexikar diplomatikoa eta legegizona, 1982ko Bakearen Nobel Saria (h. 1991).
- Martxoaren 21a – Encarnación Cabré, Espainiako lehen emakumezko arkeologoa (h. 2005).
- Martxoaren 24a – Joseph Barbera, estatubatuar animatzaile, zuzendari eta ekoizlea, Hanna-Barbera estudioaren sortzailea (h. 2006).
- Martxoaren 24a – Enrique Jordá, gipuzkoar orkestra-zuzendaria (h. 1996).
- Martxoaren 25a – Jack Ruby, estatubatuar gaueko klubeko jabea, Lee Harvey Oswalden hiltzailea (h. 1967).
- Martxoaren 26a – J. L. Austin, ingeles filosofoa (h. 1960).
- Martxoaren 26a – Bernard Katz, Alemanian jaioa britainiar sendagile eta biofisikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2003).
- Martxoaren 26a – Tennessee Williams, estatubatuar antzerkigilea (h. 1983).
- Martxoaren 29a – Jose Antonio Arkotxa, euskal idazle eta antzerkigilea (h. 1996).
- Martxoaren 30a – Víctor García Hoz, espainiar pedagogoa, Espainiako pedagogiako maisu handienetakoa (h. 1998).
Apirila
- Apirilaren 1a – Esteban García Leoz, nafar tenorra (h. 2009).
- Apirilaren 5a – Olof Eriksson, Finlandiako udalerrietako hainbat armarri marraztu zituen gizona (h. 1987).
- Apirilaren 6a – Feodor Lynen, alemaniar biokimikaria, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1979).
- Apirilaren 7a – Lino Akesolo, euskal idazlea eta elizgizona (h. 1991).
- Apirilaren 8a – Melvin Calvin, estatubatuar kimikaria, 1961eko Kimikako Nobel Saria (h. 1997).
- Apirilaren 8a – Emil Cioran, errumaniar jatorriko frantsesezko idazle eta filosofoa (h. 1995).
- Apirilaren 10a – José Luis Sáenz de Heredia, espainiar zinema-zuzendaria (h. 1992).
- Apirilaren 11 – Anteo Zamboni, 15 urte zituelarik Benito Mussolini hiltzen saiatu zen italiar gaztea (h. 1926).
- Apirilaren 16a – Guy Burgess, britainiar diplomazialari eta espioia, Cambridge bostetako bat (h. 1963).
- Apirilaren 17a – Hervé Bazin, frantziar idazlea (h. 1996).
- Apirilaren 17a – Jesús Erize, nafar fraide misiolaria (h. 1990).
- Apirilaren 23a – Józef Cyrankiewicz, Poloniako lehen ministroa (h. 1989).
- Apirilaren 26a – Henri Hell, lapurtar saskibaloi jokalaria (h. 1979).
- Apirilaren 27a – Jose Arana Gorostegi, gipuzkoar futbolaria (h. 1971).
- Apirilaren 27a – Georges Dargaud, frantziar argitaratzailea, komikien edizioan espezializatua (h. 1990).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Eudald Serra, kataluniar eskultore eta etnologoa (h. 2002).
- Maiatzaren 2a – Atanasio Bidaurreta, nafar klaretar fraidea (h. 1936).
- Maiatzaren 2a – Charles Bruck, Errumanian jaiotako frantziar musikagilea (h. 1995).
- Maiatzaren 7a – Antonio Rueda Sánchez-Malo, nafar fiskal eta politikaria, Nafarroako gobernadore zibila (h. 1975).
- Maiatzaren 8a – Robert Johnson, estatubatuar bluesmana (h. 1938).
- Maiatzaren 11 – Juan Manuel Ugarte Eléspuru, perutar margolari, eskultore, historialari eta idazlea (h. 2004).
- Maiatzaren 15a – Max Frisch, suitzar arkitekto eta idazlea (h. 1991).
- Maiatzaren 15a – Herta Oberheuser, naziekin bat egin zuen alemaniar dermatologoa (h. 1978).
- Maiatzaren 17a – Eduardo Hernández Asiain, kubatar jatorriko nafar biolin-jotzailea (h. 2010).
- Maiatzaren 17a – Maureen O'Sullivan, irlandar aktorea (h. 1998).
- Maiatzaren 17a – Antonio Tovar, espainiar filologoa, hizkuntzalaria eta historialaria (h. 1985).
- Maiatzaren 17a – Maurice Zelhai, baxenafar errugbilaria (h. 1980).
- Maiatzaren 20a – María Teresa Toral, espainiar kimikari, farmazialari eta artista grabatzailea (h. 1994).
- Maiatzaren 27a – Hubert Humphrey, estatubatuar politikaria (h. 1978).
- Maiatzaren 27a – Teddy Kollek, israeldar politikaria, Jerusalemgo alkatea (h. 2007).
- Maiatzaren 27a – Vincent Price, estatubatuar aktorea (h. 1993).
- Maiatzaren 29a – Samuel Herrick, estatubatuar astronomoa (h. 1974).
- Maiatzaren 31 – Maurice Allais, frantziar ekonomista eta ingeniaria, 1988ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2010).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Antonio Odriozola, arabar bibliografoa (h. 1987).
- Ekainaren 4a – Milovan Djilas, jugoslaviar politikaria (h. 1995).
- Ekainaren 6a – Jean Cayrol, frantziar poeta, idazle eta zinemagilea (h. 2005).
- Ekainaren 7a – Brooks Stevens, etxeko altzairu, tresna, auto eta moto diseinatzaile industrial estatubatuarra (h. 1995).
- Ekainaren 8a – Antonio Rosón Pérez, Galiziako Xuntako lehenengo presidentea (h. 1986).
- Ekainaren 9a – André Dewavrin, frantziar ofiziala, Frantziako Erresistentziako kidea (h. 1998).
- Ekainaren 10a – Terence Rattigan, ingeles idazlea (h. 1977).
- Ekainaren 13a – Luis Walter Alvarez, estatubatuar fisikaria, 1968ko Fisikako Nobel saria (h. 1988).
- Ekainaren 13a – Jean-Paul-Marie Vincent, frantziar apezpikua, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1994).
- Ekainaren 19a – Sigvard Eklund, suediar fisikaria (h. 2000).
- Ekainaren 19a – Dudley Shelton Senanayake, Sri Lankako lehen ministroa (h. 1973).
- Ekainaren 24a – Juan Manuel Fangio, 1 Formulako argentinar gidaria, historiako onenetakoa (h. 1995).
- Ekainaren 24a – Ernesto Sabato, argentinar idazle, saiakeragile, fisikari eta pintorea (h. 2011).
- Ekainaren 25a – William Howard Stein, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (h. 1980).
- Ekainaren 26a – Juan Antonio Castro Izagirre, gipuzkoar militarra, Espainiako eta Frantziako itsas armadetan aritutakoa (h. 1994).
- Ekainaren 26a – Ernst Witt, alemaniar matematikaria (h. 1991).
- Ekainaren 26a – Babe Zaharias, estatubatuar kirolaria, historiako kirolaririk balioanitzekoetakotzat hartua (h. 1956).
- Ekainaren 29a – Kepa Areso, euskal herritar futbolaria (h. 2002).
- Ekainaren 29a – Bernardo Lippe-Biesterfeldekoa, Herbehereetako printze ezkontidea (h. 2004).
- Ekainaren 29a – Bernard Herrmann, estatubatuar zinema soinu-banda konpositorea (h. 1975).
- Ekainaren 30a – Czesław Miłosz, poloniar idazlea, 1980ko Literaturako Nobel Saria (h. 2004).
Uztaila
- Uztailaren 2a – Dorothy M. Horstmann, estatubatuar epidemiologo, birologo eta pediatra (h. 2001).
- Uztailaren 5a – Ġorġ Borġ Olivier, Maltako lehen ministroa (h. 1980).
- Uztailaren 5a – Luis Díez del Corral, espainiar pentsalari, legelari eta idazlea (h. 1998).
- Uztailaren 5a – Georges Pompidou, Frantziako presidentea (h. 1974).
- Uztailaren 7a – Gian Carlo Menotti, italiar musikagilea (h. 2007).
- Uztailaren 9a – Mervyn Peake, ingeles idazle eta ilustratzailea (h. 1968).
- Uztailaren 9a – John Archibald Wheeler, estatubatuar fisikaria (h. 2008).
- Uztailaren 11 - Francis Gaudeul, lapurtar militarra eta arkeologoa.
- Uztailaren 15a – Emilio Adolfo Westphalen, perutar poeta eta kritikaria (h. 2001).
- Uztailaren 16a – Ginger Rogers, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria (h. 1995).
- Uztailaren 17a – Mercedes Sanz-Bachiller, espainiar politikaria, Auxilio Social sortzeagatik ezaguna (h. 2007).
- Uztailaren 18a – Hume Cronyn, kanadar estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Uztailaren 21a – Marshall McLuhan, kanadar ingeles irakaslea, filosofoa, literatur kritikaria eta intelektuala (h. 1980).
- Uztailaren 28a – Federico Etxebarria Uribe, bilbotar margolaria (h. 2004).
- Uztailaren 30a – Faustino Pérez García, nafar klaretar fraidea (h. 1936).
Abuztua
- Abuztuaren 5a – Robert Taylor, estatubatuar aktorea (h. 1969).
- Abuztuaren 6a – Lucille Ball, estatubatuar aktorea (h. 1989).
- Abuztuaren 7a – Nicholas Ray, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1979).
- Abuztuaren 9a – William Fowler, estatubatuar fisikaria, 1983ko Fisikako Nobel Saria (h. 1995).
- Abuztuaren 11 – Alphonse De Waelhens, belgikar filosofo neoeskolastikoa (h. 1981).
- Abuztuaren 11 – Thanom Kittikachorn, Thailandiako diktadorea (h. 2004).
- Abuztuaren 12a – Mario Moreno, Cantinflas, mexikar aktore eta umorista (h. 1993).
- Abuztuaren 15a – Francisco Peralta, espainiar apezpikua, Gasteizko gotzaina izandakoa (h. 2006).
- Abuztuaren 16a – Ernst Friedrich Schumacher, alemaniar jatorrizko ekonomilaria, eragin handiduna 1970eko hamarkadan (h. 1977).
- Abuztuaren 17a – Mikhail Botvinnik, sobietar xake jokalaria (h. 1995).
- Abuztuaren 17a – Jesús Carrera, gipuzkoar buruzagi politiko, sindikalista eta gudaria (h. 1945).
- Abuztuaren 18a - Klara Dan von Neumann, hungariar zientzialaria, programazioan aitzindaria (h. 1963).
- Abuztuaren 20a – Isabel Morgan, estatubatuar birologo eta bakteriologoa (h. 1996).
- Abuztuaren 25a – André Leroi-Gourhan, frantziar etnologo, arkeologo eta historialaria (h. 1986).
- Abuztuaren 25a – Võ Nguyên Giáp, vietnamdar militar komunista, Indotxinako Gerrako eta Vietnamgo Gerrako heroia (h. 2013).
- Abuztuaren 28a – José Antonio Girón de Velasco, espainiar politikaria (h. 1995).
- Abuztuaren 28a – Joseph Luns, herbeheretar politikari eta diplomazialaria , NATOren 5. Idazkari Nagusia (h. 2002).
Iraila
- Irailaren 6a – Milorad B. Protić, serbiar astronomoa (h. 2001).
- Irailaren 7a – Todor Zhivkov, Bulgariako lehen ministroa (h. 1998).
- Irailaren 9a – Richard Baer, alemaniar ofizial nazia (h. 1963).
- Irailaren 9a – John Gorton, Australiako lehen ministroa (h. 2002).
- Irailaren 9a – Ahti Hammar, Finlandiako udalerrietako hainbat armarri marraztu zituen gizona (h. 1979).
- Irailaren 11 – Conchita Montenegro, euskal herritar aktore eta dantzaria (h. 2007).
- Irailaren 15a – Jose Mugerza, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1980).
- Irailaren 18a – Raul Cancio, gipuzkoar aktorea (h. 1961).
- Irailaren 18a – Carmen Kurtz, kataluniar idazlea (h. 1999).
- Irailaren 18a – Iñaki Urreiztieta, bizkaitar idazlea, euskal gaien ikerlaria (h. 1961).
- Irailaren 19a – William Golding, ingeles idazle, saiolari eta poeta, 1983ko Literaturako Nobel Saria (h. 1993).
- Irailaren 20a - Ramon Ertze Garamendi, bizkaitar apaiza, pentsalaria eta idazlea (h. 1974).
- Irailaren 21a – Julena Steinheider Duncombe, estatubatuar zientzialaria, astronomoa (h. 2003).
- Irailaren 24a – Konstantin Txernenko, Sobietar Batasunako burua (h. 1985).
Urria
- Urriaren 2a – Tilly Fleischer, xabalina, pisu eta disko jaurtiketan espezializatutako alemaniar kirolaria (h. 2005).
- Urriaren 3a – Edgar Sanabria, Venezuelako presidentea (h. 1989).
- Urriaren 4a – Francisco Iriondo, gipuzkoar futbolaria (h. 1983).
- Urriaren 5 – Flann O'Brien, irlandar idazlea (h. 1966).
- Urriaren 7a – Shura Txerkasski, errusiar piano-jotzailea (h. 1995).
- Urriaren 9a – Joe Rosenthal, estatubatuar argazkilaria, Bandera goratuz Iwo Jiman argazkiaren egilea (h. 2006).
- Urriaren 9a – Luis Santaló, kataluniar matematikaria eta ikertzailea (h. 2001).
- Urriaren 10a – Clare Hollingworth, britainiar kazetari eta gerra berriemailea (h. 2017).
- Urriaren 13a – André Navarra, lapurtar txelo jole eta irakaslea, mundu mailako ospea lortu zuena (h. 1988).
- Urriaren 14a – Lê Ðức Thọ, vietnamdar politikaria, 1973ko Bakearen Nobel Saria (h. 1990).
- Urriaren 15a – Baltasar Belenguer Hervás, espainiar boxeolaria, munduko titulua lortu zuen lehen espainiarra (h. 1992).
- Urriaren 19a – Gilen Epherre, euskal idazlea eta euskaltzaina (h. 1974).
- Urriaren 21a – Jon Beistegi, Axola, euskal idazlea (h. 1993).
- Urriaren 26a – Mahalia Jackson, Gospel musikaren erregina, estatubatuar gospel abeslari eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea (h. 1972).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Donald William Kerst, estatubatuar fisikaria (h. 1993).
- Azaroaren 1a – Henri Troyat, errusian jaiotako frantziar idazlea (h. 2007).
- Azaroaren 2a – Odysseus Elytis, greziar olerkari eta saiakeragilea, 1979ko Literaturako Nobel Saria (h. 1996).
- Azaroaren 7a – Ángeles Santos Torroella, 27ko belaunaldiko gironar margolaria eta artista grafikoa (h. 2013).
- Azaroaren 10a – Andres Eliseo Mañarikua, bizkaitar historialaria (h. 1988).
- Azaroaren 11 – Magda Goebbels, Joseph Goebbels Hirugarren Reicheko Propaganda ministroaren emaztea (h. 1945).
- Azaroaren 11 – Roberto Matta, txiletar margolaria, bere herrialdeko artistarik ospetsuenetarikoa (h. 2002).
- Azaroaren 11 – Jose Sagarna, bizkaitar abadea, Gerra Zibilean frankistek eraila (h. 1936).
- Azaroaren 11 – José María Sánchez-Silva, espainiar idazle eta kazetaria (h. 2002).
- Azaroaren 13a – Heinz von Foerster, austriar-estatubatuar filosofo eta fisikaria (h. 2002).
- Azaroaren 17a – Charles Walters, estatubatuar zinemagilea (h. 1982).
- Azaroaren 22a – Giuseppe Olmo, italiar txirrindularia (h. 1992).
- Azaroaren 24a – Jon Oñatibia, euskal idazle eta gipuzkoar txistularia (h. 1979).
- Azaroaren 26a – Sammy Reshevsky, poloniar-estatubatuar xake-jokalaria (h. 1992).
- Azaroaren 30a – Jorge Negrete, mexikar abeslari eta aktorea, rantxera eta mariatxi musikako abeslari bikaina izateagatik oroitua (h. 1953).
- Azaroaren 30a – Shoichi Nishimura, japoniar futbolaria (h. 1998).
Abendua
- Abenduaren 1a – Franz Binder, austriar futbolari eta entrenatzailea (h. 1989).
- Abenduaren 3a – Nino Rota, italiar konpositorea (h. 1979).
- Abenduaren 5a – Alfred Manessier, frantziar margolaria (h. 1993).
- Abenduaren 5a – Władysław Szpilman, poloniar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 2000).
- Abenduaren 8a – Lee J. Cobb, estatubatuar aktorea (h. 1976).
- Abenduaren 8a – Sauveur Ducazeaux, lapurtar txirrindularia (h. 1987).
- Abenduaren 9a – Jose Basterretxea, Oskillaso, euskal idazlea (h. 1996).
- Abenduaren 9a – Broderick Crawford, estatubatuar aktorea (h. 1986).
- Abenduaren 11 – Nagib Mahfuz, arabierazko egiptoar idazlea, 1988ko Literaturako Nobel Saria (h. 2006).
- Abenduaren 13a – Trygve Haavelmo, norvegiar idazlea, 1989ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1999).
- Abenduaren 14a – Hans von Ohain, alemaniar ingeniari eta asmatzailea, zurrusta-propultsioaren aitzindarietako bat aeronautikan (h. 1998).
- Abenduaren 16a – Dolores Medio, Amaranta, asturiar maistra eta idazlea (h. 1996).
- Abenduaren 18a – Jules Dassin, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2008).
- Abenduaren 18a – Helen Vlachos, kazetaritza grekoaren legenda (h. 1995).
- Abenduaren 22a – Álvaro Cunqueiro, galiziar idazle eta kazetaria (h. 1981).
- Abenduaren 22a – Grote Reber, estatubatuar astronomoa, irrati-astronomia alorreko ikerketen aitzindaria (h. 2002).
- Abenduaren 23a – Niels Kaj Jerne, daniar inmunologoa, 1984ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1994).
- Abenduaren 25a – Louise Bourgeois, frantziar eskultorea (h. 2010).
- Abenduaren 26a – Renato Guttuso, italiar margolaria eta eskultorea (h. 1987).
- Abenduaren 27a – Juana Francisca Rubio, espainiar margolaria eta kartelgilea (h. 2008).
- Abenduaren 29a – Klaus Fuchs, alemaniar fisikaria (h. 1988).
- Abenduaren 31 – John Mulgan, zeelandaberritar idazle, kazetari eta argitaratzailea (h. 1945).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Ángel Zuñiga, nafar kazetaria (h. 1994).
- Antonio Elortza Muxika, kirolen -bereziki txirrindularitzaren- gipuzkoar sustatzailea (h. 1976).
- Demetrio Beriain, Kataluniako nafar anarkista eta idazlea (h. 1981).
- Federico Etxebarria Uribe, bilbotar margolaria (h. 2004).
- Pilar Barandiaran Barandiaran, Jose Migel Barandiaranen idazkari, zerbitzari eta zaintzailea (h. 2008).
- Teresita Silva, espainiar vedettea, abeslaria eta aktorea (h. 1960).
- Louis Dumont, frantziar antropologoa (h. 1998).
- Noel Llopis Lladó, kataluniar geologo, espeleologo eta mendizalea, Euskal Herriko espeleologoen erreferente zientifiko nagusietako bat XX. mendean (h. 1968).
- Maria Pascual Flaquer, balear militante komunista (h. 1937).
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 8a – Emma Ihrer, alemaniar feminista eta sindikalista, Alemaniako emakumeen mugimendu proletarioaren sortzaile nagusia (j. 1857).
- Urtarrilaren 12a – Georg Jellinek, austriar legelaria (j. 1851).
- Urtarrilaren 15a – Carolina Coronado, espainiar idazlea (j. 1820).
- Urtarrilaren 17a – Francis Galton, ingeles zientzialari oparoa (j. 1822).
Otsaila
- Otsailaren 8a – Joaquín Costa, espainiar idazle, politikari, legegizon, ekonomialari eta historialaria (j. 1846).
- Otsailaren 11 – Daniel Irujo, nafar abokatu abertzalea (j. 1864).
- Otsailaren 18a – Joseph Bosquillon de Frescheville, frantziar jeneral eta politikaria (j. 1823).
- Otsailaren 21a – Isidre Nonell, kataluniar margolari eta marrazkigilea (j. 1872).
- Otsailaren 25a – Cruz Otxoa de Zabalegi, nafar elizgizona, legegilea eta politikari karlista (j. 1840).
- Otsailaren 25a – Friedrich Spielhagen, alemaniar idazlea (j. 1829).
- Otsailaren 25a – Fritz von Uhde, alemaniar margolaria (j. 1848).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Jacobus Henricus van't Hoff, herbeheretar kimikaria, 1901eko Kimikako Nobel Saria (j. 1852).
- Martxoaren 7a – Antonio Fogazzaro, italiar idazlea (j. 1842).
- Martxoaren 9a – Plácido Allende, bizkaitar ingeniari eta politikaria (j. 1861).
- Martxoaren 30a – Ellen Swallow Richards, estatubatuar kimikaria eta ekologoa (j. 1842).
Apirila
- Apirilaren 9a – Manuel Aguirre de Tejada, galiziar abokatu eta politikaria (j. 1827).
- Apirilaren 10a – Mikalojus Konstantinas Čiurlionis, lituaniar margolari, musikagile eta idazlea (j. 1875).
- Apirilaren 25a – Emilio Salgari, italiar idazlea (j. 1862).
Maiatza
- Maiatzaren 18a – Gustav Mahler, austriar musikagilea (j. 1860).
- Maiatzaren 21a – Williamina Fleming, ezkoziar jatorriko estatubatuar astronomoa (j. 1857).
- Maiatzaren 24a – Maria Izilda de Castro Ribeiro, Menina Izildinha, portugaldar mistikoa, batzuek santu gisa gurtua (j. 1897).
- Maiatzaren 29a – W. S. Gilbert, ingeles antzerkigile, libretista, olerkari eta ilustratzaile (j. 1836).
Ekaina
- Ekainaren 4a – William Russel Dudley, estatubatuar botanikoa (j. 1849).
- Ekainaren 7a – Maurice Rouvier, Frantziako lehen ministroa (j. 1842).
Uztaila
- Uztailaren 5a – George Johnstone Stoney, irlandar fisikaria (j. 1826).
- Uztailaren 6a – Hanna Barvinok, ukrainar idazle eta folklorista, Ukrainako idazlerik garrantzitsuenetakotzat joa (j. 1828).
- Uztailaren 9a – Jose Goikoa, gipuzkoar arkitektoa (j. 1844).
- Uztailaren 14a – Javier Etxeberria, Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsako txuntxuneroa (j. 1811).
- Uztailaren 23a – Jose Maria Lizana, Casa Torreko markesa, bizkaitar politikari kontserbador eta idazlea (j. 1843).
Abuztua
- Abuztuaren 12a – Jozef Israëls, Hagako Eskolako herbeheretar margolaria (j. 1824).
- Abuztuaren 17a – Myrtle Reed, estatubatuar idazle, kazetari eta filantropoa (j. 1874).
- Abuztuaren 19a – Manuel Iradier, gasteiztar zientzialari eta esploratzailea (j. 1854).
Iraila
- Irailaren 16a – Edward Whymper, ingeles mendigoizale eta artista (j. 1840).
- Irailaren 18a – Piotr Stolipin, Errusiako lehen ministroa (j. 1862).
- Irailaren 21a – Ahmed Orabi, Egiptoko lehen ministroa (j. 1841).
Urria
- Urriaren 1a – Wilhelm Dilthey, alemaniar filosofoa eta historialaria (j. 1833).
- Urriaren 3a – Carolina Beatriz Ângelo, portugaldar medikua eta feminista, Portugalen lehen emakume zirujaua (j. 1878).
- Urriaren 4a – Joseph Bell, eskoziar doktorea eta zientzialaria (j. 1837).
- Urriaren 18a – Alfred Binet, frantziar psikologo eta pedagogoa (j. 1857).
- Urriaren 28a – Félix Torre, bizkaitar arkitekto eta politikaria (j. 1867).
- Urriaren 29a – Joseph Pulitzer, hungariar jatorriko estatubatuar kazetaria (j. 1847).
Azaroa
- Azaroaren 9a – Howard Pyle, estatubatuar idazle eta ilustratzailea (j. 1853).
- Azaroaren 10a – Félix Ziem, frantziar margolaria (j. 1821).
- Azaroaren 20a – Sophia Frances Anne Caulfeild, ingeles brodatzaile eta idazlea (j. 1824).
- Azaroaren 22a – Luciano Murrieta, Murrietako markesa, bizkaitar militar eta mahastizaina (j. 1822).
- Azaroaren 25a – Paul Lafargue, Frantziako sozialismoaren aitzindaria (j. 1842).
Abendua
- Abenduaren 5a – Valentin Serov, errusiar margolaria (j. 1865).
- Abenduaren 12a -Aristides Artiñano, euskal herritar historialaria eta kazetaria (j. 1840).
- Abenduaren 20a – Joan Maragall i Gorina, katalanezko idazlea (j. 1860).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Abuztua – Charles Bécas, lapurtar apaiz katolikoa eta poeta (j. 1847).
- Isabel Urkiola, arabar esploratzailea (j. 1854).
Nobel saridunak:
- Fisika: Wilhelm Wien
- Kimika: Marie Curie
- Literatura: Maurice Maeterlinck
- Medikuntza: Allvar Gullstrand
- Bakea: Tobias Asser eta Alfred Hermann Fried
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.