1909
1909. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1880(e)koa • 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa |
Urteak | 1906 • 1907 • 1908 • 1909 • 1910 • 1911 • 1912 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1909 MCMIX |
Ab urbe condita | 2662 |
Armeniar egutegia | 1358 ԹՎ ՌՅԾԸ |
Bahá'í egutegia | 65 – 66 |
Bengaliar egutegia | 1316 |
Berber egutegia | 2859 |
Egutegi budista | 2453 |
Myanmarko egutegia | 1271 |
Bizantziar egutegia | 7417 – 7418 |
Koptoen egutegia | 1625 – 1626 |
Etiopiar egutegia | 1901 – 1902 |
Hebrear egutegia | 5669 – 5670 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1965 – 1966 |
Shaka Samvat | 1831 – 1832 |
Kali Yuga | 5010 – 5011 |
Iraniar egutegia | 1287 – 1288 |
Islamiar egutegia | 1326 – 1327 |
Japoniar egutegia | Meiji 42 (明治42年) |
Korear egutegia | 4242 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2452 |
Holozeniar egutegia | 11909 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Maiatzaren 1a – Donostian bandera gorria jarri zen lehen aldiz. Langile Elkarteen Federazioak bandera gorria ikusgai izan zuen Gipuzkoako hiriburuko bere egoitzan egun osoan zehar.
Mundua
- Urtarrilaren 5a – Kolonbiak Panamaren independentzia aintzatetsi zuen.
- Martxoaren 31a – Serbiak Austria-Hungariako inperioaren Bosnia-Herzegovinaren anexioa onartu zuen.
- Uztailaren 27a – Otsoaren Amildegiko hondamendian riftarrek 153 espainiar militar hil zituzten.
- Irailaren 10a – Louisiana eta Mississippin egondako urakan indartsu batek 350 hildako inguru eragin zituen.
- Azken tarpana hil zen Moskuko Parke Zoologikoan.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- Maiatzaren 20a – Anbotoko Damia, Buenaventura Zapirainen musika eta Toribio Altzagaren libretoa duen opera estreinatu zen Bilbon.
Mundua
- Urtarrilaren 25a – Elektra, Richard Straussen musika eta Hugo von Hofmannsthalen libretoa duen opera estreinatu zen Dresdengo Königliches Opernhausen.
Kirolak
- Apirilaren 8a – Club Ciclista San Sebastian kirol taldeak Espainiako Futbol Errege Kopa irabazi zuen, Errealaren talde aurrekaria izan zena.
- Irailaren 7a – Real Sociedad futbol taldea ofizialki izen horrekin fundatu zuten Donostian.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Dana Andrews, estatubatuar aktorea (h. 1992).
- Urtarrilaren 1a – Stepan Bandera, ukrainar eskuin muturreko politikaria, ukraniar ultranazionalisten lider eta ideologoa (h. 1959).
- Urtarrilaren 1a – Shaaban Robert, Tanzaniako idazlea, Swahili hizkuntzaz idatzi duten autore ezagunenetakoa (h. 1962).
- Urtarrilaren 2a – Barry Morris Goldwater, estatubatuar politikaria (h. 1998).
- Urtarrilaren 2a – Tewhida Ben Sheikh, Afrikako iparraldean medikua izatea lortu zuen lehen emakume musulman modernoa (h. 2010).
- Urtarrilaren 7a – Xabier Olazabal, lapurtar apaiza eta misiolaria (h. 1988).
- Urtarrilaren 9a – Danielle Casanova, Frantziako militante komunista eta erresistentziako kidea (h. 1943).
- Urtarrilaren 9a – Anthony Mamo, Maltako azken gobernadore orokorra eta lehenbiziko presidentea (h. 2008).
- Urtarrilaren 10a – Federico Ezkerra, euskal txirrindularia (h. 1986).
- Urtarrilaren 12a – Archie Cochrane, eskoziar medikua (h. 1988).
- Urtarrilaren 14a – Felix Likiniano, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen gipuzkoar buruzagi anarkista (h. 1982).
- Urtarrilaren 14a – Joseph Losey, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1984).
- Urtarrilaren 20a – Carlos Delgado Chalbaud, Venezuelako presidentea (h. 1950).
- Urtarrilaren 22a – Tikvah Alper, hegoafrikar fisikaria eta erradiobiologoa, entzefalopatia espongiformearen transmisio mekanismoak aurkitu zituena (h. 1995).
- Urtarrilaren 22a – Morris Swadesh, estatubatuar hizkuntzalaria (h. 1967).
- Urtarrilaren 22a – U Thant, birmaniar politikaria, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (h. 1974).
- Urtarrilaren 23a - Tatiana Proskouriakoff, estatubatuar epigrafista, arkeologoa eta etnologoa, maien zibilizazioan espezializatua (h. 1985).
- Urtarrilaren 23a – Édith Thomas, frantziar nobelagile, artxibozain, historialari eta kazetaria (h. 1970).
Otsaila
- Otsailaren 3a – André Cayatte, frantziar zinemagile, idazle eta kazetaria (h. 1989).
- Otsailaren 3a – Muriel Mussells Seyfert, estatubatuar astronomoa (h. 1997).
- Otsailaren 3a – Simone Weil, frantziar idazlea eta filosofoa (h. 1943).
- Otsailaren 4a – Koichi Kudo, japoniar futbolari eta entrenatzailea (h. 1971).
- Otsailaren 7a – Helder Câmara, Faveletako gotzaina, brasildar erlijio-gizona (h. 1999).
- Otsailaren 9a – Carmen Miranda, luso-brasildar sanba-abeslaria eta aktorea (h. 1955).
- Otsailaren 9a – Rob-Vel, frantziar komikigilea (h. 1991).
- Otsailaren 9a – Dean Rusk, estatubatuar politikaria (h. 1994).
- Otsailaren 10a – Henri Alekan, frantziar kamera-operadoreburua (h. 2001).
- Otsailaren 11 – Max Baer, estatubatuar boxeolaria (h. 1959).
- Otsailaren 11 – Claude Chevalley, frantziar matematikaria (h. 1984).
- Otsailaren 11 – Joseph L. Mankiewicz, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (h. 1993).
- Otsailaren 12a – Zoran Mušič, esloveniar margolari, grabatzaile eta marrazkilaria (h. 2005).
- Otsailaren 15a – Miep Gies, Otto Heinrich Franken familia naziengandik izkutatzen lagundu zuen emakumea (h. 2010).
- Otsailaren 15a – Guillermo Gorostiza, Bala Gorria, bizkaitar futbolaria (h. 1966).
- Otsailaren 18a – Félix Pita Rodríguez, kubatar idazlea (h. 1990).
- Otsailaren 26a – Claude Cahen, frantziar historialaria, Erdi Aroko islamaren historian aditua (h. 1991).
- Otsailaren 26a – Talal Jordaniakoa, Jordaniako erregea (h. 1972).
- Otsailaren 28a – Teiichi Matsumaru, japoniar futbolaria (h. 1997).
- Otsailaren 28a – Stephen Harold Spender, ingeles poeta eta kritikaria (h. 1995).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Johann Georg Mezger, herbeheretar medikua, fisioterapiaren aitzindaria (j. 1839).
- Martxoaren 6a – Stanisław Jerzy Lec, poloniar idazle eta poeta, aforismo ezagunak idatzitakoa (h. 1966).
- Martxoaren 7a – André Abegglen, suitzar futbolaria (h. 1944).
- Martxoaren 7a – Léo Malet, frantziar idazlea (h. 1996).
- Martxoaren 8a – László Rajk, hungariar politikaria (h. 1949).
- Martxoaren 8a – Beatrice Shilling, britainiar ingeniari aeronautikoa (h. 1990).
- Martxoaren 12a – Petras Cvirka, lituanierazko poeta eta eleberrigilea (h. 1947).
- Martxoaren 14a – André Pieyre de Mandiargues, frantziar idazlea (h. 1991).
- Martxoaren 22a – Nathan Rosen, estatubatuar-Israeldar fisikaria (h. 1995).
- Martxoaren 22a – Gabrielle Roy, kanadar idazlea (h. 1983).
- Martxoaren 24a – Clyde Chestnut Barrow (Bonnie eta Clyde), estatubatuar gaizkile eta lapurra (h. 1934).
- Martxoaren 24a – Santiago Onaindia, euskal idazlea, karmeldar fraidea, apaiza eta itzultzailea (h. 1996).
- Martxoaren 26a – Paco Bienzobas, euskal herritar futbolaria (h. 1981).
- Martxoaren 26a – Irene González, galiziar futbolaria, Espainiako eta Galiziako futboleko lehen jokalaritzat hartua (h. 1928).
- Martxoaren 27a – Rosa Maria Arquimbau i Cardil, kataluniar idazle eta kazetaria (h. 1992).
- Martxoaren 27a – Golo Mann, alemaniar historialari eta saiakeragilea (h. 1994).
- Martxoaren 27a – Enriqueta O'Neill, Regina Flavio, espainiar aktorea eta idazlea (h. 1972).
- Martxoaren 28a – Nelson Algren, estatubatuar idazlea (h. 1981).
- Martxoaren 30a – Ernst Gombrich, austriar-britainiar arte-historialaria (h. 2001).
Apirila
- Apirilaren 2a – Andrés García Calle, Errepublikaren alde borrokatu zen Espainiako Aireko Armadako bizkaitar hegazkinlaria (h. 1973).
- Apirilaren 3a – Carme Serrallonga, kataluniar pedagogo eta itzultzailea (h. 1997).
- Apirilaren 8a – José María Castellanos, Athleticeko bizkaitar futbolaria (h. 1973).
- Apirilaren 8a – John Fante, estatubatuar idazle eta gidoilaria (h. 1983).
- Apirilaren 9a – Robert Helpmann, australiar dantzari, aktorea eta koreografoa (h. 1986).
- Apirilaren 13a – Eudora Welty, estatubatuar idazlea (h. 2001).
- Apirilaren 16a – Manuel Valdés Larrañaga, bizkaitar politikaria, Falange Españolaren sortzaileetako bat (h. 2001).
- Apirilaren 17a – Alain Poher, Frantziako presidentea (h. 1996).
- Apirilaren 19a – Pablo Beldarrain, militar bizkaitarra, Eusko Gudarosteko komandantea (h. 1997).
- Apirilaren 22a – Rita Levi-Montalcini, italiar neurologo eta unibertsitateko irakaslea, 1986ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2012).
- Apirilaren 22a – Spiros Markezinis, Greziako lehen ministroa (h. 2000).
- Apirilaren 22a – Indro Montanelli, italiar kazetaria eta historialaria (h. 2001).
- Apirilaren 26a – Luigi Marchisio, italiar txirrindularia (h. 1992).
- Apirilaren 27a – África de las Heras, espainiar espioia (h. 1988).
- Apirilaren 29a – Luis Taberna Tompes, nafar musikari, organojole eta irakaslea (h. 1994).
- Apirilaren 30a – Juliana I.a Herbehereetakoa, Herbehereetako erregina (h. 2004).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Yannis Ritsos, greziar poeta (h. 1990).
- Maiatzaren 4a – Denise Paulme, frantziar antropologoa eta legelaria (h. 1998).
- Maiatzaren 7a – Edwin Herbert Land, estatubatuar fisikari eta asmatzailea, Polaroid Corporation enpresaren sortzaileetako bat (h. 1991).
- Maiatzaren 8a – Antonio Irala Irala, bizkaitar legegizon eta politikaria (h. 1996).
- Maiatzaren 9a – Gordon Bunshaft, estatubatuar arkitektoa (h. 1990).
- Maiatzaren 10a – Ignacio Agirrezabala, Txirri II.a, euskal herritar futbolari eta ingeniaria (h. 1980).
- Maiatzaren 10a - Valentina Grizodubova, Sobietar Batasuneko lehen emakume pilotuetako bat, Sobietar Batasuneko Heroia (h. 1993).
- Maiatzaren 10a – Manuel Olaizola, Uztapide, gipuzkoar bertsolaria (h. 1983).
- Maiatzaren 14a – Ramon Campabadal, kataluniar futbolari eta esku huskako pilotaria (h. 1993).
- Maiatzaren 14a – Jesús Dermit, bizkaitar txirrindularia (h. 1988).
- Maiatzaren 14a – Celestino Uriarte, gipuzkoar miliziano komunista (h. 1979).
- Maiatzaren 15a – James Mason, ingeles aktorea (h. 1984).
- Maiatzaren 16a – Margaret Sullavan, estatubatuar aktorea (h. 1960).
- Maiatzaren 17a – Giulio Carlo Argan, italiar artearen eta arkitekturaren historiako kritikaria (h. 1992).
- Maiatzaren 18a – Alexander Aigner, austriar matematikaria (h. 1988).
- Maiatzaren 18a – Fred Perry, ingeles ping-ponglari eta tenislaria (h. 1995).
- Maiatzaren 21a – Víctor Unamuno, euskal herritar futbolaria (h. 1988).
- Maiatzaren 22a – Margaret Mee, britainiar artista botanikoa (h. 1988).
- Maiatzaren 26a – Matt Busby, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (h. 1994).
- Maiatzaren 29a – Rufino Arrola, Andrakako Errementaria, bizkaitar trikitilaria (h. 1996).
- Maiatzaren 29a – Anna-Eva Bergman, norvegiar margolari espresionista abstraktua (h. 1987).
- Maiatzaren 30a – Benny Goodman, estatubatuar musikaria (h. 1986).
Ekaina
- Ekainaren 3a – Aleksander Konjajev, errusiar-esloveniar agronomoa, esnekien mikrobiologian aditua (h. 1995).
- Ekainaren 6a – Isaiah Berlin, britainiar filosofoa (h. 1997).
- Ekainaren 7a – Virginia Apgar, estatubatuar anestesista obstetrikoa, Apgar testaren asmatzailea (h. 1974).
- Ekainaren 7a – Roberto Gavaldón, mexikar zinema zuzendaria (h. 1986).
- Ekainaren 7a – Jessica Tandy, estatubatuar aktorea (h. 1994).
- Ekainaren 9a – Tokizo Ichihashi, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 9a – Melitón Manzanas, Espainiako Brigada Politiko-sozialaren Donostiako burua, atxilotuak torturatzeagatik ezaguna (h. 1968).
- Ekainaren 9a – José Urdangarin, gipuzkoar txirrindularia.
- Ekainaren 10a – Gregorio Blasco, euskal herritar futbolaria (h. 1983).
- Ekainaren 10a – Hideo Sakai, japoniar futbolaria (h. 1996).
- Ekainaren 13a – Antonio Añoveros, euskal apezpikua, Bilboko apezpikua izandakoa (h. 1987).
- Ekainaren 14a – Elisa Garrido, espainiar militante antifaxista libertarioa (h. 1990).
- Ekainaren 14a – Burl Ives, estatubatuar abeslari, musikari, aktore eta egilea (h. 1995).
- Ekainaren 16a – Willi Boskovsky, austriar musikagilea (h. 1991).
- Ekainaren 16a – Pierre de Chevigné, frantziar militar eta politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea (h. 2004).
- Ekainaren 17a – Régine Pernoud, frantziar historialaria, Erdi Aroan aditua, artxibozaina, paleografoa eta Frantziako letretako doktorea (h. 1998).
- Ekainaren 20a – Errol Flynn, australiar-estatubatuar aktorea, Hollywoodeko mito handienetakoa (h. 1959).
- Ekainaren 22a – Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoa, Espainiako infanta (h. 2002).
- Ekainaren 23a - Constantino Vela, gipuzkoar futbolaria (h. 1957).
- Ekainaren 23a – Li Xiannian, Txinako Herri Errepublikako presidentea (h. 1992).
- Ekainaren 28a – Eric Ambler, ingeles idazle eta gidoigilea (h. 1998).
- Ekainaren 28a – José Antonio Elola-Olaso, gipuzkoar politikari falangista (h. 1976).
- Ekainaren 28a – Christophe Soglo, Beningo presidentea (h. 1983).
- Ekainaren 30a – Juan Bosch, Dominikar Errepublikako presidentea eta dominikar literaturako idazle gailenetako bat (h. 2001).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Juan Carlos Onetti, uruguaiar idazlea (h. 1994).
- Uztailaren 12a – Jean Errekart, euskal herritar politikaria (h. 1971).
- Uztailaren 13a – Souphanouvong, Laoseko lehendabiziko presidentea (h. 1995).
- Uztailaren 13a – Marie-Thérèse Walter, frantziar emakumea, Pablo Picassoren maitalea eta modeloa (h. 1977).
- Uztailaren 15a – William Gemmell Cochran, eskoziar estatistikaria (h. 1980).
- Uztailaren 15a – Jean Hamburger, frantziar medikua, nefrologiaren aitzindaria eta Nefrologiako Nazioarteko Elkartearen sortzailea (h. 1992).
- Uztailaren 18a – Andrei Andreievitx Gromyko, Sobiet Goreneko Presidiumeko presidentea (h. 1989).
- Uztailaren 18a – Mohammed Daoud Khan, Afganistango lehen presidentea (h. 1978).
- Uztailaren 25a – Santiago Urtizberea, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1985).
- Uztailaren 26a – Ida Mandenova, sobietar botanikoa eta esploratzailea (h. 1995).
- Uztailaren 28a – Malcolm Lowry, ingeles idazlea (h. 1957).
- Uztailaren 29a – Chester Himes, estatubatuar idazlea (h. 1984).
- Uztailaren 30a – C. Northcote Parkinson, britainiar itsas historialaria, erakunde burokratikoetatik duen satiragatik ezaguna (h. 1993).
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Jose Maria Areiltza, euskal herritar politikari eta diplomatikoa eta Bilboko alkatea (h. 1998).
- Abuztuaren 10a – Leo Fender, estatubatuar gitarra ekoizlea (h. 1991).
- Abuztuaren 10a – Mohammed V.a Marokokoa, Marokoko erregea (h. 1961).
- Abuztuaren 12a – Mary Jayne Gold, naziengandiko iheslarien estatubatuar laguntzailea (h. 1997).
- Abuztuaren 20a – Olga Rubtsova, errusiar xake jokalaria (h. 1994).
- Abuztuaren 23a – Luisa Irigoien Larrañaga, gipuzkoar maistra eta Oiartzungo Euzko Emakume Abertzale Batzako partaidea (h. 2009).
- Abuztuaren 23a – Nicolás Mentxaka Beitia, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 27a – Sylvère Maes, belgikar txirrindularia (h. 1966).
- Abuztuaren 27a – Lester Young, estatubatuar saxofoi-jotzailea (h. 1959).
- Abuztuaren 30a – Bonifazio Arandia, bizkaitar soinujolea (h. 1987).
Iraila
- Irailaren 1a – Hildegard Peplau, erizaintzaren teoriko estatubatuarra (h. 1999).
- Irailaren 3a – Elise Harmon, estatubatuar fisikaria, kimikaria eta asmatzailea (h. 1985).
- Irailaren 7a – Elia Kazan, greziar jatorriko estatubatuar zinemagilea (h. 2003).
- Irailaren 7a – Antonio Mairena, flamenkoaren historiaren abeslari handienetariko bat (h. 1983).
- Irailaren 10a – Tránsito Amaguaña, ekuadortar aktibista indigenista (h. 2009).
- Irailaren 15a – Jean Batten, zeelandaberritar hegazkinlaria, abiazioko emakume aitzindaria (h. 1982).
- Irailaren 18a edo 21a – Kwame Nkrumah, Ghanako lehendabiziko presidentea (h. 1972).
- Irailaren 22a – David Riesman, estatubatuar soziologoa (h. 2002).
- Irailaren 28a – Al Capp, estatubatuar komikigilea (h. 1979).
- Irailaren 29a – Vasco Bergamaschi, italiar txirrindularia (h. 1979).
Urria
- Urriaren 2a – Alex Raymond, estatubatuar marrazkigilea, komikigintzan eragin handia izan duena (h. 1956).
- Urriaren 7a – Amada García Rodríguez, galiziar militante komunista (h. 1938).
- Urriaren 9a – Pedro Bilbao, getxoztar medikua (h. 1992).
- Urriaren 9a – Linda Braidwood, estatubatuar arkeologoa, historiaurrean aditua (h. 2003).
- Urriaren 9a – Lila Kedrova, Errusian jaiotako frantziar aktorea (h. 2000).
- Urriaren 11 – Isabel García Lorca, espainiar irakasle eta idazlea (h. 2002).
- Urriaren 13a – Art Tatum, estatubatuar jazz-pianista eta musikagilea (h. 1956).
- Urriaren 17a – Joaquín Satrustegi, gipuzkoar abokatu eta politikaria (h. 1992).
- Urriaren 18a – Norberto Bobbio, italiar filosofo eta politologoa (h. 2004).
- Urriaren 19a – Marguerite Perey, frantziar fisikaria, frantzioaren aurkitzailea eta Frantziako Zientzien Akademiako kide aukeratutako lehen emakumea (h. 1975).
- Urriaren 23a – Maria Paz Jiménez Escudero, gipuzkoar margolaria (h. 1975).
- Urriaren 26a – Affonso Eduardo Reidy, brasildar arkitektoa (h. 1964).
- Urriaren 28a – Francis Bacon, irlandar margolaria (h. 1992).
- Urriaren 28a – Francisco Ciutat, Angelito, espainiar militarra (h. 1986).
Azaroa
- Azaroaren 2a – Luis Olivé, piemonteraz idatzi zuen piemontear poeta (h. 1995).
- Azaroaren 3a – Martin Donamaria, anaia Rosendo, nafar beneditar fraidea (h. 1936).
- Azaroaren 4a – Ciro Alegría, peruar idazlea, Latinoamerikako indigenismoaren ordezkari nagusienetako bat (h. 1967).
- Azaroaren 8a – Jesús Prados Arrarte, bizkaitar ekonomialaria (h. 1983).
- Azaroaren 9a – Alejandro Lizaso, gipuzkoar txistularia (h. 1937).
- Azaroaren 11 – Robert Ryan, estatubatuar aktorea (h. 1973).
- Azaroaren 14an itsaoan galdua – Joshua Slocum, kanadar itsasgizon eta abenturazalea, munduari itsasoz eta ontzi batean bakarka bira eman zion lehenbiziko gizasemea (j. 1844).
- Azaroaren 19a – Peter Drucker, estatubatuar kudeaketa-aditu eta idazlea (h. 2005).
- Azaroaren 19a – Mariano Estornes Lasa, euskal idazlea (h. 1997).
- Azaroaren 19a – Carlos López Moctezuma, mexikar aktorea (h. 1980).
- Azaroaren 22a – George Steer, britainiar kazetari eta gerra-korrespontsala (h. 1944).
- Azaroaren 26a – Eugène Ionesco, errumaniar jatorriko frantziar idazlea (h. 1994).
- Azaroaren 27a – James Agee, estatubatuar eleberrigile, kazetari, poeta, gidoilari eta filmen kritikaria (h. 1955).
- Azaroaren 27a – Irene Polo, Argentinan erbesteratutako kataluniar kazetaria, publizista eta antzerki ordezkaria (h. 1942).
Abendua
- Abenduaren 2a – June Clyde, estatubatuar aktorea, dantzaria eta abeslaria (h. 1987).
- Abenduaren 8a – Gratien Gélinas, kanadar antzerkigilea (h. 1999).
- Abenduaren 9a – Douglas Fairbanks Jr., estatubatuar antzezlea (h. 2000).
- Abenduaren 11 – Toshiko Yuasa, Frantzian lan egin zuen fisikari nuklear japoniarra, lehen emakume japoniar fisikaria (h. 1980).
- Abenduaren 13a – Estanislao Urruzola, Uxola, euskal idazlea (h. 1986).
- Abenduaren 14a – Edward Lawrie Tatum, estatubatuar biologoa, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1975).
- Abenduaren 16a – Adelina Zendejas Gómez, mexikar irakasle, kazetari eta aktibista (h. 1993).
- Abenduaren 19a – Pedro Regueiro, gipuzkoar futbolaria (h. 1985).
- Abenduaren 22a – Paben Loidi, euskal olerkaria (h. 1985).
- Abenduaren 24a – Gregorio Urkaregi, berrogeita sei urtez Begoñako etxeko-medikua (h. 1987).
- Abenduaren 25a – Karlos Santamaria, gipuzkoar matematikaria, euskararen eta euskal kulturaren aldeko ekintzailea, irakaslea, politikaria eta idazlea (h. 1997).
- Abenduaren 26a – Oldřich Nejedlý, txekoslovakiar futbolaria (h. 1990).
- Abenduaren 27a – Margit Kalocsai, hungariar gimnasta (h. 2007).
- Abenduaren 28a – María Rosa Alonso, kanariar irakasle, filologo eta saiakeragilea (h. 2011).
- Abenduaren 30a – Jaime Lazkano, nafar futbolaria (h. 1983).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Delia Lauroba, gipuzkoar abertzalea, Emakume Abertzale Batza taldeko kidea (h. 2004).
- Eduardo Olasagasti, bizkaitar arkitektoa (h. 1975).
- Eusebio Bastida, euskal txirrindularia (h. 1986).
- Ignazio Omaetxebarria, bizkaitar idazlea, frantziskotarra (h. 1995).
- Jacinto Saldise, nafar enpresaburu eta Osasunako presidentea (h. 1996).
- Luis Peña Basurto, gipuzkoar historiaurrearen-ikerlaria, espeleologo, etnografoa, intelektuala eta idazlea (h. 1990).
- Margarita Araneta Urrutia, gipuzkoar ekintzaile komunista (h. 2001).
- André Dalmas, frantziar idazlea (h. 1989).
- Belarmina Suárez Muñiz, asturiar emakume sindikalista, errepresio frankistaren biktima (h. 1938).
- Francisco Grande Covián, espainiar medikua (h. 1995).
- Tikvah Alper, hegoafrikar fisikaria eta erradiobiologoa, entzefalopatia espongiformearen transmisio mekanismoak aurkitu zituena (h. 1995).
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 12a – Hermann Minkowski, lituaniar-alemaniar matematikaria eta Albert Einsteinen irakaslea (j. 1864).
- Urtarrilaren 13a – Eva Bonnier, suediar margolari eta filantropoa (j. 1857).
- Urtarrilaren 27a – Aniceto Lagarde, nafar margolari eta ingeniaria (j. 1832).
- Urtarrilaren 30a – Martha Finley, estatubatuar irakasle eta idazlea (j. 1828).
Otsaila
- Otsailaren 3a – Jose Frantzisko Navarro Arzak, euskal herritar ingeniaria, asmatzailea eta enpresaburua, AEBetako 20 dirutza handienetako baten jabea (j. 1823).
- Otsailaren 5a – Henry Russell, okzitaniar-britainiar alpinista, mendizalea, bidaiaria eta abenturazalea (j. 1834).
- Otsailaren 8a – Catulle Mendès, frantziar idazlea (j. 1841).
- Otsailaren 8a – Giacinto Morera, italiar matematikaria eta fisikaria, analisi konplexuan aditua (j. 1856).
- Otsailaren 17a – Jeronimo, apatxeen buruzagia (j. 1829).
- Otsailaren 25a – Caran d'Ache, frantziar satiragile eta marrazkilari politikoa (j. 1858).
- Otsailaren 26a – Hermann Ebbinghaus, alemaniar psikologoa (j. 1850).
Martxoa
- Martxoaren 8a – José Roure, arabar kazetari eta antzerkigilea (j. 1864).
- Martxoaren 20a – Sina Mesdag-van Houten, herbehereetar margolaria (j. 1834).
- Martxoaren 24a – John Millington Synge, irlandar idazle, olerkari, antzerkigile eta folklore biltzailea (j. 1871).
- Martxoaren 25a – Ruperto Chapí, espainiar musikagilea (j. 1851).
Apirila
- Apirilaren 3a – Pascual Cervera y Topete, Espainiako Itsas Armadaren almirantea (j. 1839).
- Apirilaren 10a – Algernon Charles Swinburne, ingeles poeta eta kritikaria (j. 1837).
- Apirilaren 13a – Whitley Stokes, irlandar abokatu eta zelta hizkuntzen ikerlaria (j. 1830).
- Apirilaren 21a – José Higinio Uriarte García del Barrio, Paraguaiko presidentea (j. 1843).
- Apirilaren 26a – Vicente Berrueta, gipuzkoar margolaria (j. 1867).
- Apirilaren 27a – Manez Saint-Jean, Katxo, lapurtar bertsolaria (j. 1844).
Maiatza
- Maiatzaren 10a – Futabatei Shimei, japoniar idazle eta literatura-kritikaria (j. 1864).
- Maiatzaren 18a – Isaac Albéniz, kataluniar musikagilea (j. 1860).
- Maiatzaren 18a – George Meredith, britainiar idazlea (j. 1828).
Ekaina
- Ekainaren 14a – Witold Wojtkiewicz, poloniar margolaria, sinbolismo mugimendukoa (j. 1879).
Uztaila
- Uztailaren 11 – Simon Newcomb, kanadar-estatubatuar astronomoa (j. 1835).
- Uztailaren 18a – Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa, Espainiakoa izenaz erregegai karlista (j. 1848).
Abuztua
- Abuztuaren 17a – Joan Iturralde Suit, nafar historialari, idazle, artista eta euskalaria eta Nafarroako Euskara Elkargoko kidea (j. 1840).
Iraila
- Irailaren 2a – Ramon Goikoetxea, Evangelista de Ibero, nafar kaputxinoa (j. 1873).
Urria
- Urriaren 8a – Nemesio Artola, gipuzkoar diplomazialari eta idazlea (j. 1843).
- Urriaren 13a – Francesc Ferrer, kataluniar politikari eta pedagogo iraultzailea (j. 1859).
- Urriaren 15a – Hilario Gaiztarro, Donostiako San Ignacio klinika sortu zuen gipuzkoar kirurgialaria (j. 1859).
- Urriaren 19a – Cesare Lombroso, italiar kriminologo, frenologo, sendagile eta Italiako kriminologia positibistako eskolaren sortzailea (j. 1835).
- Urriaren 26a – Itō Hirobumi, japoniar politikaria (j. 1841).
Azaroa
- Azaroaren 8a – Charles Bordes, frantziar musikagilea (j. 1863).
- Azaroaren 9a – William Powell Frith, ingeles margolaria (j. 1819).
- Azaroaren 13a – Æneas Mackay, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1838).
- Azaroaren 18a – Renée Vivien, frantsesez idazten zuen britainiar poeta (j. 1877).
- Azaroaren 21a – Peder Severin Krøyer, daniar margolaria (j. 1851).
- Azaroaren 25a – Nicolas Armentia, frantziskotar euskalduna, XIX. mendeko geografo amerikarrik garrantzitsuena (j. 1845).
Abendua
- Abenduaren 4a – Alessandro Fortis, Italiako lehen ministroa (j. 1841).
- Abenduaren 8a – Whitcomb Judson, estatubatuar makina saltzaile, ingeniari mekanikoa eta asmatzailea, kremailera modernoaren sortzailea (j. 1846).
- Abenduaren 10a – Hodei Gorri (Makhpyia-luta), siux oglalar amerindiarren buruzagia (j. 1822).
- Abenduaren 15a – Francesc Tàrrega, espainiar musikagilea eta gitarrista (j. 1852).
- Abenduaren 17a – Leopoldo II.a Belgikakoa, Belgikako erregea eta Belgikar Inperio Kolonialaren sortzailea (j. 1835).
- Abenduaren 21a – Charles-Louis Philippe, frantziar idazlea (j. 1874).
- Abenduaren 24a – Nicolaas Pierson, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1839).
- Abenduaren 26a – Frederic Remington, estatubatuar margolari, eskultore, ilustratzaile eta idazlea (j. 1861).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Iraila – Paul Laffitte, Bizkaian jaiotako ekonomialari eta kazetari politikoa (j. 1839).
- Jerónimo Ortiz de Urbina, arabar arkitektoa (j. 1824).
- Jose Maria Carrera, gipuzkoar emigrantea Uruguain, Laurak-Bat lehen euskal etxearen sortzaileetako bat (j. 1836).
- Victor Stempf, alemaniar euskalaria (j. 1841).
Nobel saridunak:
- Fisika: Guglielmo Marconi eta Karl Ferdinand Braun
- Kimika: Wilhelm Ostwald
- Literatura: Selma Lagerlof
- Medikuntza: Emil Theodor Kocher
- Bakea: Auguste Beernaert eta Paul Henri Balluet d'Estournelles de Constant
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.