1906ko Kontxako Bandera
1906ko Kontxako Bandera (Banderaren 19. edizioa), uztailaren 15ean jokatu zen. Pasai San Pedrok bere 3. Kontxako Bandera eskuratu zuen
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 7 |
Estropadak | 2 estropada + finala |
Hasiera | 1906ko irailaren 15a |
Palmaresa | |
Txapelduna | San Pedro |
Txapeldunordea | Getaria |
Ohorezko tx. | Donostia |
← 1901 |
1909 → |
Kontakizuna
Banderaren urte larriak ziren. Aurreko bi urteetan (1904, 1905) eta hurrengo bietan (1907, 1908) ez zen traineru estropadarik antolatu, eta belaontzi eta yola estropadak izan ziren, nahiz eta jende aldetik arrakasta handirik ez izan.
1906an Donostian egokitu ziren urtez urte herrietan txandaka antolatzen ziren "Fiestas Euskaras" famatuak. Festa horien barruan traineru estropadak antolatu zituzten uztailean.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Getaria Getaria Pasai San Pedro |
San Pedro Sebastiana Nacimiento de Jesus |
Zirilo Basurto Manuel Uranga Bizente Sarria |
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Donostia Donostia Donostia Donostia |
Santa Maris Glorioso San Pedro Patriarca San Jose San Juan |
Joxe Jabier Uresberueta Jose Arizmendi Luis Karril Leandro Karril |
Emaitzak
Estropada honetan aritu zen traineru donostiar onena. Besteek beste txanda bat jokatu zuten
Behin betiko denborak | |||
---|---|---|---|
Postua | Elkartea | Denbora | |
1 | Pasai San Pedro | - | |
2 | Getaria (San Pedro) | - | |
3 | Donostia (San Juan) | - | |
Tripulazio irabazlea
- Pasai San Pedro
- Patroia: Bizente Sarria
Bibliografia
AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1