1903ko Kontxako Bandera
1903ko Kontxako Bandera (Banderaren 18. edizioa), irailaren 8an jokatu zen, eta Getariak bere 4. Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 2 |
Hasiera | 1903ko irailaren 8a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Getaria |
Txapeldunordea | Donostia |
← 1901 |
1906 → |
Kontakizuna
Garai ilunak ziren Banderarentzat. Aurreko urtean, 1902an, ez zen antolatu traineru estropadarik, baina yola estropadak eta bestelakoak izan ziren Klub Nautikoak antolatutako "nazioarteko arraunketa festa handian". 1903an, oso diru-sari eskaseko estropada antolatu zen. Bi egunen faltan, irailaren 6an, Getaria eta Donostia besterik ez ziren izena emanda.
Estropada egunean bertan, goizeko 11etan, donostiarrek 8 arraunlari besterik ez zituzten, eta korrika eta presaka osatu zuten tripulazioa hortxe bertan. Estropada 55 minutuko atzerapenarekin hasi zen; Donostia balizara lehena iritsi bazen ere, itzulerako luzean ur asko sartu zitzaion eta denbora asko galdu zuen.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Getaria Donostia |
Zorrilla San Juan |
Frantzisko Arregi Blas Solabarrieta |
Tripulazio irabazlea
- Getaria
- Patroia: Frantzisko Arregi
Bibliografia
AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1