1900eko Kontxako Bandera

1900eko Kontxako Bandera (Banderaren 16. edizioa), irailaren 8 eta 9rako zegoen prestatua. Getariak irabazitako 3. bandera izan zen, nahiz eta arraunean egin gabe irabazi.

1900eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Klub Nautikoa
Partaideak 6
Estropadak 0
Hasiera 1899ko irailaren 8a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Getaria
Txapeldunordea ez
1899
1901

Kontakizuna

Donostiako Klub Nautiko Errealak hirugarren urtez antolatu zuen Bandera, eta belaontzien estropadei lehentasuna ematen jarraitu zuen, nahiz eta herritarren nahiak traineruen alde izan. Sarietan beherapena izan zen, eta txanda bakoitzeko hirugarren sailkatuak saririk izango ez zuela jakitean etorri ziren istiluak. Jadanik denak uretan ziren arren, Pasai San Pedroko bi traineruek esan zuten hirugarren sailkatuak saririk izan ezean ez zirela estropadan irtengo, eta Donostiako hiru traineruek bat egin zuten haiekin, Nautikoko antolatzaileei desafioa eginez. Getariakoak, aldiz, eta bertako guztien kexuak jasoz, estatxa hartuz bere kalean jarri ziren. Antolatzaileek berari eman zioten saria estropadarik jokatu gabe.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Getaria
Euskal Herria Pasai San Pedro
Euskal Herria Pasai San Pedro
Angel de la Guarda
San Francisco de Asis
Lersundi
Domingo Cobeñas
Lukas Iturralde
Vicente Sarria
Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Donostia
Virgen del Mar
Joshepa Antoni
A la aventura
Tiburzio Eguren
Miguel Jarga
Franzisko Silva

Emaitzak

Esan bezala, ez zen estropada jokatu. Getaria besterik ez zen estatxan jarri.

Tripulazio irabazlea

Bibliografia

AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.