1899
1899. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1870(e)koa • 1880(e)koa • 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa |
Urteak | 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1902 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1899 MDCCCXCIX |
Ab urbe condita | 2652 |
Armeniar egutegia | 1348 ԹՎ ՌՅԽԸ |
Bahá'í egutegia | 55 – 56 |
Bengaliar egutegia | 1306 |
Berber egutegia | 2849 |
Egutegi budista | 2443 |
Myanmarko egutegia | 1261 |
Bizantziar egutegia | 7407 – 7408 |
Koptoen egutegia | 1615 – 1616 |
Etiopiar egutegia | 1891 – 1892 |
Hebrear egutegia | 5659 – 5660 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1955 – 1956 |
Shaka Samvat | 1821 – 1822 |
Kali Yuga | 5000 – 5001 |
Iraniar egutegia | 1277 – 1278 |
Islamiar egutegia | 1316 – 1317 |
Japoniar egutegia | Meiji 32 (明治32年) |
Korear egutegia | 4232 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2442 |
Holozeniar egutegia | 11899 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
- Urtarrilaren 1a – Espainiak Estatu Batuei eman zien Kubako lurraldea.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- Urtarrilaren 6a – Txanton Piperri, euskaraz idatziriko lehenbiziko opera, Buenaventura Zapirainen musika eta Toribio Altzagaren libretoa dituena, Donostiako Zentro Katolikoan estreinatu zen.
Mundua
- Urriaren 26a – Odol vienarra (alemanez: Wiener Blut), Johann Strauss II.aren musika eta Victor Léon eta Leo Steinen libretoa duen opereta estreinatu zen Vienako Carltheaterren.
- Azaroaren 3a – Tsarraren emaztegaia (errusieraz: Царская невеста, Tsarskaya nevesta), Nikolai Rimski-Korsakoven musika eta Ilia Tyumeneven libretoa duen opera estreinatu zen Moskuko Opera Pribatuan.
Zientzia eta teknologia
- Martxoaren 6a – Bayer konpainiak aspirina erregistratu zuen.
Kirolak
- Martxoaren 14a – 1896ko Home Nations Txapelketa bukatu zen: Irlanda izan zen txapelduna bigarren aldiz.
- Azaroaren 29a – Bartzelonako Futbol Taldea sortu zuten.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 4a – Maria Archer, portugaldar idazlea (h. 1982).
- Urtarrilaren 7a – José Landazabal, Lakatos, bizkaitar futbolaria (h. 1970).
- Urtarrilaren 7a – Francis Poulenc, frantziar musikagilea eta piano-jotzailea (h. 1963).
- Urtarrilaren 8a – Solomon Bandaranaike, Sri Lankako laugarren lehen ministroa (h. 1959).
- Urtarrilaren 12a – Paul Hermann Müller, suitzar kimikaria, 1948ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1965).
- Urtarrilaren 13a – Lev Kulexov, sobietar zinema teoriko eta pedagogoa, sobietar zinemaren aitzindarietakoa (h. 1970).
- Urtarrilaren 15a – Pablo Barrera, Bilboko alkatea (h. 1957).
- Urtarrilaren 17a – Al Capone, italiar jatorrizko estatubatuar gangsterra (h. 1947).
- Urtarrilaren 17a – Nevil Shute, anglo-australiar idazle, ingeniari eta hegazkinlaria (h. 1960).
- Urtarrilaren 21a – Mariano Ansó, Iruñeko lehen alkate errepublikarra (h. 1981).
- Urtarrilaren 25a – Paul-Henri Spaak, Belgikako lehen ministroa (h. 1972).
- Urtarrilaren 30a – Max Theiler, hegoafrikar-estatubatuar sendagilea, 1951ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1972).
Otsaila
- Otsailaren 2a – Ossi Oswalda, alemaniar antzezlea (h. 1948).
- Otsailaren 5a – Julián Zugazagoitia, euskal abokatu eta politikaria (h. 1940).
- Otsailaren 6a – Patricio Caicedo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1981).
- Otsailaren 6a – Ramón Novarro, mexikar aktorea, zinemako lehenbizikoetako latindar sex symboltzat joa (h. 1968).
- Otsailaren 10a – Cevdet Sunay, Turkiako presidentea (h. 1982).
- Otsailaren 14a – John Herman Randall, Jr., estatubatuar historialaria eta filosofoa (h. 1980).
- Otsailaren 15a – Georges Auric, frantziar musikagilea (h. 1983).
- Otsailaren 15a – Gale Sondergaard, estatubatuar aktorea (h. 1985).
- Otsailaren 16a – Jesus Martínez de Aragón, arabar abokatu eta militarra (h. 1937).
- Otsailaren 19a – Lucio Fontana, argentinar-italiar margolari eta eskultorea (h. 1968).
- Otsailaren 19a – Josep Tarradellas, Kataluniako Generalitateko 125. Presidentea (h. 1988).
- Otsailaren 20a – Fernando Valera Aparicio, espainiar politikari eta idazlea, Errepublikaren Erbesteko azken presidentea (h. 1982).
- Otsailaren 23a – Erich Kästner, alemaniar idazlea (h. 1974).
- Otsailaren 23a – Norman Taurog, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 1981).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Aingeru Irigarai, nafar sendagile, idazle eta euskaltzain osoa (h. 1983).
- Martxoaren 3a – Ángela Alonso, nafar maistra (h. 1986).
- Martxoaren 4a – Emilio Prados, 27ko belaunaldiaren idazlea eta poeta andaluziarra (h. 1962).
- Martxoaren 7a – Willem Jacob Luyten, herbehereetar-estatubatuar astronomoa (h. 1994).
- Martxoaren 8a – René Elizabide, zuberotar enpresaburua, Pataugas oinetakoen sortzailea (h. 1967).
- Martxoaren 11 – Frederiko IX.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (h. 1972).
- Martxoaren 13a – John Hasbrouck Van Vleck, estatubatuar fisikari eta matematikaria, 1977ko Fisikako Nobel Saria (h. 1980).
- Martxoaren 19a – José Etxebeste, gipuzkoar futbolaria (h. 1982).
- Martxoaren 19a – Aksel Sandemose, daniar eleberrigilea (h. 1965).
- Martxoaren 23a – Kata Pejnović, jugoslaviar komunista eta partisanoa (h. 1966).
- Martxoaren 25a – Jacques Audiberti, frantziar idazlea (h. 1965).
- Martxoaren 27a – Francis Ponge, frantziar olerkari eta saio-idazlea (h. 1988).
- Martxoaren 27a – Gloria Swanson, estatubatuar aktorea (h. 1983).
- Martxoaren 28a – Juan Iruretagoiena, gipuzkoar idazle, antzerkigile eta itzultzailea (h. 1982).
- Martxoaren 29a – Lavrenti Beria, sobietar buruzagi komunista, polizia eta zerbitzu sekretuko (NKVD) zuzendaria (h. 1953).
Apirila
- Apirilaren 2a – Robert Hill, britainiar biokimikaria (h. 1991).
- Apirilaren 13a – Alfred Schütz, austriar soziologo eta gizarte zientzien filosofoa (h. 1959).
- Apirilaren 17a – Vincent Wigglesworth, britainiar entomologoa (h. 1994).
- Apirilaren 19a – José María Gonzalez de Kareaga, bizkaitar ingeniari eta politikaria, Bilboko alkatea (h. 1971).
- Apirilaren 22a – Byron Haskin, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1984).
- Apirilaren 22a – Vladimir Nabokov, errusiar-esatubatuar idazlea, XX. mendeko idazle berezi eta nagusietako bat (h. 1977).
- Apirilaren 23a – Bertil Ohlin, suediar politikaria eta ekonomista, 1977ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1979).
- Apirilaren 25a – María Villar Buceta, kubatar poeta, kazetari eta ekintzailea (h. 1977).
- Apirilaren 26a – Juana Mordó, arte-merkataria (h. 1984).
- Apirilaren 27a – Walter Lantz, estatubatuar animatzaile, zuzendari eta ekoizlea (h. 1994).
- Apirilaren 29a – Duke Ellington, estatubatuar jazz musikaria, inoizko jazz musikaririk garrantzitzuenetarikoa (h. 1974).
Maiatza
- Maiatzaren 3a – Antonina de los Reyes Erreka, 109 urte eta 57 egun bizi izandako euskal herritarra (h. 2008).
- Maiatzaren 3a – Paulino Uzkudun, gipuzkoar boxeolaria, Euskal Herriko historiako boxeolaririk garrantzitsuenetakoa (h. 1985).
- Maiatzaren 8a – Friedrich Hayek, britainiar ekonomista, 1974ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1992).
- Maiatzaren 10a – Fred Astaire, estatubatuar aktore eta dantzaria, XX. mendeko dantzaririk bikainenetakoa (h. 1987).
- Maiatzaren 11a – Sára Salkaházi, hungariar moja katolikoa, Bigarren Mundu Gerran gutxi gorabehera ehun judu salbatu zituena (h. 1944).
- Maiatzaren 13a – Pelageya Polubarinova-Kotxina, sobietar matematikari eta zientzialaria (h. 1999).
- Maiatzaren 16a – Apel·les Fenosa, kataluniar eskultorea (h. 1988).
- Maiatzaren 16a – Jon Txakartegi, Takolo, bizkaitar joalea, Idahoko euskal komunitatearen animatzailea (h. 1986).
- Maiatzaren 17a - Carmen de Icaza, espainiar kazetari eta idazlea (h. 1979).
- Maiatzaren 17a – Henry Habberley Price, galestar filosofoa (h. 1984).
- Maiatzaren 20a – Aleksandr Deineka, sobietar margolari, artista grafiko eta eskultorea (h. 1969).
- Maiatzaren 24a – Suzanne Lenglen, frantziar tenislaria (h. 1938).
- Maiatzaren 24a – Henri Michaux, belgikar olerkari, idazle eta margolaria (h. 1984).
- Maiatzaren 28a – Irena Krzywicka, poloniar feminista, idazlea, itzultzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1994).
- Maiatzaren 30a – Irving Thalberg, estatubatuar zinema ekoizlea (h. 1936).
- Maiatzaren 31 – Leonid Leonov, sobietar eleberrigilea (h. 1994).
Ekaina
- Ekainaren 2a – Lotte Reiniger, alemaniar zinema zuzendaria, marrazki bizidunen egilea (h. 1981).
- Ekainaren 3a – Georg von Békésy, hungariar biokimikaria, 1961eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1972).
- Ekainaren 3a – Alan Le May, estatubatuar eleberrigile eta gidoigilea (h. 1964).
- Ekainaren 7a – Elizabeth Bowen, ingelesezko irlandar eleberrigilea (h. 1973).
- Ekainaren 10a – Raoul Salan, frantziar jenerala (h. 1984).
- Ekainaren 11 – Yasunari Kawabata, japoniar idazlea, 1968ko Literaturako Nobel Saria (h. 1972).
- Ekainaren 12a – Anni Albers, alemaniar ehungintzako-diseinatzailea, margolaria eta diseinatzailea (h. 1994).
- Ekainaren 13a – Carlos Chávez, mexikar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1978).
- Ekainaren 19a – George Călinescu, errumaniar idazlea (h. 1965).
- Ekainaren 20a – Jean Moulin, Frantziako erresistentziako buruzagia (h. 1943).
- Ekainaren 22a – Michał Kalecki, poloniar ekonomialaria (h. 1970).
- Ekainaren 28a – Raimunda Royo, bizkaitar emakume mendigoizale aitzindaria.
- Ekainaren 30a – Jón Helgason, islandiar hizkuntzalari eta poeta (h. 1986).
- Ekainaren 30a – Alfred Pose, bearnotar bankari eta politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza (h. 1969).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Thomas Dorsey, estatubatuar kantaria, Gospel-kantari gisa ezaguna (h. 1993).
- Uztailaren 1a – Charles Laughton, ingeles aktore, gidoigile, ekoizle eta zinema zuzendaria (h. 1962).
- Uztailaren 1a – Konstantinos Tsatsos, Greziako presidentea (h. 1987).
- Uztailaren 5a – Marcel Achard, frantziar antzerkigile, aktore eta gidoilaria (h. 1974).
- Uztailaren 6a – Louis Mottiat, belgikar txirrindularia (h. 1972).
- Uztailaren 7a – George Cukor, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1983).
- Uztailaren 7a – Jean-Albert Grégoire, automobilgintzaren sustatzaile eta idazle frantziarra (h. 1992).
- Uztailaren 10a – John Gilbert, estatubatuar antzezlaria, zinema mutuaren garaian famatuenetakoa (h. 1936).
- Uztailaren 10a – Henri Suter, suitzar txirrindularia (h. 1978).
- Uztailaren 11 – E. B. White, estatubatuar idazlea (h. 1985).
- Uztailaren 15a – Seán Lemass, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (h. 1971).
- Uztailaren 17a – James Cagney, estatubatuar aktorea (h. 1986).
- Uztailaren 21a – Hart Crane, estatubatuar poeta (h. 1932).
- Uztailaren 21a – Ernest Hemingway, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 1961).
- Uztailaren 22a – Sobhuza II.a, Swazilandiako erregea (h. 1982).
- Uztailaren 23a – Gustav Heinemann, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (h. 1976).
- Uztailaren 30a – Gerald Moore, britainiar piano-jotzailea (h. 1987).
Abuztua
- Abuztuaren 2a – Ernesto Giménez Caballero, faxismoaren sustatzailea Espainian, frankismoaren aldekoa, idazlea eta enpresaria (h. 1988).
- Abuztuaren 3a – Louis Chiron, monakoar auto gidaria, 1 Formulako lasterketa batean parte hartu duen gidaririk zaharrena (h. 1979).
- Abuztuaren 4a – Cyriel Barbary, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen bizirik geratzen zen azken belgikarra (h. 2004).
- Abuztuaren 4a – René Lafon, frantziar jatorriko euskal hizkuntzalaria (h. 1974).
- Abuztuaren 9a – Armand Salacrou, frantziar antzerkigilea (h. 1989).
- Abuztuaren 9a – Pamela Travers, australiar-ingeles idazlea, Mary Poppinsen eleberrien egilea (h. 1996).
- Abuztuaren 11 – Alejandro Tapia Perurena, euskal olerkaria (h. 1957).
- Abuztuaren 13a – Alfred Hitchcock, ingeles zinema zuzendari eta ekoizlea, thriller eta beldurrezko generoetan maisulan ospetsuen egilea (h.1980).
- Abuztuaren 15a – Carola Lorenzini, argentinar hegazkinlari eta kirolaria (h. 1941).
- Abuztuaren 21a – Bixente Eskisabel, gipuzkoar sustatzailea eta enpresaburua (h. 1955).
- Abuztuaren 23a – George Erskine, Britainiar Armadako jenerala (h. 1965).
- Abuztuaren 24a – Ferhat Abbas, Aljeriar Errepublikako behin-behineko gobernuaren lehen presidentea (h. 1985).
- Abuztuaren 24a – Jorge Luis Borges, argentinar idazlea (h.1986).
- Abuztuaren 24a – Albert Claude, belgikar biologoa, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1983).
- Abuztuaren 25a – Rufino Tamayo, mexikar pintorea (h. 1991).
- Abuztuaren 27a – C. S. Forester, ingeles eleberrigilea (h. 1966).
- Abuztuaren 28a – Charles Boyer, frantziar aktorea (h. 1978).
- Abuztuaren 28a – Chang Myon, Hego Koreako lehen ministroa eta lehendakariordea (h. 1966).
- Abuztuaren 28a – Andrei Platonov, errusiar eleberrigile, filosofo, antzerkigile, olerkari, eta gerra-berriemailea (h. 1951).
Iraila
- Irailaren 3a – Frank Macfarlane Burnet, australiar birologoa immunologian egindako ekarpenagatik ezaguna, 1960ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1985).
- Irailaren 3a – Errose Bustintza, euskal idazlea, abertzalea eta euskaltzalea (h. 1953).
- Irailaren 9a – Brassaï, franko-hungariar argazkilari, eskultore, dominen-egile, idazle eta zinemagilea (h. 1984).
- Irailaren 14a – Hendrik van Gent, herbeheretar astronomoa (h. 1947).
- Irailaren 16a – Hans Swarowski, austriar orkestra zuzendari eta zuzendaritza irakaslea (h. 1975).
- Irailaren 18a – Ida Kamińska, judu-poloniar antzezle eta zuzendaria (h. 1980).
- Irailaren 19a – Eustakia Altzola, bizkaitar lekaimea (h. 1976).
- Irailaren 20a – Eustaquio Berriotxoa, gipuzkoar gerra argazkilari eta ingeniaria (h. 1987).
- Irailaren 23a – Louise Nevelson, estatubatuar eskultorea (h. 1988).
- Irailaren 28a – Sylvain Floirat, frantziar enpresaburua (h. 1993).
- Irailaren 29a – László Bíró, hungariar-argentinar kazetari eta asmatzailea, bolalumaren asmatzailea (h. 1985).
Urria
- Urriaren 1a – Joseph Guillemot, distantzia luzeko frantziar atleta (h. 1975).
- Urriaren 2a – Angel Martínez Baigorri, nafar apaiza, idazlea eta poeta (h. 1971).
- Urriaren 3a – Louis Hjelmslev, daniar hizkuntzalaria (h. 1965).
- Urriaren 4a – Franz Jonas, Austriako presidentea (h. 1974).
- Urriaren 5a – Georges Bidault, Frantziako Behin Behineko Gobernuko presidentea (h. 1983).
- Urriaren 7a – Miguel Matxinandiarena, nafar zinema ekoizlea, Argentinan lan egin zuena (h. 1975).
- Urriaren 8a –
- René Petit, euskal herritar futbolari eta ingeniaria (h. 1989).
- Meggie Albanesi, britainiar aktorea (h. 1923).
- Urriaren 19a – Miguel Angel Asturias, guatemaldar idazlea, 1967ko Literaturako Nobel Saria (h. 1974).
- Urriaren 29a – Akim Tamiroff armeniar jatorriko estatubatuar aktorea (h. 1972).
- Urriaren 30a – Nadezhda Mandelstam, errusiar idazlea (h. 1980).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Santos Gandia, gipuzkoar biolontxelo-jotzailea (h. 1975).
- Azaroaren 2a – István Csala, hungariar politikaria (h. 1987).
- Azaroaren 4a – Nicolas Frantz, luxenburgotar txirrindularia (h. 1985).
- Azaroaren 10a – Helen Porter, britainiar botanikoa eta Imperial Collegeko lehen emakume-irakaslea (h. 1987).
- Azaroaren 13a – Huang Xianfan, txinatar historialaria eta antropologoa (h. 1982).
- Azaroaren 13a – Iskander Mirza, Pakistango lehendabiziko presidentea (h. 1969).
- Azaroaren 15a – Urania Mella, galiziar politikaria, emakumeen elkartegintzaren aitzindaria (h. 1945).
- Azaroaren 17a – Edna Murphy, estatubatuar aktorea (h. 1974).
- Azaroaren 18a – Luis González de Ubieta, bizkaitar militarra (h. 1950).
- Azaroaren 29a – Emma Morano, 117 urte eta 137 egun bizi izandako italiar emakumea (h. 2017).
Abendua
- Abenduaren 1a – Mayi Elizaga, frantsesezko lapurtar idazlea (h. 1941).
- Abenduaren 1a – Aurelio Iñigo, nafar ekintzaile anarkista (h. 1936).
- Abenduaren 3a – Noel Clarasó, kataluniar idazle eta itzultzailea (h. 1985).
- Abenduaren 5a – Jimena Quirós, espainiar zientzialaria, herrialdeko lehen emakumezko ozeanografotzat hartua (h. 1983).
- Abenduaren 13a – Luciano Juaristi Mendizabal, Atano II.a, euskal herritar pilotaria.
- Abenduaren 15a – Harold Abrahams, britainiar korrikalari judua (h. 1978).
- Abenduaren 16a – Noël Coward, ingeles antzerkigile, musikagile, zinema eta antzeki zuzendari, aktore eta abeslaria (h. 1973).
- Abenduaren 19a – Nemesio Etxaniz, gipuzkoar idazlea eta apaiza (h. 1982).
- Abenduaren 21a – Yevguenia Bugoslavskaia, sobietar astronomoa eta geofisikaria (h. 1960).
- Abenduaren 24a – Bernardino Bienabe, gipuzkoar margolaria (h. 1987).
- Abenduaren 25a – Humphrey Bogart, estatubatuar aktorea, American Film Instituteren arabera gizonezko zinema-izarrik handiena (h. 1957).
- Abenduaren 26a – Catalina Alastuey, Emakume Abertzale Batzaren kidea eta Iruñeko Udal-eskoletako irakaslea.
- Abenduaren 28a – Edgar Neville, Berlanga de Dueroko IV. kondea, espainiar zinema-zuzendaria eta antzerkigilea (h. 1967).
- Abenduaren 29a – Manuel Laborde, gipuzkoar ingeniaria (h. 1993).
- Abenduaren 31 – Silvestre Revueltas, mexikar biolinista eta musikagilea (h. 1940).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Augusto Pérez Garmendia, Espainiako Armadako nafar komandantea (h. 1936).
- Dolores Salís, gipuzkoar eskulturagile eta zeramikaria (h. 1999).
- Estefania Cueto Puertas, jostuna eta Espainiako lider komunista, errepresio frankistaren biktima (h. 1939).
- Florentina Tasende, bizkaitar politikaria, feminista eta kazetaria, Emakume Antifaxisten Elkarteko Euskal Herriko Komite Nazionalaren lehendakaria.
- Joanes Harriet, baxenafar bertsolaria (h. 1972).
- Nieves González, euskal aktorea (h. 1983).
- Nikolas Sorozabal, donostiar bertsolaria.
- Serafin Arantzeta, bizkaitar trikitilaria (h. 1975).
- Víctor Zubizarreta, bizkaitar musikagile, organo-jole eta pedagogoa (h. 1970).
- Víctor Barguilla, Barakaldon bizi izandako errioxar bizargina eta aktorea (h. 1937).
- Nguyen Van Dong, euskal errefuxiatuen alde Miarritzen bere buruaz beste egin zuen vietnamdarra (h. 1972).
- Adnan Menderes, Turkiako lehen ministroa (h. 1961).
- Syra Alonso, galiziar idazlea (h. 1970).
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 18a – Carl Friedrich Wilhelm Claus, alemaniar zoologoa (j. 1835).
- Urtarrilaren 29a – Alfred Sisley, frantziar-ingeles margolaria (j. 1839).
- Otsailaren 6a – Leo von Caprivi, Alemaniako kantzilerra (j. 1831).
- Otsailaren 16a – Félix Faure, Frantziako presidentea (j. 1841).
- Otsailaren 18a – Sophus Lie, norvegiar matematikaria, simetria jarraituaren teoria sortu zuena (j. 1842).
- Otsailaren 18a – Pilar Pascual de Sanjuán, kataluniae maistra, feminista eta idazlea (j. 1827).
- Otsailaren 22a – Nieves Cano, arabar filantropoa (j. 1847).
- Otsailaren 23a – Gaëtan de Rochebouët, Frantziako lehen ministroa (j. 1813).
- Martxoaren 5a – Elizabeth Brown, britainiar astronomoa, eguzki-behaketetan espezializatua (j. 1830).
- Martxoaren 6a – Kaʻiulani, Hawaiiko Erresumako azken printzesa (j. 1875).
- Martxoaren 11 – Jazinta Arruti, gipuzkoar bertsolaria (j. 1827).
- Martxoaren 12a – Julius Vogel, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1835)
- Martxoaren 20a – Martha M. Place, Ameriketako Estatu Batuetan aulki elektrikoan hilarazi zuten lehen emakumea (j. 1849).
- Apirilaren 7a – Joaquim Rubió i Ors, kataluniar olerkaria (j. 1818).
- Apirilaren 23a – Jules-Amédée Barbey d'Aurevilly, frantziar idazlea (j. 1808).
- Maiatzaren 25a – Rosa Bonheur, frantziar margolari eta eskultorea, animaliak erretratatzen aditua (j. 1822).
- Maiatzaren 25a – Emilio Castelar, espainiar politikari eta idazlea (j. 1832)
- Ekainaren 3a – Johann Strauss (semea), austriar musikagilea (j. 1825).
- Ekainaren 10a – Ernest Chausson, frantziar musikagile erromantikoa (j. 1855).
- Ekainaren 22a – Martin V. Biscailuz, baxenafar gurasodun estatubatuar letradu eta kazetari euskalduna (j. 1861).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 28a – Antonio Guzmán Blanco, Venezuelako presidentea (j. 1829).
- Abuztuaren 16a – Robert Wilhelm Bunsen, alemaniar kimikaria (j. 1811).
- Abuztuaren 27a – Wendela Hebbe, suediar kazetari eta idazlea, ustez Suediako egunkari bateko lehen emakume kazetaria (j. 1808).
- Abuztuaren 29a – Catharine Parr Traill, inglesez idazten zuen kanadar idazle, botanikari eta naturalista (j. 1802).
- Irailaren 4a – Jovan Ristic, Serbiako lehen ministroa (j. 1831).
- Irailaren 28a – Giovanni Segantini, italiar margolaria (j. 1858).
- Urriaren 13a – Aristide Cavaillé-Coll, frantziar organo-egilea (j. 1811).
- Urriaren 13a – Charles Ashton, galestar idazlea (j. 1848).
- Urriaren 16a – Edward Orton Sr., estatubatuar geologoa (j. 1829).
- Azaroaren 21a – Garret Hobart, AEBetako 24. presidenteordea (j. 1844).
- Azaroaren 26a – Joan Batista Azkonagerre, frantsesezko lapurtar idazlea (j. 1815).
- Azaroaren 27a – Guido Gezelle, flandriar olerkaria (j. 1830).
- Abenduaren 30a – James Paget, ingeles kirurgilaria eta patologoa, patologiaren sortzailea (j. 1814).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Amalia López Cabrera, espainiar dagerrotipista eta argazkilaria, Espainiako lehen argazki estudio propioa ireki zuen emakumea (j. 1837).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.