1897ko Home Nations Txapelketa

1897ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen hamabosgarren ekitaldia izan zen. 1897ko urtarrilaren 9an hasi eta martxoaren 13an bukatu zen. Ez zen amaitu eta txapeldunik gabe gelditu zen ekitaldia[1].

1897ko Home Nations Txapelketa
Datak1897ko urtarrilaren 9tik
martxoaren 13ra
Txapeldunabukatu gabea
Partida kop.4
Puntu gehienIngalaterra J. F. Byrne (12)
Entsegu gehienIrlanda Lawrence Bulger (2)
Irlanda Gardiner (2)
1896
1898

Txapelketa

Puntuazio sistema

Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak eta markako goalak lau puntu balio zituzten eta zigor kolpeak hiru.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Historia

"Gould Afera"-ren inguruko garaiko marrazkia, Gales Nazioarteko Federazioari aurre egiten.

Lehenengo partidan Galesek erraz garaitu zuen Ingalaterra. Ingelesek ordea Arthur Gould izarra profesionala izateaz salatu zuten, zaleek etxe bat erosi baitzioten. "Gould Afera" izenaz ezagutu zen kasua. Galesek salaketa horren aurrean Nazioarteko Rugby Federazioa uztea erabaki zuen eta Home Nations txapelketatik ere atera egin zen, Eskozia eta Irlandaren aurkako partidak jokatu gabe[2]. Hurrengo urterako berriz sartu zen Federazioan, baina Gould taldean egongo ez zela onartuta.

Txapelketak aurrera jarraiu zuen eta talde bakoitzak partida bana irabazi zuen, horrela beraz lau taldeen arteko bedinketa izan zen, jokaturiko partida kopurua deberdina izan arren taldetik taldera. Txapelketa irabazteko partiduen puntuak hartuko ziren kontutan, baina berdinketak ekiditeko goal puntuen kopurua hartuko zen kontuan. Hori aintzat hartuta Ingalaterrak txapelduna izateko eskaria egin zuen puntu eta entsegu gehien lortu zituela esanez, baina ez zitzaion onartu eta palmares gehienetan "amaitu gabea" bezala agertzen da.

Sailkapena

1897ko Home Nations Txapelketa
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1Ingalaterra Ingalaterra231022127-6
1Irlanda Irlanda221011617-1
1Gales Gales21100110+11
1Eskozia Eskozia221011115-4

Partidak

EgunaEtxekoaEmaitzaKanpokoaEgoitza
1897-1-9Gales Gales11 - 0Ingalaterra IngalaterraNewport
Eskozia EskoziaezGales Gales
1897-2-6Irlanda Irlanda13 - 9Ingalaterra IngalaterraDublin
1897-2-20Eskozia Eskozia8 - 3Irlanda IrlandaEdinburgo
1897-3-13Ingalaterra Ingalaterra12 - 3Eskozia EskoziaManchester
Gales GalesezIrlanda Irlanda

Sariak

SariaTaldea
Home Nations Txapelketaez zen amaitu
Koroa hirukoitzaez
Zurezko koilaraez
Kalkuta KopaIngalaterra Ingalaterra

Palmaresa

1897 arteko bakarkako garaipenak.

#TaldeaGaraipenak
1Eskozia Eskozia4*
2Ingalaterra Ingalaterra3
3Irlanda Irlanda2
4Gales Gales1

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak

  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  2. Smith, Dai. (1980). Fields of praise : the official history of the Welsh Rugby Union, 1881-1981. University of Wales Press on behalf of the Welsh Rugby Union ISBN 0-7083-0766-3. PMC 7176127. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.