1897
1897. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1870(e)koa • 1880(e)koa • 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa |
Urteak | 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1897 MDCCCXCVII |
Ab urbe condita | 2650 |
Armeniar egutegia | 1346 ԹՎ ՌՅԽԶ |
Bahá'í egutegia | 53 – 54 |
Bengaliar egutegia | 1304 |
Berber egutegia | 2847 |
Egutegi budista | 2441 |
Myanmarko egutegia | 1259 |
Bizantziar egutegia | 7405 – 7406 |
Koptoen egutegia | 1613 – 1614 |
Etiopiar egutegia | 1889 – 1890 |
Hebrear egutegia | 5657 – 5658 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1953 – 1954 |
Shaka Samvat | 1819 – 1820 |
Kali Yuga | 4998 – 4999 |
Iraniar egutegia | 1275 – 1276 |
Islamiar egutegia | 1314 – 1315 |
Japoniar egutegia | Meiji 30 (明治30年) |
Korear egutegia | 4230 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2440 |
Holozeniar egutegia | 11897 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Urriaren 17a – La Lealtad Navarra egunkariaren ondorengo moderno gisa sortu zen El Pensamiento Navarro egunkari karlista.
- Azaroaren 24a – Argindarra iritsi zen Vianara.
Arte eta kultura
- Maiatzaren 18a – Bram Stoker idazle irlandarrak "Dracula" eleberria argitaratu zuen.
- Ekainaren 23a – Agua, azucarillos y aguardiente (euskaraz: Ura, azukre-koskorrak eta pattarra), Federico Chuecaren zarzuela estreinatu zen Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
- Azaroaren 25a – La Revoltosa (euskaraz: Neska bihurria), Ruperto Chapíren musika eta José López Silva eta Carlos Fernández Shawren libretoa duen opera estreinatu zen Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Ana Aslan, errumaniar mediku, kardiologo eta geriatra (h. 1988).
- Urtarrilaren 3a – Dorothy Arzner, estatubatuar zinema-zuzendaria, aitzindaria emakumeak zinemaren industrian sartzeko lanean (h. 1979).
- Urtarrilaren 3a – Marion Davies, estatubatuar aktorea (h. 1961).
- Urtarrilaren 3a – Pola Negri, poloniar-estatubatuar aktorea, zinema mutuko izar handienetako bat (h. 1987).
- Urtarrilaren 6a – María Josefa Cerrato Rodríguez, Espainian albaitaritzako unibertsitate-titulua lortu zuen lehen emakumea (h. 1981).
- Urtarrilaren 10a – Joaquina Eguaras, nafarroan jaiotako andaluziar hebraista eta arabista, Granadako Unibertsitateko lehenengo emakume irakaslea (h. 1981).
- Urtarrilaren 11 – Kazimierz Nowak, poloniar bidaiaria, korrespontsala, erreportaria eta argazkilaria (h. 1937).
- Urtarrilaren 17a – Lili Bleeker, holandar enpresaburua eta fisikaria, instrumentu optikoen diseinu eta fabrikazioengatik ezaguna (h. 1985).
- Urtarrilaren 22a – Txomin Arruti Mendi-Lauta, euskal idazlea (h. 1968).
- Urtarrilaren 23a – Subhas Chandra Bose, Indiako bengalar politikaria (h. 1945).
- Urtarrilaren 28a – Valentin Kataev, ukrainar idazlea eta politikaria (h. 1986).
- Urtarrilaren 31 – Agustin Zarrantz, Aita Polikarpo Iraizozkoa, euskal idazlea, itzultzailea eta apaiza (h. 1980).
Otsaila
- Otsailaren 3a – Blas Fagoaga, nafar idazlea, apaiza eta Euskaltzain urgazlea (h. 1966).
- Otsailaren 4a – Ludwig Erhard, Alemaniako kantzilerra (h. 1977).
- Otsailaren 5a – Dirk Stikker, herbeheretar diplomazialari eta politikaria, NATOren 3. Idazkari orokorra (h. 1979).
- Otsailaren 6a – Alberto Cavalcanti, brasildar zinemagilea (h. 1982).
- Otsailaren 7a – Zakir Husain, Indiako 3. presidentea (h. 1969).
- Otsailaren 10a – Judith Anderson, australiar-estatubatuar antzezlea (h. 1992).
- Otsailaren 10a – John Franklin Enders, estatubatuar biokimikaria, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1985).
- Otsailaren 12a – Theodor Plievier, alemaniar eleberrigilea (h. 1955).
- Otsailaren 21a – Henry Everard, Rhodesiako presidentea (h. 1980).
- Otsailaren 21a – José Daniel Lacalle, euskal herritar militarra, Espainiako Aire Ministroa (h. 1981).
- Otsailaren 24a – Alejandro Alberdi, donostiar musikaria, txistularia, organista, irakaslea eta zinegotzia (h. 1982).
- Otsailaren 27a – Marian Anderson, estatubatuar kontraltoa, XX. mendeko ahotsik onenetarikoa (h. 1993).
- Otsailaren 27a – Bernard Lyot, frantziar ingeniaria (h. 1952).
- Otsailaren 27a – Arsenio Merodio, Gallartako Txikitoa, bizkaitar palaria (h. 1981).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Shoghi Effendi, Bahá'í fedearen burua eta zaindaria (h. 1957).
- Martxoaren 1a – Llorenç Villalonga, katalanez zein gaztelaniaz idatzi zuen kataluniar idazlea (h. 1980).
- Martxoaren 5a – Gunta Stölzl, alemaniar ehun diseinatzailea eta ehungilea, Bauhauseko emakumezko irakasle gutxietakoa (h. 1983).
- Martxoaren 8a – Josep Pla, kataluniar idazlea (h. 1981).
- Martxoaren 12a – Miguel Peña, gipuzkoar atleta (h. 1969).
- Martxoaren 20a – Ramon Maria Aldasoro, euskal herritar politikari errepublikarra eta abokatua (h. 1952).
- Martxoaren 24a – Wilhelm Reich, austriar psikiatra eta psikoanalista (h. 1957).
- Martxoaren 25a – Sweet Emma Barrett, estatubatuar jazz-kantari eta piano-jolea (h. 1983).
- Martxoaren 25a – Mey Rahola, espainiar argazkilaria eta aitzindaria (h. 1959).
- Martxoaren 27a – Alexandre Camino, lapurtar politikaria (h. 1972).
Apirila
- Apirilaren 4a – Pierre Fresnay, frantziar antzezlea (h. 1975).
- Apirilaren 9a – Maria Dolores Arbilla, gipuzkoar maistra eta euskararen sustatzailea (h. 1986).
- Apirilaren 10a – Bianca Ceva, italiar kritikari literarioa, itzultzailea eta irakaslea (h. 1982).
- Apirilaren 17a – Thornton Wilder, estatubatuar antzezlan eta eleberri idazlea (h. 1975).
- Apirilaren 19a – Jiroemon Kimura, 116 urte eta 54 egun bizi izan zen japoniarra, bere garaian momentuko munduko pertsonarik nagusiena (h. 2013).
- Apirilaren 23a – Lester Bowles Pearson, Kanadako lehen ministroa eta 1957ko Bakearen Nobel Saria (h. 1972).
- Apirilaren 24a – Benjamin Lee Whorf, estatubatuar hizkuntzalari eta suteen prebentziorako ingeniaria (h. 1941).
- Apirilaren 26a – Douglas Sirk, alemaniar zinema zuzendaria (h. 1987).
Maiatza
- Maiatzaren 6a – Harry d'Abbadie d'Arrast, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 1968).
- Maiatzaren 8a – José María Pemán, espainiar idazle, politikari eta intelektuala (h. 1981).
- Maiatzaren 10a – Einar Gerhardsen, Norvegiako lehen ministroa (h. 1987).
- Maiatzaren 14a – Sidney Bechet, estatubatuar jazz saxofoi-jotzaile, klarinete-jotzaile eta musikagilea (h. 1959).
- Maiatzaren 17a – Odd Hassel, norvegiar kimikaria, 1969ko Kimikako Nobel Saria (h. 1981).
- Maiatzaren 18a – Frank Capra, italiar-estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1991).
- Maiatzaren 20a – Joan Iturralde, euskal apaiza (h. 1981).
- Maiatzaren 20a – Eugenia Zuffoli, italiar-espainiar aktore eta kantaria (h. 1982).
- Maiatzaren 27a – John Cockcroft, ingeles fisikaria, 1951ko Fisikako Nobel Saria (h. 1967).
- Maiatzaren 30a – María Fernanda Ladrón de Guevara, espainiar aktorea (h. 1974).
Ekaina
- Ekainaren 7a – George Szell, hungariar-estatubatuar orkestra-zuzendari eta musikagilea (h. 1970).
- Ekainaren 8a – José Luis Lopez de Uralde, arabar arkitekto eta hirigilea (h. 1966).
- Ekainaren 10a – Tatiana Nikolaevna Errusiakoa, Errusiako Dukesa Handia (h. 1918).
- Ekainaren 12a – Anthony Eden, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1977).
- Ekainaren 12a – Alexander Tansman, poloniar-frantziar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta piano-jotzailea (h. 1986).
- Ekainaren 13a – Paavo Nurmi, finlandiar atleta, Olinpiar Jokoen historiako atletarik onenenetarikoa (h. 1973).
- Ekainaren 16a – Georg Wittig, alemaniar kimikaria, 1979ko Kimikako Nobel Saria (h. 1987).
- Ekainaren 17a – Maria Izilda de Castro Ribeiro, Menina Izildinha, portugaldar mistikoa, batzuek santu gisa gurtua (h. 1911).
- Ekainaren 19a – Cyril Norman Hinshelwood, britainiar kimikari fisikoa, 1956ko Kimikako Nobel Saria (h. 1967).
- Ekainaren 20a – Miguel García, euskal atleta (h. 1921).
- Ekainaren 22a – Norbert Elias, alemaniar idazle eta soziologoa (h. 1990).
- Ekainaren 22a – Carlos Sáenz de Tejada, arabar margolari, kartelgile, figuringile eta e ilustratzailea (h. 1958).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Tom Barry, Irlandako Independentzia Gerran zehar IRA zaharreko gerrilla buru garrantzitsuenetakoa (h. 1980).
- Uztailaren 3a – Jesse Douglas, estatubatuar matematikaria (h. 1965).
- Uztailaren 4a – Cornelis van Eesteren, holandar arkitektoa (h. 1988).
- Uztailaren 6a – Richard Krautheimer, alemaniar historialaria (h. 1994).
- Uztailaren 6a – Isaías Medina Angarita, Venezuelako presidentea (h. 1953).
- Uztailaren 9a – Jean Cassou, Euskal Herrian jaiotako frantziar idazlea (h. 1986).
- Uztailaren 10a – Manlio Brosio, italiar abokatu, diplomazialari eta politikaria, NATOren 4. Idazkari orokorra (h. 1980).
- Uztailaren 14a – Pibul, Thailandiako lehen ministro eta diktadorea (h. 1964).
- Uztailaren 20a – Tadeus Reichstein, suitzar biokimikaria, 1950eko Medikuntzako Nobel saria (h. 1996).
- Uztailaren 24a – Amelia Earhart, estatubatuar hegazkinlaria, hegazkinez Atlantikoa eta Pazifikoa zeharkatu zituen lehen emakumea (1937an desagertua).
- Uztailaren 27a – Manuel de la Sota, Txanka, euskal kulturaren bultzatzailea, idazlea eta politikari abertzalea (h. 1979).
- Uztailaren 30a – Karmelo Balda, gipuzkoar palaria, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren sortzaile eta lehendakaria (h. 1969).
Abuztua
- Abuztuaren 2a – Philippe Soupault, frantziar poeta eta narratzailea (h. 1990).
- Abuztuaren 3a – Domingo Kareaga, bizkaitar futbolaria (h. 1947).
- Abuztuaren 4a – Anbara Salam Khalidi, libanoar idazle eta itzultzaile feminista, beloa kendu zuen lehen emakume arabiarra (h. 1986).
- Abuztuaren 9a – Marta Brunet, txiletar idazlea (h. 1967).
- Abuztuaren 10a – Dominique Soubelet, lapurtar apaiza eta euskal idazlea (h. 1970).
- Abuztuaren 11 – Enid Blyton, ingeles idazlea, Bostak taldearen sortzailea (h. 1968).
- Abuztuaren 12a – Jose Maria Agirre Gonzalo, gipuzkoar enpresaburua (h. 1988).
- Abuztuaren 17a – Teresa Matilde Revaque, Bigarren Errepublikako espetxe-irakasle eta funtzionarioa (h. 1940).
- Abuztuaren 19a – Norbert Casteret, frantziar mendizale, espeleologo eta idazlea (h. 1987).
- Abuztuaren 19a – Roman Vishniac, errusiar-estatubatuar argazkilaria (h. 1990).
- Abuztuaren 20a – Tarjei Vesaas, norvegiar olerkari eta eleberrigilea (h. 1970).
- Abuztuaren 26a – Yun Bo-seon, Hego Koreako presidentea (h. 1990).
- Abuztuaren 28a – Kattalin Agirre, lapurtar mugalaria eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kidea (h. 1992).
- Abuztuaren 29a – Myroslava Sopilka, ukrainar poeta eta eleberrigilea (h. 1937).
- Abuztuaren 31 – Silverio Izagirre, euskal herritar futbolaria (h. 1935).
- Abuztuaren 31 – Fredric March, estatubatuar aktorea (h. 1975).
Iraila
- Irailaren 3a – Francisco Belaustegigoitia, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1981).
- Irailaren 10a – Georges Bataille, frantziar idazlea eta pentsalaria (h. 1962).
- Irailaren 12a – Irène Joliot-Curie, frantziar fisikari eta kimikaria, 1935eko Kimikako Nobel Saria (h. 1956).
- Irailaren 18a – Pablo Sorozabal, donostiar musikagilea (h. 1988).
- Irailaren 20a – Arturo Barea, espainiar idazlea (h. 1957).
- Irailaren 20a – Humberto de Alencar Castelo Branco, Brasilgo presidente eta diktadorea (h. 1967).
- Irailaren 23a – Paul Delvaux, belgikar margolari surrealista (h. 1994).
- Irailaren 23a – Walter Pidgeon, kanadar-estatubatuar aktorea (h. 1984).
- Irailaren 25a – William Faulkner, estatubatuar idazlea, 1949ko Literaturako Nobel Saria (h. 1962).
- Irailaren 26a – Paulo VI.a, Aita santua (h. 1978).
- Irailaren 28a – Carme Claramunt i Barot, Esquerra Republicana eta Estat Catalàko militantea (h. 1939).
Urria
- Urriaren 2a – Bud Abbott, estatubatuar aktore eta ekoizlea (h. 1974).
- Urriaren 2a – Angel Olarte Arnaiz, arabar margolaria (h. 1924).
- Urriaren 3a – Louis Aragon, frantziar poeta eta eleberrigilea (h. 1982).
- Urriaren 3a – Francisco Torres Ibañez, Frai Filipe Murietakoa, nafar fraide kaputxinoa eta idazlea (h. 1966).
- Urriaren 7a – Agustin Eizagirre, euskal herritar futbolaria (h. 1961).
- Urriaren 7a – Julio Ruiz de Alda, nafar hegazkinlaria, militarra eta politikaria, Falange Española alderdiaren aitzindaria (h. 1936).
- Urriaren 8a – Rouben Mamoulian, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1987).
- Urriaren 17a – Henry-Jacques Le Même, frantziar arkitektoa (h. 1997).
- Urriaren 23a – Hermann Maaß, erregimen naziaren aurkako erresistentzia alemaniarreko kidea (h. 1944).
- Urriaren 27a – Josep Trueta, kataluniar medikua (h. 1977).
- Urriaren 28a – Edith Head, estatubatuar jantzi-diseinugilea (h. 1981).
- Urriaren 29a – Goebbels, alemaniar politiko nazia, Holokaustoaren lehen pausoa izan zen kristal hautsien gauaren gidaritzat joa (h. 1945).
Azaroa
- Azaroaren 9a – Ronald George Wreyford Norrish, britainiar kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (h. 1978).
- Azaroaren 9a – Joaquín Vázquez, gipuzkoar futbolaria (h. 1965).
- Azaroaren 15a – Aneurin Bevan, galestar politikaria (h. 1960).
- Azaroaren 18a – Patrick Maynard Stuart Blackett, ingeles fisikaria, 1948ko Fisikako Nobel Saria (h. 1974).
- Azaroaren 24a – Lucky Luciano, italiar-estatubatuar mafiosoa, antolatutako krimen modernoaren sortzailetzat jotzen den gansterra (h. 1962).
- Azaroaren 29a – Pedro Vallana, euskal herritar futbolari, entrenatzaile eta arbitroa (h. 1980).
- Azaroaren 30a – Virginia Henderson, estatubatuar erizaina (h. 1996).
- Azaroaren 30a – Everett Hughes, estatubatuar soziologoa (h. 1983).
Abendua
- Abenduaren 3a – André Marie, Frantziako lehen ministroa (h. 1974).
- Abenduaren 3a – Kate O'Brien, irlandar idazlea (h. 1974).
- Abenduaren 4a – Jose Maria Nabatz, euskal herritar ozeanografoa (h. 1975).
- Abenduaren 11 – Sabino Bilbao, euskal herritar futbolaria (h. 1983).
- Abenduaren 14a – Kurt Schuschnigg, Austriako kantzillerra (h. 1977).
- Abenduaren 19a – Louis Darquier de Pellepoix, frantziar politikaria eta antisemita (h. 1980).
- Abenduaren 26a – Martín Domínguez, gipuzkoar arkitektoa (h. 1970).
- Abenduaren 28a – Ivan Konev, sobietar mariskala (h. 1973).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Adolfo Gonzalez de Kareaga, Bilboko alkatea (h. 1937).
- Alberto Schommer Koch, alemaniar argazkilaria, Alberto Schommer García arabar argazkilariaren aita (h. 1981).
- Anastasi Agerre, euskal idazlea eta sindikalista (h. 1933).
- Fermin Iturriotz, euskal apaiza, idazlea eta pedagogoa (h. 1952).
- Juan Legarreta, gipuzkoar futbolaria (h. 1978).
- Leocadio Muro, nafar margolari, dekoradore eta kartelgilea (h. 1987).
- Mariano Sáez, espainiar abokatu eta politikaria (h. 1937).
- Mª Carmen Húder Carlosena, nafar pedagogoa eta ekintzailea (h. 1987).
- Karl Kasiel Blitz, ukrainar ingeniari kimikoa eta semiologoa (h. 1985).
- Louis Réard, frantziar automobilgintzako ingeniaria eta jantzi diseinatzailea (h. 1984).
- Thích Quảng Đức, vietnamdar Mahayana Budismo monjea (h. 1963).
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 2a – Francisco Zabalburu, bizkaitar mezenas, finantzari, terrateniente, bibliofilo eta politikaria (j. 1826).
- Otsailaren 2a – Luisa Fernanda Borboikoa, Espainiako infanta eta Montpensierko dukesa ezkontidea (j. 1832).
- Otsailaren 13a – Gustave Den Duyts, belgikar margolari, akuarelista, pastelista, grabatzaile eta artista grafikoa (j. 1850).
- Otsailaren 19a – Karl Weierstrass, alemaniar matematikaria (j. 1815).
- Otsailaren 21a – Augustine-Malvina Blanchecotte, frantziar idazlea (j. 1830).
- Martxoaren 1a – Jules de Burlet, Belgikako lehen ministroa (j. 1844).
- Martxoaren 7a – Harriet Jacobs, estatubatuar abolizionista eta idazlea (j. 1813).
- Martxoaren 15a – James Joseph Sylvester, ingeles matematikaria (j. 1814).
- Martxoaren 19a – Anton Abadia, hendaiar hizkuntzalari, astronomo eta idazlea (j. 1810).
- Martxoaren 20a – Virginia Auber Noya, espainiar idazlea eta emakumeen hezkuntzaren aldeko ekintzailea.
- Apirilaren 3a – Johannes Brahms, alemaniar musikagilea (j. 1833).
- Apirilaren 12 – Edward Drinker Cope, estatubatuar paleontologoa (j. 1840).
- Apirilaren 13a – Augusto Etxekopar, baxenafar apaiza (j. 1830).
- Maiatzaren 4a – Sofia Karlota Bavarian, bavariar printzesa (j. 1847).
- Maiatzaren 12a – Minna Canth, finlandiar eleberrigilea (j. 1844).
- Ekainaren 1a – Fermin Matxinbarrena, gipuzkoar politikari eta enpresaburua (j. 1835).
- Ekainaren 15a – Henry Box Brown, esklabotzatik alde egitea lortu zuen virginiar esklaboa (j. c. 1816).
- Ekainaren 25a – Sebastian Urra Jordan, nafar apaiz eta politikari karlista (j. 1832).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 3a – Matilda Hays, ingeles idazlea, itzultzailea, kazetaria, editorea eta aktorea (j. 1820).
- Uztailaren 9a – Carlos Fermin Fitzcarrald, peruar kautxu-enpresari eta esploratzailea (j. 1862).
- Abuztuaren 2a – Adam Asnyk, poloniar olerkari eta antzerkigilea (j. 1838).
- Abuztuaren 8a – Jacob Burckhardt, suitzar arte eta kulturaren historialaria (j. 1818).
- Abuztuaren 8a – Antonio Cánovas del Castillo, espainiar politikaria (j. 1828).
- Abuztuaren 20a – Michele Angiolillo, italiar anarkista (j. 1871).
- Abuztuaren 24a – Sébastien Lespès, lapurtar almirantea (j. 1828).
- Abuztuaren 25a – Juan Idiarte Borda, Uruguaiko lehendakaria (j. 1844).
- Irailaren 22a – Charles-Denis Bourbaki, frantziar jenerala (j. 1816).
- Irailaren 30a – Teresa Lisieuxekoa, frantziar lekaimea, Eliza Katolikoak santu izendatua (j. 1873).
- Urriaren 8a – Alexei Savrasov, errusiar paisai-margolaria (j. 1830).
- Urriaren 9a – Jan Heemskerk, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1818).
- Abenduaren 7a – Salustiano Asenjo, nafar margolari eta karikaturagilea (j. 1834).
- Abenduaren 13a – Joanes Otsalde, bidarraitar bertsolaria (j. 1814).
- Abenduaren 16a – Alphonse Daudet, frantziar idazlea (j. 1840).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.