1895
1895. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1870(e)koa • 1880(e)koa • 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa |
Urteak | 1892 • 1893 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1895 MDCCCXCV |
Ab urbe condita | 2648 |
Armeniar egutegia | 1344 ԹՎ ՌՅԽԴ |
Bahá'í egutegia | 51 – 52 |
Bengaliar egutegia | 1302 |
Berber egutegia | 2845 |
Egutegi budista | 2439 |
Myanmarko egutegia | 1257 |
Bizantziar egutegia | 7403 – 7404 |
Koptoen egutegia | 1611 – 1612 |
Etiopiar egutegia | 1887 – 1888 |
Hebrear egutegia | 5655 – 5656 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1951 – 1952 |
Shaka Samvat | 1817 – 1818 |
Kali Yuga | 4996 – 4997 |
Iraniar egutegia | 1273 – 1274 |
Islamiar egutegia | 1312 – 1313 |
Japoniar egutegia | Meiji 28 (明治28年) |
Korear egutegia | 4228 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2438 |
Holozeniar egutegia | 11895 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Kirolak
- Otsailaren 9a – Boleibola William G. Morgan soinketa irakasleak Massachusettsen asmatu zuen.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – John Edgar Hoover, AEBetako FBIko lehenengo zuzendaria (h. 1972).
- Urtarrilaren 2a – Folke Bernadotte, suediar diplomazialaria (h. 1948).
- Urtarrilaren 6a – Rita Montagnana, italiar politikaria, Italiako Alderdi Komunistaren buruzagia eta parlamentaria (h. 1979).
- Urtarrilaren 15a – Artturi Ilmari Virtanen, finlandiar biokimikaria, 1945eko Kimikako Nobel Saria (h. 1973).
- Urtarrilaren 21a – Kristobal Balentziaga, getariar jostun eta diseinatzailea, Balenciaga moda-etxearen sortzailea (h. 1972).
- Urtarrilaren 21a – Daniel Chalonge, frantziar astronomo eta astrofisikaria (h. 1977).
Otsaila
- Otsailaren 2a – Félix Alfaro Fournier, arabar enpresaburu eta politikaria (h. 1989).
- Otsailaren 2a – Wilhelm Giese, alemaniar etnologoa eta hizkuntzalaria (h. 1990).
- Otsailaren 5a – Aída Peláez de Villa Urrutia, kubatar idazle, kazetari, sufragista eta ekintzaile feminista.
- Otsailaren 6a – Babe Ruth, estatubatuar beisbol jokalaria (h. 1948).
- Otsailaren 6a – María Teresa Vera, kubatar kantari, konpositore eta gitarra-jotzailea (h. 1965).
- Otsailaren 8a – Juan Otazua, bizkaitar apaiz trinitarioa (h. 1937).
- Otsailaren 10a – Jazinto Karraskedo, gipuzkoar idazlea (h. 1988).
- Otsailaren 10a – Emilio Novoa, galiziar irrati-telegrafista eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (h. 1972).
- Otsailaren 14a – Max Horkheimer, alemaniar filosofoa, teoria kritikoaren sortzailetako bat (h. 1973).
- Otsailaren 18a – Semion Timoxenko, sobietar mariskala (h. 1970).
- Otsailaren 20a – Diego Mazkiaran, Fortuna, bizkaitar toreatzailea (h. 1940).
- Otsailaren 21a – Henrik Dam, daniar biokimikari eta fisiologoa, 1943ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1976).
- Otsailaren 22a – Víctor Raúl Haya de la Torre, perutar politikaria, Herritarren Batasun Iraultzaile Amerikarraren (APRA) sortzailea (h. 1979).
- Otsailaren 24a – Vsievolod Ivanov, errusiar antzerkigilea (h. 1963).
- Otsailaren 24a – Julia Lajos, espainiar aktorea (h. 1963).
- Otsailaren 27a – Mercedes Llopart, kataluniar abeslari liriko sopranoa (h. 1970).
- Otsailaren 28a – Lorenzo Bereziartua, euskal apezpikua, Donostiako elizbarrutiko bigarren apezpikua (h. 1968).
- Otsailaren 28a – Marcel Pagnol, frantziar idazlea (h. 1974).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Matthew Ridgway, estatubatuar militarra (h. 1993).
- Martxoaren 3a – Ragnar Frisch, norvegiar ekonomialari eta estatistikaria, 1969ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1973).
- Martxoaren 13a – Juan Larrea, bizkaitar poeta eta pentsalari abangoardista (h. 1980).
- Martxoaren 16a – Ernest Labrousse, frantziar historialaria, historia ekonomiko eta sozialean espezializatua (h. 1988).
- Martxoaren 16a – Jose Markiegi, euskal idazle eta itzultzailea (h. 1936).
- Martxoaren 19a - Thérèse Le Prat, frantziar argazkilaria (h. 1966).
- Martxoaren 23a – Alejandro Goikoetxea, euskal herritar ingeniaria (h. 1984).
- Martxoaren 28a – Ángela Ruiz Robles, leondar irakasle eta asmatzailea, liburu elektronikoaren lehen patentearen jabea (h. 1975).
- Martxoaren 29a – Ernst Jünger, alemaniar eleberrigilea (h. 1998).
- Martxoaren 30a – Jean Giono, frantziar idazlea (h. 1970).
- Martxoaren 31 – Otto Griebel, alemaniar margolaria (h. 1972).
Apirila
- Apirilaren 1a – Alexander Aitken, zeelandaberritar matematikaria (h. 1967).
- Apirilaren 1a – Luis Morales Oliver, Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria (h. 1982).
- Apirilaren 3a – Mario Castelnuovo-Tedesco, italiar musikagile, piano-jotzaile eta idazlea (h. 1968).
- Apirilaren 13a – Roxana Stinchfield Ferris, estatubatuar botanikaria, landare biltzailea, taxonomoa eta idazlea (h. 1978).
- Apirilaren 15a – Corrado Alvaro, italiar idazle eta kazetaria (h. 1956).
- Apirilaren 16a – Ove Nyguist Arup, britainiar ingeniaria (h. 1988).
- Apirilaren 19a – José María Peña, euskal herritar futbolari eta atleta (h. 1988).
- Apirilaren 20a – Henry de Montherlant, frantziar idazlea (h. 1972).
- Apirilaren 23a – Ngaio Marsh, zeelandaberritar idazle eta antzerki zuzendaria (h. 1982).
- Apirilaren 24a – Joseph Putz, frantziar militarra, Bilboko guduan Eusko Gudarosteko 1. dibisioa zuzendu zuena (h. 1945).
- Apirilaren 27a – Toribio Garate, Kantabria II.a , huskako eta palazko bizkaitar pilotaria.
- Apirilaren 29a – Pedro Ispizua, Bermeo eta Bilboko udal arkitektoa (h. 1975).
- Apirilaren 29a – Vladimir Propp, errusiar ipuinen oinarrizko osagaiak analizatu zituen sobietar eruditua (h. 1970).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Nikolai Jezhov, errusiar polizia sekretu sobietarreko ofiziala (h. 1940).
- Maiatzaren 3a – José Díaz Ramos, espainiar politikari komunista (h. 1942).
- Maiatzaren 4a – René Mayer, Frantziako lehen ministroa (h. 1972).
- Maiatzaren 6a – Rodolfo Valentino, italiar aktorea, zinemako lehenbiziko latindar sex symboltzat joa (h. 1926).
- Maiatzaren 8a – Pilar Castillo Sánchez, galiziar pianista, piano-irakaslea eta konpositorea (h. 1942).
- Maiatzaren 8a – Miguel Jimeno de Lahidalga, arabar margolaria (h. 1977).
- Maiatzaren 9a – Lucian Blaga, errumaniar olerkaria (h. 1961).
- Maiatzaren 11 – Jan Parandowski, poloniar idazlea eta itzultzailea (h. 1978).
- Maiatzaren 11 – William Grant Still, estatubatuar musika konpositore eta zuzendaria (h. 1978).
- Maiatzaren 12a – William Giauque, kanadar-estatubatuar kimikaria, 1949ko Kimikako Nobel Saria (h. 1982).
- Maiatzaren 12a – Jiddu Krishnamurti, filosofo espirituala (h. 1986).
- Maiatzaren 13a – Larisa Reisner, Polonian jaiotako errusiar boltxebikea (h. 1926).
- Maiatzaren 18a – Augusto César Sandino, nikaraguar iraultzailea (h. 1934).
- Maiatzaren 20a – Marcel Bataillon, frantziar historialaria (h. 1977).
- Maiatzaren 20a – Mairin Mitchell, britainiar kazetari eta idazlea (h. 1986).
- Maiatzaren 21a – Lázaro Cárdenas, Mexikoko presidentea (h. 1970).
- Maiatzaren 25a – Dolores Baleztena Ascárate, nafar idazlea eta kazetaria (h. 1989).
- Maiatzaren 26a – Dorothea Lange, estatubatuar argazkilari eta fotokazetaria (h. 1965).
- Maiatzaren 27a – Gabriel Jauregi, arabar idazlea (h. 1945).
- Maiatzaren 30a – Elisa Fernández de la Vega, espainiar medikua eta irakaslea (h. 1933).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Tadeusz Bór-Komorowski, poloniar militar eta politikaria (h. 1966).
- Ekainaren 4a – Dino Grandi, italiar politikari faxista eta diplomazialaria (h. 1988).
- Ekainaren 8a - Santiago Bernabéu, espainiar futbolaria, entrenatzailea eta 35 urtez Real Madrileko presidentea (h. 1978).
- Ekainaren 10a – Hattie McDaniel, estatubatuar aktorea, Oscar saria irabazi zuen arraza beltzeko lehena (h. 1952).
- Ekainaren 11 – Nikolai Bulganin, sobietar politikaria, SESBeko lehen ministroa (h. 1975).
- Ekainaren 24a – Jack Dempsey, estatubatuar boxeolaria (h. 1983).
- Ekainaren 24a – Ángeles Ottein, espainiar sopranoa (h. 1981).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Herminia Arrate, txiletar artista eta margolaria (h. 1941).
- Uztailaren 4a – Massimo Campigli, italiar margolaria (h. 1971).
- Uztailaren 8a – Igor Tamm, errusiar fisikaria, 1958ko Fisikako Nobel Saria (h. 1971).
- Uztailaren 10a – Carl Orff, alemaniar musikagilea (h. 1982).
- Uztailaren 10a – Francisco Sáenz de Tejada, errioxar magistratu eta politikari kontserbadorea, Araba eta Gipuzkoako gobernadore zibila (h. 1966).
- Uztailaren 12a – Buckminster Fuller, estatubatuar diseinatzaile, ingeniari eta asmatzailea (h. 1983).
- Uztailaren 12a – Elena Sorolla, espainiar eskultore eta margolaria (h. 1975).
- Uztailaren 12a – Juan Telleria, gipuzkoar musikagilea (h. 1949).
- Uztailaren 16a – Katia Granoff, ukrainar-frantziar idazle eta arte-merkataria (h. 1989).
- Uztailaren 20a – László Moholy-Nagy, hungariar margolaria eta eskultorea (h. 1946).
- Uztailaren 24a – Robert Graves, ingeles idazlea (h. 1985).
Abuztua
- Abuztuaren 11 – Egon Pearson, ingeles estatistikaria (h. 1980).
- Abuztuaren 15a – Joaquín Roa, euskal aktorea (h. 1981).
- Abuztuaren 16a – Albert Cohen, suitzar eleberrigilea (h. 1981).
- Abuztuaren 16a – Jacinto Guerrero, espainiar musikagilea (h. 1951).
- Abuztuaren 17a – Caroline Haslett, britainiar ingeniari elektrikaria eta emakumearen eskubideen defendatzailea (h. 1957).
- Abuztuaren 24a – Abdul Rahman Negeri Sembilangoa, Malaysiako lehenbiziko erregea eta Negeri Sembilango 2. monarka (h. 1960).
Iraila
- Irailaren 3a – François Elitxagarai, euskal arraunlaria.
- Irailaren 14a – Ezequiel Martínez Estrada, argentinar irakasle, idazle, poeta, saiakeragile, literatura kritikoa eta biografoa (h. 1964).
- Irailaren 16a – Karol Rathaus, Estatu Batuetara erbesteratutako aleman-austriar konposatzailea (h. 1954).
- Irailaren 18a – John George Diefenbaker, Kanadako lehen ministroa (h. 1979).
- Irailaren 21a – Juan de la Cierva, espainiar asmatzaile, zientzialari aeronautiko, ingeniari eta hegazkin pilotua (h. 1936).
- Irailaren 22a – Maria Josefa Sansberro Echeverria, Bigarren mundu gerran nazien kontzentrazio eremuan hildako oiartzuar bakarra (h. 1944).
- Irailaren 24a – André Frédéric Cournand, frantziar-estatubatuar sendagile eta fisiologoa, 1956ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1988).
- Irailaren 29a – Harold Hotelling, estatubatuar ekonomialari eta estatistikaria (h. 1973).
- Irailaren 30a – Lewis Milestone, moldaviar-estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1980).
Urria
- Urriaren 1a – Liaquat Ali Khan, Pakistango aurreneko lehen ministroa (h. 1951).
- Urriaren 2a – Joseph Abeberri, lapurtar politikaria (h. 1944).
- Urriaren 3a – Sergei Esenin, errusiar olerkaria (h. 1925).
- Urriaren 4a – Giovanni Brunero, italiar txirrindularia (h. 1934).
- Urriaren 4a – Buster Keaton, zinema mutu komikoaren zuzendari eta aktore estatubatuar garrantzitsuenetarikoa (h. 1966).
- Urriaren 4a – Richard Sorge, alemaniar kazetari eta sobietar espioia (h. 1944).
- Urriaren 8a – Juan Perón, Argentinako presidentea eta peronismoaren sortzailea (h. 1974).
- Urriaren 8a – Zog I.a Albaniakoa, Albaniako erregea (h. 1961).
- Urriaren 9a – Félix Lasserre, euskal errugbilaria (h. 1965).
- Urriaren 10a- Wolfram von Richthofen, alemaniar mariskala, Gernikako bonbardaketaren arduradun nagusia (h. 1945).
- Urriaren 13a – Cemal Gürsel, Turkiako presidentea (h. 1966).
- Urriaren 15a – Eduarda Lapa, portugaldar margolaria eta pintura-irakaslea (h. 1976).
- Urriaren 19a – Lewis Mumford, estatubatuar historialari, soziologo, teknologiaren filosofo eta literatura kritikaria (h. 1990).
- Urriaren 22a – Rolf Nevanlinna, finlandiar matematikaria (h. 1980).
- Urriaren 23a – Rafael Gisasola, Begoñés III.a, bizkaitar pilotaria.
- Urriaren 25a – Levi Eshkol, Israelgo lehen ministroa (h. 1969).
- Urriaren 30a – Gerhard Domagk, alemaniar patologo eta bakteriologoa, 1939ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1964).
- Urriaren 30a – Francisco Pagazaurtundua, Pagaza, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1958).
- Urriaren 30a – Dickinson W. Richards, estatubatuar sendagile eta fisiologoa, 1956ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1973).
- Urriaren 30a – Klaudio Sagartzazu, gipuzkoar olerkigilea (h. 1971).
- Urriaren 31 – Basil Liddell Hart, britainiar militar , historialari militarra eta teoriko militarra (h. 1970).
Azaroa
- Azaroaren 3a – Pierre Richard-Willm, euskal antzezlea (h. 1983).
- Azaroaren 4a – Filomena Baldezate, Bilbon aritutako erizaina eta emagina (h. 1980).
- Azaroaren 12a – Manuel Alonso, euskal tenislaria, 1977an Hall of Famen sartua (h. 1984).
- Azaroaren 15a – Olga Nikolaevna Errusiakoa, Errusiako Dukesa Handia (h. 1918).
- Azaroaren 16a – Paul Hindemith, alemaniar musikagile eta teorikoa (h. 1963).
- Azaroaren 17a – Mikhail Mikhailovitx Bajtin, errusiar literatura-kritikaria (h. 1975).
- Azaroaren 20a – Sallie Martin, Gospelaren Ama, estatubatuar gospel abeslaria (h. 1988).
- Azaroaren 25a – Adrienne Bolland, frantziar hegazkinlaria, Andeetako mendikatea hegazkin bat pilotatzen zeharkatu zuen lehen emakumea (h. 1975).
- Azaroaren 25a – Wilhelm Kempff, alemaniar piano-jotzailea (h. 1991).
- Azaroaren 25a – Anastas Mikoian, sobietar politikari boltxebikea (h. 1978).
- Azaroaren 25a – Ludvík Svoboda, Txekoslovakiako presidentea (h. 1979).
- Azaroaren 28a – Juan Artola, euskal herritar futbolaria (h. 1937).
- Azaroaren 29a – William Tubman, Liberiako 19. presidentea (h. 1971).
Azaroa
- Abenduaren 3a – Anna Freud, austriar-ingeles psikoanalista, haur psikologiaren arloan egindako lanagatik ezaguna (h. 1982).
- Abenduaren 4a – Fung Yu-Lan, Txinako XX. mendeko filosofo garrantzitsuena (h. 1990).
- Abenduaren 5a – Mamerto Urriolagoitia, Boliviako 43. presidentea (h. 1974).
- Abenduaren 7a – Elvira Iñurrieta, bizkaitar emagina, Elorrion 2400 ume baino gehiagori lagundu ziena jaiotzen (h. 1980).
- Abenduaren 7a – Milton Margai, Sierra Leonako aurreneko lehen ministroa (h. 1964).
- Abenduaren 9a – Whina Cooper, zeelandaberritar irakasle, historialari eta ekintzailea (h. 1994).
- Abenduaren 9a – Dolores Ibarruri, La Pasionaria, bizkaitar politikari komunista (h. 1989).
- Abenduaren 9a – Clement Jauregiberri, zuberoar Jauregiberritarra, Bigarren Mundu Gerran alemaniarren kontrako erresistentzian aritua (h. 1965).
- Abenduaren 9a – Conchita Supervía, kataluniar mezzosoprano lirikoa (h. 1936).
- Abenduaren 10a – Julián Olivares, III. Murrietako markesa, gipuzkoar militar eta eskrimalaria, sablean aditua (h. 1977).
- Abenduaren 13a – Lucía Sánchez Saornil, espainiar olerkari ultraista, militante anarkista eta humanista integrala (h. 1970).
- Abenduaren 14a – Eugène Grindel Eluard (Paul Eluard), frantziar olerkaria (h. 1952).
- Abenduaren 14a – Jurgi VI.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (h. 1952).
- Abenduaren 18a – Karmele Saint-Martin, euskal herritar idazlea (h. 1989).
- Abenduaren 20a – Susanne Langer, estatubatuar filosofo, idazle eta hezitzailea (h. 1985).
- Abenduaren 24a – Marguerite Williams, estatubatuar geologoa, AEBn geologian doktoretza bat lortu zuen lehen afroestatubatuarra (h. 1991).
- Abenduaren 25a – Eugenia Idoiaga, La Partera, bizkaitar emagina (h. 1989).
- Abenduaren 30a – José Bergamín, espainiar idazle, saiogile, poeta eta dramaturgoa (h. 1983).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Eduardo Aizpun, nafar epaile eta futbolaria (h. 1974).
- Félix Valdés, bizkaintar enpresaburua, bankaria eta arte-bildumagilea (h. 1976).
- Jean Fourcade, lapurtar militarra eta historialaria (h. 1973).
- Jose Luis Goioaga, euskal herritar politikaria, Bizkaiko Foru Aldundiaren presidentea (h. 1968).
- Manuel Suárez de Begoña, bizkaitar futbolaria (h. 1936).
- Teófilo Mingueza, arabar asmatzaile, argazkilari eta zinema zuzendaria (h. 1980).
- Jimena Fernández de la Vega, galiziar mediku, genetista eta irakaslea (h. 1984).
- Paul Arrighi, korsikar idazle eta historialaria (h. 1975).
- Abdullah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (h. 1965).
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 3a – Mitxel Elizanburu, Inozentzio anaia, lapurtar apaiza eta euskal idazlea (j. 1826).
- Urtarrilaren 4a – Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque, estatu-kolpe baten bidez Espainiako Lehen Errepublika bukatu zuen jenerala (j. 1827).
- Urtarrilaren 15a – Charlotte Guest, ingeles aristokrata, itzultzaile eta enpresaburua, Galesezko literaturaren eta hizkuntzaren ikertzaile nabarmenetakoa (j. 1812).
- Urtarrilaren 16a – Juan Jose Telleria Aiesta, beasaindar musikagilea (j. 1857).
- Urtarrilaren 26a – Arthur Cayley, ingeles matematikaria (j. 1821).
- Otsailaren 3a – Manuel Gutiérrez Nájera, mexikar olerkaria (j. 1859).
- Otsailaren 20a – Frederick Douglass, estatubatuar idazlea (j. c. 1818).
- Martxoaren 2a – Ismail Paxa, Egiptoko kedivea (j. 1830).
- Martxoaren 2a – Berthe Morisot, frantziar margolaria (j. 1841).
- Martxoaren 5a – Nikolai Leskov, errusiar idazlea (j. 1831).
- Martxoaren 5a – Henry Rawlinson, ingeles militarra eta arkeologoa (j. 1810).
- Martxoaren 6a – Camilla Collett, norvegiar eleberrigile feminista (j. 1813).
- Martxoaren 9a – Leopold von Sacher-Masoch, austriar alemanezko idazlea (j. 1836).
- Maiatzaren 19a – José Martí, Kubaren askatasunaren aldeko borrokalari eta olerkaria (j. 1853).
- Maiatzaren 21a – Franz von Suppé, austriar musikagilea (j. 1819).
- Maiatzaren 22a – Isaac Peral, espainiar zientzalari eta militarra (j. 1851).
- Maiatzaren 23a – Franz Ernst Neumann, alemaniar mineralogo eta fisikaria (j. 1798).
- Ekainaren 11 – Daniel Kirkwood, estatubatuar astronomoa (j. 1814).
- Ekainaren 13a – Manuel Ruiz Zorrilla, espainiar politikaria (j. 1833).
- Ekainaren 27a – Sophie Adlersparre, XIX. mendeko Suediako emakumeen eskubide mugimenduaren sortzaileetako bat (j. 1823).
- Ekainaren 29a – Thomas Henry Huxley, ingeles naturalista (j. 1825).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 2a – Mykhailo Drahomanov, ukrainar idazlea eta politikaria (j. 1841).
- Uztailaren 3a – Leopold Blaschka, alemaniar eskultorea, beiraz egindako itsas animaliengatik eta Harvard Unibertsitateko loreen beirazko eskulturengatik ezaguna (j. 1822).
- Uztailaren 18a – Karl Schenk, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1823).
- Uztailaren 28a – Jan Kappeyne van de Coppello, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1822).
- Uztailaren 28a – Jean Alexandre LeMat, frantziar medikua, LeMat errebolberraren asmatzailea (j. 1821).
- Abuztuaren 5a – Thure Brandt, suediar fisioterapeuta eta militarra (j. 1819).
- Abuztuaren 5a – Friedrich Engels, alemaniar filosofialari eta iraultzailea (j. 1820).
- Abuztuaren 29a – Francisco Navarro Villoslada, nafar idazlea (j. 1818).
- Irailaren 8a – Adam Opel, alemaniar ingeniaria, Opel auto lantegiaren sortzailea (j. 1837).
- Irailaren 17a – Sigismundo Felix Feliński, Varsoviako artzapezpikua (j. 1822).
- Irailaren 21 – Silvestro Lega, italiar margolaria, Macchiaioli taldeko kidea (j. 1826).
- Irailaren 21a – Viktor Rydberg, suediar idazle eta filosofoa (j. 1828).
- Irailaren 28a – Louis Pasteur, frantziar mikrobiologoa (j. 1822).
- Irailaren 28a – Pálné Veres, hungariar irakasle eta feminista (j. 1815).
- Urriaren 2a – Juan Jose Alkain, gipuzkoar bertsolaria (j. 1829).
- Urriaren 22a – Daniel Owen, galestar eleberrigilea (j. 1836).
- Azaroaren 8a – Miguel Astrain, nafar instrumentista, musikagile eta musika irakaslea (j. 1850).
- Azaroaren 9a – Emma Maria Macfarren, ingeles piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1824).
- Azaroaren 27a – Alexandre Dumas (semea), frantziar idazlea (j. 1824).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Giuseppe Prinzi, italiar eskultorea (j. 1825).
- Ignacio Bauer, Espainian aritu zen banku agentea (j. 1828).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.