1874
1874. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1850(e)koa • 1860(e)koa • 1870(e)koa • 1880(e)koa • 1890(e)koa |
Urteak | 1871 • 1872 • 1873 • 1874 • 1875 • 1876 • 1877 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1874 MDCCCLXXIV |
Ab urbe condita | 2627 |
Armeniar egutegia | 1323 ԹՎ ՌՅԻԳ |
Bahá'í egutegia | 30 – 31 |
Bengaliar egutegia | 1281 |
Berber egutegia | 2824 |
Egutegi budista | 2418 |
Myanmarko egutegia | 1236 |
Bizantziar egutegia | 7382 – 7383 |
Koptoen egutegia | 1590 – 1591 |
Etiopiar egutegia | 1866 – 1867 |
Hebrear egutegia | 5634 – 5635 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1930 – 1931 |
Shaka Samvat | 1796 – 1797 |
Kali Yuga | 4975 – 4976 |
Iraniar egutegia | 1252 – 1253 |
Islamiar egutegia | 1290 – 1291 |
Japoniar egutegia | Meiji 7 (明治7年) |
Korear egutegia | 4207 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2417 |
Holozeniar egutegia | 11874 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Otsailaren 21 – Karlistek Bilboko setioa hasi zuten Bigarren Karlistaldian. Maiatzaren 2ra arte iraun zuen. Setioan zehar, karlistek hiria bonbardatu zuten.
- Otsailaren 24 eta 25 – Bigarren Karlistaldian, Somorrostroko lehen gudua. Nicolás Ollok zuzendutako armada karlistak Somorrostro babestu zuen, Bilboko setioa mantentzeko. Francisco Serranok Domingo Moriones bidali zuen setioa hausteko, baina 1.200 gizon galdu zituzten.
- Martxoaren 24etik 27ra – Bigarren Karlistaldia: Somorrostro Haranean Somorrostroko bigarren gudua karlisten eta liberalen artean, Bilboko setioa amaitu nahian. Guztira 8.000 hildako egon ziren bi bandoen artean.
- Apirilaren 27 eta 28 – Somorrostron, Bigarren Karlistaldian, Somorrostroko hirugarren gudua, Bilboko setioarekin amaituko zuena.
- Abuztuaren 27a – Bigarren Karlistaldia: karlistek Iruñeko setioa hasi zuten. Handik sei hilabetera, otsailean, liberalek karlisten lerroak apurtu zituzten.
Urtarrila
- Urtarrilaren 1 – New York hiriak Bronx auzoa anexionatu zuen.
- Urtarrilaren 1 – Karl Schenk Suitzako Konfederazioko presidente izendatu zuten.
- Urtarrilaren 2 – Ignacio María González Dominikar Errepublikako estatuburu izendatu zuten lehen aldiz.
- Urtarrilaren 3 –
- Bigarren Karlistaldia: Caspeko guduaren hasiera. Espainiako Lehen Errepublikako gobernuko Eulogio Despujolek Caspe inguruan Manuel Marco de Bellok gidatutako karlisten talde bat aurkitu zuen. Karlisten porrota, 200 presorekin eta 80 zaldi gutxiagorekin. Despujol Caspeko konde izendatu zuten.
- Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque espainiar jenerala Espainiako Diputatuen Kongresuan sartu zen eta estatu-kolpea eman zuen, Espainiako Lehen Errepublikarekin amaituz.
- Urtarrilaren 12 – Cartagenako Kantoiaren (Espainia) altxamendua amaitu zen, setioaren ondorioz. Kantoien matxinadaren amaiera izan zen.
- Urtarrilaren 13 – Tompkins plazako matxinada.
- Urtarrilaren 20 – Pangkorreko Itunarekin, britainiarrek Perakeko sultanerriaren gaineko kontrola ziurtatu zuten, Malaysiaren kontrola lortzera eraman zuena.
- Urtarrilaren 23 – Alfredo Saxonia-Coburg eta Gothakoa, Viktoria Erreginaren bigarren semea, Maria Aleksandrovna Errusiakoarekin ezkondu zen, Alexandro III.a Errusiakoaren alaba bakarra.
Otsaila
- Otsailaren 11 – Parisen, Alexandre Dumas Frantziako Akademian sartu zen.
- Otsailaren 20 – Benjamin Disraelik bigarren aldiz eskuratu zuen Erresuma Batuko lehen ministro kargua, 70 urte zituela. Bere politika Britainiar Inperioak munduan zuen posizioa hobetzera bideratu zuen.
- Otsailaren 23 – Walter Clopton Wingfieldek "sphairistiké" izeneko jokoa patentatu zuen Erresuma Batuan, gaur egun tenis deitzen duguna.
Martxoa
- Martxoaren 14 – Bigarren Karlistaldian Castellfollit de la Rocako gudua, Ramón Nouvillas jeneral liberala saiatu zen Oloteko setioarekin amaitzen, baina Francesc Savalls karlistak zuzendutako taldeak 2.000 gizon atxilotzea lortu zuten. Olotek bi egun beranduago kapitulatu zuen.
- Martxoaren 15 – Frantziak eta Vietnamgo Nguyễn dinastiak Saigongo bigarren ituna sinatu zuten, Frantziak Kontxintxinaren gainean zuen jabetza onartuz.
- Martxoaren 18 – Dresdengo Futbol Ingeles Kluba sortu zen, Europako lur kontinentalean eratutako lehen futbol taldea.
Apirila
- Apirilaren 15-maiatzaren 15 – Margolari gazteen talde batek, Société Anonyme Coopérative des Artistes, Peintres, Sculpteurs, Graveurs euren lehen erakusketa egin zuen Parisen. Louis Leroyren kritikak, apirilaren 25ean inpresionismo izena sortu zuen eurei buruz hitz egiteko, Claude Moneten Inpresioa, eguzkia sortzen margolanetik abiatuta.
- Apirilaren 25 – Alemaniak eta Greziak Olinpiako ituna sinatu zuten, lehenengo aldiz indusketa arkeologiko batean bi herrialde parte hartzeko aukera eman zuena.
Abuztua
- Abuztuaren 30a – Erresuma Batuan gehienez 10 orduko laneguna ezarri zuten, baita 9 urtetik beherakoek lanik ez egitea ere.
Zientzia eta teknologia
- Abenduaren 9a - Yokohaman (Japonia), Pierre Janssen astronomo frantziarrak, bere «errebolber fotografikoaren» laguntzarekin, Artizarraren trantsitua grabatu zuen.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 5a – Joseph Erlanger, estatubatuar fisiologoa, 1944ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1965).
- Urtarrilaren 9a – José Ametzola, bilbotar pilotaria, Olinpiar Jokoetan domina bat irabazi zuen Euskal Herriko lehenengo kirolaria (h. 1922).
- Urtarrilaren 10a – Nicanor Mutiloa e Irurita, nafar elizgizona (h. 1946).
- Urtarrilaren 12a – Marta Anna Wiecka, poloniar moja (h. 1904).
- Urtarrilaren 14a – Pedro María Vera y Zuria, mexikar elizgizona (h. 1945).
- Urtarrilaren 17a – Gregorio Balparda, euskal herritar politikari, abokatu eta historialaria, Bilboko alkatea (h. 1936).
- Urtarrilaren 25a – William Somerset Maugham, ingelesezko idazlea (h. 1965).
- Urtarrilaren 29a – Tomás Muñiz, espainiar elizgizon eta politikaria, Iruñeko apezpikua izandakoa (h. 1948).
- Urtarrilaren 29a – John D. Rockefeller Jr., estatubatuar finantzaria eta filantropoa (h. 1960).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Hugo von Hofmannsthal, austriar olerkari eta antzerki-idazlea (h. 1929).
- Otsailaren 3a – Gertrude Stein, estatubatuar idazle, poeta eta feminista (h. 1946).
- Otsailaren 4a – Luis Arana Uriguen, euskal kirolari, politikari eta enpresaria (h. 1951).
- Otsailaren 9a – Vsevolod Meyerhold, errusiar eta sobietar antzerkiko zuzendari, aktore eta ekoizlea (h. 1940).
- Otsailaren 11 – Elsa Beskow, haurrentzako liburuen idazle eta ilustratzaile suediarra (h. 1953).
- Otsailaren 12a – Auguste Perret, Belgikan jaiotako frantziar arkitektoa (h. 1954).
- Otsailaren 15a – Ernest Shackleton, anglo-irlandar esploratzailea (h. 1922).
- Otsailaren 16a – Marie Gutheil-Schoder, alemaniar sopranoa (h. 1935).
- Otsailaren 18a – Aleksandr Aleksandrovitx Txuprov, errusiar estatistikaria (h. 1926).
- Otsailaren 23a – Konstantin Päts, Estoniako lehenbiziko presidentea (h. 1956).
- Otsailaren 23a – Gustav Weindorfer, austriar-australiar sustatzailea, ostalaria eta botanikaria (h. 1932).
Martxoa
- Martxoaren 13a – Paul Fauconnet, frantziar soziologoa (h. 1938).
- Martxoaren 13a – Joseph Sarsfield Glass, estatubatuar elizgizona (h. 1926).
- Martxoaren 14a – Mary Carr, estatubatuar aktorea (h. 1973).
- Martxoaren 16a – Frédéric François-Marsal, Frantziako lehen ministroa (h. 1958).
- Martxoaren 20a – Alida Rouffe, frantziar aktorea (h. 1949).
- Martxoaren 24a – Luigi Einaudi, Italiako presidentea (h. 1961).
- Martxoaren 24a – Harry Houdini, hungariar-estatubatuar ilusionista eta showmana (h. 1926).
- Martxoaren 26a – Elisabeth Altmann-Gottheiner, Hochschule edo goi mailako eskola batean klasea eman zuen lehen emakume irakasle alemana (h. 1930).
- Martxoaren 26a – Robert Frost, estatubatuar olerkaria (h. 1963).
- Martxoaren 29a – Louise Henry Hoover, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 1944).
Apirila
- Apirilaren 2a – Esteban Lasa, gipuzkoar apaiza (h. 1959).
- Apirilaren 2a – João Evangelista de Lima Vidal, portugaldar elizgizona (h. 1958).
- Apirilaren 10a – Jose Frantzisko Erauskin, Patxi Errota, Erauskin Errotari, gipuzkoar bertsolaria (h. 1945).
- Apirilaren 12 – Dorothea Wolbert, estatubatuar aktorea (h. 1958).
- Apirilaren 15a – Johannes Stark, alemaniar fisikaria, 1919ko Fisikako Nobel Saria (h. 1957).
- Apirilaren 18a – Ivana Brlić-Mažuranić, kroaziar idazlea (h. 1938).
- Apirilaren 24a – Lillian Elliott, kanadar aktorea (h. 1959).
- Apirilaren 25a – Guglielmo Marconi, italiar ingeniari elektrikoa, 1909ko Fisikako Nobel Saria (h. 1937).
- Apirilaren 28a – Karl Kraus, austriar poeta eta idazle satirikoa (h. 1936).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Romaine Brooks, estatubatuar margolaria (h. 1970).
- Maiatzaren 4a – Ramiro Maeztu, gasteiztar idazle eta saiogile erdalduna (h. 1936).
- Maiatzaren 8a – Inessa Armand, frantziar idazlea eta iraultzailea (h. 1920).
- Maiatzaren 9a – Howard Carter, ingeles arkeologo eta egiptologoa (h. 1939).
- Maiatzaren 16a – Ignazio Larramendi del Puerto, Bera'tar bat, nafar bertsolari eta euskaltzain urgazlea (h. 1960).
- Maiatzaren 27a – Nelly Bodenhem, Amsterdamgo ilustratzailea (h. 1951)
- Maiatzaren 29a – Gilbert Keith Chesterton, britainiar idazlea (h. 1936).
- Maiatzaren 29a – Jean-Maximin Palay, biarnes idazle eta hiztegigilea (h. 1965).
Ekaina
- Ekainaren 13a – Leopoldo Lugones, argentinar poeta eta idazlea (h. 1938).
- Ekainaren 16a – Fernand Bouisson, Frantziako lehen ministroa (h. 1959).
- Ekainaren 16a – Arthur Meighen, Kanadako lehen ministroa (h. 1960).
Uztaila
- Uztailaren 7a – Mitsuko Aoyama, Heinrich von Coudenhove-Kalergi diplomazialariaren emaztea, Europara emigratu zuen lehen japoniarretako bat (h. 1941).
- Uztailaren 10a – Belén de Sárraga, espainiar-mexikar medikua, kazetaria eta aktibista feminista (h. 1951).
- Uztailaren 18a – Cathal Brugha, irlandar iraultzaile eta politikaria (h. 1922).
- Uztailaren 26a – Serge Koussevitzky, errusiar-estatubatuar musika-zuzendaria (h. 1951).
- Uztailaren 28a – Ernst Cassirer, alemaniar filosofoa (h. 1945).
- Uztailaren 29a – Serafin Huder, nafar medikua eta politikaria (h. 1962).
Abuztua
- Abuztuaren 2a – Émile Reuter, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1973).
- Abuztuaren 4a – Charles-Louis Philippe, frantziar idazlea (h. 1909).
- Abuztuaren 10a – Herbert Clark Hoover, Ameriketako Estatu Batuetako 31. Presidentea (h. 1964).
- Abuztuaren 10a – Antanas Smetona, Lituaniako lehenbiziko presidentea (h. 1944).
- Abuztuaren 16a – Gerhard Hessenberg, alemaniar matematikaria (h. 1925).
- Abuztuaren 20a – Anna Hirzel-Langenhan, suitzar piano-jotzailea eta piano-irakaslea (h. 1951).
- Abuztuaren 22a – Max Scheler, alemaniar filosofoa (h. 1928).
- Abuztuaren 25a – Jesús José Sagredo, gipuzkoar apaiz eta musikagilea (h. 1923).
- Abuztuaren 26a – Zona Gale, estatubatuar eleberrigile, ipuin-idazle eta dramaturgoa (h. 1938).
- Abuztuaren 27a – Alice Archenhold, alemaniar astronomoa (h. 1943).
- Abuztuaren 27a – Carl Bosch, alemaniar kimikari eta ingeniaria, 1931ko Kimikako Nobel Saria (h. 1940).
- Abuztuaren 29a – Manuel Machado, espainiar poeta (h. 1947).
- Abuztuaren 30a – Emilie Flöge, austriar moda diseinatzailea eta enpresaria eta Gustav Klimten bikotekidea (h. 1952).
- Abuztuaren 30a – Rosa Smester dominikar maistra eta idazlea (h. 1945)
Iraila
- Irailaren 1a – Talat Pasha, Otomandar Inperioko politikaria (h. 1921).
- Irailaren 3a – Carl Størmer, norvegiar geofisikari eta matematikaria, aurora polarretan aditua (h. 1957).
- Irailaren 6a – Ángel Larroque, bizkaitar margolaria (h. 1961).
- Irailaren 13a – Arnold Schönberg, austriar musikagile, zuzendari eta irakaslea (h. 1951).
- Irailaren 17a – Vera Slutskaia, bielorrusiar boltxebikea (h. 1917).
- Irailaren 21a – Gustav Holst, ingeles musikagilea (h. 1934).
- Irailaren 21a – Julienne Mathieu, Frantziako film mutuetako lehen aktoreetako bat (h. 1943).
- Irailaren 23a – Ernst Streeruwitz, Austrialo kantzilerra (h. 1952).
- Irailaren 27a – Myrtle Reed, estatubatuar idazle, kazetari eta filantropoa (h. 1911).
Urria
- Urriaren 8a – István Bethlen, Hungariako lehen ministroa (h. 1946).
- Urriaren 16a – Otto Mueller, alemaniar margolari eta ilustratzailea (h. 1930).
- Urriaren 20a – Charles Ives, estatubatuar musikagilea (h. 1954).
- Urriaren 21a – Henri Guisan, Suitzako Armadako komandante buruzagia (h. 1960).
- Urriaren 23a – Jose Maria Agesta, euskal idazlea eta musikagilea (h. 1951).
- Urriaren 24a – Josep Irla, Kataluniako Generalitateko 124. presidentea (h. 1958).
- Urriaren 25a – Emma Gramatica, italiar aktorea (h. 1965).
- Urriaren 31 – Kuhne Beveridge estatubatuar eskultorea eta aktorea (h. XX. mendea)
Azaroa
- Azaroaren 4a – Charles Despiau, frantziar eskultore eta marrazkigilea (h. 1946).
- Azaroaren 4a – Manuel de Mendívil, espainiar idazle, militar eta politikari kontserbadorea (h. 1942).
- Azaroaren 8a – Felipe Carrillo Puerto, fusilatutako Yucatángo gobernadore sozialista (h. 1924)
- Azaroaren 9a – Teodoro Dublang, arabar margolaria (h. 1940).
- Azaroaren 9a – Julio Romero de Torres, andaluziar margolaria (h. 1930).
- Azaroaren 13a – Marguerite Long, frantziar pianista eta pedagogoa (h. 1966).
- Azaroaren 14a – Johannes Schober, Austriako kantzilerra (h. 1932).
- Azaroaren 15a – August Krogh, daniar fisiologoa, 1920ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1949).
- Azaroaren 16a – Alexander Koltxak, errusiar ozeanografo, itsas armadako almirante eta politikaria (h. 1920).
- Azaroaren 25a – Emília de Oliveira, portugaldar aktorea (h. 1968).
- Azaroaren 27a – Chaim Weizmann, israeldar zientzialaria eta politikaria (h. 1952).
- Azaroaren 29a – António Egas Moniz, portugaldar neurologo, politikari eta diplomazialaria, 1949ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1955).
- Azaroaren 30a – Winston Churchill, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1965).
- Azaroaren 30a – Lucy Maud Montgomery, kanadar haur literatura egilea (h. 1942).
Abendua
- Abenduaren 1a – Michael Mallin, irlandar errepublikar eta sozialista, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (h. 1916).
- Abenduaren 5a – Henriette Caillaux, Joseph Caillaux politikari frantsesaren emaztea eta arte historialaria (h. 1943).
- Abenduaren 14a – Consuelo Zavala, mexikar maistra eta feminista (h. 1956).
- Abenduaren 15a – Alfred Mills, ingeles futbolaria (h. 1929).
- Abenduaren 15a - Eusebio Mugerza, Mendaro Txirristaka, gipuzkoar bertso-paper bertsolaria (h. 1955).
- Abenduaren 17a – William Lyon Mackenzie King, Kanadako lehen ministroa (h. 1950).
- Abenduaren 20a – Mary Ann Bevan, erizain ingelesa (h. 1933).
- Abenduaren 21a – Juan Bautista Sacasa, Nikaraguako presidentea (h. 1946).
- Abenduaren 21a – Josep Maria Sert, kataluniar margolaria (h. 1945).
- Abenduaren 28a – María de la O Lejárraga, María Martínez Sierra, espainiar idazle eta feminista (h. 1974).
- Abenduaren 29a – Jeanne Landre, frantziar kazetari, literatura kritikari eta eleberrigilea (h. 1936).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Pete Agerreberri, zuberoar meatzaria, Heriotza ibarrean urrea aurkitu zuen aitzindarietakoa (h. 1945).
- Antonio Azarola, euskal itsasgizon, militar eta politikaria (h. 1936).
- Enrique Ginea, arabar argazkilaria (h. 1944).
- Aureliano González, euskal zinema zuzendari, aktore, argazkigile eta ekoizlea.
- Juan Jose Lujanbio Zabaleta, gipuzkoar bertsolaria (h. 1954).
- Federico Montaner, nafar topografoa eta militarra (h. 1938).
- Agustin Murua Balerdi, bizkaitar kimikaria (h. 1925).
- Joaquín Otamendi, gipuzkoar arkitektoa (h. 1960).
- Mabel Allington Royds, britainiar artista (h. 1941).
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 11 – Gail Borden, estatubatuar asmatzailea (j. 1801).
- Urtarrilaren 17a – Maria Teresa Bragantzakoa, Portugalgo infanta (j. 1793).
- Urtarrilaren 19a – August Heinrich Hoffmann von Fallersleben, alemanezko olerkari eta filologoa (j. 1798).
- Urtarrilaren 24a – Regina Wauters, belgikar enpresaburu eta garagardogilea (j. 1795).
- Otsailaren 8a – David Friedrich Strauss, alemaniar filosofo eta teologoa (j. 1808).
- Otsailaren 9a – Jules Michelet, frantziar historialari eta idazlea (j. 1798).
- Otsailaren 9a – Ségurreko kondesa, errusiar jatorriko frantziar idazlea (j. 1799).
- Otsailaren 17a – Adolphe Quételet, belgikar estatistikari, matematiko, astronomo eta naturalista, demografiaren aitzindaria (j. 1786).
- Otsailaren 20a – Holger Roed, daniar margolaria (j. 1846).
- Otsailaren 20a – Joséphine Marchais, frantziar jornalaria, Parisko Komunan parte hartu zuena (j. 1837).
- Martxoaren 4a – Jean-Baptiste Etxeberri, euskal herritar politikaria (j. 1805).
- Martxoaren 8a – Millard Fillmore, Ameriketako Estatu Batuetako 13. Presidentea (j. 1800).
- Martxoaren 29a – Eustaquio Díaz de Rada, nafar jeneral karlista (j. 1815).
- Martxoaren 29a – Nicolás Ollo, nafar jeneral karlista (j. 1816).
- Martxoaren 30a – Teodoro Rada, Radica, nafar militar karlista (j. 1822).
- Apirilaren 6a – Antonia Gutiérrez Bueno, idazlea, itzultzailea. Madrilgo Libututegian 1 emakume baimendua (j. 1781)
- Apirilaren 19a – Owen Jones, britainiar arkitekto, artista dekoratibo, idazle eta hezitzailea, kromolitografian aitzindaria (j. 1809).
- Apirilaren 24a – Octave Tassaert, frantziar margolari, litografo eta grabatzailea (j. 1800).
- Apirilaren 28a – Castor Andetxaga, bizkaitar militar karlista (j. 1801).
- Maiatzaren 5a – Charles Gleyre, suitzar margolaria (j. 1806).
- Maiatzaren 23a – Sylvain Van de Weyer, Belgikako lehen ministroa (j. 1802).
- Ekaina – Cochise, txirikahua apatxeen buruzagia.
- Ekainaren 2a – Chloe Clark Willson estatubatuar aitzindaria, irakaslea (j. 1818)
- Ekainaren 21a – Anders Jonas Ångström, suediar fisikari eta astronomoa (j. 1814).
- Ekainaren 22a – Howard Staunton, ingeles xakelaria, Staunton piezen diseinatzailea (j. 1810).
- Ekainaren 23a – Claudio Antón Luzuriaga, Errioxako legegizon eta politikaria (j. 1792).
- Ekainaren 27a – Manuel Gutiérrez de la Concha, espainiar militar eta politikaria (j. 1808).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 8a – Agnes Strickland, ingeles historiagilea eta poeta (j. 1796).
- Uztailaren 12a – Fritz Reuter, alemaniar idazlea (j. 1810).
- Uztailaren 22a – Gaetano Pace Forno, maltar elizgizon agustindarra (j. 1807 edo 1809).
- Abuztuaren 21a – Barthélemy de Theux de Meylandt, Belgikako lehen ministroa (j. 1794).
- Abuztuaren 26a – Julie-Victoire Daubié, frantziar kazetaria, frantziar unibertsitateetan lizentziatura lortzen lehen emakumea (j. 1824).
- Irailaren 12a – François Pierre Guillaume Guizot, frantziar politikari eta historialaria (j. 1787).
- Irailaren 21a – Léonce Élie de Beaumont, frantziar geologoa (j. 1798).
- Urriaren 5a – Charles-Mathias Simons, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1802).
- Azaroaren 17a – Francisco Lertsundi, gipuzkoar militar eta politikaria (j. 1817).
- Azaroaren 21a – Marià Fortuny, kataluniar margolaria (j. 1838).
- Abenduaren 22a – José Agustín Arrieta, mexikar margolaria (j. 1803).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Dorothy Cayley, britainiar baratzezaina eta mikologoa (h. 1955)
- Pablo Ilarregi, nafar historialaria, legegizona eta poeta (j. 1808).
- Bonkoro II.a, Benga herriko erregea San Juan lurmuturrean eta Coriscoeko badian.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.