1866
1866. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1840(e)koa • 1850(e)koa • 1860(e)koa • 1870(e)koa • 1880(e)koa |
Urteak | 1863 • 1864 • 1865 • 1866 • 1867 • 1868 • 1869 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1866 MDCCCLXVI |
Ab urbe condita | 2619 |
Armeniar egutegia | 1315 ԹՎ ՌՅԺԵ |
Bahá'í egutegia | 22 – 23 |
Bengaliar egutegia | 1273 |
Berber egutegia | 2816 |
Egutegi budista | 2410 |
Myanmarko egutegia | 1228 |
Bizantziar egutegia | 7374 – 7375 |
Koptoen egutegia | 1582 – 1583 |
Etiopiar egutegia | 1858 – 1859 |
Hebrear egutegia | 5626 – 5627 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1922 – 1923 |
Shaka Samvat | 1788 – 1789 |
Kali Yuga | 4967 – 4968 |
Iraniar egutegia | 1244 – 1245 |
Islamiar egutegia | 1282 – 1283 |
Japoniar egutegia | Keiō 2 (慶応2年) |
Korear egutegia | 4199 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2409 |
Holozeniar egutegia | 11866 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 3a – Aquilina Terreros San Martín, 106 urte eta egun bat bizi izandako bizkaitar emakumea (h. 1972).
- Urtarrilaren 4a – Ramon Casas, modernismo katalanaren margolari eta diseinatzailea (h. 1932).
- Urtarrilaren 4a – Joel Hastings Metcalf, estatubatuar astronomoa (h. 1925).
- Urtarrilaren 9 – Frantzisko Lopez Alen, euskal idazle eta margolaria (h. 1910).
- Urtarrilaren 14a – Claude C. Hopkins, publizitatearen historiako erredaktore garrantzitsuenetarikoa (h. 1932).
- Urtarrilaren 15a – Nathan Söderblom, suediar artzapezpikua, 1930eko Bakearen Nobel Saria (h. 1931).
- Urtarrilaren 18a – Petrona Eyle, argentinar mediku eta feminista, Argentinako emakumeen eskubideak defendatzeagatik nabarmendua (h. 1945).
- Urtarrilaren 19a – Carl Theodor Zahle, Danimarkako lehen ministroa (h. 1946).
- Urtarrilaren 25a – Emile Vandervelde, Belgikako estatu-politikaria eta frantsesezko idazlea (h. 1938).
- Urtarrilaren 29a – Romain Rolland, idazle frantziarra, Literaturako Nobel Sariduna (h. 1944).
Otsaila
- Otsailaren 2a – Enrique Simonet, espainiar margolaria (h. 1927).
- Otsailaren 5a – Pillipa Zugatzaga, jesulaguna eta euskal idazlea (h. 1928).
- Otsailaren 7a – Julian Ibañez Aldekoa Arano, bizkaitar margolaria (h. 1958).
- Otsailaren 8a – Léon Bakst, errusiar margolari eta eszenatokien eta jantzien diseinatzailea (h. 1924).
- Otsailaren 12a – Lev Xestov, errusierazko idazlea eta filosofoa (h. 1938).
- Otsailaren 19a – Mary Anderson, estatubatuar etxebizitza sustatzaile, mahastizain eta baserritarra, haizetako-garbigailuaren sortzailea (h. 1953).
- Otsailaren 21a – August von Wassermann, alemaniar bakteriologoa (h. 1925).
- Otsailaren 25a – Benedetto Croce, italiar idazle, filosofo, historialari eta politikaria (h. 1952).
Martxoa
- Martxoaren 6a – Georges Dumas, filosofoa, sendagilea eta psikologoa (h. 1946).
- Martxoaren 7a – Mary Cynthia Dickerson, estatubatuar herpetologoa, Historia Naturaleko Museo Amerikarrean lehen herpetologia arduraduna (h. 1923).
- Martxoaren 17a – Alice Austen, estatubatuar argazkilaria (h. 1952).
- Martxoaren 21a – Antonia Maury, estatubatuar astronomoa (h. 1952).
- Martxoaren 26a – Théodore Tissier, frantziar legelari eta politikaria (h. 1944).
Apirila
- Apirilaren 7a – Annie Vivanti, britainiar italiar idazlea (h. 1942).
- Apirilaren 12a – Aleksandr Ilitx Ulianov, errusiar iraultzailea (h. 1887).
- Apirilaren 13a – Butch Cassidy, estatubatuar banku eta ganadu lapurra (h. 1908).
- Apirilaren 14a – Anne Sullivan, estatubatuar irakaslea (h. 1936).
- Apirilaren 22a – Hans von Seeckt, alemaniar militarra (h. 1936).
Maiatza
- Maiatzaren 9a – Elizabeth Magie, estatubatuar joko diseinatzailea (h. 1948).
- Maiatzaren 10a – José Orueta, bizkaitar politikaria, finantza-gizona eta idazlea (h. 1934).
- Maiatzaren 17a – Erik Satie, frantziar musikagilea (h. 1925).
- Maiatzaren 27a – Angel Zabala Ozamiz Kondaño, EAJko politikaria (h. 1940).
- Maiatzaren 28a – Franz von Bayros, austriar ilustratzaile eta marrazkilaria, dekadentismo mugimenduko partaidea (h. 1924).
- Maiatzaren 30a – Georges Besançon, L'Aérophile hegazkintzako aldizkariaren sortzaile eta editatorea (h. 1934).
- Maiatzaren 30a – Germán Gil, espainiar militarra, Arabako gobernadore zibila (h. 1948).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Fernando Amarika, arabar margolari inpresionista (h. 1956).
- Ekainaren 4a – Miina Sillanpää, finlandiar politikaria (h. 1952).
- Ekainaren 25a – Eloisa Diaz, Txileko Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen lehen emakumea eta Hego Amerikako lehen emakume medikua (h. 1950).
- Ekainaren 26a – George Herbert de Carnarvon, ingeles aristokrata eta egiptologo zaletua (h. 1923).
- Ekainaren 29a – Erich Adickes, alemaniar filosofoa (h. 1928).
Uztaila
- Uztailaren 2a – Argentina Altobelli, italiar politikari, aktibista eta sindikalista (h. 1942).
- Uztailaren 2a – Henri Lorin, lapurtar geografo eta soziologoa (h. 1932).
- Uztailaren 3a – Ambroise Vollard, frantziar arte-saltzailea eta galerista (h. 1939).
- Uztailaren 10a – Fra' Ludovico Chigi Albani della Rovere, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (h. 1951).
- Uztailaren 12a – Emiliano Figueroa Larraín, Txileko presidentea (h. 1931).
- Uztailaren 14a – Juliette Wytsman, belgikar margolari inpresionista (h. 1925).
- Uztailaren 16a – Edwin Brant Frost, estatubatuar astronomoa (h. 1935).
- Uztailaren 27a – António José de Almeida, Portugalgo presidente eta lehen ministroa (h. 1929).
- Uztailaren 27a – Adolfo Urkixo, bizkaitar politikaria (h. 1933).
- Uztailaren 28a – Helen Beatrix Potter, britainiar idazlea (h. 1943).
Abuztua
- Abuztuaren 10a – Lorenzo Fernandez de Viana, arabar eskultorea (h. 1929).
- Abuztuaren 12a – Jacinto Benavente, espainiar idazlea, 1922ko Literaturako Nobel Saria (h. 1954).
- Abuztuaren 13a – Giovanni Agnelli, Fiat etxearen sortzailea eta Italiako politikaria (h. 1945).
- Abuztuaren 19a – Joaquín Trincado Mateo, nafar idazle espiritista (h. 1935).
- Abuztuaren 31 – Elizabeth von Arnim, ingeles idazlea (h. 1941).
Iraila
- Irailaren 5a – Wallerand De Hauteclocque, frantziar militarra (h. 1917).
- Irailaren 21a – Charles Nicolle, frantziar bakteriologoa, 1928ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1936).
- Irailaren 21a – Herbert George Wells, britainiar idazle eta filosofoa (h. 1946).
- Irailaren 25a – Thomas Hunt Morgan, estatubatuar biologoa (h. 1945).
- Irailaren 29a – Remigio Mugica Mugica, gipuzkoar musikaria (h. 1958).
- Irailaren 30a – Francisco Grandmontagne, Luis de Jaizquibel, gipuzkoar kazetaria eta idazlea (h. 1936).
Urria
- Urriaren 11 – Carlos Arniches, espainiar kazetari eta komediografoa (h. 1943).
- Urriaren 12a – Ramsay MacDonald, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1937).
- Urriaren 18a – Christianus Cornelius Uhlenbeck, herbeheretar hizkuntzalari eta antropologoa (h. 1951).
- Urriaren 26a – Evaristo Bustintza, Kirikiño, bizkaitar idazlea (h. 1929).
- Urriaren 28a – Ramón María del Valle-Inclán, galiziar idazlea (h. 1936).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Betzy Kjelsberg, norvegiar emakumeen aldeko aktibista, sufragista eta mugimendu feministako kidea (h. 1950).
- Azaroaren 5a – Jesús Santesteban, gipuzkoar musikagilea.
- Azaroaren 9a – Ernesto Erkoreka, Bilboko alkatea (h. 1957).
- Azaroaren 11 – Antoine Meillet, frantziar hizkuntzalaria (h. 1936).
- Azaroaren 12a – Sun Yat-sen, Txinako iraultzailea (h. 1925).
- Azaroaren 17a – Voltairine de Cleyre, estatubatuar anarkista, sarritan lehen feminista garrantzitsuetakotzat hartua (h. 1912).
- Azaroaren 17a – Lola Mora, argentinar eskultorea (h. 1936).
Abendua
- Abenduaren 12a – Alfred Werner, suitzar kimikaria, 1913ko Kimikako Nobel Sariduna (h. 1919).
- Abenduaren 16a – Roger Fry, ingeles margolari eta artw-kritikaria (h. 1934).
- Abenduaren 16a – Wassily Kandinsky, jatorri errusiarreko margolari frantziarra (h. 1944).
- Abuztuaren 17a – Mario García Menocal, Kubako presidentea (h. 1941).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Pedro Díaz Muñoz, nafar pedagogoa.
- Hermilio Alcalde del Río, espainiar arkeologoa (h. 1947).
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 9a – Jose Maria Zubia Zigaron, Aita Mari, gipuzkoar marinela (j. 1809).
- Urtarrilaren 15a – Massimo d'Azeglio, italiar politikari, eleberrigile eta margolaria (j. 1798).
- Urtarrilaren 16a – Phineas Quimby, estatubatuar sendagilea (j. 1802).
- Urtarrilaren 23a – Thomas Love Peacock, ingeles idazlea (j. 1785).
- Urtarrilaren 31 – Friedrich Ruckert, alemaniar poeta (j. 1788).
- Otsailaren 21a – Manuel Felipe de Tovar, Venezuelako presidentea (j. 1803).
- Martxoaren 20a – Rikard Nordraak, norvegiar musikagilea (j. 1842).
- Martxoaren 24a – Maria Amalia Napolikoa eta Siziliakoa, Frantziako erregina ezkontidea (j. 1782).
- Martxoaren 29a – Floris Adriaan van Hall, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1791).
- Apirilaren 26a – Hermann Mayer Salomon Goldschmidt, alemaniar astronomo eta margolaria (j. 1802).
- Apirilaren 27a – Henry Hobson Richardson, estatubatuar arkitektoa (j. 1838).
- Apirila – Lucien Vidie, frantziar fisikaria, barometro aneroidearen asmatzailea (j. 1805).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 1a – Francisco Armero, andaluziar itsasgizon eta eta politikaria (j. 1804).
- Uztailaren 20a – Ippolito Caffi, italiar margolaria (j. 1809).
- Uztailaren 20a – Bernhard Riemann, alemaniar matematikaria (j. 1826).
- Abuztuaren 1a – Luigi Carlo Farini, Italiako lehen ministroa (j. 1812).
- Abuztuaren 9a – Raffaello Sernesi, italiar margolaria (j. 1838).
- Abuztuaren 29a – Tokugawa Iemochi, Tokugawa shogunerriko hamalaugarren shoguna (j. 1846).
- Irailaren 5a – Jules Dupuit, frantziar ingeniari eta ekonomialaria (j. 1804).
- Urriaren 30a – Joaquin Francisco Barroeta Aldamar, gipuzkoar foruzalea (j. 1796).
- Urriaren 31 – William Hopkins, ingeles geologo eta matematikaria (j. 1793).
- Azaroaren 14a – Mikel I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1802).
- Azaroaren 20a – Jean-Jacques Willmar, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1792).
- Azaroaren 26a – Jean Martin Hiribarren, euskal idazlea (j. 1810).
- Abenduaren 1a – George Everest, galestar lur-neurtzaile eta geografoa (j. 1790).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.