1839
1839. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1810(e)koa • 1820(e)koa • 1830(e)koa • 1840(e)koa • 1850(e)koa |
Urteak | 1836 • 1837 • 1838 • 1839 • 1840 • 1841 • 1842 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1839 MDCCCXXXIX |
Ab urbe condita | 2592 |
Armeniar egutegia | 1288 ԹՎ ՌՄՁԸ |
Bahá'í egutegia | -5 – -4 |
Bengaliar egutegia | 1246 |
Berber egutegia | 2789 |
Egutegi budista | 2383 |
Myanmarko egutegia | 1201 |
Bizantziar egutegia | 7347 – 7348 |
Koptoen egutegia | 1555 – 1556 |
Etiopiar egutegia | 1831 – 1832 |
Hebrear egutegia | 5599 – 5600 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1895 – 1896 |
Shaka Samvat | 1761 – 1762 |
Kali Yuga | 4940 – 4941 |
Iraniar egutegia | 1217 – 1218 |
Islamiar egutegia | 1254 – 1255 |
Japoniar egutegia | Tenpō 10 (天保10年) |
Korear egutegia | 4172 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2382 |
Holozeniar egutegia | 11839 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
- Urtarrilaren 6 eta 7a – Irlandan gertatu zen "Haize handiaren gaua", 185 km/h arteko haizeteekin, Dublinen eta herrialde osoan triskantza handiak eragin zituztenak, ehundaka hildakoekin. Aurreko 300 urteko hindamendirik handiena izan zen.
- Martxoaren 9a – Mexiko eta Frantziaren arteko bake ituna sinatu zuten Veracruzen (Mexiko), Pastelen Gerra amaitutzat jotzen.
- Abuztuaren 23a – Qing dinastiaren aurkako gerra prestatzen, gerora Lehen Opio Gerra izango zena, Britainia Handiaren armadak Hong Kongeko itsas portua bereganatu zuen.
- Abuztuaren 31 – "Bergarako besarkadaren" bidez, Espartero eta Maroto jeneralen artekoa, Lehen Gerra Karlistari amaiera eman zioten.
- Irailaren 20a – Liberalek karlistak garaitu zituzten, eta Lizarra bereganatzea lortu zuten.
Zientzia eta teknologia
- Urtarrilaren 2a – Louis Daguerrek Ilargiaren lehenengo argazkia atera zuen, Frantziatik.
- Apirilaren 7a – Leipzig eta Dresde (Alemania) artean inauguratu zuten ibilbide luzeko lehenengo burdinbidea, 115 kilometrorekin.
- Azaroaren 10a – "El Constitucional" egunkari bartzelonarrean argitaratu zuten Espainian egindako lehendabiziko argazkiaren albistea, Pedro Felipe Monlauk Bartzelonako lonja batean egindako dagerrotipoa.
Jaiotzak
- Urtarrilaren 19a – Paul Cezanne, frantziar margolaria (h. 1906).
- Otsailaren 7a – Nicolaas Pierson, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1909).
- Otsailaren 11 – Josiah Willard Gibbs, estatubatuar fisikarian, termodinamikaren oinarrien finkatzaileetako bat (h. 1903).
- Otsailaren 18a – Pascual Cervera y Topete, Espainiako Itsas Armadaren almirantea (h. 1909).
- Martxoaren 1a – Luigi Pelloux, Italiako lehen ministroa (h. 1924).
- Martxoaren 7a – Adolf Dygasiński, poloniar eleberrigilea, liburuzaina, naturalista eta pedagogoa (h. 1902).
- Martxoaren 8 – Josephine Cochrane, estatubatuar asmatzailea, ontzi-garbigailuaren asmatzailea (h. 1913).
- Martxoaren 16a – Sully Prudhomme, frantziar poeta, 1901eko Literaturako Nobel Saria (h. 1907).
- Martxoaren 16a – John Butler Yeats, irlandar margolaria (h. 1922).
- Martxoaren 17a – Josef Rheinberger, liechtensteindar musikagile eta organista (h. 1901).
- Martxoaren 21a – Modest Musorgski, errusiar musikagilea (h. 1881).
- Apirilaren 12a – Nikolai Przhevalski, errusiar geografoa (h. 1888).
- Apirilaren 16a – Antonio Starabba, Italiako lehen ministroa (h. 1908).
- Apirilaren 20a – Karlos I.a Errumaniakoa, Errumaniako lehenengo erregea (h. 1914).
- Maiatzaren 14a – Paul Laffitte, Bizkaian jaiotako ekonomialari eta kazetari politikoa (h. 1909).
- Maiatzaren 21a – Robert Mitchell, lapurtar kazetari eta politikaria (h. 1916).
- Ekainaren 10a – Ludvig Holstein-Ledreborg, Danimarkako lehen ministroa (h. 1912).
- Ekainaren 21a – Joaquim Maria Machado de Assis, brasildar idazlea, Brasilgo literaturaren maisu nagusitzat hartua (h. 1908).
- Uztailaren 8a – John Davidson Rockefeller, estatubatuar industria-enpresaburua, Standard Oil-en fundatzailea (h. 1937).
- Uztailaren 31 – Ignacio Andrade, Venezuelako presidentea (h. 1925).
- Abuztuaren 3a – Martin Gilbeau, euskal idazlea, medikua eta Donibane Lohizuneko auzapeza (h. 1912).
- Abuztuaren 4a – Walter Pater, ingeles idazlea (h. 1894).
- Abuztuaren 9a – Gaston Paris, frantziar jakituna (h. 1903).
- Abuztuaren 22a – Johann Georg Mezger, herbeheretar medikua, fisioterapiaren aitzindaria (h. 1909).
- Abuztuaren 23a – Felipe Gorriti, nafar musikagilea (h. 1896).
- Abuztuaren 24a – Philipp Meitner, austriar abokatua eta xakelaria (h. 1910).
- Irailaren 10a – Charles Sanders Peirce, estatubatuar zientzialaria, filosofoa eta logikaria (h. 1914).
- Irailaren 18a – John Aitken, eskoziar meteorologo, fisikari eta itsas ingeniaria, hodei fisikaren eta aerosol zientziaren sortzaileetako bat (h. 1919).
- Urriaren 2a – Hans Thoma, alemaniar margolaria (h. 1924).
- Urriaren 9a – Georges Leclanché, frantziar kimikaria (h. 1882).
- Urriaren 10a – Francisco Giner de los Ríos, espainiar pedagogoa eta idazlea (h. 1915).
- Urriaren 30a – Manuel Juambeltz, euskal apaiz, foruzale eta karlista (h. 1892).
- Urriaren 30a – Alfred Sisley, frantziar-ingeles margolaria (h. 1899).
- Azaroaren 9a – Paule Minck, frantziar idazle, kazetari eta hizlari sozialista, komunista eta feminista (h. 1901).
- Azaroaren 11 – Martina de Zuricalday, bilbotar enpresaburua, pasteldegi-txokolategien aitzindaritzat hartua Euskal Herrian (h. 1932).
- Azaroaren 16a – Louis-Honoré Fréchette, kanadiar idazlea eta politikaria (h. 1908).
- Abenduaren 5a – George Armstrong Custer, estatubatuar jenerala (h. 1876).
- Abenduaren 12a - Caroline Ingalls, estatubatuar irakaslea eta autobiografialaria (h. 1924).
- Abenduaren 18a – Théodule-Armand Ribot, frantziar psikologoa (h. 1916).
- Jose Arana Elortza, Madrilgo Errege Antzokiko enpresaburu eta Donostiako Aste Nagusiaren sortzailea (h. 1908).
- Paulino Caballero, nafar kimikari, fisikari, irakasle eta katedraduna (h. 1933).
- Peadar Ua Laoghaire, irlandar idazle eta apaiz katolikoa, irlanderazko literatura modernoaren sortzaileetako bat (h. 1920).
Heriotzak
- Urtarrilaren 12a – Joseph Anton Koch, erromantizismoko austriar margolaria, Alpetar margo-paisaia erraldoien sortzailetzat joa (j. 1768).
- Urtarrilaren 26a – Azantza, lapurtar pilotaria (j. 1760).
- Urtarrilaren 28a – William Beechey, ingeles margolari erretratugilea (j. 1753).
- Otsailaren 7a – Prosper Ménière, frantziar medikua (j. 1799).
- Otsailaren 10a – Pedro Romero, espainiar zezen-hiltzailea (j. 1754).
- Otsailaren 18an, Lizarran fusilatuak:
- Francisco García, nafar militarra (j. 1795).
- Juan Antonio Guergué, nafar militarra (j. 1789).
- Pablo Sanz, nafar militarra (j. 1801).
- Apirilaren 21a – Isabel Riquelme, Txileko Independentzia prozesuko protagonistetako bat (j. 1758).
- Maiatza – José María Heredia y Heredia, kubatar idazlea (j. 1803).
- Maiatzaren 3a – Ferdinando Paër, italiar musikagilea (j. 1771).
- Maiatzaren 3a – Pehr Henrik Ling, suedierazko poeta eta suediar gimnastikaren sortzailea (j. 1776).
- Maiatzaren 13a – Hugues-Bernard Maret, Frantziako lehen ministroa (j. 1763).
- Maiatzaren 18a – Caroline Bonaparte, Napoleon I.aren arreba eta Napoliko Erresumako erregina ezkontidea (j. 1782).
- Maiatzaren 24a – Ana Pak Agi, korear martiri katolikoa (j. 1782).
- Ekainaren 27a – Ranjit Singh, Punjabeko Sikh Erresumaren sortzailea eta lehen maharaja (j. 1780).
- Uztailaren 1a – Mahmud II.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1785).
- Irailaren 6a – Vicente González Moreno, Espainiako militar karlista (j. 1778).
- Irailaren 26a – Perpetua Hong Kum-ju, korear martiri katolikoa (j. 1804).
- Irailaren 29a – Friedrich Mohs, alemaniar mineralogoa eta geologoa (j. 1773).
- Abenduaren 3a – Frederiko VI.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1768).
- Marie Paradis, Mont Blancera igo zen lehen emakumea, historiako lehen emakumezko mendigoizaletzat joa (j. 1778).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.