1787ko Zangozako uholdea
1787ko Zangozako uholdea Euskal Herrian inoiz egondako uholderik larriena izan zen eta 1787ko irailaren 24tik irailaren 25era bitartean, Nafarroako Zangoza herria ia erabat birrinduta geratu zen.
Uholdea
1787eko irailaren 24tik irailaren 25eko gauean almadien enborrek, Esako harrizko zubia itxi egin zuten eta ura eta bestelakoak pilatuz joan ziren. Presioak eraginda, urak zubia apurtu eta uholdea eragin zuen Zangozan. Urek bi metroko altuera hartu zuten herriko kaleetan eta 556 hildako izan ziren (biztanleriaren %18a). Herrian zeuden 465 eraikinetatik 428 erabat suntsiturik geratu ziren.
Uholdearen ondorioak
Uholde honek eraginda, herriaren kokalekua aldatu eta Aragon ibaitik urrundu zen, gorago zeuden lurretan etxe berriak eraiki zirelarik. Areago, Santos Angel Otxandategi arkitektoak Zangoza Berria kokapen zeharo ezberdin batean egiteko plan neoklasikoa diseinatu zuen, baina ez zen aurrera eraman[1].
Ikus, gainera
- Euskal Herriko gertakari meteorologikoak
- Uholde historikoak Euskal Herrian
Kanpo estekak
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Vidondo, Aser. (2021-02-13). «La Sangüesa utópica que no vio la luz» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).