Ingalaterrako Iraultza Loriatsua
Ingalaterrako Iraultza Loriatsua[1] edota 1688ko Iraultza, Ingalaterrako Erresuman, Parlamentarien eta Gilen Orangekoaren batasunak Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa erregetzatik kentzea izan zen. Gilenek Ingalaterra herbeheretar itsas armada batekin inbaditu eta bere emazte Maria II.arekin, Jakue II.aren alaba, Ingalaterrako errege-erregina berriak bilakatu ziren.
Iraultza oso lotuta dago kontinenteko Bederatzi Urteko Gerraren gertakariekin eta Ingalaterraren azken inbasio arrakastatsutzat jo daiteke. Jakue II.a erregearen uzkailtzerekin abiatu zen Ingalaterrako demokrazia parlamentario modernoa: Erregeak ez zuen inoiz gehiago botere absoluturik izango, eta Bill of Rights (Eskubideen Legea) Britainia Handiko dokumentu garrantzitsuenetako bat bihurtuko zen. Errege katolikoaren batzertzeak Ingalaterran katolizismoa berrezartzeko aukera ezabatu eta protestante ez-konformisten tolerantzia ekarri zuen.
« | Aipatutako lord espiritualek eta tenporalek eta komunek, Westminsterren bildurik, erabakitzen dute Gilen eta Maria, Orangeko printzea eta printzesa, Ingalaterrako, Frantziako, Irlandako eta haien agindupean dauden lurralde guztietako Erregea eta Erregina direla, eta hala izendatzen dituztela (...).
Eta bere Maiestateei iruditu zaie aipatutako lord espiritualek eta tenporalek eta komunek, legebiltzarreko bi Ganbarak osatuz, haren lekuan jarraitu behar dutela eta, Bere Errege-Maiestateekin batera, erresumako erlijio-legeak eta askatasunak berrezartzeko araudi bat idatzi behar dutela, horrela etorkizunean ez bata ez bestea suntsitzeko arriskuan izan ez daitezen; eta horri aipatutako lord espiritualek eta tenporalek eta komunek baietza eman diote eta horren arabera jokatu dute. |
» |
—Bill of Rights.[2] Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri. |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Ingalaterrako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |