1571ko Bilboko sutea

1571ko Bilboko sutea 1571eko azaroaren 9an Zazpikaleak ia guztiz suntsitu zuen sutea izan zen. Garai horretan, harresiak, elizak eta dorretxe batzuk izan ezik, beste guztia egurrez eraikia zegoen hirian. Esteban Garibai da gertakizun honi buruz argibide gehien ematen dituen iturria, berak aipatzen baitu egurrezko etxeak erre zirela, baina hurrengo urtean jada berreraikitzen ari zirela eta "etxe bakoitzak aurreko kale osoak baino gehiago balio" zuela[1]. Hiriak kalte handiak izan bazituen ere, agintariek hainbat lur erosi zituzten, eta itsasadarraren kanalizazioa egiteko probestu zuten gertakaria[2].

1571ko Bilboko sutea
Motasute
Data1571ko azaroaren 9a
HerrialdeaEspainia

Erreferentziak

  1. Bilbao a través de su historia : ciclo de conferencias conmemorativo del 700 Aniversaro de la fundación de la villa de Bilbao. Fundación BBVA 2004 ISBN 84-95163-91-8. PMC 433530315. (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Surgimiento y notas históricas referentes a la villa de Bilbao» Kobe (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.