14 (eleberria)
14 Jean Echenoz egilearen eleberria da. Jatorriz frantsesez idatzita, 2012ko urriaren 4an, Les Éditions de Minuit argitaletxearen eskutik kaleratu zuen. Hau egilearen hamabostgarren eleberria da. Euskarazko itzulpena 2014an agertu zen, Gerardo Markuletaren eskutik.[1] Nobela oso laburra izanik, 110 orrialde, gaia ordea ikaragarria da: I. Mundu Gerraren eragina Vendéeko herri txiki batean, herriko sei pertsonen bitartez, bost gizon eta emakume bat. Izenburuak gerra hasi zen urteari erreferentzia egiten dio. Liburuak kritiko literioen artean arrakasta handia izan du.
14 | |
---|---|
![]() 401.go Infanteria Erregimentua I. Mundu Gerra ondoren. | |
Datuak | |
Idazlea | Jean Echenoz (2012) |
Argitaratze-data | 2012ko urriaren 4a |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | 14 |
Herrialdea | ![]() |
Orrialdeak | 123 |
ISBN | 978-2707322579 |
OCLC | 798407752 |
Euskaraz | |
Izenburua | 14 |
Itzultzailea | Gerardo Markuleta |
Argitaratze-data | 2014 |
Orrialdeak | 123 |
ISBN | 978-84-940733-4-2 |
Argumentua
Hau oso sinplea da itxuraz. Justu gerraren hasierarekin hasten da narrazioa. Protagonista, Anthime, bizikletaz dabil eta menditik kanpaien deiak entzuten ditu. Herrira bueltatu eta han herrikide guztiak nahastuta topatuko ditu. Ondoren, herriko bost gizonen ibilbideak hasieran laburra izan behar zen gerran batean ezagutuko ditugu. Herrian, bestetik, neska bat geldituko da, Blanche, bere senargaia itxaroten. Hortik abiatuta eleberriak koadro edo une tenporal desberdinak erakutsiko dizkigu, batzuk frontean, bestetzu herrian.
Pertsonaiak
- Anthime: Pertsonaia nagusia, gaztea kultu eta irakurzalea. Blancheri askotan begiratzen zion . Eskuineko besoa galduta herrira bueltatuko da.
- Charles: aurrekoaren anaia nagusia (behin liburua nahiko aurreratuta jakingo dugu hori), nahiz eta harekin oso ondo ez konpondu, eta Blancheren senargaia. Zapata lantegian zuzendari-ordea zen. Gerra hasi eta gutxira hare hegazkinaren aurkako eraso baten ondorioz hilko zen.
- Blanche: neska gaztea haurdun gelditu da eta alaba aurrera eramatea erabakitzen du.
- Padioleau: Harakina, gerran erabilitako gasen eraginez itsututa, herrira bizirik bueltatu ahalko da.
- Bossis: Gerran hilko da.
- Arcenel: Larrukigile. Batailoian erabat bakartuta, desertore akusaziopean fusilatuta izango da.
Liburuaren datu bibliografikoak
- Jatorrizko bertsioa: 14. Paris:Les Éditions de Minuit, 2012. 123 or. ISBN 978-2-7073-2257-9.
- Euskarazko itzulpena: 14. Donostia: Meetok, 2014. 110 or. Itzultzailea: Gerardo Markuleta. ISBN 978-84-940733-4-2
Erreferentziak
- Ibargutxi, Felix. (2014/06/06). «Echenoz-en lanik berriena ere, '14', euskaratu dute» Diario Vasco.