1492: Conquest of Paradise
1492: Conquest of Paradise (euskaraz 1492: Paradisuaren Konkista; frantsesezko izenburua: 1492: Christophe Colomb, 1492: Kristobal kolon) 1992ko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariaren abenturazko historia filma bat da. Gérard Depardieu, Sigourney Weaver, Armand Assante eta Fernando Rey aktoreek antzeztu zuten.
1492: Conquest of Paradise | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1992 |
Izenburua | 1492 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, film dramatikoa, abenturazko filma eta zinema historikoa |
Iraupena | 149 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Blanes eta Birjina uharte amerikarrak |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ridley Scott |
Gidoigilea(k) | Roselyne Bosch (en) |
Antzezlea(k) | |
Gérard Depardieu (Kristobal Kolon) Armand Assante (Gabriel Sánchez (en) ) Sigourney Weaver (Elisabet I.a Gaztelakoa) Ángela Molina (Beatriz Enríquez de Arana) Fernando Rey (Antonio de Marchena (en) ) Tchéky Karyo (en) (Martín Alonso Pinzón) Frank Langella (Luis de Santángel (en) ) Michael Wincott (Adrián de Mújica) Arnold Vosloo Steven Waddington (en) (Bartolome Kolon) Juan Diego Botto (Diego Columbus (en) ) Achero Mañas (Rodrigo de Triana (en) ) Billy L. Sullivan (en) (Fernando Kolon) Fernando Guillén Cuervo (Diego Kolon) Kevin Dunn Loren Dean (Fernando Kolon) Mark Margolis (Francisco de Bobadilla (en) ) Kario Salem Jack Taylor John Heffernan (en) Albert Vidal (en) (Hernando de Talavera (en) ) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Roselyne Bosch (en) Ridley Scott |
Konpainia ekoizlea | Légende Entreprises (en) Gaumont France 2 Due West (en) |
Edizioa | William M. Anderson (en) Françoise Bonnot Armen Minasian |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Vangelis |
Argazki-zuzendaria | Adrian Biddle |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Karibea |
ikusi
| |
Bideoa | YouTube |
1492ko Mundu Berriaren 'deskubrimendu' ofizialaren 500. Urteurrena ospatzeko Paramount Pictures estatubatuar ekoiztetxeak eta hainbat europar herrialdeek elkarlanean burutu zuten filma da, Kristobal Kolon (Gérard Depardieu) genovar itsasgizonak burututako itsas balentria eta egite honek Ameriketako jatorrizko herriengan izan zuen eragina agertuarazi nahi izan zuen.
Soinu banda Vangelis greziar musikagile ospetsuak konposatu zuen, Soinu banda onenaren Urrezko Globo Sariaren izendapena jaso zuen.
Urte berean eta gai berdina jorratzen zuen Christopher Columbus: The Discovery (Kristobal Kolon: Aurkikuntza) filmarekin lehiatu zen, hura John Glen zuzendariak zuzendu eta Marlon Brando, Tom Selleck, Georges Corraface, Rachel Ward, Rovert Davi, Catherine Zeta-Jones eta Benicio del Toro aktoreek antzeztu zutelarik.
Argumentua
Kristobal Kolon (Gérard Depardieu), genovar itsasgizonak, Europako mendebaldetik Asia ekialdera zuzenean doan itsas ibilbidea topatzeko ametsa du, honela europar merkatariek merkatal bitartekarien beharrik izan ez dezaten. Lehenbizikoz, Kolonek bere proiektu edo asmoa Portugalgo Erresumako erregeari proiektua aurkeztu zion, baina garaiko adituek egitea posiblea izan baina hondamendia izan daitekelako iritzia dutenez ezezkoa eman zion. Orduan, Kolon genovarra Gaztelako Erresumara zuzenduko da, bertan hasiera batean ezezkoa ere jaso arren, Aita Marchena (Fernando Rey) eta Martín Alonso Pinzón (Tchéky Karyo) ontzigilearen babesa jasoko du. Gainera, Luis de Santángel (Frank Langella) valentziar bankariak Kolonen proiektuak baiezkoa izan dezan Elisabet I.a Gaztelakoarekin (Sigourney Weaver) elkarrizketa bat erraztuko diola ere hitzemango dio. Honebestez, azkenik Errege-Erregin Katolikoen (Sigourney Weaver eta Fernando García Rimada) babes eta diru-laguntzaz, 1492ko abuztuaren 3an, Kolon itsasgizonak orduko mapetan agertzen ez ziren Europa eta Asia artean kontinentea (Amerika) eta ozeanoa (Amerika) zeudela jakin gabe Puerto de Palosko portutik itsasoratuko da. Honela bada, 1492ko urriaren 12an, inork nora eramango zituen itsasbidaia eta eskifaiaren hainbat matxinada saiakeren ondoren, 'La Pinta', 'La Niña' eta 'La Santa María' ontziolak Karibe itsasoko uhartetxo batean ainguratu zuten, honi San Salvador izena jarriaz (gaur egungo Bahamak uhartedian). Kolon oraindik une hartan jabetu ez arren, ordurarte ezaguna zen munduko mugak zabaldu zituen kontinente berri bat ofizialki 'topatu' eta ezagutzera eman zuten, nahiz eta aurretik 1000. urte inguruan bertaratu lehenbiziko europarra Erik Gorria izan.
Aktoreak
- Gérard Depardieu: Kristobal Kolon
- Armand Assante: Gabriel Sanchez
- Sigourney Weaver: Elisabet I.a Gaztelakoa
- Loren Dean: Fernando Kolon zaharra
- Ángela Molina: Beatriz Enriquez de Arana
- Fernando Rey: Aita Antonio de Marchena
- Michael Wincott: Adrián de Moxica
- Tchéky Karyo: Martín Alonso Pinzón
- Kevin Dunn: Méndez kapitaina
- Frank Langella: Luis de Santángel
- Mark Margolis: Francisco de Bobadilla
- Kario Salem: Arojaz
- Billy L. Sullivan: Fernando Kolon gaztea
- John Heffernan: Anai Buyl
- Arnold Vosloo: Hernando de Guevara
- Steven Waddington: Bartolomeo Kolon
- Fernando Guillén Cuervo: Giacomo Kolon
- José Luis Ferrer: Alonso de Bolaños
- Bercelio Moya: Utapan
- Juan Diego Botto: Diego Kolon
- Achero Mañas: Txoa
- Fernando García Rimada: Fernando II.a Aragoikoa
- Albert Vidal: Hernando de Talavera
- Isabel Prinz: Dueña
- Jack Taylor: Vicuña
- Ángela Rosal: Pinzónen emaztea
- Silvia Montero: Pinzónen alaba (krditurik gabe)