1362ko San Martzeloren uholdea

1362ko San Martzeloren uholdea edo Grote Mandrenke (behe-saxoieraz ɣroːtə mandrɛŋkə ahoskatua; danieraz: Den Store Manddrukning, euskaraz: «gizonen itotze handia»)[1] urtarrilaren 16an gertaturiko zikloi estratropikala izan zen, ilberriarekin bat egin zuena. Ozeano Atlantikoan sortutako ekaitz handi bat izan zen, Ingalaterra, Herbehereak, iparraldeko Alemania eta Schleswig eragin zituen, 25.000[1]-100.000 heriotza eraginez.

1362ko San Martzeloren uholdea
Motasagailo zikloniko
Honen izena daramaMartzelo I.a
Denbora-tarte1362ko urtarrilaren 15a (egutegi gregorianoa) - 1362ko urtarrilaren 17a (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaHerbehereak eta Danimarka
SuntsituakRungholt (en) Itzuli
Stedum (en) Itzuli

Izena

Igande hori Martzelo I.a aita santuaren jaia zelako, ezizen hori hartu zuen. Danieraz Den Store Manddrukning (euskaraz: «gizonen itotze handia») eta behe-alemanez Grote Mandrenke (euskaraz: «gizonen itotze handia») deitu zioten.

Ekaitza

Aurreko egunean, 1362ko urtarrilaren 15ean, larunbata, Ipar Itsasotik zetorren sagailo zikloniko itzel batek eskualdeko barnealdea garbitu zuen Herbehereetatik Danimarkaraino.

Urtarrilaren 16an, igandea, itsasaldia biziagoa izan zen, uharte batzuk suntsituz, lehorreko eremu zabalak uharte bihurtuz, eta herri osoak suntsituz, tartean Rungholt (Strand uhartean, Frisia iparraldean) Ekialdeko Yorkshireko Ravenser Odd eta Dunwicheko portua.[2]

Urtarrilaren 17a izan zen marea gogorraren azken eguna.

Garaiko kroniken arabera, Ipar Itsaso osoan 100.000 hildako inguru izan ziren, baina kopuru hori ziurrenik gehiegizkoa izango da. Holandan bakarrik 25.000 eta 40.000 biktima artean izan ziren.

Uholdeak Ipar Itsasoaren inguruko herrialde guztiak jo zituen. Anton Heimreich kronikari alemaniarrak jakinarazi zuenez, Schleswig-Holsteinen ura (Ipar Itsasoan presak eraikitzearen ondorioz) 4 ukondotik (2,4 metro inguru) gora igo zen eta 21 presa eta diketik gora igaro zen. Rungholt hiri aberatsa eta beste zazpi parrokia ur azpian geratu ziren betiko. Gaur egun bada elezahar bat, ekaitzetan Rungholteko elizetako kanpaiak entzun daitezkeena.

Ondorioak

Ekaitz-marea horrek, XIII. eta XIV. mendeko antzeko neurriko beste batzuekin batera, paper garrantzitsua izan zuen Zuiderzeeren eraketan,[1] eta Europako iparraldean Izotz Aro Txikiaren hasieran izandako ezegonkortasun meteorologikoaren adibide nabarmena izan zen.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Moss, Stephen. (2011-01-20). «Weatherwatch: The Grote Mandrenke» The Guardian.
  2. (Ingelesez) «Dunwich underwater images show 'Britain's Atlantis'» BBC News Online 2013-05-10.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.