12. linea (Txik Txak)
Txik Txaken 12. linea (12 estilitzatua) Car Express sareko zortzi hiriarteko autobus lineetako bat da. Lineak 23 geltoki eta 39 kilometro ditu guztira eta Baiona, Baionaldea eskualdean dagoena, Samatzerekin lotzen ditu, Agaramont eskualdean, Ahurti bidez.
Baiona ↔ Ahurti — Samatze | |
---|---|
Car Express sarearen parte da | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Hiriarteko autobusa |
Eskualdeak | Euskal Herria |
Geltokiak | 23 |
Jabea | Euskal Hirigune Elkargoa |
Ustiapena | |
Hasiera | 2019ko irailaren 2a |
Eragilea | Hiruak Bat |
Datu teknikoak | |
Luzera | 38,6 km |
Abiadura maximoa | 110 km/h |
2019ko irailaren 2an inauguratu zen, Baiona, Ahurti eta Samatze herrien artean, Transports 64 sare zaharreko 812 linetik abiatuta.
Historia
2013. urtera arte, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua arduratzen zen errepide bidezko hiriarteko garraio-lineak kudeatzeaz Ipar Euskal Herrian eta Bearnon. Guztira 14 linea zeuden Euskal Herrian, barnekoak zein Okzitaniara lotutakoak. Autobus bat edo bi baino ez ziren linea gehienetan noranzko eta egun bakoitzeko, eta kontrolik gabea zen. Autobusek ez zuten irudi komertzial propioa, operadoreena baizik. Linea honek 855 linea izena jasotzen zuen eta Baiona eta Donamartiri artean, Urketa bidez, zihoan.[1]
2013an, sareak eraldaketa handia jasan zuen. Lineak antolatu egiten dira eta denentzako marka komun bat hartzen da. Zenbakiak berrantolatu egiten dira, errazagoa izan dadin, eta tarifak berrikusi egiten dira. 855 lineak 812 linea izena hartuko du eta ibilbidea aldatu egingo da: Baionatik Ahurtira. Urketa eta Donamartiri arteko herrietarako, zerbitzua kendu da.[2]
2017ko urtarrilean hirigune guztiak Euskal Hirigune Elkargoan batu zirenean, Iparraldeko garraio publikoko sare guztiak (Chronoplus, Hegobus, etab.) haien eskuetara pasatu ziren, hiriarteko lineak izan ezik (Transports 64), horiek departamenduaren esku jarraitzen baitzuten. 2019ko uztailera arte ez zuen lortu Akitania Berria eskualdeak hiriarteko garraioaren emakida (lehenago departamenduen esku), eta bere lurraldetik osorik elkargoari igarotzen diren lineen titulartasuna ematea erabaki zuen. Horrela sortu zen garraio publikoaren irudi bateratu berria, sare berri batek lagunduta: Txik Txak.[3]
Car Express sarearen 12 linea 2019ko irailaren 2an jarri zen martxan, orain desagertu den 812 linearen ibilbideari buruz. Zerbitzua, ordura arte Baiona eta Ahurti artean, Samatzeraino luzatu zen, baina zerbitzu batzuetarako bakarrik.[4]
Ibilbidea
Geldialdiak
Geldialdia | Koordenatuak | Udalerria | Konexioak | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
■ | Euskaldunen Plaza | 43°29′41″N 1°28′43″W | Baiona | T1 T2 3 4 6 11 13 14 32 38 50 52 N1 N2 XL'R 7 26 | ||||
● | Reduit Boufflers | 43°29′34″N 1°28′20″W | Baiona | 5 6 11 13 30 48 50 | ||||
● | Nautika | 43°29′21″N 1°27′59″W | Baiona | 11 13 48 | ||||
● | Napoleon | 43°29′13″N 1°27′46″W | Baiona | 11 13 48 | ||||
● | Errezplandi kaia | 43°29′7″N 1°27′34″W | Baiona | 11 13 48 | ||||
● | Garinda | 43°29′1″N 1°27′12″W | Baiona | 11 13 48 | ||||
● | Gaziak | 43°29′4″N 1°26′54″W | Baiona | 11 13 48 | ||||
● | Ametzondo | 43°28′51″N 1°26′34″W | Hiriburu | 6 11 13 48 50 | ||||
● | Europako kargo zentroa | 43°29′18″N 1°25′58″W | Mugerre | |||||
● | Enpresa parkea | 43°29′24″N 1°25′36″W | Lehuntze | |||||
● | Doria | 43°28′24″N 1°23′45″W | Lehuntze | |||||
● | Telletxea | 43°28′55″N 1°23′31″W | Lehuntze | |||||
● | Purgua | 43°29′11″N 1°23′14″W | Lehuntze | |||||
● | Ur-biltegia | 43°29′14″N 1°21′23″W | Urketa | |||||
● | Destinee | 43°29′16″N 1°21′0″W | Urketa | |||||
● | Purgua | 43°29′10″N 1°20′17″W | Urketa | |||||
● | Larrialdi zentroa | 43°29′30″N 1°17′55″W | Ahurti | |||||
● | Muinoak | 43°29′20″N 1°17′23″W | Ahurti | |||||
■ | Plaza | 43°29′39″N 1°17′29″W | Ahurti | |||||
● | Portua | 43°29′56″N 1°17′54″W | Ahurti | |||||
● | Portua | 43°31′19″N 1°11′47″W | Gixune | |||||
■ | Herria | 43°31′25″N 1°9′27″W | Samatze |
Disuasio-aparkalekuak
Gaur egun, ez dago disuasio-aparkaleku ofizialak.
Ustiapena
Gaur egun, Hiruak Bat enpresak ustiatzen du linea.[5]
Maiztasunak
12. lineko maiztasunak, 2021eko apirilaren 26an[6] | ||||||||||
Baiona → Ahurti → Samatze | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Geldialdiak / Egunak | lng | lng | lng/lr | lng | lng/lr | lng | lng/lr | lng | ||
Baiona | 08:05 | 09:05 | 12:15 | 13:55 | 16:20 | 17:15 | 18:15 | 19:15 | ||
Hiriburu | 08:17 | 09:17 | 12:27 | 14:07 | 16:32 | 17:27 | 18:27 | 19:27 | ||
Lehuntze | 08:30 | 09:30 | 12:40 | 14:20 | 16:45 | 17:40 | 18:40 | 19:40 | ||
Urketa | 08:38 | 09:38 | 12:48 | 14:28 | 16:53 | 17:48 | 18:48 | 19:48 | ||
Ahurti | 08:45 | 09:45 | 12:55 | 14:35 | 17:00 | 17:55 | 18:55 | 19:55 | ||
Gixune | 17:15 | 19:10 | ||||||||
Samatze | 17:25 | 19:20 | ||||||||
Samatze → Ahurti → Baiona | ||||||||||
Geldialdiak / Egunak | lng | lng | lng/lr | lng | lr | lng | lr | lng | lng | lng |
Samatze | 06:48 | 07:49 | 09:48 | |||||||
Gixune | 06:58 | 07:59 | 09:58 | |||||||
Ahurti | 06:22 | 07:13 | 08:14 | 09:52 | 10:13 | 13:07 | 13:12 | 15:02 | 16:27 | 18:27 |
Urketa | 06:29 | 07:24 | 08:24 | 09:59 | 10:24 | 13:14 | 13:19 | 15:09 | 16:34 | 18:34 |
Lehuntze | 06:37 | 07:32 | 08:32 | 10:01 | 10:32 | 13:22 | 13:27 | 15:17 | 16:42 | 18:42 |
Hiriburu | 06:50 | 07:45 | 08:45 | 10:20 | 10:45 | 13:35 | 13:40 | 15:30 | 16:55 | 18:55 |
Baiona | 07:03 | 08:00 | 09:00 | 10:35 | 11:00 | 13:50 | 13:55 | 15:45 | 17:10 | 19:10 |
Flota
Linean 4 ibilgailuk egiten dute lan guztira.[7]
Eraikitzailea | Eredua | Zenbakia | Urtea | Luzera (m) | Ateak |
---|---|---|---|---|---|
Irizar | I6 | 4 | ? | 14 | 2 |
Tarifak
2022ko uztailaren 4tik aurrera, Txik Txak sareko tarifak bateratu egingo dira, eta berdin-berdinak izango dira linea eta zerbitzu guztietarako, SNCFk emandako tren-zerbitzuetarako izan ezik, horiek garraio-titulu propioak baitituzte.[8]
USTEKABEKO TXARTELAK | ||
---|---|---|
Txartela | Deskripzioa | Prezioa |
Bidaia 1eko tiketa | Txartel arrunta (joanekoa bakarrik: linea-aldaketak, 90 minutura arte gehienez) | 1,20 € |
Banku-txartela | Ticket 1 voyage (banku-txartela zuzenean makina balidatzailera hurbilduz ordaintzen da) | 1,20 € |
SMS tiketa | Ticket 1 voyage (SMS bat 93064 zenbakira bidalita ordaintzen da, BUS + linearekin) | 1,20 € |
Libre txartela | Joaneko txartela (garraio-titulu pertsonal eta besterenezina, hilaren amaieran ordaintzen da) | 0,96 € |
10 Bidaiako tiketa | 10 txartel arruntak (joanekoa bakarrik: linea-aldaketak, 90 minutura arte gehienez) | 9,60 € |
Egun 1eko txartela | Bidaia mugagabeak 24 orduz sare osoan zehar | 3,50 € |
7 eguneko txartela | Bidaia mugagabeak 7 egunez sare osoan zehar | 13,00 € |
Taldeño tiketa | Gehienez 5 lagunentzako joan-etorriko txartela (linea-aldaketak, 90 minutura arte gehienez) | 6,00 € |
7 eguneko taldeño tiketa | Gehienez 5 lagunentzako bidaia mugagabeak 7 egunez sare osoan zehar | 40,00 € |
Euskopass | Joan-etorriko txartel konbinatua Euskotrenekin Baiona eta Donostia artean Hendaiatik | 5,50 € |
txartela | Edozein garraio-titulu kargatzeko euskarri berrerabilgarria | 0,20 € |
ABONAMENDUAK | ||
---|---|---|
Hilabete 1eko abonamendua | Urte 1eko abonamendua | |
28 urtez pekoak | 20 € / hilabetea | 8 € / hilabetea |
28-65 urtekoak | 36 € / hilabetea | 29 € / hilabetea |
65 urtez goitikoak | 25 € / hilabetea | 20 € / hilabetea |
Etorkizuna
Maiztasunak eta ibilbideak handitzea aurreikusten da, baita tarifak integratzea ere.
Erreferentziak
- «Sareko mapa» Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua
- (Frantsesez) «Eskola-garraioak 64an: oraingoz ez da ezer aldatzen.» La République des Pyrénées (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- (Frantsesez) «Euskal Herria: Txik txak sareak garraiobide guztiak estaliko ditu.» Ville, Rail et Transports 2019-04-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- (Frantsesez) «Ipar Euskal Herria: Txik txak sareak mobilizazio guztiak estaliko ditu» Ville, Rail et Transports 2019-04-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
- (Frantsesez) «Hiriarteko lineak» Autocars Hiruak Bat (Noiz kontsultatua: 2021-04-24).
- 12. lineko maiztasunak, 2021eko apirilaren 26an
- (Frantsesez) «Gure minibus gama eta turismoko autobusak» Autocars Hiruak Bat (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
- (Frantsesez) Txik Txak. «Txartelak eta abonamenduak» www.txiktxak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).