10 (filma)

10 edota 10 (Hego Euskal Herrian Emakume Perfektua eta Ipar Euskal Herrian Bera) 1979ko Blake Edwards estatubatuar zinema zuzendariaren maitasun komedia filma bat da. Bertan, Dudley Moore, Julie Andrews, Robert Webber, Dee Wallace eta Bo Derek aktoreek antzeztu zuten. Filma honek Dudley Moore eta batez ere Bo Derek aktore ederra mundu osoan ezagun eta superizar bilakatu zituen, Bo Derek baita sex symbola ere.

10 (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1979
Izenburua10
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa
Iraupena122 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Malibu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Blake Edwards
Gidoigilea(k)Blake Edwards
Antzezlea(k)
Dudley Moore
Julie Andrews
Robert Webber
Dee Wallace
Bo Derek (Jenny Hanley (en) Itzuli)
Sam J. Jones
Brian Dennehy
John Hancock
Max Showalter
Nedra Volz
Deborah Rush
Burke Byrnes
Denise Crosby
Don Calfa (en) Itzuli
William Lucking
Desiree West (en) Itzuli
Jamie Gillis













[[Kategoria:Don Calfa (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Desiree West (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaBlake Edwards
Tony Adams (en) Itzuli

[[Kategoria:Tony Adams (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaOrion Pictures
EdizioaRalph E. Winters (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaHenry Mancini
Argazki-zuzendariaFrank Stanley
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMexiko eta Los Angeles
Historia
Nominazioak
Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
52. Oscar Sariak

Henry Mancini

IMDB: tt0078721 Filmaffinity: 502576 Allocine: 36002 Rottentomatoes: m/10 Mojo: 10 Allmovie: v5 TCM: 92504 Netlix: 205210Edit the value on Wikidata

Filmak Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Henry Mancini) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria, azken hau Henry Mancinik konposatu eta Robert Wellsek abestutako It’s Easy to Say ("Esatea Erraza Da") abestiari esker. Urrezko Globo Sarietarako bost izendapen ere jaso zituen, horietako bat bera ere irabazi ez zuelarik.

Filmaren izenburua George Webber (Dudley Moore) protagonistak bere emakumeen 1etik 10erako zerrendan Bo Derek aktoreak antzeztutako pertsonaia 11 bat dela aipatzean datza, hots, bere ustez emakume perfetua. Filma honetako eszenarik ezagunena Bo Dereken pertsonaia hondartza zehar lasterketa joan eta Dudley Moore aktorearen pertsonaia hura begira ahozabalik gelditzen denekoa da.

Argumentua

George Webber (Dudley Moore) musikagileak 40. urtebetetzearen krisia igarotzen ari den musikagilea da. Samantha (Julie Andrews) izeneko emakume baten harremana izan arren, egun batez elizara ezkontzera doan emaztegai bat (Bo Derek) ikusiko du. George emakume haren edertasunaz liluaturik gelditu eta hartaz txora-txora eginda geldituko da. Nola edo hala emakume ezkondu berriak bere eztai bidaian nora joango den jakin eta bera eta nere senar berria Mexikora jarraituko ditu. Han emakumea ezagutu eta harekin neskatan egiten saituako da.

Aktoreak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.