1. linea (Shanghaiko metroa)
Shanghaiko metroaren 1. linea 1993eko maiatzaren 28ean zabaldu zen, eta lau urteko lanen ondoren Shanghaiko metroaan eraikitako lehen tartea izan zen.
Irekiera | 1993eko maiatzaren 28ean |
Nork kudeatuta | Shanghai No.1 Metro Operation Co. Ltd. |
Geltokiak | 28 |
Azken luzapena | 2007ko abenduaren 29an |
Luzera totala | 36,39 Km |
Zabalera | 1.435mm |
Abiadura | 80 km/h |
Maiztasuna | 3' / 4' |
Gaur egun, hiriko metroan erabilera handieneko linea da eta egunero milioi bat pertsona baino gehiagok hartzen dute. 2009ko abenduaren 31an, metro-sarean hainbat tarte berri zabaldu ziren egun berean, lehen linea 1,40 milioi pertsonek erabili zuten.
Lotuneak
Geltokia | Linea |
---|---|
Xinzhuang | 5 |
Shanghai hegoaldeko tren geltokia | 3 |
Shanghai Indoor Stadium | 4 |
People's Square | 2, 8 |
Shanghaiko tren geltokia | 3, 4 |
Changshu kalea | 7 |
Luzapenak
Sakontzeko, irakurri: «Shanghaiko metroaren luzapenaren kronologia»
- 1993eko maiatzaren 28ean, metroaren lehen linea zabaldu zen, Shanghaiko tren geltokia eta Jin Jiang parkearen artean (16,1 kilometro eta 13 geltoki).
- 2004ko abenduaren 28an, Shanghaiko tren geltokia - Gong Fu Xin Cun tartea zabaldu zen (12,4 kilometro eta 9 geltoki).
- 2007ko abenduaren 29an, Gong Fu Xin Cun - Fu Jing kalea tartea zabaldu zen (4,3 kilometro eta 3 geltoki).
Ordutegia eta maiztasuna
Trenak goizeko seietatik gaueko hamarrak arte ibiltzen dira. Astegunetan maiztasuna jendetza orduetan 3 minutukoa da, eta gainontzeko orduetan 4 minutukoa.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.