Erregearen peoiaren irekiera
Erregearen peoiaren irekiera '1. e4' mugimenduarekin hasten den edozein xake-irekiera da. Xakean gehien jokatzen den irekiera da[1], Erreginaren peoiaren irekieraren aurretik.
Erregearen peoiaren irekiera | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezaugarriak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mugimenduak | e4 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Honen azpiklasea | Xake hasiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Honen izena darama | king pawn (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
ECO kodea | B00–B99 eta C00–C99 |
Irekieraren xehetasunak
Xakean egin daitezkeen lehen 20 mugimenduetatik ohikoena da. Zurientzat eraginkorra izan ohi da irabazteko (%54,25), baina ez da beste irekiera batzuk bezain arrakastatsua: 1.d4 (55.95%), 1.Nf3 (55.8%), 1.c4 (56.3%), eta 1.g3 (55.8%)[2]. 1.e4 mugimenduari erantzuteko erabiltzen diren jokaldi gehienek izen propioa dutenez, ez da oso ohikoa irekiera hau bera aipatzea izenez.
Erregearen aurreko peoia bi karratu aurreratzea oso eraginkorra da, zentroa bereganatzen delako, d5 karratuari erasotzen diolako, eta erregina zein alfilaren mugimendua baimentzen duelako. Bobby Fischer maisuak zioen jokaldi hau onena zela, hala frogatu zuelako[3].
Ohiko jarraipenak
- 1...c5, edo siziliar defentsa da jarraipenik ohikoena praktika modernoan. Siziliar defentsak baimentzen die beltzei erdiko borroka eremua lehiatzea, d2-d4 aurretik prestatuz ...cxd4 batekin. Siziliar defentsa da xakean gehien analizatu den irekiera.
- 1...e5 erabiliz gero hasiera irekia izango genuke, Espainiar hasiera, Erregearen ganbito, italiar jokoa, eskoziar jokoa edo Petroven defentsa baimentzen dituena. Irekiera honetan d2-d4 jasotzeko prest jartzen dira beltzak exd4 aurreratuz. Baliteke ere zentroa mantentzea ....d6 egitea lortuz gero.
- 1...e6 frantziar defentsa da. Beltzen erantzun lasaiak baimentzen die zuriei 2.d4 jokatzea. Honela zuriek abantaila dute espazioan, bi peoiekin erdian eta alfilentzako mugimenduarekin, beltzek alfila blokeatzen duten bitartean.
- 1...c6 Caro–Kann defentsa da. Frantziar defentsa bezala, erantzun solidotzat hartzen da, baina zentroaren kontrola galdu ohi dute beltzek. Alfin zuria ez da geratzen bere peoiek itxia, frantziar defentsan gerta daitekeen bezala.
- 1...d6 erabiltzen bada Pirc defentsa erabili nahi delako da (1.e4 d6 2.d4 Nf6 3.Nc3 g6), defentsa hipermoderno bat non beltzek baimentzen dieten zuriei zentroa bereganatzea, beranduago aldatzeko helburuarekin. Defentsa modernoa, Pribyl sistema eta Philidor defentsa ere horrela hasten dira.
- 1...g6 Defentsa modernoa da. Pirc cefentsarekin lotuta dago, eta biak joka daitezke. Zuriek aukera dute 2.d4 erabilita peoiekin zentroa bereganatzeko, baina beltzek aukera dute erregearen alfila mugitzeko g7 posiziora eta zentroa berreskuratzeko.
- 1...d5 Eskandinaviar defentsa da, eta e4 zuzenean erasotzea da, zentroan tentsioa sortuz. 2.exd5 Qxd5 3.Nc3 gertatzen bada, zuriek denbora irabazten dute beltzek denbora baino lehenago mugitutako erreginari erasoz. 2...Nf6 egiten bada (Marshallen ganbitoa) zuriek 3.d4 Nxd5 4.c4 egiten badute espazioa bereganatzeko, beltzek 3...c6 edo 3...e6 ganbitoa eskaini dezakete.
- 1...Nf6 Alekhineren defentsa da, zuriei gonbidatzen diena alfilarekin 2.e5 egitera. Beltzek alfila behin eta berriz mugitzen dute ondoren, harrapatua izan ez dadin. Zuriek peoiekin egiten dute jokoa, beranduago aukera ematen duena horiek hartu eta jokoari buelta emateko.
Erreferentziak
- Keene, Raymond; Levy, David. (1993-09-01). How to Play the Opening in Chess. ISBN 978-0-8050-2937-6. (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
- «Chess Opening Explorer» www.chessgames.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
- Fischer, Bobby. (1969). My 60 memorable games, selected and fully annotated. New York, Simon and Schuster ISBN 978-0-671-21483-8. (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).