1. FSV Mainz 05
1. FSV Mainz 05 (izen osoa 1. Fußball- und Sport-Verein Mainz 05 e.V.) Alemaniako futbol talde bat da, Mainz hirikoa.
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezizena(k) | Die Nullfünfer (zero-bostak) eta Karnevalsverein (ihauteri taldea) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1905 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Coface Arena edukiera: 34.034 lagun inaugurazioa: 2011 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bundesliga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 9.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
![](../I/SC_Freiburg_vs_FSVMainz_17_ao%C3%BBt_2013_09.jpg.webp)
Historia
Taldea 1905ean sortu zen baina historiaren zati handienean maila apalean aritu da, profesionalismoa eta amateur mailak txandakatuz. 1982an esate baterako Alemaniako tale amateurren txapelduna izan zen. 1991etik aurrera profesionala bihurtzea lortu zuen eta 1997, 2002 eta 2003an Bundesligako lehen mailara igotzeko saiakeren ostean 2004an lortu zuen balentria Jürgen Klopp entrenatzailearekin. 2006an UEFA Europa League jokatzeko sailkatu zen Alemaniako "joko garbia"-ren saria irabazita.
2007an bigarren mailara jeitsi zen baina bi urte beranduago gorenera itzuli zen. 2011 denboraldia lehenengo zazpi partidak jarraian irabaziz hasi zuen eta azkenean bosgarren postua lortu zuen, inoizko posturik onena. 2015-16an seigarrena izan zen baina hurrengo denboraldian azken jardunaldian salbatu zen.
Uniformea
|
|
|
|
|
|
Palmaresa
Alemanian: 0
- Alemaniako Txapelketa (0): bosgarrena 2011an.
- Alemaniako Kopa (0): finalerdiak 2009an.
Europan: 0
- UEFA Kopa (0): lehen itzulia (3. kanporaketa) 2006an.
- Txapelduna (1): 1997
Kanpo estekak
- (Alemanez) 1. FSV Mainz 05 futbol taldearen webgunea
2022-23ko Alemaniako Bundesliga | ![]() |
---|---|
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Bochum | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Friburgo | Hertha Berlin | Hoffenheim | Köln | Leipzig | Mainz | Schalke 04 | Stuttgart | Union Berlin | Werder Bremen | Wolfsburg |