(H)ilbeltza
(H)ilbeltza edo Euskal Nobela Beltzaren Astea euskarazko nobela beltza sustatzeko kultura jarduera bat da, 2015. urteaz geroztik urtero Baztanen (Nafarroa Garaia) egiten dena. Aste hori beti neguan izaten da, ilbeltz (urtarril) hilabetearekin hitz jokoa eginez. Aste batean zehar, antolatzaileek nobela beltzarekin lotutako hainbat adierazpen kultural eskaintzen dituzte: solasaldiak, mahai inguruak, aurkezpenak, antzerkia, zinema, musika, jokoak eta abar.
Web orri bat elikatzen dute astean barna garatzen den informazioarekin edo horretarako propio sortzen duten materialarekin: ilbeltza.eus
Ekitaldiak egin bitartean, berriz, blog bat dute martxan, egunez egun gertatzen ari denaren berri emateko: (H)ilbeltza
(H)ilbeltza beka
2017. urteaz geroztik, urtero beka bat ematen dute, eleberri beltz bat argitaratzeko:
- 2017: Miel Anjel Elustondori, Kezko bola batek itoak birikak liburua idazteko (Txalaparta, 2019).[1]
- 2018: Josu Barambonesi, Patricia Highsmithen Lardaska eleberria itzultzeko (Txalaparta, 2020).[2]
- 2019: Miren Gorrotxategiri, Sotoan gordeak liburua idazteko (Txalaparta, 2021).[3]
- 2020: Koldo Biguriri, Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao eleberria itzultzeko (Txalaparta, 2022); euskaraz, Agur maitea, ikusi arte izenburuarekin plazaratu zen.
- 2021: Eneko Barberenari, Xukunetatik aldendu ahala liburua idazteko.[4]
- 2023: Joxan Oizi, Zorigaiztoko eleberri proiektuarengatik. [5]
Erreferentziak
- https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1506321285721-miguel-angel-elustondo-azpeitiarrak-irabazi-du-hilbeltza-beka
- https://kultursharea.eus/patricia-highsmith-idazlearen-lardaska-eleberria-euskaratu-du-josu-barambones-itzultzaileak/
- https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210114/ezkutuko-kontuak-miren-gorrotxategiren-sotoan-gordeak-eleberri-berriaren-ardatza
- https://www.berria.eus/albisteak/192586/eneko-barberenak-irabazi-du-aurtengo-hilbeltza-beka.htm
- Berria. «Joxan Oiz Arrutik irabazi du aurtengo (H)ilbeltza beka» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).