(90482) Orko

(90482) Orko (Orcus; behin behineko izendapena 2004 DW duela) Kuiper gerrikoko objektu bat da, zehazki, plutino bezala sailkatzen da. 2004eko otsailaren 17an aurkitu zen arren, 1951. urteko argazki batzuetan ikus daiteke.

(90482) Orko
Aurkikuntza
AurkitzaileaMichael E. Brown, Chadwick A. Trujillo eta David L. Rabinowitz
Data2004ko otsailaren 17a
KategoriaPlaneta nano
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteEguzkia
Ardatzerdi handia39,1742376 AU
Eszentrikotasuna0,22618
Makurdura orbitala20,573 °
Goranzko nodoaren luzera268,722
Periastroa30,173511545766
Periastroaren argumentua72,474
Ezaugarri fisikoak
Erradioa458,5 km
Masa634,8 Eg
Albedoa0,1975
Magnitude absolutua2,2

Orbita

Orko plutino arrunt bat da, Neptunorekiko 2:3 erresonantzian sailkatzen dena. Orkoen orbitaren forma Plutonenaren antzekoa da, baina orientazioari dagokionez, ez dira berdinak. Orkoen orbitaren zati bat Neptunoren orbitarengandik hurbil dagoen arren, bi objektuak distantzia handi batek banantzen ditu beti.

Ezaugarri fisikoak

Tamaina eta magnitudea

Orkoen magnitude absolutua 2,3 da (Kuiper gerrikoko Quaoar objektuarenarekin alderatu daiteke, honena 2,6 baita). Gutxi gorabehera 0,09ko albedo bat erabiliz, Trujillok dio, objektu honen diametroa 1600km ingurukoa dela, beraz, esan daiteke Orko, Plutonen ondoren, aurkitu den plutinorik handiena dela. Hortaz gain, aipatutako diametroa badu Orkoek, ezagutzen den transneptunotar objektu handienen zerrendan sartuko litzake, zehazki seigarren postuan, Eris, Pluton, Makemake, Haumea eta Sednaren ondoren.

Kolore eta espektroak

European Southern Observatory-k infragorrien bidez Orcusi egin dizkion behaketa eta ikerketek adierazten dute, Orcusen gainazala izotz zein karbonozko konposatuen nahasketek osatzen dutela. Zehazki, Gemini teleskopioak hartu zuen infragorrizko espektroak adierazi du, Orcusen gainazalaren %15-30a izotzak estaltzen duela. Honek esan nahi du, Karonten baino izotz gutxiago dagoela Orcusen, beraz, Tritonen dagoen izotz kopuruarekin alderatu beharko litzake, antzeko kopurua baitute. Metano solidoa ere aurkitu da Orcusen, %30 baino kopuru txikiagoan ordea. Metanoaren aurkikuntzak etorkizunean Orcusen konposatu kimiko gehiago aurkitzeko esperantzak piztu ditu astronomoen artean.

Transneptunotar objektuek orokorrean kolore eta espektro aniztasun handia eskaintzen dute. Orcusek ordea kolore neutrala erakusten digu, Ixion bezalako objektuen kolore indartsuekin alderatuta.

Izena

Nazioarteko astronomia elkarteak, Plutonen antzeko orbitak dituzten objektu guztiei infernuari loturiko pertsonaia mitologiko edo bestelako pertsonaien izena ipintzen die. Orcus ez da salbuespena eta erromatar mitologiako heriotzaren jainko baten izena jaso du. 2004ko azaroaren 22an jaso zuen ofizialki izen hau.

Vanth

Sakontzeko, irakurri: «Vanth (satelitea)»

Ezagutzen den Orcusen satelite natural bakarra Vanth da. Mike Brownek eta T.A. Suer astronomoek aurkitu zuten 2005eko azaroaren 13an Hubble espazio teleskopioarekin ateratako argazki batzuen bidez. 2007ko otsailaren 22an satelite honen aurkikuntza baieztatu zen UAI 8812 zirkularraren bidez.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.