(50000) Quaoar
(50000) Quaoar eguzki-sistemako transneptunotar objektu bat da, 50000 zenbakiduna, bere behin-behineko izena 2002 LM60 da. Palomar Mountain/NEAT-etik aurkitu zen, 2002ko ekainaren 4ean, Chadwick A. Trujillo eta Michael E. Brown astronomoek aurkitu zuten, CCD + 1,2 metroko Schmidt teleskopioa baliatuz. Transneptunotar objektu hau planeta nano bat izan daiteke, beraz, astronomoek ustezko planeta nanoen zerrendan ipini zuten. Objektu honek Weywot izeneko satelite bat du bere inguruan biraka.
(50000) Quaoar | ||
---|---|---|
Aurkikuntza | ||
Aurkitzaileak |
||
Data | ||
Izendapenak |
2002 LM60 | |
Kategoria |
Transneptunotar objektua Kuiper gerrikoko objektua Cubewanoa | |
Elementu orbitalak | ||
Goranzko nodoaren luzera |
188,79917° | |
Makurdura orbitala |
7,98377° | |
Periastroaren argumentua |
155,9252° | |
Ardatzerdi handia |
43,3769317 UA | |
Eszentrikotasuna |
0,0342882 | |
Batez besteko anomalia |
272,30249° | |
Elementu orbital eratorriak | ||
Garaia |
2004ko uztailaren 14 | |
Periastroa edo perihelioa |
41.967 UA | |
Apoastroa edo afelioa |
45.159 UA | |
Orbita periodo siderala |
285,6855 urte | |
Hurrengo perihelioa |
2074ko otsailaren 16an | |
Sateliteak |
1 (Weywot) | |
Ezaugarri fisikoak | ||
Masa |
(1.4±0.1)×1021 kg 0.12 Erisen masa | |
Dimentsioak | 1110±5 km | |
Dentsitatea |
1.99±0.46 g/cm3 | |
Diametroa |
1,110 km (2013ko datuen arabera) | |
Biraketa periodoa | ||
Magnitude absolutua |
2.82±0.06 | |
Geometria-albedoa |
0.109±0.007 | |
Tenperatura |
< –240 °C | |
Esan beharra dago, objektu hau hainbat aldiz begiztatu zela garai ezberdinetan zehar Siding Spring eta Haleakala-NEAT/MSSS behatokietatik. Behaketa eta neurri astrometriko hauei guztiei esker, betirako izen bat ezartzeko bezain zehatz kalkulatu zuten objektuaren orbita, hala, aurkitzaileek gaur egun duen izena jarri zioten: "Quaoar". Izenak Tongva tribuak gurtzen duen sortze-indarraren izenean du jatorria. Tribu hau gaur egungo Pasadenatik (Kaliforniako Teknologia Institutuaren egoitza nagusia bertan dago) hurbil dagoen Los Angelesko zonaldeko jatorrizko biztanleek osatu zuten.
1100 km-ko diametroa eta 3 801 327 km² azalera du, Karonte, Plutonen satelitearekin alderatu daiteke, aipatzekoa da, satelite honek Plutonen diametroaren (2300km) erdia duela, gutxi gorabehera. Bestalde, Kuiper gerrikoaren kide da.
Quaoar, gure eguzki-sistemako planetarik urrunena baino apur bat urrutiago orbitatzen ari da Eguzkia. Bitxikeri gisa, objektu honen aurkikuntza egiteko ezinbestekoak izan ziren argazkietan (Oschin teleskopioak hartuak, Palomarren, Kalifornian), hauen hondoa osatzen zuten izarrekin batera mugitzen ari zen Quaoar.
Objektuaren geologiari dagokionez, ur izoztuaren arrastoak aurkitu dira, hauek kriobulkanismoaren adierazleak izan daitezke. Hortaz gain, Kuiper gerrikoko objektu handienek bakarrik gorde dezaketen metano kopuru txikiak aurkitu dira Quaoarren lurrazalean.
Weywot
Weywot, ofizialki (50000) Quaoar I Weywot bezala deitua, Quaoarren satelite ezagun bakarra da. 2007ko otsailaren 22an aurkitu zen, 2006ko otsailaren 14ean precovery-k atera zituen argazkiei esker.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Wikimedia Commonsen badira hainbat multimedia fitxategi (50000) Quaoar argizagiaren inguruan.
- Quaoarri buruzko hainbat datu (ingelesez)
- Quaoar, Chad Trujilloren webgunean. (ingelesez)