(20000) Varuna
(20000) Varuna edo Varuna Kuiper gerrikoko cubewano bat da, 2000 WR106 behin-behineko izendapena jaso zuena. 2000ko azaroaren 28an aurkitu zen Spacewatch taldeak Kitt Peak Behatoki Nazionaletik (Arizona) eginiko lanari esker.
Artikulu hau Kuiper gerrikoko argizagiari buruzkoa da, mitologia hinduko pertsonaiari buruzkoa hurrena: Varuna.
(20000) Varuna | ||
---|---|---|
Aurkikuntza | ||
Aurkitzaileak |
R. McMillan (Spacewatch) | |
Data |
2000ko azaroaren 28 | |
Izendapenak |
2000 WR106 | |
Kategoria |
Neptunoz haraindiko objektu | |
Elementu orbitalak | ||
Goranzko nodoaren luzera |
97,27° | |
Makurdura orbitala |
17,15º | |
Periastroaren argumentua |
273° | |
Ardatzerdi handia |
43,19 UA | |
Eszentrikotasuna |
0,05118 | |
Batez besteko anomalia |
101,5° | |
Elementu orbital eratorriak | ||
Garaia |
2014 Abenduaren 9 | |
Periastroa edo perihelioa |
40,98 UA | |
Apoastroa edo afelioa |
45,4 UA | |
Orbita periodo siderala |
281,49 urte | |
Hurrengo perihelioa |
- | |
Sateliteak |
Ez zaizkio atzeman | |
Ezaugarri fisikoak | ||
Masa |
≈ 3.7×1020 kg | |
Dimentsioak | 668 km inguru | |
Dentsitatea |
0.992 g/cm3 | |
Diametroa |
900 km | |
Biraketa periodoa | ||
Magnitude absolutua |
3.760±0.035 | |
Geometria-albedoa |
0.127 inguru | |
Tenperatura |
-231 °C | |
Gaur arte, Varunak ez du planeta nano gisa hartzeko Nazioarteko Astronomia Elkartearen (IAU) onespena jaso, haatik, planeta nano izateko hautagai direnen zerrendan dago.
Izena
Mrinalini Sarabhaik proposatu zuen izena, mitologia hinduan itsasoaren jainko dugu Varuna, greziar mitologiara joango bagina, haren baliokide gisa Poseidon aurkituko genuke eta erromatar mitologian Neptuno.
Ezaugarri nagusiak
Bere batez besteko diametroa 900 eta 1060 kilometro artekoa dela uste da. Neptunorekiko kanpo-orbita bat du eta Kuiper gerrikoaren barneko gorputz gisa hartzen da. 2010ko hamarkadan Lurretik 6000 milioi kilometrora zegoen eta bere orbita, erabateko zehaztasunez ezagutzen ez den arren, gure planetarekiko 20º-ko makurduran dago.