'Ndrangheta
'Ndrangheta, baita la Santa, Picciotteria edo l'Onorata Società (Elkarte Ohoretsua) ezizenez deitua, Italia hegoaldeko Calabriako erakunde kriminal bat da. Siziliako mafia edo Cosa Nostra eta Napoliko camorra erakundeen nolabaiteko parekidea litzateke.
'Ndrangheta | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde kriminala |
Herrialdea | Italia |
Eskumendekoak | The Farao-Marincola clan (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | The Farao-Marincola clan (en) |
Jatorriz, Reggio di Calabriako probintzian sortu zen, bertan berebiziko indarra du, eta bertatik Vibo Valentia, Catanzaro eta Crotonako probintzietara hedatu zen, eta modu apalagoan Cosenzako probintziara.
Gaur egun, Italiako erakunde kriminal indartsu eta arriskutsuenetako bat da, gainera Europa eta Amerikako hainbat herrialdetan ere ordezkariak baditu. Italiako poliziaren arabera, Kalabrian erakunde hau 150 klan (cosche edo 'ndrine) inguruk osatuko lukete, eta klan horiek 6.000 kide inguru bide dituzte. Kalabriako gizartean 'ndranghetak eragin handia du, batez ere armen indarrean eta botere ekonomikoan oinarrituz; gainera, diru-zuritzeak bertako nekazaritza eta prentsa idatzia kontrolpean edukitzea ahalbideratzen dio. Bestalde, Eskualdeko nahiz Udal Administraritza Publikoaren sektoreetan ere eskua sartu du.