Štrpce
Štrpce (serbieraz: Штрпце) edo Shtërpca (albanieraz: Shtërpcë) Kosovoko Ferizajko barrutiko hiria eta udalerria da. 2015eko estimazioen arabera 13.630 bat biztanle lituzke.
Štrpce Штрпце / Štrpce Shtërpca edo Shtërpcë' | |||
---|---|---|---|
herria | |||
Administrazioa | |||
Estatu unitario | Kosovo | ||
Posta kodea | 73000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°14′22″N 21°01′38″E | ||
Azalera | 247 km² | ||
Altuera | 974 m | ||
Mugakideak | Kaçanik Municipality (en) , Prizren, Suhareka (en) , Ferizaj (en) eta Ipar Mazedonia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 13.630 | ||
Dentsitatea | 55 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 290 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
https://kk.rks-gov.net/shterpce/en/ |
2013ko Bruselako hitzarmenaren ondoren, Serbiar Udalerrien Erkidegoaren kide da.
Demografia
2011ko Kosovoko Gobernuaren erroldaren arabera, Štrpce udalerriak 6.949 biztanle zituen; horietatik, 3.757 albano-kosovoar (%54), 3.148 serbo-kosovoar (%45,3) eta beste batzuk. Hala ere, datu hauei arretaz begiratu behar zaie, serbo-kosovoar batzuek gobernuari egindako boikota dela eta. Municipal Office for Communities and Returns-en (MOCR) 2015eko estimazioaren arabera, ordea, 13.630 biztanle lituzke. Gutxiengoen Gaietarako Europako Zentroak (ECMI) 9.100 bat serbiar (%70,58) zeudela kalkulatu zuen 2013an.
Talde etnikoak
Talde etnikoa | 1961eko errolda | 1991ko errolda | 2015eko estimazioa |
---|---|---|---|
Serbo-kosovoarrak | 7.545 | 8.138 | 9.100 |
Albano-kosovoarrak | 3.637 | 4.300 | 4.500 |
Turkiarrak | - | 74 | - |
Ijitoak | - | - | 30 |
Beste batzuk | 51 | 200 | - |
Guztira | 11.239 | 12.712 | 13.630 |