Škocjan leizeak
Škocjan leizeak (eslovenieraz: Škocjanske jame, italieraz: Grotte di San Canziano) Esloveniako kobazulo-sistema ezaguna da Karst eremuan dagoena, Kostaldea-Karst eskualdean. Eslovenian izendatu zen lehenengo Gizateriaren Ondarea izan zen.
Škocjan leizeak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | vii, viii |
Erreferentzia | 390 |
Kokalekua | Eslovenia |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Izen ematea | 1986 (X. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Historia
K.a. II mendean Posidonio Apameakoak dagoeneko ezarri zuen eremu honetako mapan. Lazius-Ortelius (1561) eta Mercatorrek ere (1637) ere adierazi zuten. 1782an Louis-François Cassas margolari frantsesak leizeen irudiak egin izanak erakusten du garai hortan Trieste inguruko ondasun ikusgarritzat hartzen zirela.
1819an kondearen kantzilerrak eskilara egin arazi zuen dolina handian eta hori kontsideratzen da turismoaren hasiera Škocjan leizeetan.
1884an expedizio espeleologiko bat antolatu zen Triesteren ur hornidura hobetu asmoz. 1890an "aintzira hila" (Mrtvo jezero) aurkitu zen eta 1904an "leize ixila" (Tiha jama). 1990an "aintzira hila" aurkitu izanaren mendeurrena ospatzeko buzeatzaileak lakuan barneratu eta 200 metroko galeria berria aurkitu zuten.
Gaur egun 100.000 bisitari izaten ditu urtean.
Egitura
6.200 metroko luzera hartzen dute leizeek eta 300 metrotako sendoera duen kareharrizko geruzan eratu dira. Reka ibaia barneratu egiten da dolina handi batean (Velika Dolina) eta 34 kilometro egiten ditu lurpean eta Monfalconen (Italia) ateratzen da. Barnean 3'5 kilometrotako Hankeren kanala (Hankejev kanal) dago, eta barnean 2'2 milioi metro kubiko dituen Martelen ganbera ere sortu da, Europako ur ganbera handienetakoa da.
Nazioarteko izendapenak
1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, sistema karstikoen eredu izan zedin. Honako arrazoi hauek plazaratu zituzten:
- Lurpeko arroil handienetakoa da mundu mailan.
- Balio estetiko handia dauka.
- Bertako mikroklima dela eta, ekosistema berezia garatu da bertan.
- Aintzinarotik okupatua izan denez balio kultural eta historiko handia du.
- Karsteko adibide tipikoa da.
Honetaz gain 1999ko maiatzaren 18an Ramsarko hitzarmenean sartu zuten, Europako lurpeko hezegune handienetakoa baita.