Šibenik
Šibenik Kroaziako Šibenik-Knin eskualdearen hiriburua da. Krka ibaia itsasoratzen den tokian dago eta 46.372 biztanle ditu (2011).
Šibenik Šibenik | |||
---|---|---|---|
town in Croatia (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Kroazia | ||
Eskualdea | Šibenik-Knin | ||
Alkatea | Dr. Ante Županović | ||
Izen ofiziala | Šibenik | ||
Jatorrizko izena | Šibenik | ||
Posta kodea | 22 000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°44′02″N 15°53′44″E | ||
Azalera | 399.5 km² | ||
Altuera | 0 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 42.599 (2021eko abuztuaren 31) −3.733 (2011) | ||
Dentsitatea | 106,63 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 860(e)ko hamarkada | ||
Telefono aurrizkia | 022 | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua | ||
Hiri senidetuak | Civitanova Marche, San Benedetto del Tronto, Voiron, Sinj (en) eta Humenné | ||
Matrikula | ŠI | ||
http://www.sibenik.hr/ |
Historia
Dalmaziako hiri nagusiak ez bezala, Šibenik ez zuten iliriarrek edo greziarrek sortu. Hiriaren lehenengo aipamena 1066koa da Petar Krešimir IV errege kroaziarraren dokumentu batean, San Migel gazteluan egindako indusketek aldez aurretik dalmatak bertan bizi izan zirela erakusten badute ere. 1298an hiri karta eta apezpikutza lortu zituen.
1412 arte ez zuten veneziarrek Šibenik eskuratzea lortu eta XV mendearen bukaeran otomanoei aurre egitea lortu zuen. 1797an Austria-Hungariako inperioak Venezia hartzearekin bat bere lurrak ere hauen menpe gelditu ziren, tartean Napoleonen garaia izan bazen ere. Mundu gerren ondoren Jugoslaviaren barnean egon zen eta 1991tik Kroaziako hiria da.
Klima
Datu klimatikoak (Šibenik) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 21.4 | 22.7 | 26.2 | 28.8 | 34.0 | 37.6 | 38.2 | 39.2 | 35.4 | 30.3 | 28.4 | 20.3 | 39.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 6.8 | 7.4 | 10.0 | 13.6 | 18.4 | 22.2 | 25.0 | 24.6 | 20.6 | 16.3 | 11.7 | 8.2 | 15.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -10.2 | -11.0 | -7.5 | -0.5 | 2.3 | 8.3 | 11.6 | 10.2 | 6.9 | 2.1 | -6.6 | -8.9 | -11.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 74.1 | 60.1 | 62.0 | 62.7 | 49.0 | 53.0 | 29.7 | 44.9 | 75.5 | 82.7 | 112.4 | 95.2 | 801.3 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 10 | 9 | 9 | 10 | 9 | 8 | 5 | 5 | 7 | 9 | 12 | 12 | 105 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 |
Eguzki orduak | 128.6 | 150.6 | 196.1 | 222.4 | 286.3 | 312.1 | 358.0 | 326.0 | 254.3 | 199.7 | 131.0 | 113.8 | 2678.9 |
Iturria: National Meteorological and Hydrological Service (Croatia) [1] |
Ondasun nabarmenak
- Donejakue katedrala (Svetog Jakov): Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok 2000an. Erabat harriz eraiki zuten XV eta XVI mendeen artean, gotiko eta berpizkundeko estiloak txertatzen dituelarik.
- San Nikolas gotorlekua (Tvrđava Sv. Nikole): Itsasotik etor litezkeen etsaietatik babesten zuen hiria. Baditu beste bi gotorleku ere, zaharrena Santa Ana, X mendekoa, nahiz eta XVIII berriztua, eta San Juan, XVII mendean otomandarren erasoei aurre egiteko eraikia.
- Krka Parke Nazionala, hiritik gertu.
Kirola
Šibenik saskibaloilari famatuen jaioterria izan da, hala nola Dražen Petrović eta Gasteizko Saski Baskoniaren entrenatzailea izan zen Neven Spahija.
Iruditegia
- Hiriaren ikuspegia.
- San Nikolas gotorlekua.
- Udaletxea.
Herritar ospetsuak
- Roberto Ferruzzi (1853-1934), margolaria.
Erreferentziak
- Monthly Climate Values. Croatian Meteorological and Hydrological Service (Noiz kontsultatua: 2012-01-07).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) CroTuristica.com