Ōsu Kannon
Ōsu Kannon (japonieraz: 大須観音) Nagoia hirian dagoen tenplu budista bat da, Aichi prefeturan. Ofizialki Kitanosan Shinpuku-ji Hōshō-in izena dauka.
Ōsu Kannon | |
---|---|
Three Major Kannon Temples in Japan [[]] Owari Thirty-three Kannon [[]] | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Aichi |
Izendaturiko hiria | Nagoia |
Japoniako auzoa | Naka-ku |
Chōchō | Ōsu |
Chōchō | Ōsu 2-chōme, Nagoya |
Koordenatuak | 35°10′N 136°54′E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1333 |
Erlijioa | Shingon-shū Chisan-ha (en) |
Izena | Avalokitesvara |
Kontaktua | |
Helbidea | 愛知県名古屋市中区大須2丁目21-47 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Owari probintziako Ōsu-gō herrixkan eraiki zen 1333 urtean Go-Daigo enperadoreak sustatuta, gaur egungo Hashima (Gifu) hiria dagoen lekuan. Shōnin Nōshin izan zen lehenengo apaiza eta honek Kannon jainkoarekin egin zuen amtes (errukiaren buda) eta hortik tenpluaren izen herrikoia, Ōsu Kannon.
Sarritan urak hartzen zuenez Tokugawa Ieyasuk 1612an tokiz aldatu zuen gaur egun dagoen lekura. 1820 urtean tenpluaren zati handi bat suak erre zuen eta 1970k hamarkadan berreraiki zen.
Bitxikeriak
Tenpluko eraikin nagusiak paperezko linterna erraldoia dauka. Baina bereziki aipagarria da tenpluak gordetzen dituen 15.000 artelan japoniar eta txinatarrak. Hauen artean Kojiki liburuaren esku-izkribu zaharrena dago.
Hilabetero 18. egunean merkatua egiten da tenplura doan kalean.
Iruditegia
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Webgune ofiziala