Ōnuma Parke Kuasi-Nazionala
Ōnuma Parke Kuasi-Nazionala (japonieraz: 大沼国定公園 Ōnuma Kokutei Kōen) Japoniako Hokkaido uhartearen hegoaldean dagoen Parke Nazionala da, Oshima suprefeturan. 1958an ezarri zen.
Ōnuma Parke Kuasi-Nazionala | |
---|---|
Komagatake mendia eta Ōnuma aintzira. | |
Kokalekua | Hokkaido Japonia |
Azalera | 90.83 |
Sorrera | 1958 |
Geografia
Hokkaidoko parke txikiena da. Komagatake mendia (1.131m) eta mendebaldean dituen hiru aintzira hartzen ditu bere baitan, Ōnuma, handiena eta izena ematen diona, Konuma eta Junsainuma.
Sumendiak jaurtitako lokatzoldeek eratu zituzten hiru aintzirak. uharte txiki ugari dituzte zubiekin lotuta, eta ibilbide polita egin daiteke uhartez uharte edo aintzirei itzulia emanez.
Nanae herria dago bertan eta Hakodate hiritik nahiko gertu dago.
Ondasun nabarmenak
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez) Daisetsuzan Parke Nazionalaren webgunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.