Ōgaki (Gifu)
Ōgaki (japonieraz: 大垣市 Ōgaki-shi) , Japoniako Gifu prefeturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 160.095 biztanle ditu. Nagoiatik gertu dagoenez ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremuaren parte da.
Ōgaki 大垣市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūbu Gifu | ||
Izen ofiziala | 大垣市 大垣町 | ||
Jatorrizko izena | 大垣市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°21′36″N 136°36′46″E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 206,52 km² | ||
Mugakideak | Gifu, Hashima, Mizuho (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 158.386 (2021eko martxoaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 766,74 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1918ko apirilaren 1a eta 1889ko uztailaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Namur, City of Glen Eira (en) ![]() | ||
http://www.city.ogaki.lg.jp/ |
Historia
Ōgakiko gaztelua 1500 urtean eraiki zen eta Sekigaharako borrokan paper garrantzitsua izan zuen. 1556 urtean Toyotomi Hideyoshi generalak Sunomata gaztelua eraiki zuen. Bi hauen inguruan eratuz joan zen herria. XVII mendeko Matsuo Bashō haiku poetaren bidaietako baten amaiera Ōgakin izan zen Oku no Hosomichi liburuan kontatzen duen bezala. Edo Aroan Nakasendō errepideko posta-hiria izan zen.
Udalerria 1918ko apirilean udalerria eratu zen eta hurrengo urteetan inguruko herriak bereganaten hasi zen lurraldea zabalduz. 1945ean Bigarren Mundu Gerrako bonbaketak izan zituen eta besteak beste gaztelua suntsiturik gelditu zen. 1988an lortu zuen hiri estatusa eta gaur egun prefeturako bigarren hiri jendetsuena da.
Geografia
Nōbi lautadan kokaturik dago, Gifu prefeturaren hego-mendebaldeko muturrean. Elkar loturik ez dauden hiru lurraldek osatzen dute, Sunomata ekialdean, Ōgaki erdian eta Kamiishizu mendebaldean. Ibi ibaiak zeharkatzen du eremua eta Nagara ibaiak banatzen du Gifu hiriburutik.
Ondasun nabarmenak
- Ōgakiko gaztelua.
- Sunomata gaztelua.
- Enko-ji tenplua.
- Mino-Kokubunji tenplua.
Iruditegia
- Kamiishizu eta Yoro mendiak.
- Enko-ji.
- Mino-Kokubunji.
Hiri senidetuak
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Ōgakiko webgune ofiziala