Ġorġ Borġ Olivier
Ġorġ Borġ Olivier (Valletta, 1911ko uztailaren 5a - Sliema, 1980ko urriaren 29a) maltar politikaria izan zen. Maltako lehen ministroa izan zen 1962tik 1971ra.
Ġorġ Borġ Olivier | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1964ko irailaren 21a - 1971ko ekainaren 21a - Dom Mintoff →
1963 - 1964 ← Giovanni Felice (en) - Tommaso Caruana Demajo (en) →
1962ko martxoaren 5a - 1971ko ekainaren 21a ← Dom Mintoff - Dom Mintoff →
1950eko abenduaren 20a - 1955eko martxoaren 11 ← Enrico Mizzi (en) - Dom Mintoff →
1947 - | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Valletta, 1911ko uztailaren 5a | ||||||||||
Herrialdea | Crown Colony of Malta (1911 - 1964) State of Malta (1964 - 1974) Malta (1974 - | ||||||||||
Heriotza | Sliema, 1980ko urriaren 29a (69 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Addolorata Cemetery (en) | ||||||||||
Heriotza modua | : eritasuna | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Maltako Unibertsitatea | ||||||||||
Hizkuntzak | maltera | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Nazionalista (Malta) | ||||||||||
Alderdi Nazionalistako kide izan zen eta 193an koloniako Gobernu Kontseiluan sartu zen. Lehen ministro izan zen 1950etik 1955era Malta britainiar kolonia zen garai batean. 1962an berriro lehen ministro hautatu zuten eta Maltaren independentzia lortzeko prozesuari ekin zion. Azkenean, 1964ko irailaren 21ean independentzia aldarrikatu zen. Ekonomia mistoaren alde, turismoaren eta eraikuntzaren industriak garatzeko eta armada britainiarrarekiko mendekotasun maltarra murrizteko politika korporatiboak egin zituen. Bere agintaldian maltarren bizi-maila handitzea lortu zuen, baina eskandalu politiko eta pertsonalek 1971ko hauteskundeetan galtzea eragin zioten.