Þingvellir

Þingvellir (islandieraz ˈθiŋkˌvɛtlɪr̥ ahoskatua; euskaraz: Thingaren Zelaiak) Islandiako Bláskógabyggð udalerrian dagoen eremua da, Reykjanes penintsulatik eta Hengill sumendi-eremutik gertu dagoena. Þingvellirren ezaugarri historiko, kultural eta geologikoak direla eta, herrialdeko turismo-gune nagusienetariko bat da. Bertan herrialdeko aintzirarik handiena den Þingvallavatn dago.

Þingvellir Parke Nazionala1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaKulturala
Irizpideak iii, vi
Erreferentzia 1152
KokalekuaIslandia
64°15′29″N 21°07′30″W
Eskualdea2Europa eta Iparramerika
Izen ematea2004 (XXVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Alþingi legibiltzarra Þingvellirren lehendabizikoz 930ean bildu zen eta 1789ra arte iraun zuen bertan.[1] 1930ean Þingvellir Natura Parkea ezarri zuten bertoko legebiltzarra eta ezaugarri naturalak babesteko[2].

2004an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Erreferentziak

  1. Björnsson, Björn Th. Þingvellir. Reykjavík: Bókaútgáfa Menningarsjóðs, 1984.
  2. Lagasafn. Lög um þjóðgarðinn á Þingvöllum, 2004 nr. 47 1. júní, 1.gr.
Geografia
Islandia
Artikulu hau Islandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.