Þórunn Elfa Magnúsdóttir

Þórunn Elfa Magnúsdóttir (Reykjavik, 1910 1995) islandiar idazlea izan zen. 1933an hasi zen idazten, hogeita hiru urte zituela, ipuin-bilduma bat: Reykjaviken alabak I. Hiri-giroko lana da, eta bere garaiko gainerako idazleen herri-giro eta tradizio errealistako bideetatik aldendu zen bertan. 1934 eta 1938. urteetan argitaratu ziren Barre egiten du udaberriak eleberriaren bi aleak, Reykjaviken alabak II eta Reykjaviken alabak III azpitituluarekin. Reykjavikeko neskatxa gazteen bizimodua kontatzen du, estilo alai eta hiriko argot hitzez betetako hizkuntzan. Lan horretako protagonista idazle izan nahi duen neskatxa bat da, argitaletxeen iruzurrei aurre egin behar diena.

Þórunn Elfa Magnúsdóttir
Bizitza
Jaiotza1910eko uztailaren 20a
Herrialdea Islandia
Heriotza1995eko otsailaren 26a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.