Þ

þorn (larriz Þ, xehez þ) antzinako ingelesez, Erdi Aroko ingelesez, islandieraz, gotikoz eta antzinako eskandinavieraz erabiltzen duten latindar hizki ezohikoa da. ᚦ (erraldoi) errunatik hartua, ahoskatzean frikari horzkari ahoskabe ([θ]) edo ahostuna ([ð]) da. Hala ere, egun bizirik dagoen hizkuntza bakarrean, islandieraz hain zuzen ere, frikari hobikari ahoskabe laminala ([θ̠] edo [ð̠])[1] da.

Informatikan

Unicoden duen eskema hau da:

  • Þ larria: U+00DE
  • þ xehea: U+00FE

QWERTY teklatuan, berriz, Alt+0222 (Þ , larria) eta Alt+0254 (þ , xehea) dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.