Úbeda
Úbeda Espainiako udalerria da, Jaengo probintziaren erdialdean kokatutakoa. Herrigune historiko ederraren jabea da, eta hau dela-eta Gizateriaren Ondaretzat UNESCOk hartu zuen 2003an.
Úbeda | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Andaluzia | ||||||||||
Probintzia | Jaéngo probintzia | ||||||||||
Alkatea | Antonia Olivares Martínez (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Úbeda Vbeda ウベダ Убеда Убеда أبدة اوبدا Ուբեդա उबेदा უბედა 乌韦达 ابیڈا Убеда ਉਬੇਦਾ 우베다 Úbeda | ||||||||||
Posta kodea | 23400, 23509, 23413 eta 23314 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 23092 | ||||||||||
Herriburua | Úbeda | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 38°00′42″N 3°22′18″W | ||||||||||
Azalera | 397.1 km² | ||||||||||
Altuera | 748 m | ||||||||||
Mugakideak | Baeza, Torreperogil, Sabiote, Rus, Vilches, Arquillos, Navas de San Juan, Cazorla, Peal de Becerro, Quesada, Cabra del Santo Cristo, Jódar, Villacarrillo eta Santo Tomé | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 33.810 (2023) −252 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 85,14 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 953 75, 953 79 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Lège-Cap-Ferret, Chiclana de la Frontera eta Baeza | ||||||||||
Matrikula | J | ||||||||||
ubeda.es |
Ubedako Gainean dago hiria Guadalquivir eta Guadalimar ibaien artean. Monumentuen artean aipagarriak dira besteak beste: Errenazimentuaren garaiko Santa Maria Kolejiata, Salbatore eta San Nikolas elizak (XVI. mendekoak), Kateen jauregia (XVI. mendekoa), Santiagoko ospitalea (XVI. mendekoa), eta gotiko-mudejar estiloko San Pedro eta Santa Klara elizak. Olibondoak. Industria gunea (janari industria, metalurgia, zurgintza).'
Historia
711. urtean arabiarrek hartu zuten, eta 1234. urtean Fernando III.ak berriro konkistatu zuen. Henrike IV.a Gaztelakoak hiri titulua eman zion XV. mendean.
Demografia
Pertsonaia ezagunak
- Joaquin Sabina (1949-), abeslaria.
- Antonio Muñoz Molina (1956-), idazlea.
Herri eta hiri senidetuak
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Ubedako Udalaren webgunea