Östersund

Östersund, Suediako hiria da, Jämtlandeko konderriko hiriburua. 2010eko erroldaren arabera hiriak 44.327 biztanle ditu. Suedia Iparraldeko hiri handiena da.

Östersund
urban area in Sweden (en) Itzuli
Östersund hiria Frosön uhartetik ikusita. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Suedia
ProbintziaVästernorrland
Jämtlandeko konderriaKonderria
Izen ofizialaÖstersund
Posta kodea831 XX
Geografia
Koordenatuak63°10′45″N 14°38′10″E
Map
Azalera27,28 km²
Altuera312 m
Demografia
Biztanleria52.980 (2020ko abenduaren 31)
183 (2020)
Dentsitatea1.625 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia063
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakbaliorik ez
http://www.ostersund.se

Etimologia

Jämtierazko Åstersånn izenetik dator eta "ekialdeko urbidea" esan nahi du, Storsjön aintziraren ekialdeko beso luze estuaren hasieran kokaturik baitago.

Historia

Storsjön aintziraren ertzak aintzinatik izan dira populatuak. Frösön uhartea Jämtlandeko erdigunea izan zen eta 300 urtearen inguruan Jamtamót gotorlekua eraiki zen bertan. Frösöngo erruna-harria munduan iparralderen dagoen erruna-harria da eta kristautasunaren mugarria adierazten du.

Gotorlekutik kanpora hiria sortzeko ahaleginak egin ziren XVII mendean baina 1786 arte ez zen egitasmoa gauzatu. Jämtlandeko merkataritza oso aberasgarria zela ikusirik Suediako koroak Östersund sortu zuen merkataritzaren gunea ezartzeko eta horrela kontrolatu ahal izateko. Jämtlandarrak ordea aurka azaldu ziren eta hiriak urte luzez txiki izaten jarraitu zuen, 1820an oraindik 400 biztanle inguru zituen.

XIX mendean trenbidea iristearekin batera hiria hazten hasi zen eta berehala Jämtlandeko erreferentziagune bihurtu zen. Erdigunean harrizko etxeak eraiki ziren neogotiko edo neopizkundeko estiloan. Hainbatek aintzinako dorreen itxura hartu zuten. Udaletxeak berak ere gaztelu itxura dauka. Garai hartan herri mugimenduek indarra hartu zuten, Tenplario Onak taldeak bereziki eta hauek gogor egin zuten hiriaren industrializazioaren aurka, ohitura txarrak ekarriko zituelakoan, eta herria eskuinekoa bihurtu zen. 1918an oraindik Suedian industrializazio txikiena zuen hiria zen. 1908an Boden gotorlekua eraiki zen eta aire armada ere bertan ezarri zen. Gerra hotza izan zen bitartean militar asko egon zen hirian.

1952an sozialdemokratek lortu zuten boterea eta industriarekiko ikuspuntua erabat aldatu zuten. Östersund inguruetako biztanleek hirira jo zuten nekazal eremua hustuz. Suediako gobernuaren politiken errua zela egotzita, 1963an protesta gisa "Jämtlandeko Errepublika" izendatu zuten eta beren bandera ere atera zuten. Askatasunaren jaialdi bat ere sortu zuten, Storsjöyran, oraindik urtero ospatzen dena.

Klima

    Datu klimatikoak (Östersund Airport (Frösön), 2002–2015; precipitation 1961-1990; extremes since 1901)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 9.8 10.3 17.8 20.5 26.5 32.0 33.0 31.7 25.0 17.8 12.2 10.8 33.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -3.1 -2.3 1.6 7.4 12.5 16.5 19.7 18.1 12.8 6.4 1.7 -1.3 7.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -6.0 -5.3 -1.9 3.4 8.1 12.2 15.5 14.3 9.8 3.9 -0.5 -4.1 4.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -8.9 -8.4 -5.4 -0.5 3.8 7.9 11.2 10.5 6.8 1.5 -2.7 -6.9 0.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -38.0 -34.6 -32.5 -22.0 -9.0 -3.0 -1.5 -0.8 -5.2 -17.7 -25.2 -38.1 -38.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 27.0 21.4 22.6 28.3 34.9 56.8 75.7 59.9 58.6 36.6 31.2 31.1 484.2
Eguzki orduak 32 70 156 199 242 256 259 201 132 87 40 24 1698
Iturria (1): SMHI Temperature Data[1]
Iturria (2): SMHI Precipitation[2]

Kirolak

Vinterstaden ezizena eman izan zaio, "neguko hiria" esan nahi du. Marketing kontua da, bertan neguko kirolen erdigunea ezarri nahi izan baita. Hainbat munduko txapelketa jokatu izan dira (biathloia, skate, eskia...) bai eta hainbat Neguko Olinpiar Joko ere. Futbolean talde apalak izan ditu beti baina Östersunds FK taldeak 2106an egin zuen lehen mailarako jauzia eta 2017an Suediako Kopa irabazi du.

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

  1. .
  2. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.