Örnsköldsvik

Örnsköldsvik, Suediako hiria da, Västernorrlandeko konderriko bigarren hiria da. 2010eko erroldaren arabera hiriak 28.991 biztanle ditu.

Örnsköldsvik
urban area in Sweden (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Suedia
ProbintziaVästernorrland
Västernorrlandeko konderriaKonderria
Izen ofizialaÖrnsköldsvik
Geografia
Koordenatuak63°15′56″N 18°40′34″E
Map
Azalera24,40 km²
Altuera18 m
Demografia
Biztanleria33.348 (2020ko abenduaren 31)
2 (2020)
Dentsitatea1.188 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0660
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.ornskoldsvik.se

Etimologia

Per Abraham Örnsköld gobernadoreak (1762-1769) eman zion izena. "Örnsköld-en badia" esan nahi du, literalki "arramoaren armaduraren badia".

Geografia

Botniako golkoaaren mendebaldeko ertzean dagoen kai eta uhartedi naturala da. Örnsköldsvik eta Härnösand arteko kostaldea Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 2000 urtean. Udalerria bera oso zabala da eta Skuleskogen Parke Nazionala hartzen du bere baitan.

Historia

Iparraldeko Brontze Aroko aztarnak aurkitu izan dira eta Burdin Aroko herrixka bat berreraiki dute, Gene Fornby.

Hiria bera ordea oso berria da. Per Abraham Örnsköld-ek sortu zuen XVIII mendean eta "herri eskubideak" 1842an jaso zituen. 1894an bihurtu zen hiri. Baso zabalez inguratuta dagoenez papergintza izan da jarduera nagusia.

Kirolak

Neguko kirolak dira nagusi herrian. 1976an Neguko Joko Paralinpikoak jokatu ziren eta 2008an Europako Curling Txapelketa izan zen bertan. Ikusle gehien biltzen dituea ordea izotz-hockeya da eta Modo Hockey taldeak Suediako bi liga irabazi ditu.

Iruditegia

Hiri senidetuak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.