Örebro
Örebro (suedieraz œrɛˈbruː ahoskatua) Suediako erdialdeko hiria eta izen bereko konderriko hiriburua da. 2010ko erroldaren arabera 107.038 biztanle ditu eta herrialdeko seigarren hiria da. Metropoli eremuak 188.100 biztanle ditu (2015).
Örebro Örebro | |||
---|---|---|---|
urban area in Sweden (en) | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Suedia | ||
Konderria | Örebroko konderria | ||
Västmanland | Probintzia | ||
Izen ofiziala | Örebro | ||
Jatorrizko izena | Örebro | ||
Posta kodea | 701 XX–703 XX | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 59°16′01″N 15°11′47″E | ||
Azalera | 1.380,11 km² | ||
Altuera | 34 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 126.604 (2020ko abenduaren 31) 595 (2020) | ||
Dentsitatea | 0,08 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1200 | ||
Telefono aurrizkia | 019 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | baliorik ez | ||
http://www.orebro.se/ |
Geografia
Hjälmaren aintziraren mendebaldeko ertzean kokaturik dago hiria eta Svartån ibaiak zeharkatzen du.
Historia
Örebro izenak "penikearen zubia" esan nahi du, izan ere Svartån ibaia zeharkatzen zuen zubi nagusiaren inguruan sortu baitzen herria eta zubia pasatzeko ordaindu beharra zegoen. Hasieratik merkataritzan oinarrituriko herria izan zen eta XIII menderako eliza bazeukan eta ibaiaren uharte batean Örebroko gaztelua eraiki zuten. 1404an erregearen gutuna jaso zuen eta hau hartzen da Örebroren fundazio data gisa.
Historian zehar ordea herri txikia izaten jarraitu zuen. 1810 urtean Suediako Dieta bildu zen bertan eta Jean Baptiste Bernadotte bertan koroatu zuten Karlos XIV.a Joan izenarekin. XIX mendean zehar zapatagintza industria iritsi zen eta biztanleriak gora egin zuen.
Ondasun nabarmenak
- Udaletxea.
- San Nikolas eliza.
- Allehandaborgen.
- Uraren dorrea.
- Svartån ibaia.
- Hjälmaren aintzira.