Örbyhus gaztelua

Örbyhus gaztelua (suedieraz: Örbyhus slott) Suediako Tierp udalerrian dagoen gaztelu bat da, Uppsala eta Gävleren arteko edibidean.

Örbyhus gaztelua
Örbyhus slott
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaUppsalako konderria
Suediako udalerriaTierp udalerria
Ur-masaVendelsjön (en) Itzuli
Koordenatuak60°12′N 17°43′E
Map
KudeatzaileaÖrbyhus Gods AB
Arkitektura
Atalakeraikin: 29
Ondarea
Webgune ofiziala

    Historia

    Lurraldea XIV mendetik ezagutzen da eta XV mendean Johan Kristensson Vasak gotorleku bat eraiki zuen, Gustavo I.a Vasa errege izango zenaren aitonak. Gustavo Vasak berak gotorlekua zabaldu egin zuen eta harresiak eraiki zituen inguruan. Garai horretan gaztelua jende garrantzitsuarendako presondegi bihurtu zen, denetan ezagunena Erik XIV.a Suediakoa erregea izan zen, anaia Joanes III.a erahiltzen saiatzeagatik. Erik bera Örbyhusen hil zen 1577an.

    1641 arte errege familiaren eskutan egon ondoren Banér familiak erosi zuen eta 1660an berriztatu eta jauregi barroko bihurtu zen. 1729tik aurrera hainbat eskutatik pasa zen eta 1825 eta 1832 artean Carl Christoffer Gjörwell arkitektoaren agindutara berriztatze lan handiak egin zitzaizkion.

    Arkitektura

    Oinarri karratuko harrizko dorreak oraindik ere gazteluaren nukleoa izaten jarraitzen du. Bertan zegoen gartzela.

    Gazteluaren alde barrokoa adreiluz egindako eraikina da, hiru solairu dituena. Eraikin nagusitik bi hegal ateratzen dira tartean patio bat eratuz.

    Gazteluaren inguruan parke zabala dago eta bertan hainbat eraikin ere badaude, denetan aipagarriena Gjörwellek 1820 hamarkadan eraikitako orangeria.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.